Tolosaldea GLHI eta hizkuntza normalkuntza

Ikastetxeak Haserako Irakaskuntzako kurtso guztiak D hizkuntza ereduan eskainiko ditu.

Derrigorrezkoa izango da ziklo bakoitzean atzerriko bigarren hizkuntza  (ingelera) irakastea.

Ikastetxeko Etengabeko eta Okupazionaleko Formakuntzako ikastaro eskaintza gehiena A hizkuntza ereduan da. Etorkizunean eskaintza hau ikastaroak egiten dituztenen hizkuntza ezagupena aldatzen  joaten den heinean D hizkuntza ereduan izango da.

Tolosaldea bailarako egoera soziolinguistikoa kontuan izanda, eta Lehen Hezkuntzan matrikulatuta zeuden ikasle potentzialen beharrei erantzun egokia ematearren, ikastetxean hausnarketa prozesu serio bat hasi zen, batez ere ikastetxeko giza baliabideak (irakasleak eta pertsonal ez- irakasleak) euskaraz irakasteko gaitasuna izatearren.

 

Lanbide Heziketa publikoko eta pribatuetako elkarteek (Ikaslan Gipuzkoa, Ikaslan Bizkaia, Ikaslan Araba, eta Hetel), Lanbide Heziketa indartu eta hobetzeko LANEKI Elkartea sortu zuten 2001. urtean. Proiektu honen barne lanbide heziketako ziklo formatiboetan erabiltzeko material didaktikoak euskaratu eta ikastetxeak eskuragarri izan dezaten plana martxan ipini zuten Eusko Jarlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin hitzarmena sinatuz.

Material hauek eskura daude

www.jakinbai.com/lanbideki

web gunean.

 Material hauek asko laguntzen diote irakaslegoari klaseak prestatzerakoan eta ikastetxeek ere askoz ere bide errezagoa eta samurragoa dute orain, lanbide heziketako euskarazko eskeintza akademiko zabalagoa urtetik urtera izan dezaten.

 

SARRERA

TOLOSALDEA Goimailako Lanbide Heziketa Institutua, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren menpe dagoen Lanbide Heziketako ikastetxe publikoa da eta Tolosako Santa Luzia Hezkuntza gunean kokaturik  dago.

Ikastetxe honen sorrera aurreko gizaldi haseran Tolosan sortu zen “Escuela de Artes y Oficios” ikastetxetik  dator. Garai haietan inguruko eskola ofizial bakarra zen eta bere eginbehar nagusienetakoa, langileei bere lanorduak amaitutakoan ofizio bat irakastea zen. 1955ean “Maestría“ eskola bihurtu zen, 1970ean Ertainetako Institutua, eta azkenik, 1998an Hezkuntza Sailak, Komunitate Autonomoko Eskola Maparen berrantolaketarekin batera, ikastetxe hau Goimalako Lanbide Heziketa Institutu izendatzea erabaki zuen, bere zeregin nagusia, ikaslegoari erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak irakastea eta langilego eta langabetuei etengabeko formakuntza eta formakuntza okupazionala irakastea helburu zelarik.

 Urte hauetan guztietan, eta batez ere 80. hamarkadatik hasita gaurko egoerara arte, hainbat saiakuntza eta berrikuntza ezagutu ditugu ikastetxe honetan. Horrela, azken urte hauetan eskaintza akademikoa asko aldatu da (IEE-REM, LH 1-2, Batxilergo Esperimentalak, Modulu Profesionalak, Logse Batxilergoak, Heziketa Zikloak etab.) ikastetxe honetan.

 Nahiz eta TOLOSALDEA  Goimailako L.H. Institutuak bere ibilbidea aspaldian hasi eta aldaketa sakonak izan, bertan lanean ari den pertsonalaren profesionaltasuna dela medio, ikastetxe honek beti jakin izan du etor zitekeen egoera aurreikusten eta sendotasunez aurre egiten, eta gaur egun, Euskadi mailan sari gehien jaso dituen ikastetxeen artean kokatu dezakegu. Batzuk aipatzearren:

  • 1998. urtean, Unibertsitate, Hezkuntza eta Ikerketa Sailak, “Karmele Alzueta“ Hezkuntza – Berriztapen saria, ohorezko aipamena eginez.
  • 1998. urtean, Batxilergo, Erdi maila, eta Goi mailako zikloetarako ISO 9002 zertifikatua, AENORek emana.
  • 1999. urtean, formakuntza okupazionala langabetuentzat eta etengabeko formakuntzarako  ISO 9002 zertifikatua, AENORek emana.
  • 2002. urtean, “zilarrezko Q” saria Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak emana, Euskalit-kalitaterako Euskal Iraskundeko Ebaluatzaileen klubak egindako kanpo ebaluazioan, Kudeaketarako Eredu Europarreko 400 puntuak gainditzeagaitik.

HIZKUNTZA POLITIKA

Agiri eta sari hauek ikastetxeak kalitate eremuan daraman ibilbidearen adierazgarri dira. Zenbait prozesu kalitate ikuspegitik garatu da eta hauen artean gure hizkuntza politika aipa dezakegu. Jarraian azalduko dut ikastetxeko kalitate sisteman txertatuta dagoen hizkuntza politika zertan datzan. 

TOLOSALDEA GOIMAILAKO L. H. INSTITUTUA

KALITATE MANUALA

HIZKUNTZA POLITIKA

D Eranskina

 

Orrialdea 2/1

 Tolosaldea Goi-mailako L.H. Institutuaren hizkuntza politikaren aplikazio eremua Haserako Hezkuntza, Etengabekoa eta Okupazionala da, eta indarrean dauden legezko xedapenen agindupean  dago (LODE, LOGSE eta garatzen diren dekretuak, azaroaren 24ko 10/1982 Euskararen Erabilpenaren Normalizazioari buruzko Legea, otsailaren 19ko 1/1993 Euskal Eskola Publikoari buruzko Legea, Eskolaren Egitasmoa).

 Hizkuntza Politikaren helburua jarduera eremua zehaztea da zentruko eguneroko bizitzan hizkuntzen erabilpenari dagokionean eta bere interes taldeekiko erlazioan. Horretarako ondorengo irizpideak kontuan izango dira:

  •  Ikastetxeak Haserako Irakaskuntzako kurtso guztiak D hizkuntza ereduan eskainiko ditu.
  • Derrigorrezkoa izango da ziklo bakoitzean atzerriko bigarren hizkuntza  (ingelera) irakastea.
  • Ikastetxeko Etengabeko eta Okupazionaleko Formakuntzako ikastaro eskaintza gehiena A hizkuntza ereduan da. Etorkizunean eskaintza hau ikastaroak egiten dituztenen hizkuntza ezagupena aldatzen  joaten den heinean D hizkuntza ereduan izango da.
  • Zikloren bat ingelesez ere eskainiko da, baldin eta eskaerarik jasotzen bada eta horretarako  baliabiderik baldin badago.
  •  Irakasleak atzerriko hizkuntzak ikastera bultzatuko dira.
  • Haserako hezkuntzan irakatsi behar duten irakasleek  2. perfila ziurtatuko dute.
  • Langile ez-irakasleak 1. perfila ziurtatuta eduki beharko du eta hemendik bost urtetara 2. perfila.
  •  Etengabeko Formazio ikastaroak eman behar dituzten irakasleek 2. perfila ziurtatu beharko dute.

 Irizpide hauek  ekintza hauen bidez gauzatuko dira:

 Ikastetxeko hizkuntza politikaren arduraduna izendatuko da.

  • Ikastetxeko partaide guztiek onartutako Hizkuntza Normalkuntzako Proiektuak egingo dira.
  • Hizkuntza Normalkuntzako Proiektua urtez urteko planen bidez gauzatuko da helburuak finkatuz eta betez.
  • Helburuak adierazle bidez zenbatu eta neurtuko dira eta berauen betetze maila aldiro aztertuko da.

 Hizkuntza politikarekiko konpromezua erakunde guztiari dagokio. Ikastetxeko pertsona guztiek bere gain hartzen dute ezarritako arauak betetzearen konpromezua eta ardura, programatutako jardueretan partehartze aktiboa eta finkatutako helburuen lorpena.

 Ikastetxeko Zuzendaritzak jarduerak arrakasta osoz betetzeko beharrezkoak diren baliabideak eta prestakuntza eskainiko ditu.

IKASTETXEAREN EGOERA

Gaur egungo hizkuntza politika ez da bat-batean sortutakoa. Egoera honetara iristeko zenbait urrats eman behar izan da. Beraz, ikus dezagun ikastetxeak azken urte hauetan izan duen bilakaera.

Irakasleak eta eskaintza akademikoa

Nahiz eta gaur egungo eskaintza osoa euskaraz izan, helburu hau lortzea oso prozesu luze eta korapilatsua izan da. Kontutan izan behar da 80. hamarkadan TOLOSALDEA  Goimailako L. H. Institutuko eskaintza erabat erdaraz zela eta 1990. urtean irakaslegoaren %75ak ez zuela euskarako 2. perfila betetzen ikasgaiak euskaraz eman ahal izateko.

 TOLOSALDEA Goimailako L.H. Institutuan 1990ean aurkeztu zen zuzendaritza taldearen helburu estrategiko nagusienetarikoa ikastetxea euskeratzea zen. Garai hartan, ikastetxean euskarazko eskaintza akademikoa talde bakar batera mugatzen zen, baina egin genuen prospektiba lan batek adierazten zigunez urte horretan Tolosaldeako ikastetxe publiko zein pribatuetan ikasten ari ziren hiru urtetako ikasleen % 85 D ereduan matrikulatuta zegoen. Datu hauek adierazten ziguten 2000. urtean, DBH amaitutakoan, prest egon beharko genuela ikasle potentzial hauen beharrei aurre egiteko.

 Tolosaldea bailarako egoera soziolinguistikoa kontuan izanda, eta Lehen Hezkuntzan matrikulatuta zeuden ikasle potentzialen beharrei erantzun egokia ematearren, ikastetxean hausnarketa prozesu serio bat hasi zen, batez ere ikastetxeko giza baliabideak (irakasleak eta pertsonal ez- irakasleak) euskaraz irakasteko gaitasuna izatearren.

 Hausnarketa prozesuaren ondorioz eta bailaran Lanbide Heziketan etorriko zen egoera berriari aurre egiteko asmoz, irakasleen formazio plan (IRALE, euskara tekniko ikastaroak, etab.) eta bere momentuan hartutako erabakien bidez, gaur egun irakaslegoa erabat euskalduna izatea lortu dugu.

 Aldaketa sakon hau ez zen posible izango, 1990ean zuzendaritza berriztatzeko hauteskundeetara ilusioz beteta aurkeztu zen taldeak zuen ideia nagusia “Eskola Komunitatea inplikatuz, kalitatezko irakaskuntza eskaintzea” txertatzen saiatu izan ez balitz urte hauetan.

 Ikastetxe honetan 1997/1998 ikasturtetik gaur arte ikasleari eskainitako eskaintza akademiko osoa euskaraz izan da eta, horren ondorioz, bai bertako irakasleak eta urtero ateratzen diren plaza berrien eskakizunak D eredukoak izatea lortu da.

 Gaur egun, ikastetxe honen Lanbide Heziketako eskaintza akademikoa ondorengoa da:

 Erdi Mailako formakuntza zikloak

  • Mekanizazioa (Fabrikazio Mekanikoa) - Euskaraz
  •  Soldadura eta Galdaragintza (Fabrikazio Mekanikoa) - Euskaraz
  •  Ekipo eta Instalazio Elektroteknikoak  (Elektrizitate – Elektronika) - Euskaraz

 Goi Mailako formakuntza zikloak

  •  Informatika sistemen administrazioa (Informatika) - Euskaraz
  • Erregulazio eta kontrol sistema automatikoak (Elektrizitate – Elektronika) - Euskaraz
  • Administrazio eta Finantzak (Administrazioa) - Euskaraz
  •  Eraikin eta prozesu – instalazioen mantenimendua eta jartzea (Mantenimendua) - Euskaraz
  • Metal eraikuntzak (Fabrikazio Mekanikoa) - Euskaraz
  •  Mekanizazio bidezko produkzioa (Fabrikazio Mekanikoa) – Euskaraz

Etengabeko formakuntza (langilegoarentzat) eta formakuntza okupazionala (langabetuentzat)

Arlo honetan, eskaintza akademikoa oso zabala izanik eta bailarako langile orok bere ikasketak euskaraz ez dituztenez egin, oraindik behintzat oso zaila zaigu talde asko euskaraz osatzea. Hizkuntza ezagupen zikloa aldatzen joango den neurrian, arlo honetan ere, gure helburua ahalik eta ikastaro gehien euskaraz irakastea da.

Pertsonal ez-irakaslea

Nahiz eta 1990 urtetik honuntz ikastetxeko pertsonal ez-irakasleak 2. perfila lortzeko asmoz gogor saiatu, arlo honetan, administraziorekin topo egin dugu eta lortu dugun emaitza guztiek 1. perfila izatea da. Horrela, gaur egun, pertsonal ez-irakasle guztiek ez dute 2. perfila betetzen.

IKASTETXEAREN ANTOLAMENDUA

Komunikazioa eta harremanak

Ikastetxeko barne funtzionamendua eta barne komunikazioa ikastetxean bertan sortu eta euskara hutsean dagoen intranet (i-tolosaldea) bitartez egiten da. Hemen, alor bakoitzak, zuzendaritzako partaideek, eta ikastetxeko zenbait arduradunek egiten dituzten lanak (bileren aktak erregistratu, urteko gestio planak gestionatu, ikasi-irakatsi prozesuko materialak ipini gelan erabili ahal izateko, eta baita ikasleen kontsultarako ere, formakuntza planak gestionatu, etab.), bilera deialdiak, ikastetxeko edonork pasa nahi duen informazioa, eta, oro har, informazioren tratamendua korreo elektroniko bidez egiten da.

 Kanpo-harremana (ikasleekin, familiarekin, beste ikastetxeekin, enpresekin eta zenbait instituzioekin) elebidunez egiten da.

Metodologia eta baliabideak

Ikastetxeko heziketa ziklo guztiak D ereduan eskaintzen direnez, eredu honetan matrikulatzeko baldintzak bete behar dituzte ikasleek. Matrikulatutako norbaitek moduluren batean zailtasunak izango balitu, irakasleak laguntza eskainiko lioke, azalpen osagarriak emanez.

 Nahiz eta ikasleek aurreko ikasketak euskaraz egin, lanbide heziketako familia profesional bakoitzean euskara hizkuntza teknikoa lantzen da  kurtso hasieran eta kurtsoan zehar ere.

 Eskaintza akademiko guztia D ereduan ematen hasi ginenetik orain arte, TOLOSALDEA Goimailako L.H. Institutuko irakasleek eduki duten arazo handienetakoa moduluak euskaraz irakasteko material falta izan da. Arazo honek izugarrizko lan pilaketa ekarri dio, bakoitzak edo alorreko irakasleen artean, gaiari dagokion materiala euskaraz sortu behar izan baitute.

 Merkatuan zegoen lanbide heziketako euskarazko materiala oso eskasa zenez, argitaletxeei ez zitzaien errentagarri ateratzen ehundaka modulu formatiboetako materialaren itzulpena egitea. Arazo hau beste ikastetxeetara zabaltzen ari zenez, Lanbide Heziketa publikoko eta pribatuetako elkarteek (Ikaslan Gipuzkoa, Ikaslan Bizkaia, Ikaslan Araba, eta Hetel), Lanbide Heziketa indartu eta hobetzeko LANEKI Elkartea sortu zuten 2001. urtean. Proiektu honen barne lanbide heziketako ziklo formatiboetan erabiltzeko material didaktikoak euskaratu eta ikastetxeak eskuragarri izan dezaten plana martxan ipini zuten Eusko Jarlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin hitzarmena sinatuz.

 Horrela, 2001-2002 ikasturtean, Fabrikazio Mekanikoa, Elektrizitate-Elektronika eta Administrazio familietako 31 moduluen itzulpenak egin ziren. 2002-2003 ikasturtean Osasungintza, Informatika, Produkzio-Zerbitzuak eta Mantenimendua eta Nekazaritza eta abere-hazkuntza familietako 32 moduluen itzulpen lanari ekin zitzaion.

 2003-2004 ikasturtean Gorputz eta kirol ekintzak, Gizarte eta kultur zerbitzuak, Ibilgailu autopropultsatuen mantenimendua, eta Merkataritza eta Marketingeko familietako 26 moduluen itzulpen lanari ekin zaio.

 Material hauek eskura daude www.jakinbai.com/lanbideki web gunean.

 Material hauek asko laguntzen diote irakaslegoari klaseak prestatzerakoan eta ikastetxeek ere askoz ere bide errezagoa eta samurragoa dute orain, lanbide heziketako euskarazko eskeintza akademiko zabalagoa urtetik urtera izan dezaten.

 Gaiak irakastekoan baliabide informatiko eta teknologi berrien erabilera ezinbestekoa da kalitatezko irakaskuntza emateko.

 

BAT aldizkaria: 
51. 2004ko ekaina. Lanbide heziketa eta euskara
Kokapen geografikoa: 
Gipuzkoa
Egilea(k): 
Joxe Mari Elola
Urtea: 
2004