BAT-109-2018-4 Bezero misteriotsuaren teknika herri-administrazioetako zerbitzu-hizkuntzaren ebaluazioan

Laburpena. Lan honek Bezero Misteriotsuaren Teknika du aztergai, eta horrek herri-administrazioetan zerbitzu-hizkuntzaren ebaluazioa egiteko ematen dituen aukerak. Azterlanaren abiapuntua Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak zerbitzu-hizkuntzaren ebaluaziorako egun erabiltzen dituen tresnen deskribapena da, horien indarguneak eta mugak identifikatuz. Ondoren, bezero misteriotsuaren teknikaren ezaugarriak azaldu, eta horren erabileraren esperientzia ezberdinak jaso dira: zerbitzu publikoen ebaluaziorako egindakoak, eta zehazki zerbitzu-hizkuntzaren bermearen ebaluaziorako egindakoak ere. Azkenik, EAEko herri-administrazioetan Bezero Misteriotsuaren Teknikaren bitartez zerbitzu-hizkuntzaren ebaluazioa egiteko jarraibideak eta galdetegi eredu orokor bat proposatu dira. 

Hitz gakoak: Administrazioa, zerbitzu-hizkuntza, ebaluazioa, ikerketa-teknikak, Bezero Misteriotsuaren Teknika.

BAT aldizkaria: 
109. 2018 (4), XI. HAUSNARTU - Euskal Soziolinguistika Sariak
Egilea(k): 
Izaskun Kuartango Atxa
Urtea: 
2018