Soziolinguistika teknikarien formazio premiak

eu

Duela 25 urtetik hona haziz joan da hizkuntza normalkuntza ogibide duten profesionalen taldea. Hala eta guztiz ere, betebehar horretarako beharrezko formazio profila eta horretara heltzea ahalbidetu dezakeen formazio eskaintza ez dira garbi identifikatzen. Honen aurrean, Soziolinguistika Klusterrak Soziolinguistika Arloko Formazio Premien Azterketa proiektua martxan jartzea erabaki zuen 2006an.
 

Proiektuetako Erreferentzien Bilgunea

eu

2007an jarri zen martxan Bilgunea. Bertan, Soziolinguistika Klusterreko proiektuetan erabili eta sortzen diren materialak biltzen dira.

Erreferentzia hauek gaiaren, eduki motaren, kokapen geografikoaren edota Klusterrean erabilitako proiektuaren arabera bila daitezke, besteak beste.

Urtero eguneratzen da eta, pixkanaka, soziolinguistikari buruzko erreferentzien bilgunea handituz joatea da helburua.

Aurkezpena

eu

Zertarako sortu zen?

Ezagutza soziolinguistikoaren ikerketan, zabalpenean, eta aplikazioan ditugun gabeziei eta beharrei dinamika berri batekin erantzuteko. Euskal Herrian hizkuntza normalizazio prozesuan inplikaturik dauden erakunde eta taldeentzat –pribatu, publiko, zein gizarte mailako- arlo zientifiko-aplikatutik datuak, metodologiak, eta bestelako materialak eskaintzeko egitasmoak lantzen ditu, jarduteko moduaren gaineko ezagutza eta, ondorioz, normalizazio ahaleginen emaitzak hobetzeko.

Aldizkarian argitaratzeko

eu

 

BAT ALDIZKARIAN PARTE HARTZEKO AUKERA

 

BAT soziolinguistika aldizkarian parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu, irakurle. Bi modu dituzu horretarako:

  1. Aldizkariaren inguruan duzun iritzia ematea, horretarako, Bat Aldizkariko koordinatzailearekin harremanetan jarriz: b.uranga@soziolinguistika.eus
 

 

Orriak