Ahozko erabilera neurtzeko metodoa

es

Behaketa bidezko ahozko hizkuntza-erabileraren neurketak 80ko hamarkadan hasi ziren Euskal Herrian erabiltzen. Udalerri zehatz bateko kaleetan hizkuntzaren egoera ahalik eta modurik fidagarrienean ezagutzeko helburuz heldu zioten metodologia honi zenbait ikerlarik.
25 urte baino gehiago igaro direlarik, esan daiteke ordutik hona neurketek ibilbide aberatsa eta emankorra egin dutela. Soziolinguistika Klusterrak baliagarritasun handia ikusten die erabilera-neurketei hizkuntzaren egoera erreala ezagutzeko eta hizkuntza-plangintzarako oinarri gisa erabiltzeko. Behaketak hobetu eta sendotzeko etengabeko berrikuntza beharrezkoa dela ikusten da, orain arte izan den bezala. Klusterrak metodologia honen garapenerako ildo bat martxan du eta azken urteetan urrats esanguratsuak eman dira, proiektu ezberdinen bidez.
Prozesu horretan, Soziolinguistika Klusterrak NPLDren eskariz (Network to Promote Language Diversity) eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin elkarlanean, "Hizkuntza-erabilera behaketa bidez neurtzeko gida metodologikoa - A guide to language use observation survey methods" liburua idatzi du. Liburuaren egileak, Soziolinguistika Klusterreko teknikari Olatz Altuna eta Asier Basurto dira.
Liburuaren euskarazko bertsioa eta ingelesezkoa eskuragarri dituzue lotura hauetan.

IX. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia 2017. Arnasguneak eta udalerri euskaldunak: gaurko eta biharko erronkak

2017ko Azaroak 22 – Karlos Santamaria Zentroa (Donostia)

 

Azken urteotan euskararen biziberritzean diharduten ikertzaileek, teknikariek eta ekintzaileek arreta berezia jarri dute Arnasguneetan, alegia, euskararen ezagutza proportzio handiena duten udalerrietan. Arnasguneek funtzio sozial ahalik eta gehienak euskaraz betetzeko aukerari eusten diote, eta ezinbestekoak dira hizkuntza-komunitatearen garapenerako. Hala berresten dute soziolinguistika arloko teoria eta ikerketek.

Undefined

Euskararen Adierazle Sistema (EAS)

eu

Euskararen Adierazle Sistemaren helburu nagusia da euskararen egoeraren eta bilakaeraren berri jaso eta ezagutzera ematea. Gizartearen alor desberdinetan euskararen garapena zehaztasunez azalduko duen adierazle egitura bat sortzea da xedea. Proiektua Euskal Herri osoko erakunde publikoek daramate aurrera (Eusko Jaurlaritza, Euskarabidea, Euskararen Erakunde Publikoa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak) eta FEDER Fondoaren (Errejio Grapenerako Europar Fondoa) bidez kofinantzatuta dago.

Orriak