Zenbakia

Euskararen aldeko gizarte-mugimendua eta EKB

PDF formatuan eskaintzen da.

HITZAURREA – AGUR GISA 31 ZKIA

Jose Luis Alvarez Enparantza (Txillardegi)


EKBren 16 urteko lanaren memoria

EKB (Euskal Kulturaren Batzarrea)
Euskal Kulturaren Batzarrearen (EKB) ibilbidea laburbildu eta jaso nahi da ondoko memoria honetan. 16 urtetan zehar euskara eta euskal kulturaren berreskurapen eta normalkuntzaren alorrean lanean diharduten erakunde sozialen Konfederazioa izan den erakunde honen emana lerro gutxi batzuetan biltzea ez da lan erraza, eta egindako hamaika ahalegin eta ekimen aipatzeke uzteko arriskua dago gainera. Ezinbestean, hainbat eta hainbat jarduera, zailtasun, oztopo, lorpen eta bizipen itzalpean geldituko dira. EKBk euskarari eta euskalgintzari egindako ekarpenaren islada izan nahi du bilduma honek. Ekarpen horren atzean, noski, hamaika erakunde-elkarte eta euskaltzale dago, dinamizatzaile, arduradun, ordezkari, laguntzale, babesle zein lankide gisa lan eskerga egin dutenak urte hauetan guztietan. Bereziki gogoratu nahi ditugu EKBren sorreratik bertatik bultzatzaile izan ziren Eusebio Osa eta Joxemi Zumalabe lagunak. Izan zirenei eta direnei, guztiei, eskerrik beroenak EKBren izenean.


Iragana bukatu gabeko historiaz beterik dago

Jesus Naberan
Horretaz lehendik sinetsita banegoen ere, orain, EKBren sorrerako zertzeladez gogoratzea eskatu didatenean eta oroitzapenak astindu ditudanean, konbentzimendu hori berretsi egin zait. Donostiara bidaiak. Oso gogoan ditut garai hartako bilerak, 80ko hamarkadan, antzinako UZEIko lokaletan eta abar. Gogoan ditut Pauloren txostenak euskaren normalkuntzari buruz eta plangintza orokorraren premiari buruz. Gogoan euskararen inguruko herri taldeak sustatu eta koordinatu beharrari buruzko solasak, Euskararen Eguna antolatzeko aukerei buruzkoak... Erakunde eta euskara talde ezberdinetako jendea biltzen ginen, nahiz eta gutxitan suertatu asko batera biltzea. Ni neu AEKko ordezkari gisa joaten nintzen, eta orain esango dizuet zein asmorekin.


EKBren ibilbidetik bada zer ikasi

Fernando Muniozguren
Zein balorazio egin behar dugu azken 25 urteotako euskararen aldeko herri mugimenduek egindako ekarpenaz?.Zein EKBrenaz?. Horra hor BAT aldizkari honetako lagunek erantzuteko jarritako puntuak. Luzamenduetarako aukerarik ez dagoenez, nire jardunak bigarren punturi erantzungo dio, EKBren desagertzeak zer pentsatua eman behar baitigu euskalgintzan dihardugunoi. Barrutik ezagutu ez dudanez, euskalgintzako eskuhartzaile eta agente moduan, saiatuko naiz neure gogoetatxoa plazaratzen. Hala eta guztiz ere gogoratu beharra dago gerra osteko herri mugimenduak 60. hamarkadaren azken aldera hasten direla azaleratzen: gaueskolen eta ikastolen mugimenduak ziren; biak ere Euskaltzaindiaren euskara batuaren oinarrizko ebazpenen inguruan sortutako giroaren berotasunean. Baina, bazen horren aurretik ere baziharduenik. Eta aukerari muzin egin barik, horietako bat, duela hilabete batzuk zendu den Imanol Laspiur eibartarra ekarri nahi dut gogora, bere izan baitzen aintzindarietako bat euskara eskolak eman, materiala sortu, eta ikastola sustatzen jardundakoa.


Bi joera bide baterako

Joxe Manuel Odriozola
BI JOERA BIDE BATERAKO Gaur egun euskalgintzaren alorreran herri-erakundeen baitan sumatzen ditudan bi joera nagusiri buruz gauza batzuk esan nahi nituzke. Bi joera hauek nolabait izendatzeko, zilegi bekit honako hizkera hau erabiltzea : joera kuantitatiboa legoke batetik, eta joera kualitatiboa bestetik. Ondorengo lerrootan bi joera hauetan hautematen ditudan ezaugarri batzuk nabarmendu nahi nituzke, beti ere, jakina, joera hauen artean erabateko mugarririk finkatzeko asmorik gabe. 1.Joera kuantitatiboa. Joera honen ordezkaririk nabarmenena, azken aldi honetan behintzat, Kontseiluareneskutik garatu da. Nola hautematen du joera honek euskalgintzaren eginkizuna? Zer da lehenesten duena? Zein da bere ustez euskararen normalizazioak hautatu behar duen bidea?


Euskararen aldeko gizarte-mugimenduaren 25 urteok EKBren ekarpena

Paulo Agirrebaltzategi


Joan Mari Torrealdairi elkarrizketa

Imanol Esnaola
«Txakolina bezalakoa da euskalgintza (…)“ardo nahi eta ezina�»» Jakin aldizkariko egoitzan elkartu ginen Joan Mari Torrealdairekin. Joan Mari nor den eta euskal kulturaren azken hamarkadetako bilakaeraz zein ezagutza duen azaldu beharrik ez dago. Besteak beste, Jakin eta Euskaldunon Egunkarian ardura lanetan dugun gizon honek azalpen mamitsuak eman dizkigu esku artean darabilgun gaiaz: Azken 25 urteotako bilakaera glotopolitiko eta kulturala aztertu eta nondiknorakoaz gogoeta egitea. Zein testuingurutan sortu zen Jakin taldea?


Euskara etorkizuneko erronken aurrean

Xabier Mendiguren Bereziartu
Euskarak, Europako hizkuntza zaharrena den honek, datorren milurtekoan aurrez aurre izango dituen desafio edo erronkei buruz gero eta gehiago hitz egin da gure artean aspaldi honetan. Baina zaharrena den hizkuntza hau zentzu batean nerabe edo gaztetzat ere har dezakegu gizartean betetzen dituen funtzioei, corpusaren arautzeari eta abarri bagagozkie. Baserri-giroko gizartean funtzio batzuetarako egokitasun nabaria landu zuen bezala, beste maila batzuetan, administraziokoan adibidez, bigarren mailan edo ia erabat jokoz kanpo gelditu zen. Azken urteotan euskarak –eta euskal munduak– ahalegin eskerga burutu du hiri-girora bere burua moldatzen, corpusa arautuz eta hizkuntza betekizun berrietarako prestatuz, nahiz eta Euskal Herri osoari begiratuz gero oraindik alde nabariak dauden ahalegin horren emaitza gizarteratzeari dagokionez. Bestalde, ez da ahaztu behar euskara ofiziala dela EAEn, Nafarroan hiru estatusen menpean dagoela, eta Iparraldean ez duela inolako ofizialtasunik.


Euskalgintza eta euskararen erronkak hurrengo menderako. Hiru bertso nahi den neurria eta doinuan

Mattin Irigoien
Horra nonbait han egiten didaten bete ezinezko enkargua aldizkari honetarako. Hala ere, nahiz gaiari buruzko ikuspegi argi eta orokorrik ez ukan, saiatuko naiz isopa ukaldi zenbaiten emaitera han hemenka, bizi naizen tokitik ikusten dudanetik emanik, araiz bazterrean diren beste batzuen osagarri izanen direlakoan eta haiei kontra itxura zerbait hartuko dutelakoan. Araiz (nahiz “araiz-en eiherak ez sekulan deus eho izan�»)! Erronkak dugun diagnostikatik jalgitzen baitira, noala hortik hastera. Gauza bat begi bixtan dugu azken urteetan Ipar-Ekialde huntan: euskara likidazio egoeran dugu. Likidazio egoera gorrian. Euskal sena, izanaren kontzientzia... berdin. Inkesta sozio-linguistikoek argi erakutsi digute 25 urtez goitikakoenen bilakaera gai horretan, guhaurrek imaginatzen dugu adin hortaz petik ja peko errenkan gaudela. Transmizio katea etena da. Erakaskuntza elebidunak (denak barne) minoria du hezten eta D ereduak hazteko lanak ditu.


Euskara irakaskuntzan

Iñaki Etxezarreta
Bai Euskarari-99 Akordioaren berotasunean Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak diseinatzen hasiberria duen Plan Estrategikoak nondik nora. joko duen jakin gabe, eta –zehazkiago- horren barruan Hezkuntza arloari dagokion atalak zein urraspide marraztuko dituen ezagutu gabe, hona hemen ene iritzi pertsonalak euskarak irakaskuntzan etorkizunean dituen erronkei buruz. (1) Kokapena. Lehenik eta behin, euskararen egoera eskoletan (Unibertsitatea kontuan izan gabe) arrunt heteregeneoa da: Iparraldea eta Hegoaldea konparatuz gero; EAE eta Nafarroa; Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa; eskola publikoa eta pribatua; eskola publiko batzuk eta besteak; eskola pribatu batzuk eta besteak; Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza; Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza …Homogeneitate bakarra ikastolek azaltzen dute euskal lurralde guztietan eta ikasmaila orotan. Begi bistakoa dugu Euskararen Normalkuntza Plan baten gabezia, Euskal Herriko eskola guztiak hartuko dituena, euskal lurralde eta ikasmaila denak hartuko dituena. Euskaldunok geure hizkuntza nazionalaz heziko duen Eskola Sistema propio baten falta nabariegia dugu. Aurreko urteei begiratuz gero, ordea, politikaren esparru orokorrean gertatu diren aldaketa positiboekin batera, euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren bilakaera baikorra, modu eta intentsitate desberdinez gauzatua, behar dezakegu. Honek itxaropenari leihoa ireki ezezik, ze eragilek –aldeko eta aurkako- jardun duten berezitera garamatza, horien artean sendotu beharreko onurabideak eta gainditu beharreko aurkariak xehetuz. Artikulu labur honek duen espazio mugatua baliatuz, ondoko aipamenok nagusiki egin nahi nuke: a.- Ekimen herritar antolatuaren garrantzia: Ikastolak dira Euskal Herriko gizarte sektore kontzientenak eraiki duen tresnarik preziatuena, haien bitartez euskarazko hezkuntza homologatuz, euskal gizartearen beste sektore batzuk erakarriz, pedagogia eta eskola alternatiboak eratuz… b.- Lege erdalzaleen aldaketa: Euskararen ofizialtasuna, hau da, aterpe juridiko-legala EAE osoan eta Nafarroako alde batean lortzeak lurralde horietako eskolen euskalduntzeko bidea jorratzen nabariki lagundu du. c.- Gizarte eskariaren presioa: Eskola euskalduntzea aurreikusten zuten legeak izanda, eskola publikoetako irakasle eta guraso askok Botere politikoa presionatu dute, euskara ikastetxe horietara sartzeko. d.- Eskola arteko lehia: Ikastolen hazkundea eta eskola publiko euskaldun batzuen arrakasta ikusita, eta jaiotza-tasa bajuek eragin duten eskola-ume matrikulazioen murrizketak Botere Publikoak eta Bote erlijiosoa larritu ditu, eragin eta kontrol sozialak galtzeko beldurrez, eta –ondorioz- EAEn, Nafarroako alde batean eta Iparraldeko hainbat gunetan ikastetxeen euskaratze prozesuari ekin diote. Eragile aipatuok kontuan izanez, bistan da “euskarazko hezkuntza�» luzaro izango dugula eginkizun, urte askotan eraikia den hezkuntza erdalduna, hizkuntzaz eta balorez, aldatu nahi badugu, geurea eguneroko lanaren eta dinamikaren gainean eraiki beharko dugula, eta –ez bestela- Euskal Herriak irabazten dituen ahalmen politiko-juridikoekin batera, noski.


Galderen gurpilean

Joxe Manuel Odriozola
Buruan ditudan galdera horietako batzuk botako ditut; nik ez dut erantzun ziurrik, eta zuetako inork ere ez beharbada, baina denon artean komeniko da gogoeta egitea. Xabier Mendiguren Elizegiren hitzak dira “Jakin�» aldizkarian (1998, 109. zenbakia) Euskalgintzaren inguruan dauden kezken harian egindako galderak dira. Eta honela amaitzen du bere proposamena: Kontseilua sortu da 98 honetan, euskararen gizarte erakundeen bilgunea, eta topaleku hori leku interesgarria izan daiteke halako kezkak plazaratzeko. Oraingoz, kezka hauek plazaratzeko lekurik egokiena aldizkari hauxe bera izan liteke. Nik ere ez daukat erabateko erantzunik ondoren datozen galderentzat; ezta hurrik eman ere. Baina aspaldi honetan denbora dexente sartu dudanez gogoeta-mota honetan, bihoaz hemen erantzun batzuk beren motzean eta murritzean.


Etorkizunari begira

Sagrario Aleman
Hizkuntza komunikatzeko dugun tresna nagusia izanik, zalantzarik ez, hizkuntza guziak balio dutela edozein arlotan komunikatzeko. Halere, hizkuntza gutxitu asko, askotan, bizimodu berrira, arlo formaletara, arrotz izan zaizkion arloetara egokitu beharrean dago. Euskara, zorionez, ez dut uste oso gaizki dagoenik egokitze honetan, pauso haundiak eta bide onetik eman baitira. Segitu beharko da, baina euskararen arazoak ez datoz alde honetatik. Hizkuntza bera, esan bezala, normalizatuxea dugu. Arazo nagusia beste nonbaitetlk dator. Normalizaziotzat nonnahi, noiznahi, nolanahi eta nornahirekin euskaraz komunikatu ahal izatea bada, hau da, euskaraz bizitzea, normalizaziotik oso urrun gaude. Eta ez hori bakarrik, une honetan euskarak etorkizuna bera ere ez du segurtatua daramagun bidetik.


Euskaltzaleok indarrak batzeko garaia

Jagoba Zulueta