Udaltop Soziolinguistika Jardunaldia 2014. Euskara erabilera-planak berritzen.

Ekitaldi mota: 

 

Udaltop Soziolinguistika Jardunaldiko ponentzien laburpenak, hitzaldien aurkezpenak eta bideoak eskura dituzue.

  • Harrera ekitaldia: Pablo Barrio Lasarte-Oriako alkatea, Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru Aldundiko euskarako zuzendari nagusia, Olatz Olaso Soziolinguistika Klusterreko lehendakari-ordea.

 

  • Iñaki Martinez de Luna: "Orain arteko plangintzen balorazio soziolinguistikoa", idatzia eta aurkezpena

  • Nekane Goikoetxea: "Euskara teknikariaren rolaz: ezagutzari ekarpenak praktikatik", laburpena eta bideoa.
   
   
  • Junkal Txurruka eta Iñaki Arruti: "Arduradun politikoak linguistikoki ahalmentzeko edabe magikoaren bila: Eibarko eta Lasarte-Oriako Udaleko errezetak", laburpena eta bideoa.
   
  • Josune Herrarte eta Xabier Azkue: "Zumaiako euskara teknikarien arteko lidergoaren antolaKATEA" eta  laburpena.
   
  • Lurdes Etxezarreta eta Aitziber Gabikaetxeberria: "Eralan itsasontzirako portu bi: Bermeo eta Portugalete" eta laburpena.

 

   
  • Eralan 3ko interbentzioak eta emaitzak (galderak eta erantzunak)
   
  • Pablo Suberbiola eta Joxean Amundarain: "Erakundeak jendaurrean euskaraz: erresistentziak gaindituz, erre gabe" eta laburpena.
   
   
  • Patxi Baztarrika: "Eusko Jaurlaritzaren Erabilera Planaren V. plangintzaldia: berrikuntzak", aurkezpena.
   
  • Maite Alvarez de Zarate eta Izaro Ugalde: "Eralanen ekarria erabilera planei esperimentazio eta berrikuntzaren bidetik", laburpena eta aurkezpena
   
  • Mikel Irizar: "Aurrerapausoak administrazioetako euskararen erabilera planetan: erronka eta aukera berriak", laburpena eta aurkezpena.
   
  • Talde lanaren emaitzen zertzeladak: bideoa.
   

Udaltop Soziolinguistika Jardunaldiko argazki galeria hemen dezakezue: argazki galeria.

 

Udaltop Soziolinguistika Jardunaldia Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean egin zen, 2014ko maiatzaren 15ean eta 16an, Euskara erabiltzeko planak: elkarrekin berritzen izenburupean. Euskara planak garatzeko oinarriak, Eralan 3ko interbentzioak eta emaitzak, eta etorkizuneko oinarriak izan zituzten hizpide.

Udaltop Soziolinguistika Jardunaldia 2014, Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketaren eta Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren uztartzearen emaitza izan da, Lasarte-Oriako Udalak 2014rako Gipuzkoako Foru Aldundiak, Lasarte-Oriako Udalak eta Soziolinguistika Klusterrak jardunaldiaren antolaketan bat egin baitute. Herri administrazioetako euskara teknikariek, politikariek, aholkularitza enpresek, hizkuntza erabilera gaietan ikerlari eta aditu direnek edo-eta lan jardunean euskara ardatz dutenek esperientzia berriak partekatzea eta etorkizuneko erronketarako formazioa eta tresnak eskuratzea izan dira jardunaldiaren helburuak. Hortik jardunaldiaren izenburua: Euskara erabiltzeko planak: elkarrekin berritzen.

Bi jardunaldiak aurten bakarrean uztartzearen arrazoi nagusia gaia bera izan da. Udaltop Topaketaren helburua izan da azken urteotan euskara teknikariei formazioa eta esperientziak trukatzeko gune egoki bat eskaintzea. Bestalde, Soziolinguistika Klusterrak 2012 eta 2013. urteetan zehar Eralan 3 proiektuaren baitan ikerketa-ekintzaren bidetik zazpi esperientzia garatu ditu, herri administrazioetako planak berritzeko eta hobetzeko helburuarekin. Uztarketa honekin beraz, euskara erabiltzeko planetan baliatu litezkeen tresnak, gakoak eta esperientziak eskaini dira.

Eta elkarrekin esaten denean, jardunaldi honek ez dakar antolatzaile diren erakundeen elkartzea bakarrik. Hortik harago, ikerketan eta unibertsitate esparruan ari direnak eta planen aplikazioan ari direnak ere elkartu ditu.

Udaltop Soziolinguistika Jardunaldia 2014 herri administrazioetan euskararen erabilerak jauzi esanguratsua egiteko behar dituen baldintza berritzaileen oinarriez eta ibilbideaz hitz egiteko foroa izan da. Horretarako, hogeita hamar urteko ibiliak utzitako ikaskizunak, orain arteko lan moldeetan bide berriak urratzeko gaitasunak eta datozen urteetarako langintzaren marra nagusiak izan dira oinarri.

Hiru bloke izan ditu jardunaldiko egitarauak. Lehenengoa teorikoagoa, eta unibertsitate esparruan ari diren adituen eskutik etorriko dena. Bigarrena interbentzio eta esperientzia praktikoei lotuagoa, eta hirugarrena berriz, etorkizun hurbileko planetarako berrikuntzari eta esperimentazioari eskaini zaiona.

Lehenengo blokean, besteak beste, orain arteko plangintzen balorazio soziolinguistikoa egin da, euskara teknikarien rola landu da eta lidergoaren zein lidergo eraldatzailearen gaineko saio bat eskainiko da. Bigarrengoan Eralan 3 proiektua izango da protagonista, eta bertan garatu diren bost ikerketa-ekintza esperientzien berri emango da. Esperientzia horiek, hiru gairen inguruan ardaztu dira: boterea eta eragin-esparru handia dutenen portaera eredugarriak, erabilera planekin lotutako lidergo-kateak, eta euskara teknikariaren rolaren birdefinizioa.

Jardunaldia borobiltzeko, etorkizunari begira jarri ziren, eta datozen lau-bost urteetarako hainbat oinarri iradoki ziren. Erakunde ezberdinen errealitatetik abiatuta, euskara erabiltzeko planak berritzeko aukerak eta beharrak non ikusten diren landu zen, eta zein ildotatik egin litekeen berrikuntza.

Eguna eta ordua: 
osteguna, Maiatza 15, 2014 - 10:00