Gazteak Euskararen Eszenatokian ikerketa Eusko Legebiltzarrean
24
2020ko irailean Gazteak Euskararen Eszenatokian ikerketaren emaitzak argitaratu zirenetik, jakinmina sortu izan dute gaia ikuspegi desberdinetatik bizi duten pertsona eta taldeen artean. Pasa den otsailaren 23an Jone Miren Hernandez eta Olatz Altuna, ikerketaren zuzendari eta koordinatzaileak emaitza hauen gako nagusiak aurkeztu zituzten Eusko Legebiltzarreko Gizarte Politika eta Gazteria Batzordearen bileran.