BAT 108 - 2018 (3), Minik handiena burutik etorri dena

Laburpena. Euskal Herria eremu elebiduna bada ere, osasun sisteman gaztelera erabiltzen da batez ere. Osasun mentalaren alorrean, bereziki, garrantzitsua da hizkuntza. Gaixotasun psikiatrikoen zeinu eta sintomak hizkuntzaren bidez adierazten dira, eta pazientearen hizkuntzak ez badira menperatzen, txarto ulertuak eman daitezke. Identitatearen bilakaeran hizkuntzak garrantzia handia du eta, ondorioz, pazienteak bere terapeutarekin aliantza terapeutikoa sortzean ere bai. Paziente elebidunen ebaluazioak beraien bi hizkuntzetan egin beharko lirateke, bai kliniko elebidun batekin edo bai kliniko elebakar batekin, interprete baten laguntzarekin. Elebitasuna eta psikoterapiaren arteko harremanari buruzko ikerketa gehienak psikoterapia dinamikoaren ikuspuntutik egin dira. Artikulu honetan gai guzti hauek lantzen dituzten artikuluen bilaketa bat egin dugu eta Euskal Herrian psikoterapeuta elebidunen beharra justifikatu dugu. 

Hitz gakoak: elebitasuna, psikoterapia, identitatea, psikoterapia dinamikoa, euskara

BAT aldizkaria: 
108. 2018 (3), Osasungintza eta euskara
Egilea(k): 
Naiara Ozamiz eta Leire Erkoreka
Urtea: 
2018-3