BAT 108 - 2018 (3), Euskara gara Zumaian?

Laburpena. Azken berrogeita hamar urteotan, aurrerapauso nabarmenak eman dira euskara biziberritzeko prozesuan, hainbat elkarte, erakunde eta pertsonari esker; ibilbide horretako historia orokor nagusia jasota dago, baina ez tokian tokikoa, eta, gainera, sarritan ez da behar bezala ezagutzen eta baloratzen. Iragan hurbil hori aztertuta, eta bereziki dentsitateguneak, hobeto ulertuko dugu gaur egungo egoera, eta elkarteetatik edo taldeetatik eraginda, etorkizunera begirako hainbat helduleku aurkituko ditugu, euskara indartzen eta biziberritzen jarraitzeko. 

Hitz gakoak: ibilbide, biziberritze, arnasgune/dentsitategune, elkarte, indartzen jarraitu.

BAT aldizkaria: 
108. 2018 (3), Osasungintza eta euskara
Egilea(k): 
Imanol Azkue Ibarbia
Urtea: 
2018-3