EUSKAINI: Euskarazko Eskaintzaren Adierazlea

hizkuntza eskaintza publikoaren erradiografia indize batean laburtzen duen adierazle sistema da. Gizartearen sektore ezberdinetan (administrazioan, ekonomian, komunikabideetan, etab.) jasotzen dugun hizkuntza eskaintza du aztergai

Hizkuntza gutxiagotuaren “presentzia�» mugatua da gizarte mailan eta ondorioz trabak ditugu euskaldunok erabilera mailan gizarteko arlo ezberdinetara hedatzeko

EUSKAINIk erakunde baten ordezkaritza lanetan egiten diren hizkuntza erabilerak ebaluatu nahi ditu; alegia, zein hizkuntzatan komunikatzen diren herritarrekin

neurtuko diren elementuen hautaketa egiten da aldez aurretik. Hautaketa modu jakin batean egiten da, adierazgarriak, iraunkorrak eta behatzeko modukoak izango diren elementuak hobetsiz

Identifikatzeko hizkuntza, erakundeak harrera egiten digunean erabili duena izango da. Behin identifikatuta, herritarraren gaitasunaren, jarreraren eta ohituren baitan egongo da, besteak beste, elkarrizketa euskaraz jarraitzea. Behin “lehen hitza�» egin digutenean (identifikazioa), herritarrak euskaraz eginez gero erakundeak egokitzen badakien (egokitzea) ala ez neurtuko dugu

Sektoreetan

, gaineko irudian ikus daitekeenez, bakoitzari pisu ezberdina eman diogu. Banaketa hau egiteko orduan, kontuan izan dugu herri mailako ikuspegitik sektore bakoitzak gizartean duen pisua, betiere gure aztergaia hizkuntza eskaintza dela jakinik

osasunean eta hezkuntzan

bi udalerrietan ekonomian eta komunikabideetan dugula eskaintzarik txikiena; oro har, esan genezake bi sektore erdaldunenak direla

euskararen presentzia nabarmen handiagoa dela errotulu informatzailean errotulu identifikatzailean baino

ia sektore guztietan Azpeitian eskaintza-indizea handiagoa da Laudion baino. Baina idatzizko komunikazio-indizeen artean dagoen aldea batez besteko-indizeen artean dagoen aldea baino dezente txikiagoa da

Laudiokoa eta Azpeitikoa dira orain arte EUSKAINI sistemaren bidez egindako bi neurketak. Gaur egun, abian dira Arrasate eta Hernaniko neurketak ere; bi herriotan datuak jasotzen ari dira. EUSKAINI azterketa herrian egiteko interesa duzuenok SEI elkartera jo dezakezue

SARRERA: EUSKAINIREN JATORRIA

1998tik 1999ra bitartean Santa Coloma de Grameneteko Consorci per a la Normalització lingüística-ko teknikariek OFERCAT sortu zuten. OFERCAT hizkuntza eskaintza publikoaren erradiografia indize batean laburtzen duen adierazle sistema da. Gizartearen sektore ezberdinetan (administrazioan, ekonomian, komunikabideetan, etab.) jasotzen dugun hizkuntza eskaintza du aztergai; hau da: herritar batek jasotzen duen hizkuntza errealitatearen zein proportzio dagoen hizkuntza jakin batean (errotuluak, idazkiak, ahozko komunikazioa...). OFERCATen kasuan, katalanez dagoen proportzioa neurtzen da, hortik bere izena: oferta en catal� .

1999ko abenduan Bilbon eginiko Eremu Urriko Hizkuntzei buruzko Nazioarteko VII. Biltzarrean SEI Elkarteak OFERCATen berri izan zuen. SEIren egitekoa, besteak beste, soziolinguistikaren eremuan interesgarriak izan daitezkeen ikerketak bultzatzea da. Eta euskararen egoera ESKAINTZAREN aldetik aztertzen duen tresna bat lantzea ekarpen baliagarria izango zelakoan, 2001. urtean ekin genion erronka horri. Azken batean, euskararen erabileran aurrera egingo bada, gaitasuna hobetzeaz gain, funtsezkoa izango da gizarte mailan eskaintza ere gero eta gehiago euskaraz izatea.

Horrela, OFERCATetik EUSKAINIrako egokitzapen bideari ekin genion. Azpeitiko Euskara Patronatutik herrian euskarazko eskaintza neurtzeko interesa azaldu ziguten eta bertan lehen neurketa egin ahal izateko katalanen adierazle sistema Euskal Herriko errealitatera egokitzeari ekin genion.

Lehen aplikazio hau abian jartzeko, Santa Colomako teknikariekin harremanetan jartzeko aukera izan genuen. Hasieratik, beraien aplikazioa erabiltzeko baimena eman ziguten eta ikerketak iraun bitartean aholkularitza eskaintzeko prest izan ditugu beti.

Bestalde, EHUko Hizkuntzaren Soziologiaren ibilbideko hiru kiderekin batera Batzorde Zientifiko bat eratu genuen. Batzorde horren egitekoa egitasmoari jarraipena egitea eta bidean sortutako zalantza eta kezken aurrean aholkua ematea izan zen eta izan da gerora ere. Batzordeko kideak ondorengoak dira: Kontxesi Berrio-Otxoa, Zesar Martinez, Iñaki Martinez de Luna (EHUko irakasleak hirurak), Olatz Olaso (Azpeitiko EUSKAINI neurketaren koordinatzailea), Olatz Altuna eta Pablo Suberbiola (SEIko kideak).

Bide honetatik sortu da EUSKAINI; alegia, OFERCATen gurerako egokitzapena. Edo beste modu batera esanda: Euskal Herriko udalerrietan EUSkara zenbat esKAINI ohi zaigun neurtzeko adierazle sistema.

ZERGATIK ETA ZERTARAKO NEURTU ESKAINTZA ?

Herritarrari egiten zaion hizkuntza eskaintzak mugatzen du herritarraren hizkuntza aukera egoera askotan. Eskaintzarik ezean, euskaldunak gizarte mailan euskara erabiltzeko muga handiak ditu.

Alde batetik, harreman bat euskaraz sor eta gara dadin, beharrezkoa da bi aldeek euskara menperatzea edo jakitea behintzat. Baina bestetik, euskaldunaren ikuspegitik, zerbitzu, elkarte, denda... berri batera sartzen garenean, funtsezkoa da bertakoak zein hizkuntzatan hitz egiten digun edota zein hizkuntzatan dauden bertako errotulu edo idazkiak: harremanaren abiapuntua gaztelaniaz edo frantsesez izateak, kasu askotan, harremana hizkuntza horretan garatzea ekarriko du. Guztiok ezagutzen ditugu –neurri batean edo bestean- horrelako egoerak.

Jakina da, gurea bezalako gizarte “elebidunetan�» populazio osoak ez dituela bi hizkuntzak menperatzen. Hau da, populazioaren zati bat soilik da “elebidun�». Eskaintza aldetik ere, gizarte mailan jasotzen ditugun zerbitzu, iragarki eta gainerakoetatik zati bat baino –herriaren arabera handiagoa edo txikiagoa- ez da euskaraz egoten. Hizkuntza gutxiagotuaren “presentzia�» mugatua da gizarte mailan eta ondorioz trabak ditugu euskaldunok erabilera mailan gizarteko arlo ezberdinetara hedatzeko.

Hizkuntza eskaintza murriztuaren testuinguru honetan, EUSKAINIk udalerri bateko hizkuntza eskaintza neurtzen du. Ez du erabilera neurtzen, ez eta biztanleriaren gaitasun maila ere. Eskaintzak, ordea, gorago esan dugunez, nabarmen baldintzatzen du erabilera. Komunikazio-legeen oinarrietan aurkitu dugu gure lanaren zio nagusia: eskaintza eta erabiltzeko aukera estu lotuta daude. Beraz, eskaintza neurtzea eta lantzea, zeharbidez, bada erabileran eragiteko modu bat. Hain zuzen ere, hizkuntza normalizazioari begira egindako hainbat ahalegin erakundeei euskaraz jardutera bultzatzeko asmatuta daude, modu horretan erabilera aukerak handituz eta erabilera bera sustatuz.

EUSKAINIk aukera emango digu herri batean dagoen euskarazko eskaintza indize zehatz batean adierazteko. Eta hori, esaterako, herritarren hizkuntza ezagutzarekin (ulertu, mintzatu eta irakurri) alderatu ahal izango dugu.

2.1.- Zer esan nahi dugu eskaintza PUBLIKOAz ari garenean

Publikoa diogunean ez gara administrazio publikoaren eskaintzaz soilik ari, baizik eta herritarrekin harremana duten elkarte, denda, ikastetxe, komunikabide, enpresa eta gainerakoez ere bai, izaera publikodunak nahiz pribatuak izan. Publiko deritzegu ez diegulako erreparatzen pertsonen arteko komunikazio ekimenei, elkarte edo erakundeetatik herritarrei modu irekian zuzendutakoei baizik.

EUSKAINIREN EZAUGARRIAK

EUSKAINIk erakunde baten ordezkaritza lanetan egiten diren hizkuntza erabilerak ebaluatu nahi ditu; alegia, zein hizkuntzatan komunikatzen diren herritarrekin. Helburua ez da gizabanakoaren erabilera pribatua ikertzea, gizabanako horrek eguneroko bizitzan herrian jasotzen duen hizkuntza eskaintza baizik.

Hortaz, ez ditugu behatu banakoen artean gertatzen diren komunikazio pribatuak, ez eta erakunde hauek herritarrei maila pribatuan nola zuzentzen zaizkien ere. Behatuko duguna da, esaterako, udaletxera edo ile-apaindegira deitzen dugunean telefonoa euskaraz edo erdaraz hartzen diguten (nola zuzentzen zaizkion herritarrari gu nor garen jakin gabe), auzoko tabernariak errotulua euskaraz edo gaztelaniaz duen, edota etxean jasotzen dugun publizitatea zein proportziotan jasotzen dugun euskaraz.

3.1.- Elementu jakinak hautatu beharra

EUSKAINI biztanleek eskura duten hizkuntza eskaintza aztertzeko sistema antolatua dela esan dugu. Baina praktikan, zenbateraino neurtu dezakegu eskaintza? Non jarriko dugu muga? Herriko enpresetan sortzen diren dokumentu guztiak aztertu behar al ditugu? Herriko elkarte guztiek antolatzen dituzten jarduera guztietan zein hizkuntza eskaini den neurtuko al dugu? Herriko denda guztietan urte guztian zehar erakusleihoetan jartzen diren iragarki guztiak neurtuko al ditugu?

Horrela eginez gero, 25.000 biztanleko herri bateko hizkuntza eskaintza neurtzeko zenbat denbora beharko genuke, bi urte, hiru? Eta zenbat kostako litzateke ikerketa?, ...

Praktikan, bideraezina litzateke horrelako ikerketa bat. Beste ikerketa askotan egiten den moduan, EUSKAINIren zein OFERCATen kasuan neurtuko diren elementuen hautaketa egiten da aldez aurretik. Hautaketa modu jakin batean egiten da, adierazgarriak, iraunkorrak eta behatzeko modukoak izango diren elementuak hobetsiz. Modu horretan bilatzen dena da, batetik, hautatutako elementuekin jasoko dugun errealitatea herritar batek jasotzen duen errealitatetik ahalik eta hurbilen egotea. Eta bestetik –baina aldi berean- elementu kopuru mugatua izatea, datu jasotzea ahalik eta gehien errazteko.

Santa Colomako teknikariek diotenez: “Ez du hiritarren bizitzako eremu guztien azterketa sakona izan nahi. Ongi hautatutako adierazle batzuen bidez hirian dagoen katalanezko eskaintzaren gutxi gorabeherako irudi bat eman nahi du.�»

EUSKAINIk gure herrietako hizkuntza eskaintzaren argazki doitua ematen digu, nolabait. Errealitatera hurbiltzeko tresna bat da, errealitate osoa goitik behera eta sakon aztertu gabe ere, errealitate hori ebaluatzeko indize zehatz bat emango diguna. Horrela, ikerketa maiztasun batekin errepikatuta, herriko sektore bakoitzean izandako garapena ezagutzeko aukera eskaintzen digu, eta ematen dituen indizeak zehatzak direnez, sektore bakoitzean euskarazko eskaintzak aurrera edo atzera egin duen, eta zenbat, adieraziko digu. Indizea hautatutako elementuen ehunekoa da. Elementu horiek errealitatea modu adierazgarri eta behagarri batean islatzen dute. Adibidez, esaten dugunean ekonomia sektorean indizea Azpeitian 0,59 dela, adierazi nahi du aztertu ditugun elementuen %59a euskaraz dagoela. Horrela, artikuluan zehar aipatu indizeek behatu dugun errealitatearen euskarazko proportzioa (%) adierazten dute.

3.2.- EUSKAINIren egitura

EUSKAINI adierazle sistema bat da eta beraz, nolabaiteko egituraketa bat du barnean. EUSKAINIren emaitza edo indize nagusiaren azpian ehunka adierazle edo datu daude, elementu jakinen neurketa bidez lortzen direnak. Guztietatik beti emaitzak modu berean lortzeko –neurtutako errealitatea aldatu arren– elementu eta adierazle hauek ordenatzeaz gain, bakoitzari egoki deritzogun pisua edo ponderazioa eman behar zaio. Atal honetan, EUSKAINIren barne-egituraketa erakusteko saiakera egingo dugu.

Hasteko, EUSKAINI ondoko mailatan bana dezakegu:

Sektoreak: gizartearen arlo edo eremuak lirateke. EUSKAINIn, OFERCATeko 4 sektoreak seitan banatu ditugu, berririk sartu ez badugu ere. Izan ere, OFERCATen ekonomia eta gizarteak sektore bakarra osatzen dute, baita osasuna eta hezkuntzak ere. EUSKAINI garatzeko orduan, aldiz, egokiago ikusi genuen 6 sektoretan banatzea.

Azpisektoreak: sektore bakoitza bidezko edo beharrezko ikusi dugun taldeetan banatu dugu. Horrez gain, azpisektore batzuetan ere azpitaldeak egin ditugu. Esaterako, ikus-entzunezko komunikabideen azpisektorean, telebista, irratia eta Internet banatu ditugu.

Komunikazio motak: datuak jasotzeko garaian, bost komunikazio mota bereizten ditugu. Bost horietan laburbiltzen da enpresetan, erakundeetan, elkarteetan edo dena delakoan jasoko dugun informazioa. Gero, kasu bakoitzean erabaki beharko dugu komunikazio mota hori jasotzeko zein den elementurik egokiena, 3.1. puntuan azaldutako irizpidearen arabera: hau da, elementu behagarria izatea, adierazgarria izatea eta ahal den iraunkorrena izatea.

 

Idatzizkoan, errotulazio identifikatzailea eta informatzailea bereizi egiten ditugu. Errotulazio identifikatzailearen bitartez erakundeak bere burua aurkezten du. Aldiz, informatzailearen bidez mezu bat zabaltzen du. Bi errotulazio mota hauek ez dira egoten beti hizkuntza berean.

Ahozko hizkuntzari dagokionez, harrera hizkuntza (erakundea identifikatzen duena), eta erakunde horrek berak herritarren hizkuntzari egokitzeko duen gaitasuna bereizi ditugu. Izatez bi eragile desberdin dira, beraz, bi gauza desberdin ari gara neurtzen, eta ez dute emaitza bera eman beharrik. Bestalde, arestian esan bezala, bi elementu horiek erakundearen eta herritarraren artean izango den elkarrizketa baldintzatzen dute -ez, ordea, une eta era berean-.

Identifikatzeko hizkuntza, erakundeak harrera egiten digunean erabili duena izango da. Behin identifikatuta, herritarraren gaitasunaren, jarreraren eta ohituren baitan egongo da, besteak beste, elkarrizketa euskaraz jarraitzea. Behin “lehen hitza�» egin digutenean (identifikazioa), herritarrak euskaraz eginez gero erakundeak egokitzen badakien (egokitzea) ala ez neurtuko dugu. Garrantzi handiagoa eman diogu identifikatzeko hizkuntzari egokitzeko hizkuntzari baino.

Ahal izan den guztietan, behatutako erakunde bakoitzean komunikazio mota guztiei buruzko informazioa bildu da. Kasu batzuetan, aldiz, komunikazio motaren bat behatzea ez zen egokia. Esate baterako, ez du zentzurik ikus-entzunezko hedabideetan –telebistan edo irratian– errotulazioa neurtzen saiatzeak.

Gainera, komunikazio mota desberdinen behaketa erakundearen izaeraren arabera egokitu egiten da. Ez da gauza bera, esaterako, idatzizko komunikazioa aztertzea udal egoitza batean edo kirol elkarte batean, eta horren arabera, kasu bakoitzean aztertuko dugu idatzizko komunikazio hori neurtzeko zein elementu den egokiena (kasu batean, agian, erregistroan eskaera egiteko orria izango da adierazgarriena, eta bestean, aldiz, bazkide txartela).

Hizkuntza kategoriak: sektoreak, azpisektoreak, komunikazio motak, eta elementuak definituta, dagoeneko badakigu zer neurtuko dugun. Hala ere, azken emaitza gisa kopuru zehatza –indize bat- lortu nahi dugunez, hizkuntza eskaintza kategorizatu edo izendatu behar dugu, adierazle sintetikoak lortzeko. Hona hemen bereizten ditugun 9 hizkuntza kategoriak:

1.- Euskaraz soilik

2.- Euskaraz nagusiki edo lehentasunez edo lehentasunez

3.- Elebietan (elehirutan...)

4.- Erdaraz nagusiki edo lehentasunez

5.- Erdaraz soilik

6.- Atzerriko hizkuntzan nagusiki

7.- Atzerriko hizkuntzan soilik

8.- Erdaraz eta atzerriko hizkuntzan

9.- Anbibalentea

 


 

 

3.3- Ponderazioak

Atal honetan EUSKAINIren indize nagusia ateratzeko erabili ditugun ponderazioak edo batez besteko pisuak azalduko ditugu. Ponderazio hauen oinarria OFERCAT izan da baina egokitze prozesuan hainbat moldaketa egin ditugu.

Sektoreetan, gaineko irudian ikus daitekeenez, bakoitzari pisu ezberdina eman diogu. Banaketa hau egiteko orduan, kontuan izan dugu herri mailako ikuspegitik sektore bakoitzak gizartean duen pisua, betiere gure aztergaia hizkuntza eskaintza dela jakinik.

Sektore bakoitzak herriko errealitatean duen pisua ez da, noski, berdina izango herri guztietan, baina beharrezkoa da sektoreei batez besteko pisuak ematea eta hauek finkoak izatea, gainerakoan gero ezinezkoa litzaigukeelako bi herritako emaitzak alderatzea.

Azpisektore bakoitzean erabilitako irizpidea ezberdina izan da ponderazioak egiteko orduan.

Administrazioan, esaterako, administrazio mota bakoitzak dituen eraikuntza kopuruaren araberako pisua edo garrantzia eman diogu. Badakigu irizpide honek ez duela zehatz-mehatz administrazio bakoitzaren garrantziaren berri ematen, baina balio digu gutxi gorabehera administrazio bakoitzaren “tamaina�» hautemateko.

Ekonomian, komertzioek, industriak eta publizitateak gizartean duten pisua hartu dugu kontuan. Gauza bera egin da gizartea sektorean elkarte ezberdinei pisua ematerakoan.

Komunikabideetan, pisua zehazterakoan oro har audientzien indizeak hartu ditugu kontuan, hau da, gizartean egiten den hauen erabilpena baloratu da. Antzeko zenbait egin dugu osasunean eta hezkuntzan, hau da, zerbitzu bakoitza zenbatek eta zenbat maiztasunez erabiltzen duten hartu dugu kontuan.

 

Aztertu beharreko elementuak aukeratu ondoren, behean agertzen diren hizkuntza kategorien arabera sailkatuko ditugu, eta bakoitzari dagokion balorearekin ponderatuko dugu.

 

AZPEITIA ETA LAUDIOKO APLIKAZIOEN EMAITZAK

Indize orokorra

Azpeitian elebidunen kopurua %87koa da eta Laudion %21ekoa. EUSKAINI indizeek ere bi udalerrien hizkuntza errealitate ezberdin hori adierazten dute; Azpeitian indizea 0,64 da eta Laudion 0,23. Aipagarria da, dena den, hizkuntza-gaitasuna eta eskaintza-indizearen arteko aldea nabarmen handiagoa dela Azpeitian Laudion baino. Izan ere, Laudion batetik bestera ez baitago ia alderik.

Sektorekako banaketa

Sektorekako hurrenkera eskaintza handienetik txikienera

 

Azpeitia

Laudio

Gizartea Hezkuntza eta administrazioa
Hezkuntza Gizartea eta osasuna
Administrazioa eta osasuna Komunikabideak
Ekonomia Ekonomia
Komunikabideak  

Azpeitian bost sektoreen artean gizartean dugu euskararen eskaintza handiena; ondoren, hezkuntzan eta administrazioan. Bi horiek dira Laudion eskaintza-indize altuena dutenak, eta gizartea jarraian dugu osasunarekin batera. Aipagarria da bi udalerrietan ekonomian eta komunikabideetan dugula eskaintzarik txikiena; oro har, esan genezake bi sektore erdaldunenak direla.

Laudion eskaintza-indize altuenak administrazioan eta hezkuntzan izan arren, bietan indizea 0,5 baino txikiagoa da –baita hezkuntza arautuan ere-. Beraz, euskararen normalizazio prozesuak behar duen egoeratik urruti dago oraindik, izan ere, normalizazio bideak behar duen eskaintza maila oinarrizko bi sektore horietan ere ez baita gertatzen.

Komunikazio motak

       
   
 

Komunikazio motak sektoreka

 

Errot. Ident

Errot. Info

Idatz. Kom

Ident. Hizk

Elk. Hizk

Guztira

Administrazioa

Azpeitia

0,67

0,63

0,51

0,76

0,90

0,90

Laudio

0,61

0,42

0,43

0,21

0,32

0,34

Ekonomia

Azpeitia

0,49

0,45

0,32

0,79

0,92

0,59

Laudio

0,13

0,13

0,12

0,03

0,20

0,12

Gizartea

Azpeitia

0,92

0,77

0,97

0,88

1

0,91

Laudio

0,52

0,41

0,34

0,16

0,25

0,28

Komunikabideak

Azpeitia
   

0,27[1]

0,23

 

0,16

Laudio
   

0,26[2]

0,26

 

0,17

Hezkuntza

Azpeitia

0,81

0,71

0,66

0,87

0,99

0,84

Laudio

0,36

0,39

0,40

0,30

0,35

0,34

Osasuna

Azpeitia

0,42

0,50

0,11

0,88

0,96

0,70

Laudio

0,47

0,17

0,33

0,13

0,32

0,25

Errotulu identifikatzailea eta errotulu informatzailea

 

   

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Oro har, errotulazioetan neurtu ditugun bi komunikazio moten (identifikatzailea eta informatzailea) arteko diferentzia ez da handia; bai Azpeitian eta bai Laudion, aldea 0,06 ingurukoa da. Hasiera batean, diferentzia handiagoa izango zela pentsa zitekeen, bata eta bestearen funtzioa (eta garrantzia) ezberdina baita. Arestian esan bezala, errotulu identifikatzailearen bitartez erakundeak bere burua aurkezten du (Ad: erakundearen izena) . Aldiz, informatzailaren bidez mezu bat zabaltzen du (Ad: ordutegia, oharrak,...). Beraz, errotulazio identifikatzaileak, nolabait esatearren, funtzio sinbolikoagoa betetzen du, oro har hizkuntzarekiko jarrera adieraz dezake, besteak beste, denbora luzez irauten duen elementua delako. Aldiz, errotulazio informatzaileak funtzio komunikatiboagoa du. Iraupen laburreko elementua da, momentuan zerbaiten berri emateko erabiltzen dena. Errotulu mota batek eta besteak funtzio ezberdina dute, baina euskararen presentzia maila nahiko antzekoa da. Bestalde, euskararen normalizazioaren ikuspegitik Laudion garrantzi berezia hartzen dute indize horiek, ­izan ere, Laudiok duen ezagutza maila -%20 inguru- gainditzen baitute bi indizeek. Hala, bi errotulazioen indizeak 0,30aren bueltan kokatzen dira.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Bi errotulazio moten arteko aldea sektoreka aztertuz gero, azpimarragarria da Laudion, osasun publikoan eskaintza nabarmen altuagoa dela pribatuan baino. Azpisektorekako azterketa eginez gero, administrazioaren barruan udal mailan eta Foru-administrazioan dagoen aldea nabarmenduko genuke; hurrenez hurren, 0,19koa eta 0,38koa da aldea. Aldiz, Azpeitian udal administrazioan bi indizeen artean ez dago alderik, eta Foru-administrazioan aldea 0,04koa besterik ez da. Aitzitik, Azpeitian nabarmenagoa da Estatuko administrazioaren bi errotulazioen indizeen arteko aldea, hain zuzen, 0,20koa. Laudion 0,03koa da[3] aldea. Errotulu identifikatzaile nagusiari erreparatuta, aipagarria da bi eraikin mota berdinetan udalerri batean eta bestean euskararen eskaintza ezberdina dela (errotulu informatzailearen indizean ez dago ezberdintasunik). Hala, bai Correos-en eta bai INEMen Azpeitian indizea 0,5ekoa da, eta Laudion 0,25ekoa. Beraz, administrazioak berak hizkuntza politika ezberdina du herri batean eta bestean. Kasu honetan bederen, udalerriaren hizkuntza-profilak hizkuntzaren eskaintza mailan eragina baduela esan genezake.

Amaitzeko, aipagarria da kasu batzuetan euskararen presentzia nabarmen handiagoa dela errotulu informatzailean errotulu identifikatzailean baino. Batetik, Laudion hezkuntza arautuan gertatzen da hori eta Azpeitian osasun pribatuan. Bestetik, bi udalerrietan gizarte sektoreko kultura eta aisialdi azpisektorean gertatzen da, eta Azpeitian baita alderdi politiko eta sindikatuen azpisektorean ere. Azkenik, ekonomia sektoreko enpresen arloan ere bi udalerrietan errealitate hori dugu; dena den, aldeak txikiak dira: Azpeitian 0,11 eta Laudion 0,04. Beraz, euskarazko eskaintza zenbait kasutan altuagoa dela ikusten dugu informaziorako errotuluetan erakundea identifikatzen dutenetan baino.

 

Identifikazio hizkuntza eta elkarrizketa hizkuntza

“EUSKAINIren egitura�» atalean aipatu bezala, identifikatzeko hizkuntza, erakundeak harrera egiten digunean erabili duena izango da. Behin identifikatuta, herritarraren gaitasunaren, jarreraren eta ohituren baitan egongo da, besteak beste, elkarrizketa euskaraz jarraitzea. Behin “lehen hitza�» egin digutenean (identifikazio hizkuntza), herritarrak euskaraz eginez gero erakundeak egokitzen badakien ala ez (elkarrizketa hizkuntza) neurtuko dugu. Azken batean, elkarrizketa hizkuntzak hizkuntza gaitasuna edo euskararen ezagutzaren berri emango digu. Ikus ditzagun beheko diagraman bi udalerrien datuak:

GRAFIKOA: “Identifikazio hizkuntza eta elkarrizketa hizkuntza sektoreka�»

 

       
   
 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Azpeitian identifikazio hizkuntza euskararen eskaintzaren batez bestekoa baino zertxobait handiagoa da (0,70). Laudion, aldiz, batez bestekoa baino txikiagoa da komunikazio mota horren indizea (0,17). Indize hauek adierazten dute Azpeitian, deitu dugun lekuetatik % 95 euskaldunak direla; Laudion, berriz, % 27 besterik ez. Proportzioan ere, Azpeitian joera gehixeago dago (0,74) euskaraz dakitenek euskaraz erantzuteko Laudion dagoena baino (0,63); esan behar da, hala ere, aldea ez dela handia.

 

 

 

 

 

 

 

Ikus dezagun bi komunikazio mota horien arteko aldea sektoreka:

Identifikazio hizkuntza eta elkarrizketa hizkuntzaren arteko aldea

Sektoreak[4]

Azpeitia

Laudio

Administrazioa

0,14

0,11

Ekonomia

0,13

0,17

Gizartea

0,12

0,09

Hezkuntza

0,12

0,05

Osasuna

0,08

0,19

Sektore batetik bestera, identifikazio hizkuntzaren eta elkarrizketa hizkuntzaren artean dagoen aldea antzekoa da Azpeitiaren kasuan; administrazioan dago alderik handiena, hau da, euskaraz dakitenetatik euskaraz erantzuteko joera gutxixeago dute hemen. Laudion, berriz, osasunean eta ekonomian hazten da bi datu hauen arteko aldea; alegia, bi sektore hauetan dute joera gutxien euskaraz dakitenek euskaraz erantzuteko.

Idatzizko komunikazioa

Azkenik, idatzizko komunikazioa aztertuko dugu. Atal honetan, erakundeek edo taldeek herritarrekiko harremanetan erabiltzen dituzten dokumentu idatziak jasotzen ditugu (txartelak, fakturak, izen-emate orriak, kartelak, webguneak...). Komunikazio mota hau ere erakundearen izaeraren arabera egokitu beharra izan da (esate baterako, udal egoitza batean edo kirol elkarte batean idatzizko komunikazioa aztertzea oso ezberdina izango da), eta beraz, kasu bakoitzean aztertuko da idatzizko komunikazio hori neurtzeko zein elementu den egokiena. Komunikazio mota honen eskaintza-indizea 0,5 ingurukoa da Azpeitian, eta Laudion, berriz, 0,3 ingurukoa. Azpeitian batez besteko eskaintzaren azpitik dago indize hori (are gehiago, komunikazio motetan eskaintzarik txikiena idatzizko komunikazioan dugu). Aldiz, Laudion, batez bestekoaren (0,23) gainetik dago idatzizko komunikazioaren eskaintza-indizea.

Idatzizko komunikazio mota hau sektoreka aztertuz gero badira ezberdintasun nabarmenak; ikus ditzagun beheko diagramak:

 

       
   
 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Oro har, bi udalerrien batez besteko indizeen joera erakusten dute idatzizko komunikazioen indizeek ere. Alegia, ia sektore guztietan Azpeitian eskaintza-indizea handiagoa da Laudion baino. Baina idatzizko komunikazio-indizeen artean dagoen aldea batez besteko-indizeen artean dagoen aldea baino dezente txikiagoa da, sektore gehienetan. Ikus dezagun beheko taula:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Komunikazio idatzia: Azpeitia eta Laudioren arteko aldea

Administrazioa

0,08

Ekonomia

0,2

Gizartea

0,63

Komunikabideak

0,01

Hezkuntza

0,26

Osasuna

-0,22[5]

Orokorra

0,18

Azpeitian idatzizko komunikazio hizkuntzaren batez besteko indizea 0,46 da eta Laudion 0,28. Bien arteko aldea, beraz, 0,18 da. Alde hori Ekonomia, Gizarte eta Hezkuntza sektorean gainditzen da. Administrazioa eta Komunikabideak sektoreetan bi udalerrien indizea antzekoa da. Beraz, gizartean, herri mailako komunikazio idatzian Azpeitian askoz eskaintza altuagoa dago Laudion baino; alegia, Azpeitian gizarte arloan behaturiko idatzizko elementuen % 97 da euskaraz, eta Laudion % 34. Komunikabideetan (kanpo-faktorea), aldiz, bi herrietan eskaintza oso antzekoa da.

Laudion idatzizko komunikazioaren azterketa xeheagoa

Laudion idatzizko komunikazioan hiru elementu aztertu ditugu: idatzizko harremanetarako elementuak (agiriak, poltsak,...), zabalkunde eta publizitaterako elementuak (katalogoak, kartelak,...) eta web-orriak.

SEKTOREAK

IDATZIZKO HARREMANA

ZABALPENA / PUBLIZITATEA

WEB ORRIA

Administrazioa

0,55

0,54

0,21

Ekonomia

0,08

0,12

0,13

Gizartea

0,35

0,43

0,19

Hezkuntza

0,48

0,4

0,3

Osasuna

0,34

0

–

Euskararen eskaintza txikiena web-orrietan topatu dugu (aurrerago sakonago aztertuko dugu elementu hori). Idatzizko harremanetarako elementuetan euskararen indizea 0,3-0,5 bitartekoa da, ekonomia arloan izan ezik. Ekonomian eskaintza ez da 0,1era iristen; enpresa munduan batez ere eskaintza oso txikia da: 0,04koa, hain zuzen. Hau da, azterturiko dokumentuen % 4 soilik da euskaraz; beste guztiak gazteleraz daude.

Zabalpenari eta publizitateari loturiko elementuetan gorabehera handiak ditugu. Udal administrazioan dugu eskaintzarik altuena, 0,6ko indizearekin; beste muturrean estatuko administrazioa dugu, 0,25eko indizearekin (administrazioko beste bi azpisektoreetan ez dago web-orririk). Gizartean eta hezkuntzan indize hori 0,4 ingurukoa da eta dagokien azpisektore guztietan indizea ere antzekoa da. Aipagarria da ekonomian zabalkundeari loturiko elementuetan ere euskararen eskaintza urria dela, 0,1 baita indizea.

Azkenik, Web-gunea aztertuko dugu sektorez sektore; izan ere, elementu berria izanik, interesgarria iruditzen zaigu euskararen eskaintza zenbatekoa den ezagutzea, besteak beste teknologia berrien aurrean hizkuntzari ematen zaion balioa islatzen baitu datu horrek. Ikus dezagun, beraz, web-orrietan euskararen eskaintzaren indizea zenbatekoa den sektorez sektore:

Lau sektoreetan aztertu dugu web-orria: hezkuntzan, administrazioan, ekonomian eta gizartean. Osasunaren sektorean ez dugu web-orririk aurkitu eta komunikabideetan ez da elementu hori aztertu. Lau sektoreetan web-orrietan euskararen eskaintza 0,3 baino baxuagoa da.

Indizeen arteko konparaketa bat eginez, ekonomiako web-etan hezkuntzako web-en erdia dela eskaintza ikus dezakegu. Administrazioko eta gizarteko web-etan, berriz, eskaintza oso antzerakoa da

Laudiokoa eta Azpeitikoa dira orain arte EUSKAINI sistemaren bidez egindako bi neurketak. Gaur egun, abian dira Arrasate eta Hernaniko neurketak ere; bi herriotan datuak jasotzen ari dira. EUSKAINI azterketa herrian egiteko interesa duzuenok SEI elkartera jo dezakezue eta gurekin harremanetan jarri. Helbide elektronikoa: sei@sortu.org / Tfn.: 943 59 25 56

 


 

[1] Komunikabideak sektorean idatzizko komunikazioan aldizkarien eta egunkarien datuak jaso dira.

[2] Komunikabideak sektorean identifikazio hizkuntzan irratien eta telebisten datuak jaso dira.

[3] Datuak alderagarriak izateko, garrantzitsua da eraikin kopurua eta aztergai dugun elementu kopurua –kasu honetan errotuluak– antzekoa izatea, hala gertatu ezean alderaketak ez baitu zentzurik. Gure azterketan, bi udalerrietan Estatuko administrazioaren eraikin kopurua antzekoa da: Azpeitian lau (Posta eta telegrafoak -Correos-, INEM, notaritza eta propietate erregistroa), eta Laudion hiru (Posta eta telegrafoak, INEM eta Gizarte Segurantza). Guztietan topatu ditugu errotulu identifikatzaileak eta informatzaileak.

[4] Komunikabideen sektorea ez dugu aipatu, sektore horretan idatzizko komunikazioa (aldizkarietan, egunkarietan eta Interneten) eta identifikazio hizkuntza (irratietan eta telebistetan) besterik ez baita neurtzen.

[5] Osasun sektorean Laudioko idatzizko komunikazioaren euskarazko eskaintza-indizea (0,33) handiagoa da Azpeitikoa baino (0,11).

BAT aldizkaria: 
46. 2003ko martxoa. Euskara azterketa "makroetan" eta egitas...
Kokapen geografikoa: 
Euskal Herria
Egilea(k): 
Olatz Altuna; Pablo Suberbiola
Urtea: 
2003