Plataforma Per la Llengua, katalanez etiketatzearen aldeko ekimena

Kanpainaren ondoren helburua bete ez bazen ere, emaitzarik utzi zuen. Enpresa amerikarrak Kataluniako iragarkiak nagusiki katalanez egiten hasi zen (aurretik gaztelera izaten zen nagusi).

Hizkuntza Politikako Legeari buruzko eztabaidan Plataformak etiketaiaren gaiari zegokionez Katalunian komertzializaturiko produktu guztiak gutxienez katalaneraz errotulaturik egotea eskatu zuen. Etiketa bezalaxe propaganda eta kontsumitzailearentzako argibide orriak ere katalaneraz egotea aldarrikatu zuten.

Ardo Ekoizleekin izandako harremanetan argi ikusi zuten ekoizle gehienak katalanez etiketatzearen aurka egon arren, ez zegoela ez merkatu mailako arrazoirik ez eta eragozpen ekonomikorik ere jarrera hori arrazoitzeko.

Pocahontas ezin da katalaneraz mintzatu

: 1995ean Disneyk haurrei zuzenduriko superprodukzio hori gazteleraz eman zuen Kataluniako zinemetan. Honen aurrean protesta egiteko elgarretaratzeak egin ziren hiri nagusietako zinema handienen aurrean.

Kanpaina honen ondorioz Nôtre Dameko konkorduna filmaren lehen emanaldia katalanerazko bertsioarekin egin zen eta zinemetan eskaini zen bitartean gaztelerazkoak baino askoz ikusle gehiago izan zuen.

Ekimen hau 1992an jarri zen martxan autonomia aroak hizkuntza arloan eman zuenaren irakurketa kritikoa gizarteratuz. Irakurketa honen inguruan hizkuntzaren aldeko zenbait erakunde eta mugimendu politikoetako gazte sail zenbait elkartu zen. Ekimenak, bestalde, Valentzia eta Balear irletako mugimendu zenbaiten babesa jaso zuen.

Plataforma osatzen dutenen aburuz aro honetan katalaneraren normaltasuna berrezartzeko ezinbestekoak diren hainbat eremutan ez da ezer aurreratu edo atzera egin da. Eremu aipatzen dituztenak, besteak beste, honakoak dira: zinema eta ikusentzunekoen industria, enpresa eta lan mundua, informatika, produktuen etiketaia, eremu publikoa, justizia...

Hizkuntza katalanak bizi zuen erasoaren aurrean gizartea erantzun gabe gelditzen zela zeritzoten, eta Kataluniako gobernuak, berriz, bere hiritarren hizkuntza eskubideen defentsa ahula egiten zuela.

Plataformak hiru helburu nagusi ditu:

  1. Katalanerari egiten zaizkion erasoak salatu eta beroiei aurre egitea; Eremu zehatzen normalizazioa sustatzea gai zehatzetan eragiten duten kanpainen bidez; Hizkuntza legedia berria eskatzea, ausarta eta katalanera behar bezala babesteko balio izango duena.

“Etiketaia katalanez nahi dugu» Plataformaren lan ildo sendoa

1996an Auzitegi Konstituzionalak Kataluniako legediaren aurka Madrilgo gobernuak jarritako helegiteari erantzunez, Generalitateak bere lurralde eremuan katalanezko etiketaia agintzeko eskubidea duela adierazi zuen (Ikus honi buruz zer dioen Milian i Massanak bere artikuluan). Bistan denez, epai horrek berak beren beregi aipatzen du Madrilgo gobernuak, Espainia osoan gaztelera inposatzeko duen eskumena.

Egoera honen aurrean Plataformak “Etiketaia Katalaneraz nahi dugu» lemapean manifestazio jendetsua egin zuen Bartzelonan eta Generalitateari katalunian saltzen diren produktu guztiak katalaneraz etiketatzera behartzen duen dekretu bat berehala onartzea eskatu zioten. Antzeko ekimenak egin ziren kataluniako hiri nagusietan eta oihartzun handia izan zuen prentsan.

Horren ondoren gau bakar batean 1.000 publizitate hesitan “Informazio orriak, etiketak eta publizitatea KATALANERAZ nahi ditugu» zioten iragarkiak jarri zituzten. Gaia gizarteratzeko ekimen horien ondoren bi izan ziren jorratutako lan ildoak. Batetik, Generalitatea prestatzen ari zen lege berriak gaiari erantzun egokia ematea, eta bestetik, enpresariei gizartearen eskaera jakinaraztea.

Hasierako ekimenen artean egin zen Coca-Colari zuzendutako kanpaina. Helburua Coca-colak bere produktuak katalaneraz etiketatzea zen. Kanpainaren barruan egindakoen artean ikusgarriena, Plaça Catalunyan 18.000 Coca-cola ontzi biltzea izan zen. Ontzi horiekin, “Etiketa ezazue katalanez» esaldia idatzi zuten. Horrezaz gain, ehundaka kexa dei eginez Coca-Colaren bezeroarekiko arreta telefonoa blokeatu zuten; Espainiako Coca-cola fundazioko lehendakariak irekitako ekitaldi bat eten... Kanpainaren ondoren helburua bete ez bazen ere, emaitzarik utzi zuen. Enpresa amerikarrak Kataluniako iragarkiak nagusiki katalanez egiten hasi zen (aurretik gaztelera izaten zen nagusi).

2000. urteko azaroa eta abenduan zehar Kataluniako enpresarien elkarteekin biltzen hasi ziren, horien artean Penedés-eko Ardo Ekoizleen elkartearekin.

Elkarrizketa horietatik honako ondorio hauek atera ditu Plataformak:

  1. Katalaneraz etiketatzeagatik enpresa horiek egin beharko lituzketen gastuak oso txikiak izango lirateke. Gehienek ez dute ongi ikusten katalaneraz soilik etiketatzea horrek katalaneraz mintzo den lurraldetik kanpo produktuaren zabalpena eragozten duelakoan. Kontsumitzaileek nahiago dute aukeran katalanerazko testua duen etiketa eleanitza (bi edo hizkuntza gehiago dituena). Honela, etiketa eleanitzaren bidez produktu bat stock-ean egonez gero herrialde bat baino gehiagotan sal daiteke eta bide batez kontsumitzaile katalanek eskatzen dutena asetzen da. Iritzi hau»Aceptabilidad del cambio de etiquetas al idioma catalán, en Madrid» izeneko ikerlanean jasota dago. Penedés-eko Ardo Ekoizleen Elkarteak agindutako lana da eta bertan ageri denez Madrilgo ardo kontsumitzaileek nahiago dute elebitan etiketaturiko ardo botila, gazteleraz soilik etiketaturikoa baino.

Horren aurrean Plataformak honakoa irizten dio:

  1. 1. Etiketaian katalana agertzea beti kontsumoa laguntzen duen ezaugarria da, ez da kaltegarri (Institut de Sociolinguüística Catalanak agindutako ikerketa batek adierazten duen lez). Arestian 1 eta 3 puntuetan esandakoa kontua hartuz, Plataformak uste du okerra dela esatea katalaneraz ere etiketatzeak kaltea dakarrela enpresa katalanentzat. 2. Enpresek egunean egon nahi badute eta kontsumitzaile katalanen eskaeraren arabera egokitu behar baldin badute, berehala hasi behar dute katalaneraz ere etiketatzen, hori arautzen duen lege bat egon nahiz ez.

Irakurketa horretatik abiatuz, Hizkuntza Politikako Legeari buruzko eztabaidan Plataformak etiketaiaren gaiari zegokionez Katalunian komertzializaturiko produktu guztiak gutxienez katalaneraz errotulaturik egotea eskatu zuen. Etiketa bezalaxe propaganda eta kontsumitzailearentzako argibide orriak ere katalaneraz egotea aldarrikatu zuten.

Etiketaiaren gaiarekin batera justizia, hedabideak edo ikusentzunezko produktuetan katalanera normalizatzeko proposamen andana egin zuten.

Katalanez etiketatzearen aldeko kanpaina lau jarduera eremuri zuzendurik dago: 1.- Instituzio publikoak; 2.- Hizkuntza eta kultura arloko sentsibilitatea duten erakunde pribatuak; 3.- Alderdi politikoak; 4.- Enpresa ekoizleak.

Eremu bakoitzean helburu bereziak jarri dituzte. Kasu batzutan erosketa egiterakoan katalanez etiketaturiko produktuak lehenesteko erabakia hartu ahal izango da, beste kasu batzutan aski izango da legedia betetzera iristearekin.

Generalitatea, Udalak eta Eskualdeko Kontseiluetan proposamena legez bideragarria da, izan ere, legeak berak agintzen du eremu horietan lan ildo hori gauzatzea.

Lege horrek berak Jatorrizko Izendapenaren lege berrian eragingo du. Jatorrizko izendapena duten produktuek ezinbestean gutxienez katalaneraz etiketaturik egon beharko dute.

Kanpainaren helburuak:

Inkestek diotenez hiritar katalanek pareko bi aukera dituztenean katalaneraz etiketaturik dagoen produktua hautatzeko joera dute, gaztelarezkoa baztertuz. Hautu hori, ordea, ezin izaten da gauzatu katalaneraz etiketaturiko produktuen eskaintza hutsaren hurrena baita, eta gehienetan ez da beste hizkuntzetan etiketaturiko produktuei konkurrentzia egiteko moduan egoten. Katalanez etiketaturiko produktuen eskaintza sendo batek soilik lortuko du joera iraultzea.

Ardo Ekoizleekin izandako harremanetan argi ikusi zuten ekoizle gehienak katalanez etiketatzearen aurka egon arren, ez zegoela ez merkatu mailako arrazoirik ez eta eragozpen ekonomikorik ere jarrera hori arrazoitzeko. Plataformaren aburuz eragozpen nagusia gizartean katalanez etiketaturiko produktuen eskaera egun oraindik ahulegia izatea da.

Gabezia horri, ordea, ezin zaio jarrera indibidualetik erantzun, ahalegin handia eskatzen du eta emaitzak ez dira ahaleginaren parekoak. Enpresak bere etiketaia politika mugitzera behartu ditzakeen presioak oso handia izan behar du. Horregatik, Plataformak erakunde publikoen erosketa politikan eragiten saiatu nahi du lehenik. Izan ere, erakundeok sortzen duten negozio bolumenak badu aski indar honelako eskaera baten aurrean enpresak mugiarazteko.

Kanpaina honen helburua ez da produktu edo enpresa jakin bat sustatzea. Kanpaina honek katalanez etiketaturik dauden produktuen kontsumoa handitzeko egoera egokia bilatu nahi du. Eta honela, arrazoi ekonomikoak medio, legearen agintez egin nahi izan ez dutena egitera bultzatu enpresarik uzkurrenak. Plataformaren aburuz ura, ardoa eta cava dira beharbada lehia honetan emaitza onak lortzeko eremurik egokiena. Izan ere, alor horretan aurretik lan handia egin izan da Katalunian.

Kanpaina legeak agintzen duenaz baliatzen da, legeak berak baitio katalanez ere etiketatu behar dutela “Generalitatearen aurrekontuetatik laguntza, kreditu edo abalak jasotzen dituzten enpresa guztiek».

Hitz bi etiketaiari buruzko legedia katalanaz

Etiketaiari buruzko legedia ez da bereziki sakona eta ez dago oso garatua, baina Generalitateko diruetatik laguntza jasotzen duten enpresa horien kasuan jarritako helburua betetzeko aukera eskaintzen du.

1/1998 Hizkuntza Politikako Legeak ezartzen ditu etiketaiari buruzko arauak. Bi dira bereziki arreta eskatzen duten atalak, sozioekonomia eta laguntza instituzionalaren arlokoak:

30. artikulua

Enpresa publikoak

Generalitateko enpresa publikoak eta udal gobernuetakoak, eta baita esleipenez zerbitzuak kudeatzen dituzten enpresek ere, katalanera erabili beharko dute bere jardunean, barne dokumentuetan nahiz errotulazioan, erabiltzeko argibideetan, etiketatian, produktuen enbalajean edo sortu nahiz eskaintzen dituzten zerbitzuetan.

37. artikulua

Sustapen neurriak

  1. Generalitateko gobernuak katalaneraren erabilera lagundu eta sustatuko du lan jardueretan, jarduera profesionaletan, salerosketetan, publizitarioetan, kulturaletan, sozialetan, kirolezkoetan, ludikoetan nahiz bestelakoetan. Generalitateko gobernuak eta udal gobernuek, dagokien arloetan katalaneraren irudi publikoa eta erabilera sustatu behar dituzte, eta hizkuntza katalanaren normalizazio eta sustapenarekin loturiko ekimenak laguntzeko diru-laguntzak edo salbuespen fiskalak jar ditzakete indarrean.

Legeaz gain 1989ko martxoaren 9an Kataluniako Parlamentuko Kultur politikako batzordeak hartutako erabakiak honela dio:

  1. Egin beharrekoak egin Generalitateko aurrekontuetatik laguntzak, kredituak edo abalak jasotzen dituzten entrepresek katalanez etiketa ditzaten Katalunian saltzen dituzten produktuak. Egin beharrekoak egin Generalitateko aurrekontuetatik laguntzak, kredituak edo abalak jasotzen dituzten entrepresek katalanez egin ditzaten katalunian egiten dituzten publizitate ekimenak.

Kanpaina honen baitan lan berezia egin zen Parlament-ean ordezkaritza duten alderdi politikoekin. Besteak beste, haien jarraitzaileei gaiaren berri eman eta katalanez etiketaturiko ur, ardo eta kavak soilik kontsumitzeko konpromezua har zezaten.

Eranskina:

Buruturiko beste zenbait ekimen:

  • Pocahontas ezin da katalaneraz mintzatu: 1995ean Disneyk haurrei zuzenduriko superprodukzio hori gazteleraz eman zuen Kataluniako zinemetan. Honen aurrean protesta egiteko elgarretaratzeak egin ziren hiri nagusietako zinema handienen aurrean. Horrekin batera filmaren banatzeailea zen enpresaren bulego nagusietara milaka protesta gutun igorri zituzten. Hori guztia egin eta Generalitatea filmaren bikoizketa gastuak ordaintzeko prest egon arren, filma gazteleraz ikusi zen estraineko aldiz. Kanpaina honen ondorioz Nôtre Dameko konkorduna filmaren lehen emanaldia katalanerazko bertsioarekin egin zen eta zinemetan eskaini zen bitartean gaztelerazkoak baino askoz ikusle gehiago izan zuen. Ekimen honen bidez Plataformak zinemetan hizkuntza kuotak jartzea eskatu zuen. Transmediterranea katalantzeko postalak: Milaka postal igorri zituzten Transmediterranea enpresak Katalunia barruan egiten zituen bidaietako itsas ontzietako errotulazioan, megafonian... katalanera erabil zedin eskatuz. Transmediterranea enpresako lehendakari den Josep Maria Trias de Bes-ekin bilera eskatu arren, oraindik ez dute erantzunik jaso eta jada bost urte joan dira. Aldarrikapena Sant Jordi egunean:1996ko Sant Jordi egunean Manifest per la Llengua aurkeztu zen. Agiri honek hizkuntza katalana eta herriaren aldeko mobilizazioa eta konpromezua hartzeko deia egiten zuen. Agiriak erakunde eta banako ugariren babesa jaso zuen. Ekitaldi berean “Katalanez bizi nahi dugu» zioten pegatina eta pinak banatzeko kanpainari ekin zioten. Agiria aurkeztu zen egun berean taldeko zenbait kide Kataluniako Justizia Jauregian sartu eta “Justizia Katalanez» testua zeramaten bi pankarta erraldoi zintzilikatu zituzten.
BAT aldizkaria: 
38. 2001eko martxoa. Hizkuntza eskubideak eremu pribatuan...
Kokapen geografikoa: 
Katalunia
Egilea(k): 
Imanol Esnaoloa
Urtea: 
2001