Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta udalen arteko lankidetza bideak

Ordurako herri dezentetan ari ziren martxan euskara zerbitzuak eta zenbait gabezia antzematen ziren. Besteak beste, zerbitzu desberdinek elkarren berri izateko guneak falta ziren eta baita gure lan eta arazoen aurrean ikuspegi orokor eta komun bat ere. Hausnarketa horren ondorioz hiru lan mahai antolatu zituen Aldundiak: merkataritzakoa, kiroletakoa, eta administrazio alorrekoa.

Hala ere, lan mahaiak udalerri desberdinen behar eta hutsuneei konponbide bateratuak bilatzeko erabili beharrean, batzuetan udalerri bateko edo besteko arazo puntualen aurrean, Aldundiaren babesa lortu ahal izateko gune bihurtzeko tentazioa izan zen. Bestetik, erakunde arteko harremanetan egin ziren ahaleginek ez zituzten nahi bezalako ondorioak lortu.

Planteamendua izan zen euskara teknikariei zuzendutako prestakuntza plan eraginkorra eta udaletako euskara zerbitzuetako ezagutza eta trebetasun beharrei erantzungo ziena antolatzea, euskara teknikarien ohiko lanak eta udaletako errealitatea kontuan hartuta, ikuspegi praktiko batetik garatuko zena. Beste helburu bat teknikariak eurak konprometitzea zen, bai prestakuntza saioak antolatzerakoan eta baita saioetan landutakoa euskara zerbitzuetan praktikara eramaterakoan ere.

TEKNIKARI izeneko programa jarri du martxan ENZNk duela gutxi. Gipuzkoako udalei zuzenduriko programa da eta euskara zerbitzuei aholkularitza integrala eta laguntza teknikoa eskaintzeko asmoarekin osatu dugu.

Aholkularitza eta laguntza zerbitzua eskaintzeko modua, informazio, formazio, eta ikerketarako sistema oso batean oinarritua izango da eta hizkuntza normalizazioko bost funtzio landuko dira: informazioa eta aholkularitza, esperientzien elkartrukea, prestakuntza, ikerketa aplikatua, eta komunikazioa eta sentsibilizazioa.

Hizkuntza normalizaziorako garrantzitsuak diren gaietan eta alorretan hainbat esperientzia berri proposatu zaizkie Gipuzkoako udalei. Proiektu bakoitzean zazpi udalekin egingo da lan.

8-9 hilabeteko epe batean modu iraunkorrean aukeratutako gaiaren inguruan diagnostiko, ikerketa, planifikazio, eta exekuzio faseak aurrera eramango dira.

Artikulu horien harira, edozein administraziok aukera du Aldundiarekin harremanak zein hizkuntzatan izan nahi dituen hautatzeko, hau da harreman horiek euskara hutsean izateko. Espero dugu neurri horiek, gerta daitezkeen gorabehera guztiak kontuan izanda ere, lagungarri izatea administrazioetan garatzen ari diren erabilera planentzat.

Teknikariok lana egiteko modua aldatu behar dugu. Iruditzen zaigu guztion lana askoz ere eraginkorragoa izango dela benetako lankidetza dinamika batean sartzen bagara; alegia, eman eta eskatzen edo jasotzen dugunaren artean oreka bat baldin badago. Elkarlana eta korrespontsabilitatea izan behar dira gure jardunaren ardatz hurrengo urteetan.

Artikuluan hainbat proiektuen berri eman dizuegu. Garatu ahala

www.gipuzkoaeuskara.net

web orrian jarriko dugu horiei buruzko informazioa.

1.- SARRERA

Gipuzkoako Foru Aldundiak 1991n sortu zuen bere egituran berariaz euskara sustatzeko helburua zuen zuzendaritza bat: Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusia (ENZN aurrerantzean), hain zuzen.

Lehendabiziko urteetan Aldundi barruko hizkuntza normalizazioko plana kudeatu zuen ENZNk eta euskara sustatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak banatzen dituen diru-laguntzen ardura izan zuen.

Denborarekin eginkizun gehiagoren ardura eman zitzaion. Gaur egun, zeregin orokor hauek ditu Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiak:

a) Euskararen erabilera normalizatzearen aldeko konpromisoa indartzea gipuzkoar guztien artean.
b) Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari legez, gainerako herri administrazioekin euskararen normalizazio eta sustapenarekin zerikusia duten ekintzetan sakondu, sendotu, eta lankidetza eskaintzea.
c) Gipuzkoako Foru Aldundian euskararen erabilera normalizatzeko plana eta administrazio gaietan euskararen erabilerarekin zerikusia duten gainerako jarduerak planifikatu, zuzendu, koordinatu eta ebaluatzea, gainerako departamentuekin elkarlanean.

Hurrengo orrietan, Aldundiak Gipuzkoako udalekin zein harreman izan dituen eta orain zein planteamendu daukan azaltzen saiatuko gara.

2.- 1996-2000: EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEKO UDALERRI MAILAKO PLANGINTZAK ELKARTU ETA KOORDINATZEKO LAN MAHAIAK.

2.1. Planteamendua

1996. urtean planteatu zen lehendabiziko aldiz udalekin batera normalizazio lanetan elkarlanean jardun beharra. Ordurako herri dezentetan ari ziren martxan euskara zerbitzuak eta zenbait gabezia antzematen ziren. Besteak beste, zerbitzu desberdinek elkarren berri izateko guneak falta ziren eta baita gure lan eta arazoen aurrean ikuspegi orokor eta komun bat ere. Hausnarketa horren ondorioz hiru lan mahai antolatu zituen Aldundiak: merkataritzakoa, kiroletakoa, eta administrazio alorrekoa.

Lan mahai horiek printzipio hauen arabera organizatu ziren:

  • · Lan mahaien helburua udaletako euskara teknikarien bilgune bat osatzea zen, udalek elkarren berri izateko eta baliabideak optimizatzeko.
  • · Mahaiak maila teknikoan antolatu ziren, ez politikoan. Planteamendu horrek dituen esanahi eta ondorio guztiekin. Hala ere, arduradun politikoak jakinaren gainean egoteko saioak egin ziren: aurkezpenak eginez, balorazioak bidaliz ...
  • · Gipuzkoako eskualde bakoitzetik euskara teknikari bat gonbidatu zuen Foru Aldundiak mahai bakoitzera. Parte hartzaileak beren udalaren izenean etorri ziren, beraz; baina, aldi berean, beren eskualdeko ordezkariak ziren. ENZNk garrantzi handia eman zion eskualdeko ikuspegi horri. Teknikari horietaz gain Eusko Jaurlaritzako teknikariak ere gonbidatu zituen Aldundiak.
  • · Gipuzkoako Foru Aldundia bilerak antolatzeaz eta dinamizatzeaz eta lurralde mailako edo maila goragoko erakundeekin harremanak izateaz arduratu zen. Udal teknikarien erantzukizuna zen, bileren berri eskualdean ematea eta herri edo eskualde mailako dinamikak bultzatzea.

2.2. Egindako lanak

Hurrengo laukian, lan mahai bakoitzean egindako lan edo proiektuen zerrenda emango dizuegu:

Administrazioa
Kirolak
Merkataritza
1.- IZFErekiko harremanak
2.- Hizkuntz Politikarako Sailordetzak Udaletako Euskararen Erabilera Planen inguruan prestaturiko ereduaren azterketa
3.- Administrazioko langileentzako trebakuntza-saioak
4.- Erabilera plana abian jarri aurreko lanak
5.- HPSk landutako AEBE metodologia
6.- Lan mahaien aurkezpenak
7.- Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuko Hizkuntz Eskakizunen sistemari buruzko hausnarketa
8.- AEBErako Hizkuntz Normalizatzaile figura
9.- Euskararen Udal Ordenantzak

10.- Administrazio atal elebidunetan hizkuntz erabilera xedatzeko jarraibideak

11.- “Udalarekin harremanak euskaraz” egitasmoaren azterketa

12.- Erabilera Planen jarraipen lana

13.- “Udalarekin harremanak euskaraz” egitasmoa

14.- Oinarrizko lege testuen itzulpena

15.- Euskarri idatzien bateraketa

16.- Administrazioa eta herritarren arteko harremanetan euskara suspertzeko aukerak

17.- Erabilera planetarako komunikazio planak

18.- “Gipuzkoako udalak eta herritarrekiko harremanak” txostena

19.- AEBEMET metodologiari buruzko liburuxka

20.- Bestelako gaiak

1.- Kirola Euskaraz programa
2.- Eskola kirola lan arloa, E-1 programa eta hitzarmengintza
3.- Eskola kiroleko hizkuntza diagnosia
4.- Eskola kiroleko hitzarmenetako hizkuntz irizpideak
5.- Kirol federazioekiko eta klubekiko lana
6.- Kirol federatua, Gipuzkoako kirol federazioei buruzko ikerketa
7.- Kirol federazioetan euskararen erabilera sustatzeko diru laguntzak
8.- Kirol klubei diru laguntzak emateko hizkuntza irizpideak
9.- Kirol klub eta elkarteetan euskararen erabilera sustatzeko neurriak

10.- Kirol esparrurako euskaraz sortua dagoen materialaren bilduma

11.- Kirol materiala euskaraz argitaratzeko diru laguntzak

12.- Euskarazko materialaren sorkuntza: Debarroko beka deialdia

13.- Eskualde mailako lan mahaien egitasmoak

14.- Gipuzkoako Eskola Kirolaren Kontseilua

15.- Monitoreentzako ikastaroak

16.- Kirola Euskaraz egitasmoa erakundeartean bultzatzeko proposamenak

17.- Kirola Euskaraz programako materialaren banaketa prozesuaren definizioa

18.- Kirola Euskaraz programaren web gunea

19.- Udako Kirol Eskolaren antolaketa

20.- Kirola Euskaraz egitasmoaren sentsibilizazio plana

21.- Euskaraz kirolari sentsibilizazio programa

1.- Udalerri eta bailara desberdinetako programak eta esperientziak
2.- Gipuzkoako Merkataritza Ganbararekiko harremanak
3.- “GATC” edo MLTKko arduradunekiko harremanak
4.- Establezimendu komertzialetako errotuluak euskalduntzeko diru laguntzak
5.- Merkatarientzako euskalduntze ikastaroak.
6.- Eskaintzen sektorializazioa.
7.- Establezimendu berriekiko lan ardatzak eta estrategiak.
8.- Merkataritzako programa eta egitasmoen jarraipen faserako lan metodologiaren azterketa.
9.- “Merkataritzan Euskaraz” eskuliburua.

10.- Gipuzkoako Merkatarien Elkartearekiko harremanak.

11.- Lan mahaien eskualdekako aurkezpen bilerak.

12.- Merkataritzan euskara sustatzeko argitaratutako zenbait artikulu, dokumentu eta material.

13.- Legeria eta etiketaia.

14.- Azalera handiko merkataritza establezimenduekiko harremanak.

15.- Herritarrekiko sentsibilizazio plangintzak.

16.- Udalerrietako moldiztegi edo inprentekiko harremanak.

17.- Herrietako azokak: Mendi nekazaritza elkarteekiko harremanak.

18.- Merkataritza sektorean euskararen erabilera sustatzeko iradokizun fitxak.

19.- Kutxa eta Euskadiko Kutxarekiko hitzarmenak.

20.- Euskadiko Ferialari Autonomoen Elkargoarekiko harremanak.

2.3. Lan mahaien balorazioa

Ikus dezakezuenez lan eta ahalegin handia egin zen epe honetan. Lan mahaiek, oro har, hausnarketa, koordinazio, analisi eta eztabaidarako gune bezala ongi funtzionatu zuten. Era berean, plangintza, metodologia, eta bitartekoen inguruko informazioaren elkartrukerako baliagarri izan ziren. Egindako lanaren ondorioz, udalerri eta bailaretara ekimen edo proiektu berri batzuk zabaltzea lortu zen, bereziki kirol arloan.

Hala ere, lan mahaiak udalerri desberdinen behar eta hutsuneei konponbide bateratuak bilatzeko erabili beharrean, batzuetan udalerri bateko edo besteko arazo puntualen aurrean, Aldundiaren babesa lortu ahal izateko gune bihurtzeko tentazioa izan zen. Bestetik, erakunde arteko harremanetan egin ziren ahaleginek ez zituzten nahi bezalako ondorioak lortu. Azkenik, eskualdeetako ordezkaritza lan mahaian izan arren, ondoren bailara mailan eragite horretan ez zen nahi adina asmatu.

Lau urteko lanaren ondoren, mahaien bidez lortutakoa eta berez zituzten mugak baloratuta, orokorrean orientazio edo norabide aldaketa baten beharra zegoela erabaki genuen.

3.- 2001-2003: LANKIDETZA BIDE BERRIEN BILA

3.1. Kiroletako lan mahaia

Kiroletako lan mahaiaren dinamika eta ibilbidea positiboa izan zela ikusita eta eskualdeetan egitura berriak sortzeko eta zeudenak sendotzeko balio izan zuela kontuan izanda, ENZNk lan mahaiarekin jarraitzeko apustua egin zuen. Lan mahaiaren helburu nagusiak hauexek izan dira:

  • · Kirola Euskaraz programa Gipuzkoako eskualdeetara zabaltzea.
  • · Gipuzkoa mailan eskualde bakoitzeko Kirola Euskaraz egitasmoaren informazioa trukatzea.
  • · Eskualde bakoitzean lantzen diren egitasmoak aztertu, sakondu eta beste eskualde batzuetan martxan jartzeko urratsak ematea.
  • · Herri eta eskualdeetako egitura eta eskualdez gaindiko erakundeen arteko harremanak bideratzea.
  • · Eskualdeetatik sortzen diren kezkak, zalantzak, eta proposamenak aztertzea eta aholkatzea.
  • · Foru Aldundiak Kirolean Euskara Biziberritzeko Planean garatzen dituen programen berri eskualdeei ematea eta elkarren osagarri izatea.
  • · Aldundiko Planaren garapena eta zenbait programa pilotu eskualdeetara zabaltzeko aukerak aztertzea.

3.2. Euskara teknikarientzako heziketa plana

Bestetik, udaletako euskara teknikariekin izandako harremanen ondorioz konturatu ginen bazegoela prestakuntzaren inguruko kezka orokor bat. Eskari horri aurre egiteko, euskara teknikariei zuzendutako heziketa plan bat antolatu zuen ENZNk.

Planteamendua izan zen euskara teknikariei zuzendutako prestakuntza plan eraginkorra eta udaletako euskara zerbitzuetako ezagutza eta trebetasun beharrei erantzungo ziena antolatzea, euskara teknikarien ohiko lanak eta udaletako errealitatea kontuan hartuta, ikuspegi praktiko batetik garatuko zena. Beste helburu bat teknikariak eurak konprometitzea zen, bai prestakuntza saioak antolatzerakoan eta baita saioetan landutakoa euskara zerbitzuetan praktikara eramaterakoan ere.

Heziketa planean gai hauek jorratu ziren:

Saioa

Gaia

1
Informatika: UETS intranet sarea eta ADI udaletan hizkuntza normalizaziorako plan sektorialen jarraipena egiteko aplikazio informatikoa.
2
Kalitatea kudeaketa lanetan eta bere ebaluazioa

3

Euskara zerbitzuaren barne eta kanpo komunikazioa
4
Udaleko prozedura administratiboa
5
Hizkuntza normalizazioa: hizkuntza normalizazioaren inguruko hausnarketa egiteko oinarriak ezagutzera ematea
6
Hizkuntza normalizazioaren zeharkako udal jarduera

3.3. Ondorioak

Heziketa planak harrera ezin hobea izan zuen eta, besteak beste, ondorio hauek atera genituen:

  • · Euskara teknikarien arteko komunikazioa errazteko bide berriak zabaldu zituen.
  • · Euskara teknikarien zereginekin lotura duten lan arlo eta gai espezifikoei buruzko informazioa zabaltzeko aukera izan genuen.
  • · Teknikarien motibazioan, ulermen mailan eta konfiantzan eragin zuen, udaletatik egiten den lanari babes teknikoa emanez.
  • · Aztertutako gaiak interes handikoak izan arren, praktikara eramateko garaian muga argiak izan zituzten teknikariek.

3.4. EBPNren eragina

Bestalde, urte hauetan, gerora euskara zerbitzuen jardueran eragin handia izan duen elementu berri bat izan genuen: Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia. EBPN 1998an onartu zuten Euskararen Aholku Batzordeak eta Eusko Jaurlaritzak. Hurrengo urtean Gipuzkoako Foru Aldundiak atxikimendu osoa azaldu zuen plangintza horrekiko eta orain aztertzen ari garen epe honetan zabaltzen hasi zen Gipuzkoako udaletan. EBPN hedatu ahala, sasoi berrira egokitu beharraz hitz egin genuen gure artean.

4.- 2004-2007: AHOLKULARITZA INTEGRALA ETA LAGUNTZAK GIPUZKOAKO UDALENTZAT

4.1. TEKNIKARI proiektua

Gure ustez aurreko lan guztiek eta EBPNk sortutako egoerak beste urrats bat eskatzen zuten. Aurrera egin behar genuen planteamendu garatuago eta sakonago batekin; bere baitan zentzu osoa izango zuena.

Hori dela eta, TEKNIKARI izeneko programa jarri du martxan ENZNk duela gutxi. Gipuzkoako udalei zuzenduriko programa da eta euskara zerbitzuei aholkularitza integrala eta laguntza teknikoa eskaintzeko asmoarekin osatu dugu.

Aholkularitza eta laguntza zerbitzua eskaintzeko modua, informazio, formazio, eta ikerketarako sistema oso batean oinarritua izango da eta hizkuntza normalizazioko bost funtzio landuko dira: informazioa eta aholkularitza, esperientzien elkartrukea, prestakuntza, ikerketa aplikatua, eta komunikazioa eta sentsibilizazioa.

TEKNIKARI izeneko egitasmo honen barruan, bost programa zehatz antolatu ditugu udalei begira:

1.- Kiroletako lan-mahaia

  • · Lehen esan bezala, Gipuzkoako eskualde desberdinetako kirol eta euskara teknikariak biltzen dituen gunea da.
  • · “Kirola Euskaraz” egitasmoan Gipuzkoa osora zabaltzeko koordinazio lana egiten da.
  • · Eskualdeetako esperientziak eta programak aurkeztu, sakondu, eta Gipuzkoa mailan bultzatzeko aukerak eta urratsak ematen dira.

2.- EBPN Gipuzkoako udalerrietan garatzeko aholkularitza teknikoa

  • · EBPN Gipuzkoan garatzen ari diren udaletarako aholkularitza zerbitzua eskainiko da.
  • · Udaletatik jasotzen den aholkularitzarako eskariaren arabera antolatuko da zerbitzua eskaintzeko dinamika eta informazio trukerako sistema.
  • · Hilean behin egingo da galdera eta informazioaren bateratze lana eta jarraian aholkularitza zerbitzuaren eskaintza.

3.- Hizkuntza normalizaziorako esperientzia berrien laborategia

  • · Hizkuntza normalizaziorako garrantzitsuak diren gaietan eta alorretan hainbat esperientzia berri proposatu zaizkie Gipuzkoako udalei. Proiektu bakoitzean zazpi udalekin egingo da lan.
  • · 8-9 hilabeteko epe batean modu iraunkorrean aukeratutako gaiaren inguruan diagnostiko, ikerketa, planifikazio, eta exekuzio faseak aurrera eramango dira. Proiektuan parte hartuko duten udalek, esperientziak udalerrietan martxan jarri eta bere kudeaketa egiteko aukerak ikusi behar dituzte. Parte hartzeko konpromisoa hartu behar dute.
  • · Indarrean jarritako esperientzien informazioa zabaldu egingo da

4.- Udaletako euskara teknikarientzako prestakuntza-saio presentzialak

  • · Lehen aurkeztu dugun Heziketa Planaren jarraipena izango da, udaletako euskara zerbitzu guztietako teknikarientzat antolatutako prestakuntza saio presentzialak izango dira, beraz.
  • · Landu beharreko gaien aukeraketa, TEKNIKARI programaren barruan udalek egindako eskariaren arabera egingo da.

5.- Udal euskara teknikarien intranet sarea

  • · Informazio trukerako, aholkularitza zerbitzuaren erabilerarako eta egitasmo desberdinei dagozkien gestioetarako komunikazio tresna nagusia izango da.
  • · TEKNIKARI programako proiektu espezifikoetan zuzenean parte hartu ez arren, UETS intranetarekin udalen zeharkako parte hartzea sustatu nahi da.

TEKNIKARI egitasmo honen barruan, beste bi proiektu landuko ditu ENZNk, zuzenean ez bada, zeharka eragina izango dutenak udalen jardueran.

6.- Hizkuntza normalizazioko ikerketa espezifikoak:

  • · Helburua da urtero, gure lurraldean hizkuntza normalizazioarekin zerikusia duen arlo baten inguruan ikerketa espezifiko bat egitea.
  • · Ikerketa ikuspegi praktiko batetik egingo da, aplikatzeko moduko ondorioak eman ditzan eta zabaldu egingo da udaletara.

7.- Gipuzkoan hizkuntza normalizaziorako espazio berriak eraikitzeko proiektu bat diseinatzea

  • · Gaur egun hizkuntza normalizazioaren inguruan dagoen diskurtsotik abiatuta, diskurtsoaren berrikuntza eta planteamendu berriak sustatu nahi dira.
  • · Espazio hitza ez da zentzu fisikoan hartu behar, beraz.

Gure iritziz, TEKNIKARI programak arrakasta izango badu, bi aldeek, bai Aldundiak, bai euskara teknikariek elkarrekin egin beharko dute lan. Beharrezkoa izango da, bada, bi-bien elkarlan eta inplikazioa.

4.2. Diru laguntzak

Aholkularitza lanarekin batera, Gipuzkoako udalei edo toki entitateei Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia edo udalerrian euskararen erabilera normalizatzeko planak onartzeko edo garatzeko diru laguntzak banatzen hasi zen 2004an Gipuzkoako Foru Aldundia. Laguntza hau, Eusko Jaurlaritzatik jasotzen dutenaren osagarri da. 2005erako aurreikusitako diru-kopurua 325.000 eurokoa da.

4.3. Beste lankidetza bide batzuk

Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak martxoaren 8an 21/04 Foru Dekretua onartu zuen, hizkuntza ofizialen erabilera arautzen duena Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarduera esparruan. Foru Dekretu honek hainbat bide irekitzen dizkie euskararen erabileran aurrera egin nahi duten administrazioei eta herritarrei.

Udalen jarduerarekin zerikusia duten hainbat zatiren berri eman nahi dugu:

  • · 1.2.d artikulua: Euskara soilik erabiliko da herritarrak edo dagokion entitateak administrazioarekiko harremanetan euskaraz jardutea hautatu duenean, edota haiek euskara hutsean igorritako idatzien erantzuna denean.
  • · 4.2 artikulua: Beste herri administrazioetatik jasotako idatzien erantzuna, oro har, jatorrizko idatziaren hizkuntza berean egingo da. Jasotako idatzia bi hizkuntza ofizialetan idatzirik dagoenean, erantzuna ere bi hizkuntza ofizialetan bidaliko da.

Artikulu horien harira, edozein administraziok aukera du Aldundiarekin harremanak zein hizkuntzatan izan nahi dituen hautatzeko, hau da harreman horiek euskara hutsean izateko. Espero dugu neurri horiek, gerta daitezkeen gorabehera guztiak kontuan izanda ere, lagungarri izatea administrazioetan garatzen ari diren erabilera planentzat.

Ez da hor amaitzen ENZNk udalekin duen harremana: normalizazio egitasmoak kudeatzeko garatu dituen aplikazio informatikoak udalen esku jarri ditu Aldundiak; maiz, gure zuzendaritzako kideak, euskara teknikariak hartzeko deialdietako edo diru-laguntzak banatzeko batzordeetako epaimahaikide dira eta, azkenik, Gipuzkoako udalei euskal kantagintzako emanaldiak antolatzeko diru laguntzak ematen dizkie ENZNk.

4.4. Elkar lanaren xedea

Orain hasi dugun dinamika honek nora eraman behar gaitu? Ezaugarri hauek izango dituen egoera bat bultzatu nahi dugu:

  • · Euskara teknikarientzat baliagarri diren sektorekako interbentzio ereduak landu behar ditugu guztion artean.
  • · Lurralde osoan zabalduko diren politika koordinatuak sustatu behar ditugu.

· Kontua ez da bakarrik zer, nola ere inportantea da. Teknikariok lana egiteko modua aldatu behar dugu. Iruditzen zaigu guztion lana askoz ere eraginkorragoa izango dela benetako lankidetza dinamika batean sartzen bagara; alegia, eman eta eskatzen edo jasotzen dugunaren artean oreka bat baldin badago. Elkarlana eta korrespontsabilitatea izan behar dira gure jardunaren ardatz hurrengo urteetan.

5.- AMAIERA

Txosten honetan, ENZNk udalekin izan dituen eta hemendik aurrera izatea aurreikusten duen harremanen ikuspegi orokor bat ematen saiatu gara. Zuzena da aipatzea langintza hauetan sarri SIADECO enpresa izan dugula lankide. Ezin ditugu, halaber, ahaztu, eginkizun hauetan gurekin lanean aritu ziren Javi Garai eta Joxe Mari Etxaniz lagunak. Goizegi joan ziren, isilik, eskerrik asko esateko astirik eman gabe.

Artikuluan hainbat proiektuen berri eman dizuegu. Garatu ahala www.gipuzkoaeuskara.net web orrian jarriko dugu horiei buruzko informazioa.

BAT aldizkaria: 
54. 2005eko martxoa. Euskararen erabileraren eta normaliz....
Kokapen geografikoa: 
Gipuzkoa
Egilea(k): 
Joxean Amundarain, Izaro Ugalde, eta Nekane Jauregi
Urtea: 
2005