Euskaraldiaren ikerketarako hirugarren galde-sorta betetzeko epea zabaldu da

Azken galde-sorta hau aurreko biak (Euskaraldiaren aurretik eta ondoren) bete zituztenek bete beharrekoa da.Soziolinguistika Klusterra Euskaraldiaren eragina eta ondorioak aztertzen ari da lan honen bidez. Uda osterako espero dira ikerketaren emaitzak eta hainbat gune eskainiko dira hauek aurkeztu eta interpretatzeko.

Mintegia Galesen: gazteen artean hizkuntza gutxituak sustatzeko ekimenen ebaluazioa

Otsailaren 25 eta 26an Cardiffeko Urdd Centre gunean gazteen artean hizkuntza gutxituen erabilera sustatzeko egitasmoen ebaluazioari buruzko mintegia egin zen, Aberystwyth-eko Unibertsitateak, Wiserd eta Galeseko Gizarte eta Politikarako Zentroak antolatuta. Nagusiki Gales, Eskozia eta Irlandako ikerlari eta profesionalei zuzendutako lantegian, ebaluazioari buruzko eztabaida eta hausnarketa egin da.

Big data eta soziolinguistika ikerketaren inguruko mintegia

Soziolinguistika Klusterreko bulego teknikoak urtean zehar egin ohi dituen barne-mintegien programaren baitan, Big data eta soziolinguistika ikerketaren inguruko saioa egin zen otsailaren 7an. Jordi Morales i Gras EHUko ikerlari eta Big data aholkularia izan zen mintegiaren gidaria.

Lau orduko saioan big dataren inguruko oinarrizko kontzeptuak eta sare sozialen azterketari buruzko zenbait ideia ezagutzeko aukera izan zen. Gainera, teknika hauek soziolinguistika ikerketan izan ditzaketen aplikazioen inguruan ere jardun zuten parte hartzaileek.

Gramatikaren Irakaskuntzari buruzko III. Nazioarteko Kongresua (Congram) Bartzelonan

Pasa den urtarrileko 23, 24 eta 25ean Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Hezkuntza Zientzien Fakultatean egin zen Gramatikaren Irakaskuntzari buruzko II. Nazioarteko Kongresua. Soziolinguistika Klusterreko Olatz Bengoetxeak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Leire Diaz De Gereñu eta Ibon Manterolak panela aurkeztu dute "Gramática del oral en materiales didácticos destinados a la enseñanza de la lengua vasca como L2" izenburuarekin.
 

Aurkezpena irakasleen prestakuntzari buruzko Gasteizko nazioarteko mintegian

“Hizkuntza gutxituen irakasleen prestakuntza: Ahozko hizkuntza irakasteko trebetasunak eta baliabideak Teacher Training on Teaching Minority Language Oral Skills” mintegia egin zen Gasteizen pasa den urtarrilaren 18an. Euskal Herriko Unibertsitatea, Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra eta ELEBILAB ikerketa taldeko kideek hizkuntza gutxituetako irakasleen prestakuntzaz hausnarketa egiteko gunea izan zen.

Orriak