2019 urteko txostena ikusgai

Urtero argitaratzen du Soziolinguistika Klusterrak bere jarduerak bildu eta laburtzen dituen txostena. 2019ko argitalpena ikusgai dago eta egun hauetan ematen ari zaio zabalpena.

Soziolinguistika Klusterraren lehendakariak balantzea egin du bertan, erakundearen osaera bera jasotzen da, proiektuz proiektu egindako lanaren zenbait zertzelada bildu dira eta, azkenik, Euskal Herrian zein nazioartean izandako zabalpen ekimenen eta elkarlan egitasmoen errepasoa dago.

 

Eusle Hezkuntzan

eu

Eusle Hezkuntzan proiektuak Arrue Proiektuaren eta Aldahitz proiektuarekin lotura du. Hizkuntza-ohituretan eragiteko Eusle metodologia hezkuntzaren eremuan erabiltzeko bi egokitzapen lantzen ari dira proektu honeta: bata Lehen Hezkuntzan erabiltzeko (Jostaketan) eta bestea DBHn erabiltzeko (Errobi).

Izaskun Arrue ikerketa

eu

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenduaren Ebaluazio Diagnostikoan, 2019ko otsailean, lehen aldiz jaso dira Lehen Hezkuntzako 4. mailako eta Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasle guztien eskola-giroko hizkuntza-portaerei buruzko datuak. Izaskun Arrue proiektuan datu horien azterketa zabala egiten da, ikasleek aitorturiko hizkuntza-erabileraren datuak bestelako aldagai ugarirekin gurutzatuta. EAEn ibilbide luzea duen ARRUE ikerketan erabilitako metodologia berbera jarraituz aztertu dira.

Hiztun gazteen hizkuntza praktiken, bizipenen eta diskurtsoen azterketa

eu

Gazteen euskararen erabilerarekin lotura duten faktoreak izan dira aztergai, ikuspegi kualitatibotik, lau udalerritan. Zehazki, euskararen erabileraren inguruko diskurtsoa eraikitzeko aukera eman zaie gazteei, mugarik gabe, euren interes eta esperientziatik.

Hiru erabilera “mota” bereizi dira: 1) Erabilera ideologikoa: euskara gizartean jartzen duena 2) Erabilera kokatua: espazio jakinetan euskararen erabileraren legitimazioa –edo legitimazio eza- aztertzen duena. 3) Erabilera bizitua: erabilera sentitua eta performatua, hau da, hizkuntza eta identitatea lortzen dituena.

Komunikazio publikoaren gaineko hainbat hitzaldi ikusgai

Jendaurrean Erabili komunikazio publikoa eta hizkuntza-praktikak elkarrekin lantzen dituzten denetariko erakundeen praktika-komunitatea da. Intranet bidez mantentzen dute erakundeok barne-komunikazio iraunkorra eta urtean 5 saio presentzialetan elkartzen dira, Euskal Herriko herri eta hiri desberdinetan. Saio horietan, beste hainbat ariketa eta eztabaidaren artean, formazio-hitzaldiak jaso ohi ditu praktika komunitateak. Hitzaldiak grabatu egiten dira ega barne-erabilerarako epe baten ostean, publikoki ikusgai jartzen dira. Orain,2019an izandako hainbat hitzaldi jarri dira ikusgai.

Osasun larrialdiko egoeragatik neurriak

Soziolinguistika Klusterrak neurriak hartu ditu COVID19 birusaren zabalpena eteteko Osasun Larrialdiko Egoerari erantzunez. Batetik, martxoaren 30a arte aurreikusitako aurrez aurreko jarduera oro etengo da. Bestetik, bulego teknikoko kideek telelanaren bidez jardungo dute denbora tarte horretan. Egoeraren bilakaeraren arabera neurri hauen iraupena eta egokitzapenaren inguruko erabaki gehiago hartuko dira hurrengo egunetan.

Orriak