BAT 108 - 2018 (3), Nazioarteko kolaborazioa arretaren normalizazio-prozesuan

Laburpena. Osasun jarduera eremu eleaniztun edo elebidunetan burutzen da nonahi, asistentzia prozesuan hiztun ezberdinen arteko harremanak ohikoak direlarik. Profesionalen eta erabiltzaileen arteko hizkuntza mugek etorkinei eta eremu urriko hizkuntzen kideei eragiten diete, osasun mailako ekitateeza sortuz. Artikulu honetan egileak egoera horri aurre egiteko nazioarteko esperientziak, proposamenak eta ezarpen-prozesuak aztertzen ditu, eta elkarlanerako eskaintzen duten aukera defendatu.

 Hitz gakoak: osasun arreta, ekitate-eza, hizkuntza mugak, pazientean zentraturiko arreta, arretaren normalizazioa, eskaintza aktiboa, hizkuntza kontzientzia, estandarrak, kultura sentiberatasuna, eremu elebiduna, hiztun komunitatea.

BAT aldizkaria: 
108. 2018 (3), Osasungintza eta euskara
Egilea(k): 
Aitor Montes
Urtea: 
2018-3