Hizkuntza plangintza Unibertsitate-ikastaroa

euskararen normalkuntzan behar-beharrezkoa da ezagutza kualifikatuagoa eta sistematikoagoa izatea, eta premia horri aurre egiteko antolatu da hizkuntza plangintzarako ikastaro hau.

ikastaroak diseinu malguari eutsi nahi dio, horrekin balizko ikasleen premi ezberdinei aurre egiteko asmoz. Malgutasun horrek eskaintzen diren edukietan izan behar du isla eta baita ikasketa mota bakoitza gainditu ondoren eskaintzen den ziurtagirian ere

Graduondoko Diploma Unibertsitarioa

lortu nahi dutenei ikasgai edo atal bakoitzean ebaluaketa egingo zaie. Hori ez ezik, sakontze saiorako lana ere burutu beharko da. Ikasleak ikastaroa gainditua izateko guztira 25 kreditu (250 ordu edo oren) bete beharko ditu gutxienez

SARRERA

Eusko Ikaskuntzak, Euskal Herriko Unibertsitate (EHU) Soziologia 2 saila, Udako Euskal Unibertsitate (UEU) eta SEI elkartearekin batera, HIZKUNTZA PLANGINTZA UNIBERTSITATE-IKASTAROA antolatu du 2001-2002 ikasturterako.

Aurrez-aurreko irakaskuntzaren eta irakaskuntza birtualaren abantailak uztartuta, ikastaroak diseinu malguari eusten dio horrekin balizko ikasle mota ezberdinei eta beren premiei aurre egiteko asmoz.

Malgutasun horren haritik, ikastaroak iraupen nahiz edukien aldetik aniztasun handia eskaintzen du; ondorioz, izena emateko eskakizunak eta baita ikasketak burutu eta gero lor daitezkeen ziurtagiriek balio akademiko ezberdinak izango dituzte.

FUNTZIO BANAKETA

Partaidetza zabal hori bakoitzari dagozkion funtzioen arabera ondoren zehazten da:

  • Ikastaroaren ardura antolaketa eta kudeaketa orokorrak, akademikoak nahiz administratiboak, Eusko Ikaskuntzaren gain egongo dira, nahiz eta irakaskuntza presentziala UEU eta SEIren laguntzarekin burutuko duen, beti ere Administrazio Publikoaren hizkuntz normalkuntzarako plangintza eta irizpideak kontuan hartuta. Hori ez ezik, Eusko Ikaskuntza irakaskuntza birtualaz ere arduratuko da, oso osorik. Euskal Herriko Unibertsitateak, bere aldetik, Graduondoko Unibertsitate Diplomaren balio akademikoa bermatu eta horri dagozkion ziurtagiriak eskainiko dizkio ikastaroari. Bestalde, ikastaroaren zuzendaritza akademiko orokorra Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia 2 saileko irakaslea den Iñaki Martínez de Lunak hartuko du bere gain. UEUk eta SEI elkarteak ikastarori egingo dizkioten ekarpenak hauxek izango dira: ikastaroko ikasleak aukera izango dute UEUk eta SEIk antolatuko dituzten soziolinguistikazko ikastaro presentzialetan doanik parte hartzeko. Bestalde, ikastaroaren bukaerako Sakontze eta Hobekuntza saioa, UEU eta SEIren ardurapean burutu ahal izango dute horrela hautatuko luketen ikasleek. Azkenik, UEUk nahiz SEIk ikastaroaren eta ikasleen esku jarriko dituzte beraien materialak soziolinguistikoak: BAT aldizkariaren fondoa, Soziolinguistika Bildumako fondoa, euskalgintzarako garatutako euskarri informatikoak (Indexplá euskaraz, Neurkareletik, Begira, Ofercat...) etab.

HELBURUAK

Euskararen normalkuntza aspaldian abiatu bazen ere, sarri askotan prozesu horren baitako barne-mekanismoez ondo jabetu gabe jokatzen da, soziolinguistikazko ezagutza-sakonaren falta dela medio.

Horregatik, euskararen normalkuntzan behar-beharrezkoa da ezagutza kualifikatuagoa eta sistematikoagoa izatea, eta premia horri aurre egiteko antolatu da hizkuntza plangintzarako ikastaro hau. Honen helburu zehatzak honako hauek dira:

  1. Soziolinguistikaz oinarrizko ezagutza eskaini. Hizkuntz egoeraren berri zehatza jaso ahal izateko beharrezkoak diren metodologiez eta teknikez jantzi. Hizkuntz egoera hobeto ulertzeko eta normalkuntzarako bidean hartu beharreko estrategiak finkatzeko lagungarriak diren oinarri teorikoak eskaini. Euskararen normalkuntzaren plangintzarako metodologiez eta lanabesez jantzi. Hizkuntz gutxituei teknologia berrien eskutik datozkien erronkak eta eskaintzen zaizkien aukera berriak ezagutu. Euskararen egoeraren berri zehatza eskaini, eta baita Euskal Herriko gizarteak hizkuntzekiko eskaintzen dituen baldintzenak ere.

IKASTAROA NORENTZAT?

Ikastaroa bost motatako ikasleri begira dago prestatuta:

  1. Egun euskara teknikari lanetan diharduten edo egunen batetan zeregin horietan aritzeko asmoa duten guztientzat, zeregin horietarako prestakuntza profesional eta egokia eskainiz. Urteetako jardun profesionalaren ondorioz eskarmentua duten profesionalek, egun agertzen diren premia eta erronka berrien aurrean euren gaitasun eta jakituria eguneratzeko aukera izan dezaten. Unibertsitate ikasketak burutu dituzten ikasleentzat eta ikerlarientzat, euren formazio eta titulazioaren osagarri gisa. Toki eta Foru administrazioan, hezkuntza sisteman eta antzeko lan-arlotan, hizkuntz normalkuntzan erantzukizun publikoa duten askok euren eginkizunak aurrera eramateko oinarri sendoagotik abia daitezen. Euskalgintzako euskaltzale edo euskara inguruan dihardutenentzat, beren gogoko gai horietan funtsa sendoago batetik abiatuta lan emankorragoa egin dezaten.

ESKAINITAKO IKAS-IBILIBIDEAK

Arestian aipatu bezala, ikastaroak diseinu malguari eutsi nahi dio, horrekin balizko ikasleen premi ezberdinei aurre egiteko asmoz. Malgutasun horrek eskaintzen diren edukietan izan behar du isla eta baita ikasketa mota bakoitza gainditu ondoren eskaintzen den ziurtagirian ere.

Beraz, interesatua dagoen edonork izena eman ahal izango du, baina, sartu-aurreko ikaslearen formazioaren arabera, ikastaro hau burutu izanari buruzko ziurtagiria lortzeko aukerak ezberdina izango dira. Batzuk eta besteak ondoren agertzen dira:

 

ANTOLAKETA

Baldintza teknikoak: Ikastaroan parte hartu nahi duen orok Multimedia sistemaz hornitutako PCa nahiz McKintosh-a ordenagailuak erabiltzeko aukera ezinbestez kontatu beharko dute bere kasa.

Egutegia:

Iraupena: 2001-2002 ikasturtea. Sakontze Saiorako egitasmoaren aurkezpena 2002ko maiatza arte luzatuko da, eta esparru horretan buruturiko lana aurkezteko epeak iraila arte iraungo du.

Ebaluaketa: Ikasleak hautatutako ikasgai edo moduluen arabera berariazko ebaluaketa egingo da:

  1. Graduondoko Diploma Unibertsitarioa lortu nahi dutenei ikasgai edo atal bakoitzean ebaluaketa egingo zaie. Hori ez ezik, sakontze saiorako lana ere burutu beharko da. Ikasleak ikastaroa gainditua izateko guztira 25 kreditu (250 ordu edo oren) bete beharko ditu gutxienez:
    1. Soziolinguistikaren Hasi-Masiak, Egoera Soziolinguistikoaren Diagnosia eta Hizkuntz Normalkuntzarako Jarduna esparruetan eskaintzen diren 24 kredituetatik (240 orduetatik) ikasleak berak hautatutako gaietan gutxienez 20 kreditu (200 oren edo ordu) bete beharko ditu. Bost kreditu (50 oren edo ordu) derrigorrez Sakontze Saioaren bidez lortu beharko dira.
    Beraz, ikastaroak eskaintzen dituen kredituen (29) eta ikastaroa gainditzeko eskakizunen (25) artean badago malgutasun-tarte bat, ikaslearen interesik pizten ez duten gai batzuk saihestu ahal izateko eta ikastaroak ikasleen premiei hobeto erantzun diezaien . Ikastaro solteak (UEU eta Eusko Ikaskuntzaren Egiaztagiria): hautatutako ikasgai edo moduluen arabera berariazko ebaluaketa.

Ikastaroen ebaluaketa: Eskainiko diren ikastaroen kalitatea bermatzen laguntzeko asmoz, ikastaro bakoitzaren bukaeran ikasleek beraiek ikastaroen diseinua, irakasleen jarduna, jasotako edukiak, antolaketa eta kudeaketa ebaluatuko dituzte.

Irakaskuntza-hizkuntza: Ikastaroak euskara hutsez eskainiko dira, UEUren ardurapekoak behinik-behin; Eusko Ikaskuntzak ez du baztertzen bereak beste hizkuntzaren batean ere zabaltzea.

Ikastaroaren kostua:

 

 

 

BAT aldizkaria: 
38. 2001eko martxoa. Hizkuntza eskubideak eremu pribatuan...
Kokapen geografikoa: 
Euskal Herria
Egilea(k): 
Iñaki Martínez de Luna
Urtea: 
2001