EUROMOSAIC, hizkuntza taldeen egoera europako batasunean

Hautatutako zortzi hizkuntzak hiru multzotan bildu zituzten:

1.- Egoera baikorrean daudenak: galiziera, ladinoa eta galesera.
2.- Desagertzeko bidean daudenak: bretoiera eta sardiniera.
3.- Erdibidean daudenak: Eskoziako gaelikoa, katalanera Aragoin eta sorbiera.

Estatua eta gizarte zibilaren eragina aztertzeko, estatuaren eremuan kokatu ziren adierazleak honako hauek izan ziren: hizkuntzaren prestigioa, instituzionalizazioa, legitimazioa eta hezkuntza. Gizarte zibilaren eremuan kokatutakoak, berriz, familia, komunitatea eta kultur erreprodukzioa

Azpimarratzekoa da askotan babes publikoa gizarteak duen aktibitatearen azpitik dagoela. Bereziki aipagarria da egoera hori honako kasu hauetan: turkiera Grezian (1,0/2,33[5]); katalana Aragoin (1,0/2,67); euskara Nafarroan

Honek agerian uzten du demografia talde baten bizi-indarrean laguntzen duten adierazleetako bat besterik ez dela, eta horri lehentasuna emateak okerrak eragin ditzakeela

Egileek garrantzia berezia ematen diote jarduera ekonomikoari. Batez ere, egungo egoeran jarduera ekonomikoan atzenduta dabilenak lanak izaten baititu prestigioa eta ondasunak eskuratuz bere identitateari eutsi eta aldeko indarrak biltzeko

Egileek gogoeta egiten dute Europaren garapen ekonomikoari buruz, batez ere, hau antolatzeko hizkuntza eremuko irizpideak aintzat hartu ez izateagatik. Hori esanda, uko egiten diote hizkuntzaren gainbehera hiztun taldearen utzikeriari leporatzeari

Neoliberalismoak hizkuntza politikan ere berebiziko eragina duela diote, besteak beste, merkatuaren ikuspegiak hizkuntza plangintza indargabetzen baitu

Geroari begira, beraz, egileek ezinbestekoa ikusten dute aniztasunak duen garrantzia eta eskaintzen dituen abantailei protagonismoa ematea. Horrela soilik lortuko baita estatuaren eginkizunetan eta ekonomiaren berrantolaketan hizkuntza gutxituek eta hauen taldeek garrantzia izaten jarraitzea

Oharra: Lan hau Euromosaic txostenaren laburpena da (P. Nelde; M. Strubell; G. Williams (1996): Euromosaic, producción y reproducción de los grupos lingüísticos minoritarios de la UE. Luxenburgo, Argitalpen Ofizialen Bulegoa[1].

1992an Europako Komisioak, garai hartan Batasuneko kide ziren 12 estatuetako gutxitutako hizkuntza taldeei buruzko ikerketa esleitzeko deialdi publikoa egin zuen. Lehiaketaren ondoren egitasmoa lau zentroren eskutan gelditu zen[2].

Bi eginkizun nagusi bete behar zituen ikerketak:

1.- Hizkuntza talde bakoitzari buruzko hainbat lan egitea: hizkuntza eta bere ezaugarri linguistiko eta literarioen deskripzioa; egoera juridikoa, politikoa, administratiboa eta sozio-ekonomikoa aztertzea; gizartean duen erabilera ikertzea (adin taldeen erabilera barne); haur eta gazteen eskola eta eskolaz kanpoko erabilerari buruzko datuak biltzea; hedabideetan duen erabilera; eta bizitza profesional eta komertzialean duena.
2.- Ikerketaren emaitzak argi eta zehatz aurkeztea hizkuntza guztientzat irizpide berdinak erabiliaz.

Lan horrek Europan egoera minoritarioan dagoen hiztun talde bakoitzarekin txosten mardul bat egitea eskatu zuen, orotara 48 txosten izan ziren, talde bakoitzarekin bat.

Hemen jasotakoa ikerketaren txosten nagusian bildutakoa da[3]. Eta sei ataletan antolaturik dator.

1.- Lanaren norabidea. Atal honetan hizkuntza gutxituetako hiztun taldeon[4] sorrera eragin duen prozesu historikoa aipatzen da.

2.- Metodologia. Sei mailatako sistema baten bidez talde bakoitzaren egoera deskribatzeaz gain, azterketa guztiak elkarren artean alderatzeko moduan jartzen dira.

3.- Emaitzen azterketa. Hizkuntzen erabilera (inkesten arabera) eta gainerako datuak sei mailatako eskala horretara biltzen dituzte.

4.- Demografiaren araberako sailkapenari erreparatzen zaio, talde bakoitzak ekonomia arloan duen parte hartzea neurtzeko.

5.- Ekonomia eta politika eremuko berrantolaketak taldeen egoera ulertzeko eskaintzen dituen elementu berriak aztertzen dituzte.

6.- Ondorioak azken atalean biltzen dira, horiekin batera, ordea, Europaren eraikuntzan hizkuntza gutxituetako hiztun taldeek behar den lekua bete dezaten zenbait aholku ematen dira.

1.- NORABIDEA

Auziaren muinean estatua eta gizarte zibilaren arteko harremana dago. Familia eta taldea gizarte zibilaren eremuan daude, hezkuntza eta hedabideak, berriz, estatuak kontrolatzen ditu. Egileek bien arteko uztardura ezinbesteko ikusten dute taldeon biziraupena ziurtatzeko. Estatuaren asimilazio joerari (hizkuntza eta kultura eremuan), ordea, kezka handiz begiratzen diote. Europa mailako egitura politiko berri bat sortzeak norabide berri bat hartzeko aukera eskaintzen duelakoan daude.

Estatu mailako auziez gain, gizarte eremukoak aztertzen ere ahalegintzen dira. Besteak beste, hizkuntza gutxituen hiztun taldeak talde sozialak ere badirelako, eta hori oso esanguratsua da. Izan ere, hiztunek gizartean betetzen duten lekuaren araberakoa izango da hizkuntza horren prestigioa. Hiztunen sexuari erreparatuz, gizon eta emakumeek merkatuan duten txertadura maila aztertzen dute.

Kultur erreprodukzioari dagokionez, hezkuntza eta hedabideak hartzen dituzte aztergai. Berebiziko garrantzia aitortzen diote talde batek bere identitatea eguneratzeko eta zaharberritzeko dituen baliabideei. Besteak beste, horrek ziurtatzen baitu taldearen identitatea era positiboan eraikitzea eta geroan iraupena ziurtatzea.

2.- METODOLOGIA

48 talderen arteko alderaketa egin ahal izatea dute helburu. Horretarako, azterketa kuantitatiboa egiten dute. Alderdi kualitatiboaren garrantzia aitortu arren, denbora eta baliabide mugak alderdi kualitatiboa bazterrean uztera behartu zituela diote.

Bildutako datuak alderagarri izan zitezen hainbat iturri ustiatu zuten, estatuen erakundeek egindako inkestetatik hasi eta adituen iritzi edo tokian tokiko laguntzaileenganaino. Iturri hauen artean hizkuntzaren erabilerari buruzko inkestak ere badaude; baliabide mugagatik, ordea, inkesta horiek zortzi taldetan bakarrik egin ziren (talde bakoitzean 300 inkesta): bretoiera, katalana Aragoin, galesera, Eskoziako gaelikoa, sorbiera, sardiniera, ladinoa, eta galiziera.

Datu horiek, ondoren sailkapen mailakatua egiteko erabili zituzten, horrela talde bakoitzaren egoera gainerakoekin alderagarria egiteko.

3.- DATUEN AZTERKETA

Erabileraren azterketa:

Hautatutako zortzi hizkuntzak hiru multzotan bildu zituzten:

1.- Egoera baikorrean daudenak: galiziera, ladinoa eta galesera.
2.- Desagertzeko bidean daudenak: bretoiera eta sardiniera.
3.- Erdibidean daudenak: Eskoziako gaelikoa, katalanera Aragoin eta sorbiera.

Mailakako sailkapenaren azterketa.

Eredu honek zazpi aldagai ditu:

  • Taldeon erreprodukzioan familiak betetzen duen funtzioa.
  • Taldeon sorrera eta erreprodukzioan gertuko komunitateak betetzen duen funtzioa.
  • Taldeon sorrera eta erreprodukzioan hezkuntzak betetzen duen funtzioa.
  • Mugikortasun sozialerako hizkuntzaren balioa: hizkuntzaren prestigioa.
  • Kulturaren garrantzia erreprodukzioan.
  • Hizkuntza erabileraren legitimazioa.
  • Hizkuntzaren erabileraren instituzionalizazioa.

Honen bitartez honakoa bilatzen dute:

  • Kasuak sailkatu, lehenik aldagaien arabera eta, ondoren, bere puntuazio osoaren arabera.
  • Antzeko puntuazioa duten taldeak multzotan elkartu ahal izatea
  • Korrelazioak aztertu ahal izatea, elkarren arteko harremana duten aldagaiak zein diren zehazteko eta, aldi berean, harreman horren sendotasuna neurtzeko.

Taldeak sailkatu eta taldekatzen hasita, bost multzo bereizten dituzte:

1. Puntuazio altua dutenak (4): alemanera (B, Antzinako Belgika), luxenburgera, katalana Katalunian eta alemanera (I).
2. Puntuazio orokorra aski altua dutenak eta zazpi adierazletako batean ere puntuazio baxurik ez dutenak (8): frantsesa (D), galesera, ladinoa, katalana Balearretan, katalana Valentzian, euskara EAEn, galiziera eta okzitaniera (E).
3. Puntuazioan gora-behera handiagoak dituztenak (13): irlandera, gaelikoa, frisiera (NL), esloveniera (I), friulera, sorbiera, daniera (D), frantsesa (I), euskara (Nafarroan), alemanera (DK), katalana (Aragoin), turkiera (GR), katalana (F).
4. Bitalitate txikia duten hizkuntzak (8): euskara (F), korsikera, katalanera (I), okzitaniera (I), alemanera (B, Belgika Berria), okzitaniera (F), bretoiera, albaniera (I).
5. Jaso daitezkeen puntuen laurdena baino gutxiago jasotzen dituzten taldeak (13): mirandera (P), iparraldeko frisiera (D), kroaziera (I), irlandera (UK), berberera, nederlandera (F), grekoa (I), sardiniera, eslavo-mazedoniera (GR), bulgariera (GR), ekialdeko frisiera (D), portugesa (E), albaniera (GR), arumaniera (GR),, kornuallesera (UK).

Estatua eta gizarte zibilaren eragina aztertzeko, estatuaren eremuan kokatu ziren adierazleak honako hauek izan ziren: hizkuntzaren prestigioa, instituzionalizazioa, legitimazioa eta hezkuntza. Gizarte zibilaren eremuan kokatutakoak, berriz, familia, komunitatea eta kultur erreprodukzioa.

Adierazle horietan talde bakoitzak lortutako datuei erreparatuz, honako talde hauek egin zituzten:

Bi multzoetako adierazleetan puntuazio altua dutenak (9): alemanera Belgika Berrian, alemanera Italian, alemanera Frantzian, katalana Katalunian eta Valentzian, luxenburgera, ladinoa, galiziera, eta euskara EAEn.

Bi eremuotan puntuazio baxua eskuratu dutenak (18): kornuallesera, ekialdeko eta iparraldeko frisiera, grekoa Italian, arumanoa, albaniera Grezian nahiz Italian, portugesa Espainian, sardiniera, eslavo-mazedoniera eta bulgariera Grezian, nederlandera, okzitaniera, bretoiera, eta korsikera Frantzian, irlandera Erresuma Batuan, berberera Espainian, eta mirandera Portugalen.

Bi multzo horien artean, erdibidean daudenak (6): gaelikoa, frisiera Herbeheretan, esloveniera eta friulera Italian, sorbiera Alemanian eta alemanera Danimarkan.

Galesera ez da hiru kategoria horietako batean ere sartzen, bi dimentsioetan puntuazio altua eskuratzen baitu.

Zazpi besterik ez dira bi dimentsioetan antzeko puntuazioa dutenak. Horiek guztiak sailkapen orokorrean puntuazio altuena eskuratu dutenen artean daude. Beste hamabi ere badira antzeko proportzioa erakusten dutenak eta horietako gehienak puntuazio orokor baxua dute. Kasu hauetan antzekoa da instituzioetatik jasotzen duten babesa eta gizartean duten aktibitatea. Gainerako 29etan alde handia dago dimentsio bat eta bestearen artean. Gehienetan, estatuaren babesa ez dago gizarteko aktibitatearen parean; irlandera Irlandan eta frantsesa Italian, esaterako. Bi horietan, estatuaren lana gizartean hizkuntzak duen indarra baino handiagoa da.

Azpimarratzekoa da askotan babes publikoa gizarteak duen aktibitatearen azpitik dagoela. Bereziki aipagarria da egoera hori honako kasu hauetan: turkiera Grezian (1,0/2,33[5]); katalana Aragoin (1,0/2,67); euskara Nafarroan eta daniera Alemanian (1,25/2,67), okzitaniera Italian (0,75/2,0) eta alemanera Antzinako Belgikan (0,5/2,0). Horren nabarmena ez bada ere, antzekoa gertatzen da kasu hauetan: katalana Balearretan (2,0/3,0) eta Frantzian (1,25/2,0); okzitaniera Espainian (2,25/3,0); euskara Frantzian (1,2/2,0); katalana Italian (1,0/1,5) eta kroaziera Italian (0,25/1,67).

Ikerketaren egileek azpimarratzen dute estatu bakoitzak desberdin jokatzen duela. Mutur batean Grezia ikusten dute, inolako babesik eskaintzen ez duena eta bestean Irlanda, estatuaren babesari esker hizkuntza bizirik duena. Erdibidean dauden estatuen artean, ordea, ez dago batasunik. Hauetako askok desberdin jokatzen dute bere baitan dituzten taldeekin. Egileek diote talde bakoitzaren osasuna hiztunen militantzia mailaren araberakoa dela (hizkuntzaren aldeko militantziak beti ondorio bera ez dakarrela onartzen dute).

Hezkuntza alorrean estatu beraren baitan dauden diferentziak ere azpimarratzen dituzte. Horien artean Bretainia Handia, Italia eta Frantziako Estatuen politikak aipatzen dituzte.

Gizabanakoaren mailako adierazleak

Hezkuntzari erreparatuz, honek hizkuntzaren prestigioarekin duen lotura azpimarratzen dute. Izan ere, hezkuntza lan merkatuarekin oso lotuta dago eta hori, hein berean, prestigio sozialarekin.

Egileek hizkuntza gehienetan pareko erlazioa dagoela diote. Dena den, onartzen dute, arau hori ez dela beti betetzen. Horixe da sorbierarekin, Irlandako irlanderarekin, Holandako alemanerarekin, korsikerarekin, Frantziako katalanarekin eta ekialdeko frisierarekin gertatzen dena.

Italia eta Grezian dagoen hizkuntza multzo batek ez du hezkuntza alorrean ia batere babesik, eta ez dute prestigiorik. Hiztunen aktibitate sozialak bakarrik mantentzen ditu bizirik.

Mugaz gaindi, hizkuntza bereko taldeen arteko harremanari ere garrantzia berezia aitortzen diote. Mugaz gaindiko aktibitatearen izarra hedabideak dira. Egileen aburuz, kasu zenbaitetan hedabideen indarrak eta mugaz gaindiko aktibitateak bertako prestigio sozialak baino eragin handiagoa izan du taldeak hizkuntzari eusteko. Egoera hori ikusten dute honako talde hauetan: Alemaniako daniera, Danimarkako alemanera, katalanera eta euskara Frantzian.

Familia eta taldeak ematen duten babesari begira, talde gehienetan familia eta taldearen babes maila antzekoak direla diote. 13 besterik ez dira hortik urruntzen direnak eta horietako gehienetan familiaren babesa taldearena baino handiagoa da. Egoera larriena bizi dutenak honako hauek dira: portugesa Espainian, alemanera Antzinako Belgikan, kroaziera Italian eta turkiera Grezian. Familia eremuan ere lekurik ez duten hizkuntzak, berriz, bi dira: kornuallesera eta ekialdeko frisiera. Dena den, taldearen babesik gabe hizkuntzaren galbidea ziurra da eta egoera horretan dago kasuen %15, horien artean irlandera Irlandan eta portugesa Espainian. Azken kasu hau bitxia dela deritzote, hizkuntza hori ofizialtzat duen estatua baitu auzoan.

Hiztun kopurua gainerako aldagaiekin alderatuz gero, kasu gehienetan lotura zuzena dagoela diote. Hots, zenbat eta hiztun gehiago orduan eta aktibitate sozial handiagoa. Dena den, egileak, salbuespenak ikusita, nahiko ezkor ageri dira hizkuntzaren osasuna hiztun kopuruaren arabera neurtzearekin. Taldearen neurriak bere bizi-indarrean eragiten baldin badu, Europan hiztun gutxien duten taldeek dute bizi-indar gutxien, eta handienek gehien. Aztergai diren taldeen bi herenek 300.000 hiztun baino gutxiago dute. Hiztun kopuru horretatik gora dabiltzan talde guztiek puntuazio altua dute korrelazio honetan, sardiniera eta bretoierak izan ezik. Dena den, txikiagoak izan arren, ladinoak, okzitanierak Espainian eta alemanerak Belgika Berrian, puntuazio altua dute. Bada, halaber, 100.000 eta 300.000 mila bitarteko hiztun kopurua duen zenbait talde puntuazio oso baxua duena: Erresuma Batuan irlandera, albaniera Grezian, arumanoa eta eslavo-mazedoniera Grezian.

Beraz, emaitzon azterketak erakusten du zer nolako eragina duten eragile nagusiek talde baten sendotasunean, eta horren arabera, esan daiteke zein politika den kaltegarri edo komenigarri.

Honek agerian uzten du demografia talde baten bizi-indarrean laguntzen duten adierazleetako bat besterik ez dela, eta horri lehentasuna emateak okerrak eragin ditzakeela. Adierazten du, halaber, estatuaren politika garrantzitsua bada ere, estatuek ez dutela berdin jokatzen bere lurralde eremuan dituzten taldeekin. Horra hor, esaterako, nola dagoen portugesa Espainian, edo alemanera nahiz frantsesa edozein estatutan.

Beraz, konplexutasun handikoa da hizkuntzen bizi-indarrarena. Egileek ezinbestekoa ikusten dute, emaitza horiek hobeto ulertze aldera, prozesu orokorragoei erreparatzea, gizarte mailako aldaketa eta ekonomia eremukoei hain zuzen. Hurrengo atalak, beraz, kausak aztertzeari ekiten dio.

4.- EREMU POLITIKO ETA EKONOMIKOAREN BERRANTOLAKETA

Atal honetan, hizkuntza talde bakoitzaren tamaina eta aldagai horrek bere ekoizpen eta erreprodukzioan duen eragina aztertzen dute. Horren ondoan, halaber, Europaren berregituraketa politiko eta ekonomikoari erreparatzen diote, horrek hizkuntza talde gutxituentzat izan dezakeen eraginagatik.

Hiztun kopurua eta aktibitate ekonomikoaren arteko harremana dute aztergai. Kasu honetan, ordea, ikuspegia aurrekoan baino deskriptiboagoa da.

Egileek garrantzia berezia ematen diote jarduera ekonomikoari. Batez ere, egungo egoeran jarduera ekonomikoan atzenduta dabilenak lanak izaten baititu prestigioa eta ondasunak eskuratuz bere identitateari eutsi eta aldeko indarrak biltzeko.

Horretarako aurreko atalean egindako bost multzoak hartzen dituzte aztergai.

A multzoa: Arlo guztietan puntuazio altua duten multzoak.

Hauetako bi Europa erdialdeko “urrezko hirukian�» kokaturik daude eta estatu indartsu bateko hizkuntza ofizialak dira (Belgika Berriko alemanera eta Italiako alemanera). Hirugarrena estatu baten hizkuntza da, luxenburgera, eta laugarren katalana Katalunian, Europako ekonomiarik sendoenetakoa... Kasu hauetan ere, ordea, ez dira arazoak falta, burujabetza politiko osorik ez baitute eta etorkin multzo handiak bereganatu behar baitituzte.

B multzoa:

Bigarren multzoan ezaugarri oso desberdineko taldeak daude, batzuk hiztun gutxi dituztenak, beste batzuk, berriz, ekonomia alorreko jardun txikia dutenak. Txikiak izan arren badira zenbait arlo ekonomikotan hobi emankorrak sortu dituzten hizkuntzak, ladinoa (56.000 hiztun) eta aranera (3.700 hiztun). Okzitaniera, askoz biziago dago Espainian (Aranera) Frantzian baino, nahiz eta azken honetan bizi hiztun gehienak.

Galizierak (2.420.000 hiztun) ez du jarduera ekonomiko oso dibertsifikatua. Egileen aburuz, autonomia politikoa behar bezala kudeatuz behar den dibertsifikazio mailara iristeko indar egin behar litzateke.

Euskara eta galesa antzeko egoeran daude zenbait alderditan (alboko hizkuntzarekiko distantzia handia, antzeko dentsitate linguistikoa eta antzeko hiztun kopurua). Ekonomiaren aldaketak eta inmigrazioak eragin handia izan dute eta horrek hizkuntza sustatu eta sortzeko bide berri eta berritzaileak indarrean jartzea ekarri du.

Multzo honetan estatu edo autonomiaren batena den hizkuntzak daude: katalana Balearretan, katalana Valentzian eta alemanera Frantzian. Lehen biak ekonomikoki indartsuak diren arren, kanpotik etorritakoen presiopean bizi dira. Frantzian alemanera Alemania edo Suitzan duen egoeraren babesaz balia daiteke nahiz eta Frantziako Estatuak berariaz laguntzarik ez eman.

C multzoa:

Multzo honetan hamahiru talde biltzen dira. Beren ezaugarri nagusia erreprodukzio egoera aldatzeko duten gaitasuna da, beti ere aldagai ekonomiko eta demografikoen eraginaren arabera. Hauetako gehienek kultur erreprodukziorako baliabideak eskura dituzte, bai eta nolabaiteko hezkuntza alorreko babesa ere. Hala eta guztiz ere, hauetako batzuk 100.000 hiztun baino gutxiago dituzte. Friulera eta frisiera dira hiztun gehien dituzten taldeak multzo honetan (400.000 inguru) eta tartean sartzen dute Nafarroan euskarak bizi duen egoera (53.000 inguru garela diote).

Talde honentzat eraginik handiena lan merkatuaren liberalizazioak duela deritzote, beste lurralde eremuetako hiztunen etorrera eragingo baitu (egoera honen aurrean arrisku gehien duten taldeak: Frantziako katalanak, Danimarkakon alemanak eta Alemanian danieradunak, batez ere).

Irlanderak eta Eskoziako gaelikoak mugaz gaindiko harremanetan indarturik ateratzeko aukera handiak dituztela deritzote, besteak beste, baliabide berriak eta kanpoko eraginak orain arte hilzorian egondako hizkuntza indartzera etorriko direlakoan.

Multzo honetako hizkuntza askok turista atzerritarren etorrera nozitzen dute. Horien artean daude katalana Frantzian, euskara Nafarroan eta Aostako bailara.

Alpeetan bizi diren eslovenieradun eta friuleradunak ez dute aurrekoek bizi izan duten aktibitate ekonomiko edo demografikorik jasan. Hauetan enpresa txikiak eta nekazaritzari lotutako jarduera da nagusi, langabezia askorik ez eta bizitza maila altua dute. Horrek hizkuntzari berebiziko lehentasuna ematen dio bere taldean.

Italian okzitanieraz mintzo den taldea bi eremu desberdinetan kokaturik dago: Aostako bailaran eta Piamonten. Bi eremuon artean dagoen aldea ikusita, ezin esan talde bakarra eta batua osatzen dutenik. Arestian esan dugu Aostako bailarak inmigrazio handia jaso duela azken urteotan, eta frantsesa ari da nagusitzen. Piamonten, berriz, garapen ekonomikoa txikia izan da eta hizkuntzaren prestigioa oso baxua da.

Frisiak, berriz, azken urteotan garapen ekonomikoa bizi izan baldin badu ere, garapen hori estatuko erdigunearekin loturikoa izan da. Zerbitzuen arloa nagusi den lurraldea izanik, ekonomia berrantolaketa betean bizi da.

D multzoa:

Multzo honetan zortzi hizkuntza talde biltzen dira: Frantzian euskaldunak, korsikeradunak, bretoieradunak eta okzitanoak; Italian katalanak, okzitanoak, eta albaneradunak; eta alemaneradunak Antzinako Beljikan.

Frantziako kasuan, egileek, alde batetik, okzitanieraren eta bretoieraren gainbeherari begiratzen diote. Ondorio garbia ateratzen dute, bataren eta bestearen kasuan, identitatea hedatu eta berritzeko baliabiderik ezak, estatuaren babesik ezak eta homogeneizazio politikak, ekonomiaren berrantolaketa prozesuarekin batera, hizkuntza hauen transmisioa eten dute.

Korsikera eta euskararen kasua parekatu egiten dituzte. Bietan aipatzen dute turismoaren etorrerak eragindako aldaketa. Aipagarriak dira datuak. Ipar Euskal Herrian 1961 eta 1991 bitartean hazkunde demografikoa %25 izan zen eta Lapurdiko biztanleen %43 etorkinak dira.

Okzitaniera eta albaniera antzeko egoeran daude Italian: lurralde eremu txiroak dira, indargune ekonomikoetatik urrun gelditzen dira eta sentimendu negatiboa dute bere identitateaz. Albanieraren kasuan, batasun eza aldaera dialektalen sorrera eta indartzea eragiten ari da.

Italian katalanez mintzo den taldea aurrekoak baino egoera ahulagoan dago oraindik. Emigrazio eta inmigrazio indartsuak nozitu ditu eta oso inguru txiroa da. Gehienak Alghero hiriaren inguruan bizi dira (15.000 hiztun).

Antzinako Belgikan alemanera gainbehera doa. Gaur egun nekazaritza eta turismoaz bizi den lurralde eremua da eta frantsesa da hizkuntza ofizial bakarra. Familiako erabilera informaletara mugatuta dauka erabilera eremua.

E multzoa:

Hamabost talde biltzen dira multzo honetan. Denek egoera bera dute: estatus juridikorik ez, babeserako azpiegitura ofizialik ez, eta gutxi hedatutako erabilera familia eta talde eremuan. Hauetako hamarrek 30.000 hiztun baino gutxiago dituzte (grekoa Italian, kornuallesera, portugesa Espainian, ekialdeko eta iparraldeko frisiera, nederlandera Frantzian, berberera, mirandera, bulgariera eta kroaziera. Gainerakoetan sardiniera da hiztun gehien duena, 1.250.000 hiztun; Ipar Irlandan irlanderak 142.000 hiztun ditu, eta Grezian arumanoak, albanierak, eslavo-mazedonierak 50.000 eta 80.000 bitartean.

Hauetako zenbait eremu periferikoetan daude, aktibitate ekonomiko txikikoak dira. Egoera honetan daude Greziako taldeak, mirandera Portugalen, portugesa Espainian, eta Italian grekoz mintzo direnak. Emigrazioa handia da eta autoestimu maila baxua dute.

Sardiniera eta nederlanderaren egoera hori ez baldin bada ere, (ez baitira txikiak, ez baitaude gune ekonomikoetatik urrun…) taldeak ez dira erreproduzitu eta belaunaldien arteko gainbehera nabarmena da erabilera gaitasun erlatiboari dagokionez.

Multzoka jartzeak, beraz, erakusten du hiztun kopurua eta jarduera ekonomikoari ere erreparatu behar zaiola talde bakoitzaren egoera azaltzeko eta ulertzeko orduan. Bistan da zenbat eta hiztun gehiago izan estatuentzat are nabarmenagoa dela talde horren beharrei erantzuteko ardura, nahiz eta ez dagoen kasu guztietan jarrera bera.

Jarduera ekonomikoari erreparatuz, egoera aski konplexua da, izan ere, taldearen bestelako ezaugarriei loturik joan ohi da: taldearen jarrera, estatuaren babesa… Egileek gogoeta egiten dute Europaren garapen ekonomikoari buruz, batez ere, hau antolatzeko hizkuntza eremuko irizpideak aintzat hartu ez izateagatik. Hori esanda, uko egiten diote hizkuntzaren gainbehera hiztun taldearen utzikeriari leporatzeari.

5.- ANIZTASUNA ETA GARAPENA

Atal honetan Europaren geroari begiratzen diote. Izan ere, Europaren hedapenak eta jarduera ekonomikoaren bilakaerak aldaketa sakonak eragingo ditu. Aldaketa horiek, besteak beste, Europa mailako araudiak ugaritzea eta indartzea ekarriko du, horrek hiztun taldeetan eragingo duelarik, batez ere estatuaren aldetik babes handirik jasotzen ez duten horietan. Egileen aburuz, Europak daraman prozesuaren barruan, estatuen eskumenak berrantolatu egingo dira Europa mailako erabakiguneekin bateragarri gerta daitezen. Bilakaera berri honek aniztasunarekin uztargarri izan behar duelakoan daude.

Kapital finantzierotik kapital humanora

Egileek zaharkitutzat jotzen dute XIX. mendean sortutako ekoizpen eredua; eredu horretan nagusiak erabakitako antolaketaren arabera ekoizten dute langileek. XX. mendean filosofiak eta ekonomiak izandako bilakaeraren adierazpena neoliberalismoa da; bertan, gizabanakoaren protagonismoari nagusitasun osoa ematen zaio eta estatuaren interbentzioa oinarrizko mailara jaisten da. Ikuspegi horrek, besteak beste, merkatuari eta kapital humanoari berebiziko lehentasuna aitortzen dio. Honela, merkatuaren ordenak arautzen ditu gizabanakoen, giza taldeen eta estatuaren joerak.

Neoliberalismoak hizkuntza politikan ere berebiziko eragina duela diote, besteak beste, merkatuaren ikuspegiak hizkuntza plangintza indargabetzen baitu. Hots, talde bat babesteko xedea duen estatuaren plangintza kontraesanean ikusten dute merkatuaren ideiarekin. Hori dela eta, merkatu ikuspegia aintzat hartuko duten estrategia malguak diseinatzeko premia dagoela deritzote.

Garapen eredu periferiko baterantz

Zein da, ordea, hizkuntza aniztasunak duen garrantzia Europako prozesuaren garapena eta gorpuztea lortzeko, bide batez, garapenak kultur homogeneizazioa esan nahi duela ulertu gabe? Egileen ustez orain arteko eredu ekonomikoa ez da bideragarria, gainbehera ekonomiko eta kulturala berarekin dakartzalako. Horren ordez, ekonomiaren premia berriei erantzuteko askoz egokiago ikusten dute sareetan oinarritutako ekonomia deszentralizatua, maila lokaleko ekimenetan oinarritua eta aniztasun sozial eta kulturalaren aukerez baliatzen dena. Eredu horretan giza baliabideak, kapital humanoak, berebiziko garrantzia hartzen du. Izan ere, sareak eraiki behar dira, kooperazioa bilatu, heziketa sustatu… eta dimentsio horretan aritzeko maila lokalak lehentasun handia hartzen du.

Aniztasuna

Garapenak periferikoa izan behar baldin badu, egileek, hizkuntza eta kultura aniztasunean lehen mailako baliabidea ikusten dute. Hizkuntza eta kulturak taldetasuna sortzen dute eta taldetasun horrek hamaika ekimen kolektibo jartzen ditu abian. Enpresen sorrera nahiz sareen sorreran oinarrizkoa dela deritzote.

Datuen garrantzia

Neoliberalismoak bultzatzen duen ikuspegian, gaur egun nagusi den horretan, estatua sendotu eta garapen ekonomikoa errazteko kultur homogeneizazioa beharrezkoa da. Geroari begira, beraz, egileek ezinbestekoa ikusten dute aniztasunak duen garrantzia eta eskaintzen dituen abantailei protagonismoa ematea. Horrela soilik lortuko baita estatuaren eginkizunetan eta ekonomiaren berrantolaketan hizkuntza gutxituek eta hauen taldeek garrantzia izaten jarraitzea. Hori lortzen ez bada, neoliberalismoaren tesiak inposatzeko arriskua dago, alegia, estatu mailako hizkuntzek bere lurralde eremuan homogeneizazioa bultzatzea gainerakoen lekua bere eginez merkatuaren izenean.

ONDORIOAK

Lanaren azken atalak ikerketak utzitako ondorioak laburbiltzen ditu. Hona hemen puntu nagusiak:

Hizkuntza talde minoritarioak estatuaren arautik baztertzen diren kultur akats moduan ikusi ordez, beste talde sozial batzuekin batera bizi eta elkar gainjartzen diren taldeak dira.

Hizkuntza taldeen egoeran aniztasun handia dago, estatu mailakoak ez diren hizkuntzak eta estatutik kanpo dauden hizkuntzen arteko bereizketaren azpian aniztasun handia dago.

Ikerketa honetan hizkuntza taldeen iraupenerako eta sustapenerako funtsezkoak diren egoerekin harremanetan jartzeko modua egin dute.

Azaldutako datuek erakusten dute hizkuntza talde hauetako asko ez direla gai talde sozial moduan funtzionatzeko ez baitituzte agertzen talde baten memoria kolektiboa eta interesak sortzeko moduan.

Hizkuntza talde gutxitu gehienak periferian kokaturik daude eta hauek dira marjinazio arriskua gehien nozitzen dutenak.

Ikerketa honek agerian utzi du Europako periferiaren garapenerako horrenbesteko garrantzia aitortzen zaion giza kapitala zer nolakoa den.

Aniztasuna Europari aitortzen zaion abantaila denez, horrekin baliatu beharra dago.

Hizkuntza eta kulturaren bidetik, hizkuntza talde minoritarioak sustatzeko ekintza egitasmo zehatza behar da. Sustapen honen arrazonamenduan hizkuntza talde minoritarioak Europaren ekonomia eta politikaren garapenari lotuta ikusten dira.

Neoliberalismoaren baitan bizi garenez, esandako guztiak agerian jartzen du zeinen zaila den politika eraginkor bat egitea. Zorroztasun handiz ikertu behar da talde mailako garapena eta hizkuntza plangintzaren arteko lotura, kasu gehienek prebentziozko politika eskatzen baitute.

Beraz, bi arlori erreparatu zaio: 1.- Hizkuntza taldeen garapena zerk bultzatu eta zerk eragozten duen. 2.- Aniztasuna sustatzeko ekimen politika indarrean jartzeak duen premia.

Europako politika sozial eta ekonomikoa zehazteko informazioz hornituko duen datu gorputz bat osatu beharra dago.

Lan enpirikoa ikerketa kualitatiboarekin uztartu beharra dago. Honakoak argitzeko balio izan behar du: ezagutza, gaitasuna, jarioa eta erabileraren arteko lotura; taldea sortu eta kohesionatzeko hizkuntzak nola egiten duen; esanahiaren eraikuntzan formak hartzen dituen itxurak; sareen eraikuntzak hizkuntza taldeen kohesioa nola laguntzen duen eta horrek elkar garatzen nola lagun ditzakeen; diskurtso-era heterogeneotan oinarritutako adiera sistemek aniztasuna eta berrikuntza nola pizten dituzten; etab.

Jarraian duzuen taulan, hizkuntza taldeen sailkapena jasotzen da, aldagaietan jasotako puntuazioaren arabera:

1. taula: Aldagaietan jasotako puntuazioaren arabera hizkuntza taldeen sailkapena

Est.

Taldeak

Fam.

Kult.

Kom.

Prest

Instit

Legit

Hezk

Orotara

B

Alemanera

4

4

4

4

4

4

4

28

LUX

Luxenburgera

4

3

4

4

4

4

4

27

E

Katalana (Katalunia)

4

4

3

4

4

4

4

27

I

Alemanera

4

4

4

3

4

3

3

25

E

Galiziera

3

3

3

3

3

3

3

21

F

Alemanera

3

4

2

3

3

3

1

19

E

Katalana (Valentzia)

3

3

2

2

2

3

3

19

E

Euskara (EAE)

2

4

2

2

2

4

3

19

I

Ladinoa

3

3

3

2

2

3

3

19

E

Okzitaniera

3

3

3

2

2

3

2

18

UK

Galesera

2

3

2

3

2

3

3

18

E

Katalana (Balearrak)

4

2

3

2

2

2

2

17

IRL

Irlandera

1

2

1

2

2

3

3

14

UK

Gaelikoa

2

3

2

2

1

2

2

14

NL

Frisinera

2

2

2

2

2

2

2

14

I

Esloveniera

2

2

2

2

2

2

2

14

I

Friulera

2

2

2

2

2

2

2

14

D

Sorbiera

2

2

2

1

2

2

2

13

D

Daniera

2

4

2

1

1

1

2

13

I

Frantsesa

1

2

1

2

2

2

3

13

E

Euskara (N)

3

3

2

1

1

2

1

12

DK

Alemanera

1

4

1

2

1

1

2

12

E

Katalana (Aragoi)

3

3

2

1

2

0

1

12

GR

Turkoa

3

2

2

0

1

1

3

12

F

Katalana

2

3

1

1

1

1

2

11

F

Euskara

2

3

1

1

1

1

1

10

F

Korsikera

1

2

1

1

2

1

2

10

I

Katalana

1

2

2

1

1

1

1

9

I

Okzitaniera

3

1

2

1

1

0

1

9

B

Alemanera

2

4

0

1

0

0

1

8

F

Okzitanera

1

1

1

1

1

1

2

8

F

Bretoiera

1

2

1

1

1

1

1

8

I

Albaniera

1

1

2

0

2

1

1

8

P

Mirandera

3

0

1

0

1

1

1

7

D

Iparraldeko frisiera

1

0

1

1

1

0

2

6

I

Kroaziera

3

1

1

0

0

1

0

6

UK

Irlandera

1

1

1

1

0

0

1

5

E

Berberera

3

0

1

0

0

0

0

4

F

Nederlandera

1

1

1

0

1

0

0

4

I

Grekoa

1

1

1

0

0

0

1

4

I

Sardiniera

1

0

1

0

1

0

1

4

GR

Eslavo-Mazedoniera

1

2

0

0

0

0

0

3

GR

Bulgariera

2

0

1

0

0

0

0

3

D

Ekialdeko frisoera

0

0

0

1

0

1

1

3

E

Portugesa (E)

2

0

0

0

0

0

0

2

GR

Albaniera (GR)

1

0

1

0

0

0

0

2

GR

Arumaniera

1

0

1

0

0

0

0

2

UK

Kornuallesera

0

0

0

0

0

0

0

1

Laburduren azalpena

Est. = Europako Batasuneko estatuak dira, ohiko beren laburdurez adierazita daude.

Fam. = Familia

Kult. = Kultur erreprodukzioa

Kom = Taldea

Prest. = Prestigioa

Instit. = Instituzionalizazioa

Legit. = Legitimazioa

Hezk. = Hezkuntza



[1] Hiru egileok erakunde hauetako kide gisa parte hartu zuten:

Peter Nelde (Onderzoeks Centruum voor Meertaligheid, KU University, Brusela)

Miquel Strubell (Direcció General de Política Lingüística, Bartzelona)

Glyn Williams (Research Centre Wales, University of Wales, Bangor)

[2] Lau erakunde hauek hartu zuten ikerketa egiteko lana bere gain:

Institut de Sociolingüística Catalana, Kataluniako Generalitatea

Centre de Recherche sur le Plurilinguisme, KUB, Bruselas

Research Centre Wales, Galesko Unibertsitatea, Bangor

Fédération National des Foyers Ruraux, Paris

[3] Europako Komisioa (arg.) (1996) Euromosaic, producción y reproducción de los grupos lingüísticos minoritarios de la UE. Luxenburgo.

[4] Lan honetan “Talde�» hitza aipatzen da. Termino honen bitartez, estatu batean ofizialtasuna duten hizkuntzen taldeak nahiz inongo estatutan ez dutenak izendatzen dira. Guk lanaren izendapenari eutsiko diogu, nahiz eta ez deritzogun egokia termino bakarra erabiltzea bi errealitate horiek izendatzeko. Euskararen kasuan ederki uler daiteke esandakoa. Euskal Herriak ez duenez nazioartean onartutako estatu izaerarik, izendapen honen arabera ez dago euskaldunen hizkuntza talde bakar bat, hiru talde baizik, eremu administratiboen arabera banatuak. Bistan da ikerketaren arduradunek zorrotz jarraitu behar izan diotela Europaren osaketa politikoari, bestelako iritziak albo batera utzita. Korsikerak, berriz, Frantziaren menpeko lurralde eremu batean besterik ez dagoenez, hiztun taldea ala hizkuntza taldea osatzen dutela esan beharko dugu?

[5] Lehen indizeak estatuak egiten duen aldeko lana ebaluatzen du eta bigarrenak gizarte zibilarena.

BAT aldizkaria: 
46. 2003ko martxoa. Euskara azterketa "makroetan" eta egitas...
Kokapen geografikoa: 
Europa
Egilea(k): 
Imanol Esnaola
Urtea: 
2003