Euskal Herrian kokaturiko justizia administrazioen euskalduntzerako eskuduntza arazoak

EAE zein Nafarroako zonalde batzuetan legez aitorturiko euskararen ofizialtasunak eta berezko hizkuntza izateak eragina du Justizia Administrazioa deritzanean, berari ere eragiten dio eta ondorioz bertan kokaturiko Justizia administrazioak errealitate horretara egokitu beharra du.

Honek beraz kontzeptuen inguruko argipen baten beharrera garamatza, zer da Botere Judiziala eta zer Justizia Administrazioa. Hau ez da eztabaidarik gabea doktrina aldetik

Euskara EAE berezko hizkuntza eta ondorioz ofiziala da, gaztelera aldiz soilik ofiziala. Gaztelerari ofizialtasuna ez datorkio EAEn estatututik.

6.2. artikuluan estatuak Komunitate Autonomoko erakunde amankomunei betebehar batzu ezartzen dizkie: batetik bi hizkuntzen erabilera bermatzea, horretarako ofizialtasuna arautuz eta bestetik bi hizkuntzak ezagutzeko segurtatzeko behar diren neurriak eta medioak zein diren erabakitzea.

badirudi beraz Foru Hobekuntzak euskararen ofizialtasuna euskara mintzagai den eremeutara zabaltzen duela eta ondorioz hau determinatzeko gakoa soiolinguistikoa litzatekela

Euskararen legeak bi hizkuntzak berezko hizkuntza bezala determinatzen ditu, EAEko autonomia estatuak ez bezala

estatutuetatik ondorioztatzen direnak. Kontua da hori horrela izanik horrek ez duela adierazi nahi hizkuntz eskuduntza hau muga gabe arautu daitekeenik.

Autonomia estatutuek noraino dute posible ofizialtasunaren arautzea justizia administrazioari dagokionez?

badirudi hizkuntza eskuduntza honek bere izango duela ofizialtasunaren norainokotasunaren determinatzea, ofizialtasunaren ezaugarri nagusien definitzearekin. Kanpo geldituko lirateke ofizialtasun honen edukien praktikan jartzea, edo hori bideratzeko neurrien jartzea.

“ en todas las actuaciones judiciales los jueces, magistrados, fiscales y demás funcionarios de Juzgado y tribunales usarán el castelllano, lengua oficial del estado.Bigarren puntuan “podrán también usar la lengua oficial propia de la Comunidad Autonoma, si ninguna de las partes se opusiere alegando desconocimiento de ella que pudiere producir indefensión.

Garbi dago 231 artikulutik gazteleraren nagusitasuna agertzen dela eta hor azken finean Auzitegi Konstituzionalak hizkuntzen artean dagoen mailaketa jasotzen duela. Estatu espainiarreko botere desberdinetan hizkuntza ofizialen artean dagoen asimetria legalaren inguruko perzepzioaren adierazle da hau.

Justizia administrazioan euskarak bizi duen lege aitorpena euskara zein gazteleraren arteko asimetria legalaren adierazpen garbia da eta espainiar estatuak ezartzen dizkigun muga garbien islada.

Euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatzearen inguruan aldiz, ofizialtasunetik ondorioztatzen den harremanak administrazioarekin euskaraz burutzeko eskubideari buruz ariko ginateke.

Katalunian egindako lan eskergaren ondoren erabilerak %2 inguru izaten jarraitzen du.

Zergatik? Ezinbestekoa delako sistema judizialaren operadore nagusiak direnengan eragitea (epaile eta majistratuak).

Ezein administraziotan hizkuntza aldaketa bat bideratu behar bada, lehenik eta behin hau normatibizatu beharra dago. Beste guztia egiazko arazoak ekidin edota gutxietsi nahiak dira.

Sarrera

Ondorengo artikulu honetan berriro ere Euskal Herrian kokaturiko Justizia administrazioaren jardunaz arituko gara. Justizia administrazioak euskaldunon hizkuntza eskubideak zein oinarrizko eskubideak bermatzearen ezintasunaz eta horrek azken finean adierazten duen Euskal Herriko lurralde batzuetan gaur egun onarturiko euskararen ofizialtasunaren mugaren argipena hala nola horren inguruan eztabaidatu beharraren premia.

Laburbilduz Abokatu Euskaldunon aldarrikapenak ildo hauetan zentratu dira:

  • 1.- Euskarararen ofizialtasuna bera onarturik ez dagoen Euskal Herriko herrialde eta zonaldeetan euskararen aurrezagutza legala ezinbesteko lehen pausua da bertan kokaturiko justizia administrazioen hizkuntza normalizazioari buruz hitzegiten asteko. ( hori dela eta ondorengo lerrootan hegoaldeaz eta batipat ofizialtasuna aurrezaguturiko hegoaldeko eremuari buruz arituko gara).
  • 2.- EAE zein Nafarroako zonalde batzuetan legez aitorturiko euskararen ofizialtasunak eta berezko hizkuntza izateak eragina du Justizia Administrazioa deritzanean, berari ere eragiten dio eta ondorioz bertan kokaturiko Justizia administrazioak errealitate horretara egokitu beharra du.
  • 3.-Euskarararen ofizialtasuna aurrezagutzeak ondorio batzu dakarzki ez bakarrik hiritarrekiko eskubide mailan, baizik eta baita ere administrazioen betebehar mailan.
  • 4.- Hizkuntzen ofizialtasunak eragina du, oinarrizko eskubide batzuen gauzapenean. Hau da, badira hainbat oinarrizko eskubide eduki linguistikoz beterikoak eta ondorioz hauek bere osotasunean bermatu ahal izateko ezinbestekoa da hizkuntzen ofizialtasuna kontuan hartzea.

Errealitate baten kokapena

Zer da Justizia administrazioa? Zerk osatzen du Justizia Administrazioa? Zer da Botere Judiziala?

Ondorengo lerrootan, laburki bada ere, Justizia administrazioaren argipen batzu ematen saiatuko gara , gutxienik oinarrian zertaz ari garen uler dezagun.

Horretarako lehenik eta behin Justizia arautzen duen bloke normatiboa aztertu beharko dugu.

Horren oinarri dugu 1978ko abenduaren 27ko Espainiako Konstituzioa ( EK aurrerantzean),Euskal Herrirako Autonomia Estatutoaren 3/1979 Abenduaren 18ko Lege Organikoa (AE aurrerantzean),Nafarroako Foru-jaurpidearen Berreskuratze erta Hobetzeari buruzko Lege organikoa ( Foru Hobekuntza) eta Botere Judizialeko Lege Organikoa

Botere judiziala EKren VI. Titutuluan arautzen da. 117 artikuluak dion moduan, justizia herritik eratortzen da eta bere administrazioa, kudeaketa, Epaile eta Majistratuei dagokie, botere judizialeko partaide direnak , zeina Erregearen izenean burutzen duten. Epaileak independienteak, mugiezinak, eta erantzuleak dira, soilik legearen pean daudenak.

Horretaz gain Auzitegien funtzionamenduaren oinarri gisa, batasun jurisdikzionala ezartzen da. (batasuna deszentralizazioaren aurrean )

EKko 122 artikuluak argitzen du, Epaitegi, zein Auzitegien eraketa, funtzionamendua eta gobernua, hala nola karrerako Epaile eta Majistratuen estatutu juridikoa ( gorpu bakarra osatuaz) bai eta Justizia admnistrazioaren zerbitzura dagoen pertsonalarena, Lege Organiko bidez egingo dela.

Bestalde 149.1.5 atalean Estatuaren eskuduntza esklusibo izendatzen da Justizia Administrazioa.

Honek beraz kontzeptuen inguruko argipen baten beharrera garamatza, zer da Botere Judiziala eta zer Justizia Administrazioa. Hau ez da eztabaidarik gabea doktrina aldetik eta laburbilduz eta guri interesatzen zaigunari begira Auzitegi Konstituzionalak, 108/1986 epaia uztailaren 29koan Botere Judizialaren titular gisa soilik epaile eta majistratuak izendatu dituela esan, beraz Botere Judizialaren kontzeptu hertsia genuke. Honen ondoan Justizia admnistrazioak kontzeptu zabalean jasoko luke zerbitzuaren antokakuntza, bertan bilduriko pertsonal laguntzaile guztia (epaile eta majistratuak kanpo) bai eta bitarteko material zein arau prozesalak.

Euskadiko Autonomia Erkidegoko estatutuak, bere 35 artikuluan arautzen du Justizia admnistrazioarekiko bere eskuduntza.

  1. 35 art. Majistratu, Epaikari eta Idazkarien izendapean Botere Judizialaren eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko lege organikoetan aurrikusten den bezalaxe, egingo da Euskal Zuzenbide Forala eta euskasra ezagutzen dutenei lehentasuna emanez, izatasuna eta auzotasuna dela eta, salbuespenik egin gabe.
  2. Komunitate Autonomoaren eskakizunei jarraiki, organo konpetenteak deia zabalduko du lehiaketa eta oposizioetara Euskal Herriko majistratu, epaikari eta idazkarien postu hutsak betetzeko. Botere Judizialaren Lege Organikoak agintzen duen bezala. Lehiaketa eta oposizio horietan hutsik geratuko lirateken postu hutsak Euskal Herriko Justizia Auzitegi Gorenak beteko lituzke, honelako kasuetarako Botere Judizialaren Lege Organikoan aipatzen diren arauak aplikatuz.
  3. Bbere eremuan Komunitate Autonomoari dagokio justizia administrazioko pertsonal eta bere funtzionamendurako behar diren medio materialak eta ekonomikoak hornitzea. Botere Judizialeko Lege Organikoak eskubide hori Gobernuaren eskutan uzten duen hitz beretan, pertsonala hornitzeko sistemetan Euskal Zuzenbide Forala eta euskara ezagutzen dutenei lehentasuna emango zaielarik.
  4. Komunitate Autonomo eta Justizia ministeritzaren artean behar besteko kolaborazioa izango da Eukal Herrian hartu duen konpetentzia guziak jestio egokiz betetzeko

Euskarararen ofizialtasuna eta Justizia Administrazioa.

Euskararen ofizialtasunaren arauketa EAEko AEko 6 artikuluan, Foru Hobekuntzaren 9 artikuluan, hala nola hauen garapen gisa onarturiko Euskararen Foru Legea, 1996ko abenduaren 15ekoa eta Azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko legea, euskararen erabilpena arauzkotzezkoan, ematen da. Ofizialtasun honek oinarri eta sustengu KEko 3.2 artikuluan du, non “espainiako beste hizkuntzak ere ofizialak izango dira haiei dagozkien Erkidego Autonomoetan berauen Estatutoei dagozkioen eran dioen.

Ofizialtasuna kontzeptuaz aritzean interesgarria da 3.2 artikuluaren esaldi amaiera kontuan izatea honek adieraziko bailuke ofizialtasun honen edukia determinatzea Erkidego Autonomikoei dagokiela. Autonomia estatua izango da ofizialtasunaren “era markatuko duena, hau da bere nondik norakoa.

Honi jarraikiz EAEko Autonomia estatutuak euskara Euskal Herriaren “berezko hizkuntza gisa izendatzen du eta honen ondorio gisa bere ofizialtasuna jasotzen, gaztelaniarekin batera. Hor beraz lehen desberdintasun bat jasotzen da: euskara ofiziala da berezko hizkuntza delako. Hori ofizialtasunaren eduki berezitua izango da, gaztelerarekin horretan desberdinduaz. Euskara EAE berezko hizkuntza eta ondorioz ofiziala da, gaztelera aldiz soilik ofiziala. Gaztelerari ofizialtasuna ez datorkio EAEn estatututik. Autonomia estatutuak gaztelerarekiko errealitate deskribapen bat besterik ez du egiten, gaztelerari ofizialtasuna Konstituzio Espainiarretik eratortzen baizaio. Ofizialtasunaren ondorio gisa biztanle orori estatuak aurrezagutzen die bi hizkuntzak ezagutu eta erabiltzeko eskubidea. Hori da 6.1. artikulutik ondorioztatzen dena: beraz

  1. euskara EAEko hizkuntza berezkoa eta ondorioz ofiziala da
  2. gaztelera ofiziala da ( konstituzioaren ondorio)
  3. ofizialtasunak berarekin dakar biztanle guztiek bi hizkuntza ezagutu eta erabiltzeko eskubidea.
  4. adminstrazio desberdinek eskubide horri erantzuteko egokitu beharra dute.

6.2. artikuluan estatuak Komunitate Autonomoko erakunde amankomunei betebehar batzu ezartzen dizkie: batetik bi hizkuntzen erabilera bermatzea, horretarako ofizialtasuna arautuz eta bestetik bi hizkuntzak ezagutzeko segurtatzeko behar diren neurriak eta medioak zein diren erabakitzea.

Kontuan izan behar dugu Auzitegi Konstituzionalak emana duela ofizialtasunaren definizio bat, hau da “ es oficial una lengua, independientemente de su realidad y de su peso social, cuando es reconocida por los poderes públicos como medio normal de comunicación en y entre ellos y en su relación con los sujetos privados, con plena validez y efectos jurídicos...

Honek ondorioz batzu dakarzki: a) hezkuntza sisteman integratu beharra hizkuntza ofizialaren ezagutza b) administrazioek errealitate horretara egokitu beharra (nahiz eta EAEko normalkuntza legearkien “de manera progresiva kontzeptu indeterminatua sartuko den, zeinak ahalbideratu duen orain artean ezertxo ere ez egitea ) d) herritarrei eskubide batzu aurrezagutzea.

6.2 artikuluak ezartzen duen aginduari jarrakiz Azaroaren 24ko 10/82 Oinarrizko Legea, Euskararen Erabilpena Arauzkotzezkoa onartu zen. Bertan arautzen da bi hizkuntzen ofizilatasunaren ondorioa bai eta euskara berezko hizkuntza gisa definitu izatetik datorrena. Guri interesatzen zaigun gaiari dagokionez ondorengo artikuluak dira aipagarrri: 5.2 a) artikulua 6.1 , eta 9 art.

Foru Hobekuntza legeak bere 9 artikuluan gazteleraren ofizialtasuna jasotzen du Nafarrroan bai eta euskararena eremu euskaldunetan edo vascoparlanteetan ( beraz eta geztelarazko bertsioari atxikituz gero zona euskalduna euskararaz mintzatzen dena litzateke; nahiz eta ez izan artikulu honen gaia badirudi beraz Foru Hobekuntzak euskararen ofizialtasuna euskara mintzagai den eremeutara zabaltzen duela eta ondorioz hau determinatzeko gakoa soiolinguistikoa litzatekela). Euskararen erabilera ofizialaren arauketa ere lege mailara bidaltzen du eta horren ondorioz Euskararen Foru legeak jasoko du euskararen ofizialtasunaren arauketa.

Euskararen legeak bi hizkuntzak berezko hizkuntza bezala determinatzen ditu, EAEko autonomia estatuak ez bezala, zeinak euskara bakarrik jasotzen duen berezko. Halere deberdintasun nabarmena da EAEn arauketa hau estatutu mailako baita (lege organikoa) eta Nafarroan foru legea.

Foru lege honek aipagarri ondorengo artikuluak ditu guri dagokigunez : 10.2 art.,14,17eta18.

Ofizialtasunaren erregulazioa, noren eskuduntza da ondorioz? eskuduntza honek ba al du mugarik? Norainokoa da Autonomia erkidegoan eta Nafarroan?

Eskuduntza argipena: hizkuntza gaia arautzea noren eskuduntza da?

Gai hau Auzitegi Konstituzionalak emandako ebazpen desberdinetan ez da nahikoa argituta gelditu. Hasiera batean, 82/86 epaiak Auzitegi Kontstituzionalarenak argituko du autonomien eskuduntza dela hizkuntza gaia (materia lingusitikoa) eta ez estatuarena Estatuko Abokatuak Euskararen Normalkunza legearen aurka ezarritako helegitean 149.1.1 artikulutik ondorioztatu nahi zuen bezala (artikulu honek estatuaren eskuduntzatzat du espainiaren berdintasuna bermatuko duten oinarrizko baldintzen arautzea). Auzitegi Konstituzionalak adieraziko duenez “ no cabe entender que este titulo competencial habilite al Estado para regular, con carácter general , siquiera en unos aspectos básicos la cooficialidad de las lenguas españolas distintas del castellano y su consiguiente utilización por los poderes públicos o el derecho al uso de las otras lenguas españolas oficiales por los particulares. Interpretar el artículo 149.1.1 con el alcance que le otorga el abogado del estado equivaldría a vaciar el contenido de las competencias asumidas por las Comunidades Autónomoas según sus estatutos de acuerdo con lo dispuesto en el artículo 3.2. de la Constitución.

Bestalde aipatuko digu, ofizialtasunak izaera lurraldetarra duela, hau da ofizialtasunak, autonomia elkarte horretako administrazio guztiengan duela eragin eta ez soilik, elkartekoak diren administrazioengan,.beraz baita ere justizia admnistrazioarengan ere.

“La instauración por le art. 3.2. de la Constitución de la cooficialidad de las respectivas lenguas españolas en determinadas Comunidades Autonomas tiene consecuencia para todos los poderes publicos de dichas comunidades, y en primer término el derecho de los ciudadanos a usar culaquiera de las dos lenguas ante cualquier Administración en la Comunidad respectiva con plena eficacia jurídica. Puede ésta, pues enunciar este derecho, y junto a él, el siguiente deber de todos los poderes públicos ( estatales, autonómicos y locales) radicados en la Comunidad de adaptarse a la situación de bilingüismo constitucionalemente prevista y estatutariemente establecida. ( 82/1986 epaia)

Beraz badira elkarte autonomoen hizkuntza eskuduntzak, estatutuetatik ondorioztatzen direnak. Kontua da hori horrela izanik horrek ez duela adierazi nahi hizkuntz eskuduntza hau muga gabe arautu daitekeenik.

Auzitegi Konstituzionalak gai hau epai desberdinetan jorratu du eta guztietan jarrera berdin berdina mantendu duenik ezin esan. Halere, oro har, argitu nahi izan dena da zer gertatzen den hizkuntz eraentzaren eskuduntza honek estatuarenak diren beste eskuduntza batzuekin topo egiten duenean. Adibide garbia Justizia administrazioa dugu, zeina estatuaren eskuduntza esklusiboa den. Autonomia estatutuek noraino dute posible ofizialtasunaren arautzea justizia administrazioari dagokionez?

82/86 epaiak dionez

“es evidente que ninguna Comunidad Autónoma puede encontrar en la regulación de la materia lingüística una competencia que la habilite para dictar normas relativas a la organización y funcionamiento de la administración estatal como puede hacerlo con respecto a la propia administración autonómica, e incluso a la local en virtud de lo que establezcan sus propios estatutos. Pero sí puede determinar la Comunidad Autónoma el alcance de cooficialidad, que se deriva inmediatamente de la Constitución y de su estatuto de autonomía y es inherente al concepto de aquella, correspondiendo a la administración estatal la ordenación concreta de la puesta en práctica de aquella regulación legal en cuanto afecte a sus propios órganos.

Horrela eta Estatuko Abokatuak ezarritako helegitearen aurrean Euskararen Normalkuntza legearen 9 artikuluari zegokionez, zera adierazi zuen auzitegiak epai berdinean:

“El art. 9 reconoce el derecho de todo ciudadano –se entiende que en el territorio del Pais Vasco- a usar la lengua oficial de su elección en sus relaciones con la Administración de Justicia sin que se le pueda exigir traducción alguna ( numero 1) y, por ende, la plena validez de los escritos y documentos presentados en euskera, así como las actuaciones judiciales (número 2).

En cuanto que el artículo 9 de la Ley vasca 10/82 en sus nums. 1 y 2, no impone obligación alguna del uso del euskara a la Administración de justicia y se limita a declarar las consecuencias que inmediatamente se derivan del derecho al uso de dicha lengua establecido en el art. 6 del EAPV. Dicho artículo no es inconstitucional, ni invade tampoco ámbito competencial alguno reservado al estado, al no regular nada referente a materia procesal alguna".

Beraz badirudi hizkuntza eskuduntza honek bere izango duela ofizialtasunaren norainokotasunaren determinatzea, ofizialtasunaren ezaugarri nagusien definitzearekin. Kanpo geldituko lirateke ofizialtasun honen edukien praktikan jartzea, edo hori bideratzeko neurrien jartzea. Gutxieneko eduki hau bezala konstituziogileak goian jasotakoa aipatzen du, hau da hizkuntza erabiltzeko eskubidea itzultzailerik esijitu beharrik gabe eta hizkuntza horretan buruturiko idazkien baliotasuna.

Enrique Argullol i Murgadas-ek dioen bezala “ estas características ponen de relieve que en la medida en que se refieran a los ámbitos estrictos de las competencias estatales, las decisiones de la generalidad de Cataluña ( kasu honetan EAE) deben mantenerse en el plano propio de los instrumentos planificadores, esto es fijación de objetivos, niveles y procesos, pero no la adopción de las medidas concretas para hacerlos realidad, que correspondería al nivel estatal. Un planteamiento que vaya más allá es incierto – si no se da una inflexión en las posiciones de TC, por otra parte siempre posible- y puede ser cuestionado por esta alta instancia.

Errealitate hau eta ondorioz alde honetatik dauden mugak garbi ikusten dira Llei 17/98 de 7 de enero de Política Linguistica Generalitatekoan.

Horrela bere 2. artikuluan “berezko hizkuntza aipatzean eta honen edukia jasotzean 2.2. b) atalean “El catalán , como lengua propia, es: la lengua preferentemente utilizada por la Administación del Estado en cataluña en la forma que ella misma determine, por las demás instituciones y en general por las empresas y entidades que ofrecen servicios al público dio.13 artikuluak egintza judizialak arautzen ditu, ez beraz Justizia Administrazioan erabili beharreko hizkuntza.

Ezer askorik ez Justizia Administrazioko eguneroko hizkuntzari buruz, honen arautzea, “en la forma que ellas misma determinen , estatuko administrazioei baidagokie. Eta horrela egiten du BJLO ak bere 231 artikulan: “ en todas las actuaciones judiciales los jueces, magistrados, fiscales y demás funcionarios de Juzgado y tribunales usarán el castelllano, lengua oficial del estado.Bigarren puntuan “podrán también usar la lengua oficial propia de la Comunidad Autonoma, si ninguna de las partes se opusiere alegando desconocimiento de ella que pudiere producir indefensión. Garbi dago beraz gazteleraren nagusitasuna jasotzen dela arauketa honetan.

Aipagarria da amaiera hau “ en la forma que ellas mismas determinen ez zegoela ez kataluniako lege proposamenean ez eta Kultur Politikako Komisioak buruturiko diktamenean. Conseil Conseltiuak horrela iritzita sartu zen, aipatzen ari garen bidetik auzitegiak konstituzioaren aurkakotzat joko zuenaren beldur baizen. Ñabardura hori sartu gabe “constituye una extralimitación de caracter formal de la competencia legislativa de la Generalitat pero inconstitucional, en definitiva, puesto que esta no es competente para declarar cual es la lengua que debe utilizar preferentemente el estado en el territorio de Cataluña Conseilaren iritzian.

Eta hemen ikusten dugu Auzitegi Konsituzionalak, eskuduntza dela eta, Justizia administraziorekiko irizipide murritza mantentzen duela diogunaren beste adibide garbia.

Auzitegi konsituzionalak 56/90 epaiean, martxoaren 29koan, non Botere Judizialeko Lege Organikoaren hainbat artikuluren aurka ezarritako helegitea aztertzen zuen, 231 artikuluari kataluniako gobernuak agerturiko konstuzionaltasun ezaren aurkako arrazoiei erantzuten dion, artikulua ontzat emanaz. Eta garbi dago artikulu honek ez duela auzitegien antolaketaz edota eskuduntza prozesalei buruz jarduten. Argi dago artikulu honek ofizialtasunaren arauketa dakarrela eta beraz berari ez dagokion eskuduntza bat bereganatzen duela.

Auzitegi Konstituzionalak auzi honetan bi gai interesagarri jorratzen ditu. Batetik esan bezala ofizialtasunaren edukia bera arautzea egokitzat du Justizia Administrazioari dagokionez. Ordu arte adierazitakoaren aurka, hau da Autonomi elkarteen eskuduntza dela arautzea “el alcance inherente al concepto de cooficialidad alboratu egiten du , ofizialtasunaren eduki materialean sartuaz eta ez soilik formalean ( nola egokituko diren ofizialtasun horretara).

Bestetik, eta gaia arrazoitzean, konsituzionalak hizkuntza ofizialen arteko desoreka legala jasotzen du eta zilegi egin. Garbi dago 231 artikulutik gazteleraren nagusitasuna agertzen dela eta hor azken finean Auzitegi Konstituzionalak hizkuntzen artean dagoen mailaketa jasotzen duela. Estatu espainiarreko botere desberdinetan hizkuntza ofizialen artean dagoen asimetria legalaren inguruko perzepzioaren adierazle da hau.

Birgogoratu ditzagun, honen aritik, euskararen berreskurapen osoaren bidean Justizia admnistrazioari begira ezarri beharreko helburuak

  1. Euskal herrian kokaturiko justizia administrazioek bere eguneroko ihardueko hizkuntza euskara izan dezatela, euskara Euskal Herriko berezko hizkuntza izatearen ondorio.
  2. Justizia administrazioek ofizialtasunetik ondorioztatzen diren herritarren oinarrizko hizkuntz eskubideei zein oinarrizko eskubideei egoki erantzun diezaiotela.

Hori lortzerik ba al da dago ?

1/ Lehenengo arazoa euskarak hainbat herrialde eta eremuetan errekonozimendu legalik ez izatetik dator.

2/ Euskararen ofizialtasuna eta berezko hizkuntza izatea aurrezagutua duten lurraldeei dagokionez, eskuduntza horretatik abiatuta bi arazo ditug:

a) eskuduntzaren mugak. Ez badira aldatzen alferrik gabiltza.

Hizkuntza arloko eskuduntza dela eta adierazi dugu zein den Auzitegi Konstituzionalaren jarrera. Noski posiblea da, ofizialtasuna eta berezko hizkuntza kontzeptua garatzen duten normalkuntza lege berriak onartzea EAE zein Nafarroan. Bertan lege horietan, batetik hizkuntzaren ofiziltasunetik ondorioztatzen den administrazioekin izan harremanak herritarrak auekeraturiko hizkuntzan burutzeko eskubidea dela eta, eskubide horren definizio bat jasotzea non argi eta garbi euskara ulertuko duen epaile zein majistratuek epaitzeko eskubidea jasoko litzatekeen.

Bestalde eta berezko hizkuntza kontzeptutik abiatuz, legeak EAE zein Nafarroan kokaturiko Justizia Administrazioen ohiko hizkuntza euskara izango dela adieraztea.

Baina hori onartuz gero, Auzitegi Konstituzionalak ez al luke konstituzioaren aurkakotzat joko, orain arteko dotrina ikusita? Bistan da baietz.

b) bestela hori horrela izanik Botere Judizialeko Lege Organikoaren aldaketa litzateke bideratu beharrekoa parlamentu espainiarrean. Gaur egungo alderdi espainiarren planteamenduak ikusita sinetsi al daiteke horrelakorik?

Ez bat eta ez bestea dira sinesgarriak. Justizia administrazioan euskarak bizi duen lege aitorpena euskara zein gazteleraren arteko asimetria legalaren adierazpen garbia da eta espainiar estatuak ezartzen dizkigun muga garbien islada. Ezin da ezer egin eta berdina gertatzen da admininistrazio periferiko guztiarekin, ez bada abiatzen Madrileko borondate onaren bidetik. Menpekotasunaren adierazle garbia dugu eta Euskal Herriak bere Hizkuntza Politika zehaztu eta garatzeko duen ezintasunaren islada, gaur egungo marko juridikoaren barnean jokatzera kondenatzen badugu gure burua bederen.

3/ Euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatzearen inguruan aldiz, ofizialtasunetik ondorioztatzen den harremanak administrazioarekin euskaraz burutzeko eskubideari buruz ariko ginateke. Idatziko komunikazioak euskaraz bideratu eta euskaraz erantzunak izateko eskubidea, prozedurak euskaraz burutzekoa bai eta ahozko adierazpenak eta egintza jurdikoak inolako itzulpenik gabe, burutu ahal izateko eskubidea. Gogoratuko dut oso laburki bada ere abokatu euskaldunon iritzian defentsa eskubidea zein babes judizial eraginkorrerako eskubidearen bermea orokorrean eman dadin itzulpen sistema gainditu behar dela zeren eta hizkuntza ofizial batekiko sistematikoki itzulpen sistemak erabiltzeak eskubide hauen murrizte garbia dakar hizkuntza komunitate horrekiko.

Honek halere, hau da herritar euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatzeak, ez dakar zergatik berarekin Justizia administrazioren euskalduntze osoa. Hau da, posible da, eta ziurrenik Justizia administrazioan euskarak bizi duen auziari irtenbidea eman nahi dioten askok horrela planteatuko dute, Justizia administrazioa egokitzea euskaldunoi hizkuntza eskubideak bermatzeko, administrazio osoa euskaldundu gabe. Euskaldunoi beraz gure herrian gutxiengo etniko gisa definitzea, zeintzuen eskubideak bermatu behar diren. Hori ziurrenik posiblea da epe batean ematea, Botere Judizialaren Lege Organikoaren aldaketarik behar ez duelako eta beraz Kontseiluaren borondatearen menpe dagoelak, zeinaren mahai gainean jarria den.( Argiro azaldu zuen gaia “Euskaraz Auzitaratzeko eskubidea hitzaldian Patxi Etxeberria Guridi EHUko Zuzenbide Fakultateko irakasleak Euskararen Legearen XVII urteurrena zela eta IVAP zein Eusko Ikaskuntzak antolaturiko ihardunaldietan, epe laburrean argitaratuko dena). Bestalde bai Bizkaiako Abokatuen Bazkun Ohoretsuak orain urte batzu osatutako txostenean, bai eta Abokatu Euskaldunon Sindikatuak UEMA EHE zein EKBk jasotako “Justizia Administrazioan Euskararen Normalkuntzarako Oinarriak “ deiturikoetan, jasotzen zen aukera hau. Ez noski aukera finalista bezala baizik eta normalizazio osoaren bidean, iada gaurtik hizkuntz eskubideak babesteko aukera bezala ikuspegi golbal izango luekeen marko baten barnean.Gakoa esan bezala, aukera hau zertarako baliatzen den da, edota auziari egiazko konponbidea ematearen bidean pausu gisa edota auziaren behi betiko konponbidea emateko helburu gisa.

Ez nuke ekarpen hau amaitu nahi Juztizia administrazioan euskarak bizi duen egoeraren aurrean auziaren konponbidea gero eta euskara gehiago erabiltzearen bidetik edota borondatezko jarrerak aktibatu beharraren bidetik konponduko denaren uste ustelari erantzun gabe. Katalunian egindako lan eskergaren ondoren erabilerak %2 inguru izaten jarraitzen du. Abokatu eta herritarren aurrean eginiko sensibilizazio kanpainek, auzitegi desberdinetan ezarritako froga pilotoek... ondorio eskasak izan dituztela ageri da. Zergatik? Ezinbestekoa delako sistema judizialaren operadore nagusiak direnengan eragitea (epaile eta majistratuak). Eta arau bidez egitea, beste administrazio guztiekin burutu den bezala. Herritarren zerbitzura dauden egiturak (teorian bederen), herriaren ordezkaritza omen direnak edo bere izenean jarduten dutenak euaskalduntzea ezin da bertako langileen borondatearen pean utzi eta horiekiko herritarek egiten duten eraginean. Horrek auzia desbideratzea dakar eta beti bezala egoeraren errudun egoera bera pairatzen dugun euskaldunak bihurtzea. Ezein administraziotan hizkuntza aldaketa bat bideratu behar bada, lehenik eta behin hau normatibizatu beharra dago. Beste guztia egiazko arazoak ekidin edota gutxietsi nahiak dira.

BAT aldizkaria: 
32. 1999ko abendua. Neurketa soziolinguistikoak Euskal Herrian
Kokapen geografikoa: 
Euskal Herria
Egilea(k): 
Urko Aiartza
Urtea: 
1999