Zenbakia

Euskal Soziolinguistika Insititutua sortzen.

PDF formatuan eskaintzen da.

HITZAURRE GISA 37. ZKIA.

Imanol Esnaola
Azaroaren 24an Sinposiuma egin zenetik bi aro bereizten ditugu ahalegin honetan jardun garenok: Sinposiumaren aurrekoa eta honen ondorengoa. Sinposiumaren aurrekoaz, arrakastarik handiena, zalantzarik gabe, BAT aldizkariaren argitalpen batzordean sortutako ideia xume hura gorpuztu eta gizarteratzeko moduan umotu izana da. Izan ere, ekimen hau, gainerakoak bezala, eztabaida baten erdian ekarpen soil bat izan zen.


Soziolinguistika: eremuaren ikuspegi orokorra

Emili Boix
1.-Soziolinguistikaren sorrera eta bilakaera Soziolinguistika Estatu Batuetan sortu zen berrogeita hamarreko hamarkadaren bukaera eta hirurogeikoaren hasieran. Elkar eragin zuten hainbat arrazoik bultzatu zuten sorrera. Hizkuntzarekin loturiko arazo sozialek indar handia hartu zuten (gutxiengoen kontrako bereizkeria ingelesaren aldaera nagusiak ez menderatu edo ez erabiltzeagatik; estatu berri ugariren deskolonizazioa eta hortik eratorritako tradiziorik gabeko hizkuntzen ofizialtze eta alfabetatze arazoak...) eta arazoaz sakon jabetu zirenez, garai hartako gobenu demokraten (Kennedy eta Johnson) lehentasun politikoen artean egotera iritsi ziren. Eremu intelektualetan, halaber, joera desberdinetako espezialisten arteko topaketak antolatu ziren. Izan ere, joera desberdinetakoak izan arren denek zuten hizkuntzaren erabilera sozialak ezagutzeko gogo bizia. Gogo horrek une hartan gorpuzten ari zen joera sortzaile-generatibistari, nolabait erantzun nahi zion. 1964ko udan mintegi bat antolatu zen eta bertan bildu ziren, besteak beste, antropologoak, soziologoak, psikologoak eta komunikazioan espezialista ziren hainbat. Mintegia Californiako Los Angeles-eko Unibertsitatean egin zen (UCLA), eta hor jarri izan da, inon jarri behar bada, disziplina honen “sorrera�» ofiziala. William Bright-en aburuz, topaketa haren antolatzailea, “soziolinguistikaren aztergaia hizkuntza aniztasuna da�» (Bright 1966:11) eta ondoko dimentsioak ezarri zituen:


Soziolinguistika akademikoa

Nekane Jausoro
Saio honen izenburuari jarraiki, nere asmoa Euskal Herriko soziolinguistika akademikoaren erradiografia antzeko bat egitea da[1]. Gaur, Euskal Herriko soziolinguistikari buruz aritzeko moduan baldin bagaude, azken urte hauetan gertatu diren aldaketei esker da; izan ere, orain dela 20 urte inguru euskal soziolinguistikaren izaera ez zen oso argi ikusten[2]. Adibide bat: Txema Larreak[3] artikulu batean Marijose Azurmendiren aipamen bat egiten du, non 1978ko jardunaldi batzuetan irakasle honek adierazten zuen bere ustez ez zegoen une hartan esaterik “euskal soziolinguistika�» bat zegoenik (ez euskararen egoeraren ezagutza mailaren aldetik, ez arlo honek dituen tresneria teoriko-metodologikoen ezagutzaren aldetik); Larreak berak, artikulu berberean (hau da, 1983an), adierazten du ez duela ikusten oraindik euskal soziolinguistikaz hitz egiterik dagoen.


Soziolinguistika aplikatua

Julen Arexolaleiba
  1.-Sarrera Zer ez dudan egingo: Soziolinguistika aplikatuaren izenburupean sar daitezkeen zientzia-alor guztietan eginikoen bilduma osatzen saiatu. Gizarte-eremuetan eragiteko egindako ahalegin guztien inbentarioa egin. Antolatzaileen araberako sailkapena osotzen ahalegindu. Zer egiten saiatuko naizen: Atzera begiratuta garrantzitsuenak gogorarazi. Aurrera begira, dauzkagun ahuleziei eta indarguneei gainbegiratua egin. Nire izenean bakarrik, nire ibilbidea lagun, eta euskalduna naizen aldetik: “onak�» eta “txarrak�» dinamikatik aldenduta. 2.-Atzera begira: 1975-2000 1975era bitarteko batzuk:


SOZIOLINGUISTIKA INSTITUTUAK ADMINISTRAZIOEN ZERBITZURA

Miquel Strubell i Trueta
1 Sarrera Politikak, botere instituzionalak edo herriaren botereak gauzatutako jarduera den neurrian, helburu batzuk lortu nahi ditu, normalean esplizituak, baina ez beti. Ondorengoa egin nahi dut txosten honetan: hainbat herrialde eleanitzetako hizkuntz politiken helburuak, neurriak eta jarraipen eta ebaluazio zientifikoak zehazteko moduak adibideen bidez adierazi. Oso garrantzitsua da hori egitea, eta batzar honetan parte hartuko dugun guztiok egingo dugu. Hala ere, eta txosten honen izenburua ikusita bestela badirudi ere, herrialdeak aukeratzeko orduan, ez dut baldintzatzat hartu erakunde eta ikerketa soziolinguistikoa izatea; horrela egin izan banu, aukerak izugarri murriztuko baitziren. Beraz, bost adibideri buruz hitz egingo dut, batez ere.


Euskalgintzatik

Fernando Muniozguren
Arratsalde on eta eskerrik asko bazkal osteko saio honetara etorri zareten denoi. Diosala horrekin batera, eskerrak banatzerakoan, zordun nago jardunaldien eratzaileekin nirekin gogoratu direlako, ez ziur asko aditu moduan aritu moduan baino. Eskerrak ez ezik zorionak ere eman behar zaizkie demaseko aurrelan ona eta interesgarria egin dute eta, jardunaldiak eta ponentzia nagusi eta mamitsua prestatzen. Hori esanda natorren apur bat aurreratzera nire gaurko jarduna, izenburuak dioen moduan, Euskal Soziolinguistika Institutuaren zereginak Euskalgintzaren ikuspegitik gaiaren gainean jardutea egokitu zait.


Arlo akademikotik

Carlos Vilches
Responsable es el que responde. Puede responder a una pregunta (es la responsabilidad del esclavo) o responderde una pregunta (es la responsabilidad del amo).   El modelo de responsabilidad es la función paterna. El padre es responsable del hijo: es responsable de responder a las preguntas del hijo y responsable de las preguntas del hijo (de que el hijo no deje de preguntar). Jesús Ibáñez[1] Institutuaren galderak, unibertsitatearen erantzunak Soziolinguistika Institutuak eta unibertsitateak eduki beharreko harremanei buruzko ponentzia bat prestatzea eskatu didate. Eginkizun zaila, benetan, eta erantzukizun handikoa. Ikertzailea naizen aldetik, hobeki moldatzen naiz galdetzen, erantzuten baino; alde horretatik, galdetzen duenari galdetzea ekintza subertsibo bat dela iruditzen zait, hau da, ezarritako ordena eta eszenifikazioa aldatzeko asmoa duena. Dena den, gaur behintzat, ez diot subertsio-bide horri segituko. Institutua eratzeko biltzar honetarako planteatu dizkiguten galderen marko konbertsotik atera gabe osatuko dut nire hitzaldia.


Administraziotik

Mikel Arregi
SARRERA Euskararen Soziolinguistikaren garapena gero eta handiagoa da eta euskararen esparru geografikoan gero eta beharrezkoagoa da arduradun eta ikertzaileen elkarlana eta koordinazioa, maila zientifikoa bermatua egon dadin. Disziplina aunitzen teknikak biltzen dira egoera soziolinguistikoa ezagutzeko. Egiten diren lan asko koordinaziorik gabe egiten direnez, honek askotan eskasak diren baliabideen aprobetxamendu desegokia ekartzen du. Erreferente izan daitekeen erakunde akademiko-zientifikoa egoteak, zalantzarik gabe, erraztuko du lana eta baliabideen optimizazioa bideratzen lagun lezake.


Arlo teknikotik

Rosa Ramos
Esparru jakin batetik Institutuari eskatu beharrekoak zehaztea zaila da, premia batzuk, formakuntza edo koordinazioa, adibidez, esparru guztietan somatzen baitira. Esparru horien esakerak antzekoak izanik ere, arlo teknikoaren ikuspuntua zein den azaltzen saiatuko naiz. Gure lanean ikusten ditugun beharren berri eman baino lehen, hemen azaldutakoa Nafarroako lankideekin egindako gogoetaren ondorioa dela esan nahi dut. Euskararen normalkuntzaren arloko langileok ez daukagu nazio mailako koordinazio egiturarik eta, egoera honetan, ez da erraza guztion iritziak biltzea. Harreman falta hori, ziur aski, Institutuak gainditu nahi duen egoeraren beste adierazpen bat besterik ez da.


Euskal Soziolinguistika Institutuaren proiektua

Talde lana
Euskal Soziolinguistika Institutua PONENTZIA NAGUSIA (00ko azaroa) Aportazioak: Marijose Azurmendi, Tere Barrenetxea, Erramun Baxok, Imanol Esnaola, Nekane Jausoro, Nekane Arratibel, Matilde Sainz, Xabier Mendiguren, Rosa Ramos, Carlos Vilches, Karmele Rotaetxe, Andoni Sarriegi, Koro Zumalabe, Axun Aierbe, Josu Perales, Bateraketa: Iñaki Martinez de Luna, J. Inazio Marko Juanikorena, Erramun Baxok 1.- Aurrekariak, testuingurua eta justifikazioa 1968an Arantzazun euskararen batasuna gauzatzeko emandako urratsean dugu, zalantzarik gabe euskararen bilakaeraren mugarrietako bat.


Sinposiumeko ondorio nagusiak

Iñaki Martinez de Luna
Partaidetzaz eta giroaz: Ordutegi astunaren aurrean bertan bildutakoek adierazitako kemena eta gogoa handiak izan dira. Soziolinguistika Institutua sortzeko ekimenak interes handia piztu du. Egitasmo honi egindako harrera ezin hobea izan da. Urte beteko prestatze-lanetan zehar nahiz gaurko egunean lortutako partehartze zabala eta ugaria izan da. Edukiez (I): Soziolinguistika Institutua sortzeko egitasmoa balioztatu nahi zen gaurko saio honetan eta, oro har, ideia horrek onespen zabala lortu du. Izandako partehartze zabalaren eskutik ekarpen emankorrak egin dira. Hasierako egitasmoa bera eta hemen bildu diren ideiak ere abiapuntu guztiz baliagarria dira aurrera egiteko. Edukiez (II) Oinarrizko abiapuntuetan adostasun zabala azaldu da. Institutuaren baitan bil litezkeen funtzioak ugariak dira eta egitasmoa gauzatzean lehentasun bat ezartzea ezinbestekoa da. Antolaketa-juridikoaz azaldu diren ikuspuntuak anitzak eta ezberdinak dira; alde horretatik begiratuta, oraindik ere ideia ireki baten aurrean gaude. Aurrera egiteko zereginez (I) Egitasmo hau aurrera eramateko erronkari gogo onez egingo diogu aurre antolatzaileok. Bildutako ideia guztiak kontuan hartuta, egitasmo honen behin-betiko eraketa, ideiaren inguruan bilduko direnen eskuetan dago. Bestela esanda, antolatzaileok ideia bultzatzeko konpromisoa gure gain hartzen badugu ere, gu ez gara nor eraketa modua era batean zein bestean mugatzeko. Aurrera egiteko zereginez (II) Euskalgintzako kide guztiok gure indarrak batu behar ditugu, bi arrazoi nagusi direla medio:


Ponentzia Nagusia nola osatu genuen

J. Inazio Marko Juanikorena
Antolatzaileok, Sinposiumaren Ponentzia Nagusia izango zenaren prestaketari aparteko garrantzia eman genion hasieratik. Gaiaren dimentsioa kontuan hartuta, lana pertsona bakar bati agintzea baino, DELPHI metodologia baten bitartez modu irekian osatzea hobetsi genuen. Horrela genion aurkezpenean: �»Simposiumak, beste zenbait ponentziarekin batera, Ponentzia Nagusi bat izango du, Institutuaren proiektuaren edukiak lantzeaz arduratuko dena. Ponentzia hau ez du pertsona bakar batek prestatuko; aitzitik, antolatzaileon nahia da gaiak duen garrantziagatik berau prestatzea DELPHI teknika erabiliaz eta horrela aditu eta interesatu askoren sentsibilitate eta ikuspuntu ezberdinak bertan jasoz edukiz ongi hornitzea�».