HITZARGIAK

Hitzargiak Topaketa Europako hizkuntzak biziberritzen diharduten eragileak elkartzeko gunea da. Eragile horiek izan dira Hitzargiak proiektuan identifikatu diren hizkuntza gutxituak indartzeko jardunbide egokiak abian jarri dituztenak.
 

Undefined

IRALE programakoak ez diren ikastaroak

Soziolinguistika Kluserrak egiten dituen formazio gehienak IRALE programaren baitan kokatzen badira ere, IRALEren baitan ez dauden bestelako formazioak ere burutzen ditu.
 
Horien artean daude:
 
1) IRALE programatik at:
2013-2014
Araba, Gasteizen formazio 1
Gipuzkoa, Lasarten formazio 1
 
2014-2015
Bizkaia, Bilbon formazio 1
Bizkaia, Sestaon formazio 1
Gipuzkoa, Lasarten formazio 1
 
2015-2016

IRALE programa

IRALE programaren xedea da EAEko irakasleen berariazko hizkuntza-prestakuntza lortzea, legez eskatzen den trebeziaz eta gaitasunez, euskara edo euskaraz irakatsi ahal izan dezaten. Horrela, ba, helburu ezberdineko hainbat eta hainbat ikastaro bideratzen dira urtero. Soziolinguistika Klusterrak azken urteetan 3 formazio mota eskaini ditu programa honen barruan:
• H401 ikastaroa: Ahozko konpetentziak ikastetxean. Oinarriak eta baliabideak.
• I ikastaroa: Ahozkotasuna irakasteko metodologia eta baliabideak.
• H409 ikastaroa: Ahozko hizkuntzaren lanketa hizkuntza normalizazioaren altzotik.

EHU-ko Uda Ikastaroak

eu

 
Soziolinguistika Klusterrak Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU-ko) udako ikastaroetan eman dituen formazioen inguruko informazioa duzu hemen eskuragarri. Bertan topatuko duzu urtez urte eman diren ikastaroak zeintzuk izan diren, bai eta horietan erabili den materiala zein bestelako osagarri edo baliabideak ere.

   

                          

Soziolinguistika Albistaria

eu

 
2016tik bi astean behin zabaltzen da albistari edo newsletter digital hau. Zenbaki bakoitzean 15-20 albiste biltzen ditu, bost atal nagusitan antolaturik: Soziolinguistika Klusterrari buruzko albisteak (1), ikerketak (2), jardunaldiak, hitzaldiak eta ikastaroak (3), liburuak eta argitalpenak (4) eta bestelakoak (5).
Euskal Herriko eta nazioarteko soziolinguistikako erreferentziei (ikerketak, hitzorduak argitalpenak) molde arin eta zuzen batean jarraipena egiteko tresna baliagarria da.

Orriak