UEU-ko Udako Ikastaroak 2003 - Euskararen jarraipena III. Emaitzak eta ondorio nagusienak

 

 

SOZIOLINGUISTIKA APLIKATUAN IKASTAROA

EUSKARAREN JARRAIPENA III. Emaitzak eta ondorio nagusiak

2003

 

2002. urtean antolatu genuen lehen aldiz ikastaroa Eibarren, UEUko Soziolinguistika sailarekin elkarlanean. Asmoz Fundazioak antolatzen duen HIZNET graduondoko formazio ikastaroa sortu berritan, egoki eta osagarri ikusi genuen ezagutza soziolinguistikoa ikuspegi praktikoago batetik landuko zuen ikastaro bat eratzea.

Horrela sortu zen ikastaroa: “Urrats berriak hizkuntz berreskurapen lanetan. Eibarko ikastaroak 2002”. Bertako saioetan aukera izan genuen soziolinguistikazko ezagutza ikuspegi praktikotik, eguneroko berreskurapen ekimenen ikuspegitik lantzeko.

2003ko ikastaroa xede berarekin antolatu genuen: azken urteotako soziolinguistikazko ikerketak, datuak eta ondorioak ezagutzea eta lantzea, euskararen berreskurapen lanetan gaur abian diren egitasmoetan duten aplikagarritasunaren ikuspegitik. Modu honetan, SEIren helburua da egun indarrean diren egitasmoak errealitate berrietara egokitzen laguntzea, eragileen arteko elkartrukea bultzatzea eta orientabide teoriko-praktiko berriak eskaintzea.

Edukiak lantzeko garaian UEUko Soziolinguistika Sailarekin eta Eusko Ikaskuntzako Asmoz fundazioarekin aritu gara elkarlanean.

Helburuak

  • Azken urteotan euskal soziolinguistikaren esparruan egin diren ikerketa lanak, jaso diren datuak eta garatu diren ekimen berriak ezagutzera ematea eta egileekin aurrez aurre sakontzeko aukera eskaintzea.
  • Ezagutza soziolinguistikoa aplikazioaren ikuspegitik lantzea
  • Euskararen berreskurapen lanetan dihardutenei elkar ezagutzeko, esperientziak trukatzeko eta gaiak eztabaidatzeko gune bat eskaintzea, ideia eta elkarlan berriei ateak zabalduz.
  • HIZNET ikastaroko ikasleei formazio teoriko orokorra egungo esperientzia praktikoekin eta datu zein ekimen berriekin osatzeko aukera ematea.

 

 

 

Eguna eta ordua: 
asteazkena, Uztaila 23, 2003 - 10:00