Lanbide Heziketa Euskaraz: Lab-En Ondorioak

Eztabaida honetan eredu eleanitzetan ikasle euskaldunak soilik sar daitezkeela kontuan hartu behar da, ikasle erdaldun elebakarrek ez baitute euskara ezagutza maila nahikorik.

Material pedagogikoen itzulpena lehendabiziko pausoa izan behar da, oinarrizko terminologia eta kalitatezko hizkuntza bermatzeko bidean. Baina hori ez da nahikoa izango. Irakasleen prestakuntza planak aztertu behar dira, egun egiten den eskaintza ia osoa gaztelaniaz izaten baita

LABentzat, parametro orokor batzuetatik abiatu beharra dagoela debate honetan, hala nola: Lurralde guztietan ezin dugula errezeta berdina eskaini eta kontuan hartu beharko dugula bere egoera sozio-ekonomikoa zikloak diseinatzerakoan.

Azkenean, mapa proposamena jatorrizko beharraren eta azterketa baten emaitzaren baitan beharko luke izan eta ez eskualdeei edo langileriari edo ikasleei begira soilik, azterketa eta premia OROKORRAREN baitan baizik. Naziotasuna kontutan beharko luke izan prozesu honek, mugak aldez aurretik gaurko markoetara makurtu gabe

Hezkuntza prozesuak, bere osotasunean hartzen badugu, euskal ereduak berdintasun aukera izan beharko luke ikasketa prozesu osoan zehar eta horren azken isla unibertstitatean ere eman beharko litzateke

Gipuzkoan: buelta eman behar zaio dagoen guztiari. Donostialdea eta Bidasoa-Oarsoaldearen egoerari hain zuzen. “D ereduaren presentzia hain eskasa izateak dena esaten du

Bestelako errealitate bat da hainbat irakaslek bere kabuz sortu duten ikasmaterialen egoera, inoren esku uzteko kezkati azaltzen den irakasleria dugu. Jarrera hori kezkagarria da zenbait ikastetxetan.

Dagoeneko euskalduntze plangintzetan sartuta dauden enpresetan, maila orokorrean eta ez bakarrik barnera begira, urrats eraginkorrak egiteko orduan, maila ezberdinetan koordinaketa bultzatu beharra legoke

Duela gutxi arte, materiaIgintzaren falta zen aitzakia bat: dagoeneko, familia nagusietan behintzat argudio honek ez du sostengurik eta beharrezkoa den sustapen ekonomiko baten bidez beste familietara ere hedatu behar dugu euskarazko materialgintza.

1.- LANBIDE HEZIKETA EUSKARAZ: LAB-EN ONDORIOAK

Jardunaldietan egoeraren nondik-norakoak aztertu eta gero,hainbat ondoriotara heldu gara egin diren eztabaidetan. Hauek guztiak jaso dira garatutako txostenean zehar. LABeko Lanbide Heziketako talde teknikoak bere ondorio propioak aurkeztu nahi ditu, Jardunaldietan jorratutako ideia guztiak aztertu ondoren. Administrazioek bideratu beharko diren negoziazioetan gure jarrera zehazteko erabiliko ditugun ondorioak, alegia.

-Zikloen euskalduntzea:

Plana egin, euskarazko eskaintzarik ez dagoen eskualde/familietan aukerak zabaltzeko. Administrazioari dagokio indarrean jarri nahi duen LHko planaren barruan euskarazko eskaintza-egitasmoak aurkeztea.

Dagoeneko baden euskarazko eskaintza ziurtatu, "blindatu" beharra dago, eta lan berezia egin behar da eskaintza hori jendartean hedatzeko.

Planak eskualde eta familia ikuspegia landu behar du, iritzi zehatz batzuen arabera:

ESKUALDEAK
I.-Eskualde guztietan gutxieneko eskaintza bermatu
FAMILIAK
II.- Publikoarekin harremanak dituzten zerbitzu arloak
III. Euskararen normalizazio bidean dauden enpresen arlo industrialak

-Eredu eleanitzak:

Zikloak euskaratzeko arazoak dauden ikastetxeetan edo familietan erabilgarria/eztabaidagarria izan daitekeen eredua. Eztabaida honetan eredu eleanitzetan ikasle euskaldunak soilik sar daitezkeela kontuan hartu behar da, ikasle erdaldun elebakarrek ez baitute euskara ezagutza maila nahikorik. Errealitate honek beste eztabaida batera eraman behar gaitu, hau da, euskalduntzen ez duten ereduen azterketa eta kritika sakona egitera. Izan ere, egun eredu horietan ikasten duten ikasleek ez dute eredu eleanitzetan integratzeko aukerarik.

Euskaraz eskaintzen den ikastetxeetan/familietan edo berriak zabaltzeko aukera dagoenean D eredu horri eutsi behar zaio (Ingelesaren sarrera azter daiteke). Kontuan hartu behar da euskararen presentziarik eza zikloetan eta gutxieneko oreka bila joan behar dela.

-LHko Lanpostu Zerrendak:

Aurrekoaren guztiaren arabera Lanpostu zerrendak egokitzeko beharra dago. Gaur egun erabiltzen diren irizpideen arabera (indarrean dauden ereduen arabera) ezin daiteke bermatu euskara ezartzeko behar den plantila. Aurreikusi behar da horrelako plan baten ezarpenak dituen beharrak LPZetan eragina izan dezan. Honek, noski, isla izan behar du Lan Eskaintza Publikoan definitzen diren lanpostuetan.

-Prestakuntza eta ikasmaterialak:

Gutxieneko prestakuntza euskaraz bermatu behar da, tamalgarria baita esparru honetako egungo egoera. Material pedagogikoen itzulpena lehendabiziko pausoa izan behar da, oinarrizko terminologia eta kalitatezko hizkuntza bermatzeko bidean. Baina hori ez da nahikoa izango. Irakasleen prestakuntza planak aztertu behar dira, egun egiten den eskaintza ia osoa gaztelaniaz izaten baita. Josu Berraren aurkezpenean esaten den bezala “(...) ikastaroak behar beharrezkoak dira prestakuntza hobetzeko ez ezik, ohiturak eta inertziak aldatzeko ere bai. Ikastaroak ez badira euskaraz egiten, hankamotz geratuko dira eta gure hizkuntza nazionalak esparru honetan ere baztertua iraungo du.

2.- EUSKARA MAPA LANBIDE HEZIKETA IKASTETXEETAN. EUSKALDUNTZEKO ESTRATEGIAK (LAN TALDEAN JASOTAKO AKTA)

Sarrera:

Euskara-mapaz ari garenean zera planteatu nahi dugu: Lanbide Heziketa zikloen eskaintzan zein lehentasun proposatu behar diren urrats eraginkorrak egin ahal izateko. Honen haritik esatea, LABentzat, parametro orokor batzuetatik abiatu beharra dagoela debate honetan, hala nola: Lurralde guztietan ezin dugula errezeta berdina eskaini eta kontuan hartu beharko dugula bere egoera sozio-ekonomikoa zikloak diseinatzerakoan. Bestaldetik, eta bigarren elementu garrantzitsu moduan, euskarazko eskaintza, jendearekin harreman zuzena duten zikloetan lehenetsi beharko dugu, hots: osasungintzan, administrazioan, hezkuntzan e.a. Eta bukatzeko, eskaintza orekatzera jo beharko dugu, hau da: ezin dugu onartu eskualde batean ez egotea euskarazko eskaintza bat bera ere.

Prozedura:

21. lagunek parte hartu zuten lan taldean, bertan Iñaki Mujika LHko zuzendaria izan zen. IAko ordezkariak ere egon ziren.

Euskalduntzearen egoerari gainbegirada egin zitzaion goizeko partean eta arratsaldean hutsuneak detektatzea eta estrategiak eta ereduak azaltzea jo zen helburutzat.

Eztabaida ongi kokatu ahal izateko eta parte hartzera animatzeko asmoz, kontsiderazio batzuk azaldu ziren:

- Zergatik ez dago plangintza orokorrik?

- Lan munduaren eta LHren arteko lotura BEHARREZKOA DA.

- Lan mundua eta LHren arteko lotura. Lan munduan euskararekiko sentsibilitatea pizten ez bada; ezer gutxi egin ahal izango dugu, edo zail izango zaigu, LABen ikastetxeetan SOILIK ERAGlTEA.

- Ikasleek “D eredua aukeratzea eta exijitzea ezinbestekoa da. Horretarako estrategiak jarri behar dira martxan DBH eta batxilergoaren 2. kurtsoko tutore zein orientatzaileen artean presioa egiteko eta eskaera sorrarazteko.

- Ikastetxe modura funtzionatu eta pentsatzen dugunean helburuak lortzen dira, Lea-Artibai kasu.

- Sarean ari garela pentsatzen dugu eta autonomikoki funtzionatzeko kultura falta dugu. Autonomia hori sustatu eta landu beharra dago, ikastetxeen proiektuek indarra har dezaten eta horrela euskalduntze prozesuak benetako urratsak eman ditzan.

- A+D ereduaren arriskuak eta abantailak. Eredu misto hauen atzera pausoak helburuak betetzen ez diren neurrian ikusten dira. Administrazioei dagokie eredu horien azterketa eta diseinu berriak sustatzea, partaide guztiokin batera.

Atalez-atal:

Plangitzaren beharra:

Arazoa orokorra denez gero, plangintza orokorra behar da (honen alde ikasle ordezkariak azaldu dira). Ikastetxe barruan aurrepausoak egin badira, antolaketa eta jardunagatik izan da. Eskualdeka, sozioekonomikoki eta politikoki lehentasunak jarri BEHAR DITUGU, ereduen eskaintza eta erritmoa markatu beharra dago. Administrazioei dagokie mapa horren osaketa.

Atal administratiboan, normalean, bai eta gaurko jardunaldietan ere baskongadetako egoeratik abiatzen gara gehienbat, beraz, garrantzitsua litzateke gaurko markoa administratiboak gainditzeko tresnak eskuratzea.

Plangintza honetan bada berraztertu beharreko beste atal bat non gaurko LH enpresaburuen nahietara makurtuegi dagoela ikusten dugun. Balizko plangintzan menpekotasun horretan oreka bilatu beharko genuke.

Administrazioak mapa diseinatzerakoan irakasleen arazoak ez direla beste egoera eta arazoen gainetik kontsideratu behar garbi eduki behar du.

Mapa osoa egin behar du Administrazioak Herrialde bakoitzak prozesua bere abiaduran egin ahal dezan. Gaurtik aurrera, lan honi ekin behar zaio etenik gabe, eta horretarako garbi dagoena zera da: minimo batzuk markatu, konprometitu eta eskaini behar dituztela administrazioek.

Azkenean, mapa proposamena jatorrizko beharraren eta azterketa baten emaitzaren baitan beharko luke izan eta ez eskualdeei edo langileriari edo ikasleei begira soilik, azterketa eta premia OROKORRAREN baitan baizik. Naziotasuna kontutan beharko luke izan prozesu honek, mugak aldez aurretik gaurko markoetara makurtu gabe. Planifikazioa, azken batean, horretan datza: gaurko egoera abiapuntu hartu baina helburu berrietara iristeko tresna izatea.

Irakasleria:

Irakasleria protagonista nagusienetarikoa dugu prozesu honetan eta bere egoera parametro ezberdinetan aztertzea ere garrantzitsua da, hots: formakuntza, euskalduntzea, egonkortasuna. Honen baitan lan-talde honetan hainbat gogoeta eta irtenbide proposatzen dira.

Irakasleriaren gaitasun linguistikorik eza eta formakuntza arloko errealitatea ere hortxe daude eta hori gainditzeko baliabide gehiago jarri behar dira mahai gainean. Baliabideez gain, irakasle batzuek eta zenbait zentral sindikalek ere diskurtso mailan baztertu beharko lituzkete etapa honetaako euskarazko eskaintzaren aurka duten jarrera erasokorra.

Irakasle elebakarren arazoak konpontzeko (irakasleak soberan daude) ez al da erabiltzen ari "A" ereduaren inplantazioa? Esan bezala, justifikazio pertsonal horiei irtenbidea eman behar zaie baina ez euskarazko eskaintza zigortuz, baizik eta bere lanpostua horren truke mantendu ahal izateko.

Administrazioak, bestalde, ez ditu gaitasuna duten kualifikatutako irakasle guztiak lanean jartzen, horrela sistemak egun berez dituen baliabideak murrizten ditu. Hala ere, gaitasuna daukaten irakasle gehiago egon badago.

LHren berezitasunak aipatu dira, praktikotasuna eta beste ikasketen aldean desberdintasuna, tailerrak, materialak, mundu konplikatua. Aurrekontuak mugatzat jo dira, irakasleria ere bai, lanpostuak mantendu beharra dago nola hala. Administrazioaren aldetik irakasleria ez da murriztu nahi eta prozesu honek bere osotasunean (ereduak, perfilazioa, lanpostuak, eskaintza) luze joko du.

Administrazioak material faltan eta ziklo berriak sortzeko orduan jartzen ditu oztopoak. Irakasleriak, finkoak batik bat, ez du alor berri hauetan aritu nahi eta ez du horren aldeko apustua egiten, lanpostua normalean seguru baitute, orduan irakasle ordezkoengan erortzen da zama eta hauek dira bere ezegonkortasunean proiektuak eta materialgintza aurrera daramatenak, beraz, egonkortasuna oso puntu garrantzitsua da irakasle kolektibo honentzat euskarazko eskaintza ziurtatzeko orduan ere.

Hizkuntza-eredua(k)

Ereduek pisu nabarmena dute debate honetan eta horren aurrean estrategiak erabaki behar ditugu: “D eredua diskriminatua egonik, diskriminazio positibo serio bat beharko luke. Hezkuntza prozesuak, bere osotasunean hartzen badugu, euskal ereduak berdintasun aukera izan beharko luke ikasketa prozesu osoan zehar eta horren azken isla unibertstitatean ere eman beharko litzateke. Jakin badakigu arazoa alderantzizkoa balitz, hots, “A eredua diskriminatua izango balitz, dagoeneko administrazioak neurriak hartuak lituzkeela. Hemeroteka errepasatzea besterik ez dugu ikusteko “A ereduaren sustapena ia modu artifizialean egiten ari dela hezkuntza ez unibertsitarioan batik-bat.. Euskararekin zergatik etapa honetan ez dira hartzen diskriminazio positiborako neurriak?

Honekin batera esan beharra dago, "D" ereduaren eskaintza LHn ezin dela gaurko eskariaren arabera egin, eskari hori egiten dutenek ez baitute aukera hori berdintasunean egiten, alde batetik ematen zaien informazioa akritikoa baita, ez baitu alternatibarik eskaintzen eta, bestetik, dagoen eskaera ez delako orekatua.

Eredu eleanitzak alde batetik ez dira eztabaidatu hezkuntza komunitatean eta, bestetik, kasu batzuetan hainbat irakasle "salbatzeko" eginak daudela dirudi.

Hainbat kasutan ikastetxeek ez dute "D" eredurako urratsa ematen bere plantilaren hizkuntza egoeragatik eta baita ere erosotasunagatik (material berriak, erdaraz aritzea errazagoa da e.a.). Ikastetxe horiek eta adrninistrazioak hartu beharko dituzte erantzukizun minimoak, “D eredua ziurtatzera beharturik.

Lurraldeka, honela ikusten ditugu egoera eta proposamenak:

- Araban: Aiara eta Gasteizen “D ereduaren eskaintza ziurtatu behar da.

- Bizkaian: Bilbo, Ezkerraldea, Hego-Uribe eta Ipar Uriben “D ereduaren eskaintza minimoa ere ziurtatu behar da.

- Nafarroan: Sakana eta lruñea aldean “D ereduaren eskaintza minimoaren aldeko borroka ireki behar da. Marko politikoa gaindituz. Mendialdearen esperientzia babestu eta indartu behar da, hau, herrialde osoan esperientzia bakarra izatea larriki interpretatzen da.

- Gipuzkoan: buelta eman behar zaio dagoen guztiari. Donostialdea eta Bidasoa-Oarsoaldearen egoerari hain zuzen. “D ereduaren presentzia hain eskasa izateak dena esaten du. Larriki jotzen da.

 

“D eredua gaur egun ziurtatzen den tokietan beste aurrepauso batzuk egiteko baldintzak bermatu, ziurtatu beharko dira.

Hezkuntza osoaren politika eredua “Aren aldekoa dela garbi dago eta eredu honek euskaraz bizitzea ziurtatzen ez duenean lotsagarria da horretara lerratzea. Ikasleei ezin zaie gehiago eskatu, hizkuntza eredua aukeratzeko eskubidea baitute.

Eleaniztasuna iruzurra da euskarazko eskaintzari begira nahiz eta puntualki esperientzia positiboren bat izan. Proiektu eleanitza, egitekotan, erdarazko eskaintza hutsa dagoen ikastetxeetan aplikatu beharko litzateke eta ez euskarazko eskaintza ematen den horietan.

3.- IKASMATERIALAK ETA PRESTAKUNTZA (LAN TALDEAN JASOTAKO AKTA)

Lan-taldean bildutako partaideak ikastetxez ikastetxe: Iurreta GBLHI, Amurrio Institutua, Eibar Institutua, Don Bosco, Botika Vieja, Irun DBH, Aguraingo ikastetxea, Zamalbide Institutua eta Xabier Aramendi.

Lan-taldean jorratu eta aipatutakoak, puntuz puntu ondorengoak izan ziren:

Ikasmaterialen egoerari dagokionez:

1. Ikasmaterialak sortzeko ditugun baliabide nagusiak: R400 ikastaroak, EIMA deialdiak eta Lanbide-Ekimena aztertu eta horietako bakoitzean sortu edota sortze-bidean diren ikasmaterialen informazioa zabaldu da.
2. Jasotako inpresio orokorra izan da sortu diren euskarazko ikasmaterialak ez direla ezagutzen eta lehenengo ondorioa informazioa zabaItzeko eta ezagutarazteko saiakerarik eza izan da.
3. lRALEko R400 ikastaroetan sortu den ikasmaterialen berririk ez dago, saiakera bakarra Toribio Etxeberria egitasmopean sortutako hiru ikasmaterial dira, eta lehen adierazi legez, ikastetxe gehienek ez dute ikasmaterial hauen berririk. EIMA deialdietan sortutako ikasmaterialak topatzeko gunearen berri zabaldu da, lan gehientsuenak www.elhuyar.com gunean topatuko ditugu.
4. Lanbide-Ekimena dela-eta sortu diren ikasmaterialak, eta sortze-bidean daudenen berri zehatzik ez dago ikastetxeetan. Informazio hau ezagutzeko HETELeko Leire Velaren helbide eletronikoa zabaIdu da, hetel@hetel.org.
5. Bestelako errealitate bat da hainbat irakaslek bere kabuz sortu duten ikasmaterialen egoera, inoren esku uzteko kezkati azaltzen den irakasleria dugu. Jarrera hori kezkagarria da zenbait ikastetxetan. Jarrera horren arrazoiak egun ElMA bezalako deialdien bitartez jaso daitezkeen laguntza ekonomikoen berri ez izatea izan daiteke.

Ikasmaterialak sortzeko bide hauek dituzten eragozpen nagusiak aipatu dira:

1.- IRALE R400ari dagokionez:

  • Ikasmaterialak sortzeko epea laburregia da.
  • Aurrerantzean, behin eta berriro aipatuko dugun ordezkoen figurak dituen eskubide urriak aipatu dira. IRALEko ikastaro hauetan ez dute parte hartzerik, eta neurri handi batean beraiek dira ikasmaterialak sortu behar izaten dituztenak.
  • Aurten R400en talde bakarra dago, eskaera urria da oso, beraz.

2.- EIMA deialdiak:

  • EIMA deialdietan parte hartzen duen orok, lanorduz kanpo jorratu behar izaten du ikasmateriala eta jarrera boluntario horrek ez dirau betiko. Berriro ere, ordezkoen partaidetza handia aipatu da. Kalitatezko materialak deialdi honen bitartez sortzen dira baina etorkizunari begira ez da irtenbiderik egokiena, liberazioak planteatzen ez diren bitartean bederik.

3.- Lanbide-Ekimena:

  • Garrantzia handiko ekimena izanagatik, ezarritako lehentasunak direla eta, espezialitate bakartiak, osasungintzak, esaterako, ez du emaitzarik jasoko hainbat urtetan.
  • Ikasmaterial hauek itzulpen hutsak dira gehienetan, ez daude egokituak, beraz, gure ikastetxeetako hainbat beharretara.

Prestakuntzari dagokionez:

Hizkuntza teknikoan trebatzeko IRALE R300 eta euskaltegiak aipatu dira.

Terminologia arazoak argitzeko Euskalterm, Duda-Muda, UZEI gunek aipatu dira.

Lan-talde honetan zenbait proposamen aipatu dira:

  • IRALE R300 nahiz R400 ikastaroen iraupena luzatu behar da.
  • Euskarazko ikasmaterialak sortzeko ardura sarritan ordezkoengan dagoenez, hauei guztiei eman behar zaie R ikastaro hauetan parte hartzeko aukera, horrela.nahi izango balute. HE lortzeko horrelakorik egiterik bada, ikasmaterialak sortzeko aukera ere eman behar zaie.
  • Ikasmaterialak sortzeko ardura hartzen duen ordezkoari nolabaiteko egonkortasuna (bi, hiru, lau urtez…) ematea beste aukera posible gisa aipatu da.
  • EIMA deialdietan parte hartzen duen irakasle-taldeak ordu murrizketa bat, erabatekoa edota ordukakoa izan beha luke.
  • Bestelako esparru batzuetan ere aukerak zabaldu beharko lirateke, hala nola, Curriculum ikerketarako liberazioak (soldataren %80az??), Ikastolen Federazioak garai batean proposatutako liberazioen antzekoak.

Enpresetako esperientzia lan ildoaren ondorioak. Lan taldean jasotako akta

1.- Euskara era integralean hartu behar da:

Integraltasun kontzeptua, lanbide heziketa eta formakuntzaren ardatz berria denez, ezin dugu ulertu hizkuntza normalizaziorik gabe, non euskarak hartu behar duen lehentasunezko presentzia.

2.- Euskara plangintzetan sartuak dauden enpresen koordinazioa:

Dagoeneko euskalduntze plangintzetan sartuta dauden enpresetan, maila orokorrean eta ez bakarrik barnera begira, urrats eraginkorrak egiteko orduan, maila ezberdinetan koordinaketa bultzatu beharra legoke: bai plangintza prozesuko aurrerapausoak zein akatsak gainditzeko estrategiak erabakitzerakoan, bai maila geografikoan, eskualdean adibidez, egin diren planak elkarrekin martxan jartzeko, baita ikastetxeekin, praktikak egiterakoan gauza daitezkeen estrategiak definitzeko ere. Gogoratu beharra daukagu, nahiz eta jardunaldi hauetan landu ez, EUSKARAREN KONTSEILUAn beste askoren artean gure esparru hau jorratzen zuten eta duten hiru lantalde daudela: formakuntza, hezkuntza eta lan mundua, non multzo bakoitzeko partaideek barnera zein kanpora begira koordinaketa eta elkarlan ezberdinen bidez, euskara sustatzeko konpromisoa hartzen baitzuten. Lan talde hauetan hartu ziren delako konpromisoak berrindartu eta eta berrantolatu behar ditugu aurrerantzean.

3. Euskara plangintzak babes juridikoa izan behar du eta horretarako administrazioaren inplikazioa behar da:

Ezinbestekoa da sail ezberdinen babes juridikoa eta diskriminazio positiboa egoera diglosikoan dagoen hizkuntza bat sustatu beharrean gaudelako. Bai irakaskuntzan zein lanean diskriminazio hori bultzatu behar dute Administrazioek, jakinaren gainean egun irakaskuntzan batik-bat, hainbat irakasle erdaldunekin ditugun arazoak direla medio oztopatzen dela nabarmenki hizkuntza normalizazioa. Dena den, ez dugu ahaztu behar Administrazioari exijitzeaz gain, herri ekimena dela Euskal Herriaren ahalmen garrantzitsua eta ezin dugula edozein aurrerapauso, ezta esparru hauetan ere, Administrazioen eskuetan soilik utzi. Eragin behar dugu jendartetik bertatik berriro hemen eztabaidatu diren hainbat alor bereganatu eta exijentzia maila bihur daitezen, Administrazioek nahi horri irteera eman diezaioten.

4. Sindikatuen jarrera aktiboagoa behar da. (Nominak euskara hutsean eskatu, lan hitzarmenetan euskara plangintza eskatzea, e.a.)

Sindikalgintzan, etapa honetan eta enpresetan, asko dago egiteke baina antzematen ditugu, eta ez da gutxi, estrategiak eta helburuak; bi elementu hauek garbi izanez gero, hurrengo urratsa sindikatuen konbentzimenduan eta inplikazioan datza. Hitzetatik ekintzetara pasatu beharra daukagu: barne-eztabaida beharrezkoa da, esandako helburuen inguruko bame-gogoeta eta teorizazio lanaren ondoren urratsak egitea negoziazio mahaietan, komiteetan, elkarlana bultzatu bidea azkartu dadin eta presionatu Administrazio zein enpresaburuei, formakuntza, zikloen eskaintza, irakasle-lanpostuen perfilazioa, baliabideak, egonkortasuna bezalako ildoak behin betikoz finka daitezen.

5. Bezero garen neurrian euskara exijitu. (Erosten dugun produktuaren etiketa euskaraz egotea eskatu, fakturak, aurrekontuak, e.a.)

Azken ondorio hau kontsumo-produktoei lotuagoa izan arren, parafrasea dezakegu bezero hitza irakaskuntzan ere. Ikasleak jaso behar duten hezkuntza eta formakuntzaren bezeroak diren heinean, beraiei dagokie bi alor hauetan euskarazko eskaintza jasotzea. Gainditu behar dugu dagoeneko hainbat aitzakia etapa hau euskalduntzeko orduan dituen “arazoak desegiteko. Duela gutxi arte, materiaIgintzaren falta zen aitzakia bat: dagoeneko, familia nagusietan behintzat argudio honek ez du sostengurik eta beharrezkoa den sustapen ekonomiko baten bidez beste familietara ere hedatu behar dugu euskarazko materialgintza.

Beste argudio bat, eta beharbada indartsuena, hauxe da: derrigorrezko hezkuntza burutu arte, nola edo hala euskararen transmisioa ziurtatzen da eta hori nahikoa omen da, ez dago zertan inbertsio gehiagorik egin ondorengo etapa euskalduntzeko ezta langileen formakuntza eta koalifikazioa bera ere. Argudio horiek deuseztatu behar ditugu maila diskurtsiboan, nork bere esparrutik, kanpaina egokiak eginez euskarazko lanbide heziketaren balioa eta kalitatea aldarrikatuz. Bezerook (ikasle, guraso, jendartea bera), presiobide izan behar gara Administrazio eta jendartearen aurrean gai hauetaz ematen diren iritzi eskaintza eta sustapenak azkar daitezen. Gure eskuetan ere badago.

BAT aldizkaria: 
44. 2002ko iraila. Europako Batasunaren geroa I Hizkuntz...
Kokapen geografikoa: 
Euskal Herria
Egilea(k): 
Esteban Agirre
Urtea: 
2002