“Euskararen erabilerarekin lotura duten faktoreak. Udalerri mailako analisia” txostena argitaratu da

Soziolinguistika Klusterrak 2018. urte hasieratik hona landu du proiektua eta bide horrek emandakoaren laburpena argitaratu du orain, txosten forman. EAEko udalerriak izan dira azterketa unitatea eta horietan aldagai soziolinguistikoek bestelako aldagai soziodemografikoekin duten loturan sakonduz osatu da azterketa.

Natxo Sorolla, Olatz Altuna eta Imanol Larrea ikerlariek gidatu dute proiektua eta orain arteko ondorioetatik bestelako ikerketa-ildoak zabaltzea aurreikusten da.

Euskararen erabilerarekin lotura duten faktoreak. Udalerri mailako analisia

eu

Soziolinguistika Klusterrak urte asko daramatza euskararen erabilerari buruzko datuak jasotzen. Azken urteotan ehun bat herrietako kaleetako datuak bildu ditugu, zehaztasun handiz. Datu multzo handi horren interpretazioan sakontzeko aukera eta beharra ikusi zen eta helburu hori betetzera asmoz abiatu zen ikerlan hau 2018 urtearen hasieran. Euskararen erabilerarekin lotura duten faktore soziolinguistikoen eta soziodemografikoen azterketa egin da.

Euskararen arnasguneen etorkizuneko erronkei buruzko BAT aldizkaria (110) argitaratu da

Argitaratu da “ARNASGUNEAK. ETORKIZUNEKO ERRONKAK” izeneko BAT Soziolinguistika Aldizkariaren 110 monogafikoa. 2017ko urrian UEMAk eta Soziolinguistika Klusterrak elkarlanean antolatutako Euskal Soziolinguistika Jardunaldiko zenbait aurkezpen daude zenbaki honetan bildutako artikuluen jatorrian. Euskararen biziberritzean zeresan handia duten beste zenbait adituren ekarpenekin batera, honako sorta osatu dute artikuluok:

2018 Urteko Txostena ikusgai

Soziolinguistika Klusterraren 2018ko jarduera laburbiltzen duen txostena ikusgai dago webgunean. 36 orrialdetan jaso dira erakundearen osaera eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko informazioa, proiektuetan 2018an emandako urratsen azalpenak eta nazioartean zein Euskal Herrian soziolinguistikaren eremuan izandako parte hartzeak eta egindako harremanak.

Galeseko unibertsitateetako hizkuntza-plangintzaren arduradunak Soziolinguistika Klusterrean

Joan den martxoaren 26an Galesko Coleg Cymraeg Cenedlaethol erakundeko arduradunak Soziolinguistika Klusterreko bulegoan izan ziren. Administrazio publikoarekiko eta unibertsitateekiko independentea da erakunde hau eta unibertsitate esparruko hizkuntza-plangintzaren ardura du bere sorreratik. Orain, erronka berri baten aurrean aurkitzen dira: Lanbide Heziketako ikastetxeen hizkuntza-plangintzaren ardura gehitu diote bere zereginei.

Gazteek kirol arloan euskaraz gehiago egiteko gakoak identifikatu dira “D ereduko kirola” proiektuan

Hiru urtez ikerketa esperimentala egin da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako bost kirol-klubetan. 10 eta 16 urte arteko kirolari gazteen eta haien entrenatzaileen hizkuntza-portaerak eta bizipenak hurbiletik ezagutzeko aukera eman du proiektuak. Soziolinguistika Klusterraren proiektua izan da, eta lankidetzan garatu da UPV/EHUko ikerlariekin, Urtxintxarekin eta Euskaltzaleen Topagunearekin. Gipuzkoako Foru Aldundiak zein Eusko Jaurlaritzak proiektua babestu dute eta zuzeneko partaidetza izan dute.

Orriak