Donostiako euskararen normalizaziorako plan orokorra (DENPO)

Udalaren hizkuntz politikari bultzada berria ematea planteatu zuen euskararen hizkuntz normalizaziora heltzeko. Horretarako, hizkuntz politikaren birplanteamendu orokorra eta kualitatiboa egitea ezinbestekoa zela jo zuen eta euskararen plangintza global baten beharra eskatu zuen.

Udal taldeen arteko urtebeteko eztabaida prozesua eta ondorengo doikuntzak burutu ondoren, Donostiako Udalbatzarrak, 1997ko irailaren 17an, DENPOren egitasmoa bideratzea eta planaren helburu orokorra onetsi zituen.

Gogoeta eta eztabaidaldia burutzeko, Donostiako gizartearen errealitatea zortzi sektoretan eta hogei arlotan egituratu da

Lantalde bakoitzak bere gizarte sektore eta arloko azterketa bideratzeko, pragmatikoki zehaztu eta kontsideratu ditu jardute alor bakoitzaren faktore eta ekintza esparru ezberdinak

Benetako elebitasuna lortzeak zera ekarri behar du euskararen berreskurapen osoa Donostian, udal eskuduntzetan arituz euskararen normalkuntza prozesuan esku hartzen duten gainerako erakundeekin koordinazioan eta lankidetzan, Hizkuntz Politikarako Sailordetzarekin bereziki.

bi xede hauek bete behar dira: bat, hizkuntz normalkuntza bidean ekimen instituzionala eta donostiarren eskuharmena artikulatzea; eta bestea, hizkuntza politika aldaketa ekonomiko, politiko eta sozialekin uztartzea eta bat eginik bideratzea.

planifikazio estrategikoaren metodologia erabili du, hizkuntza plangintzaren alorrean egin diren planteamendu ezberdinak Donostiaren errealitatera egokituz eta doituz.

Donostiako Udalaren eta Kontseiluaren metodologia bera baldin bada ere funtsean, bi plangintza hauen artean dauden ezberdintasunak nabarmenak dira.

Hiru liburukiz osatutako txostena burutu da. Lehenengo liburukian euskararen egoera Donostian, talde bakoitzaren testuinguruari buruzko informazioa eta (AMIA) diagnostikoa azaltzen dira.

Donostiarrek emandako babesa eta bultzada dela medio eta eragile sozial eta instituzional askoren lanari esker, 57.000 pertsonek euskaraz hitz egiten jakin badakite gaur egun Donostian. Donostiar guztien %33 esan nahi du horrek.

Ondoren, DENPOk gomendatzen dituen sektorekako helburu estrategikoen zerrenda ematen da eta horietako bakoitzari dagozkion ekimenerako jarraibideak eta erabateko aurrentasun mailaz zehazten diren ekintzak.

Kultura euskaraz zabaltzeko tresnak (liburuak, aldizkariak, musika, e.a.) gazteen eskuetan jarri eta bultzatzea. Lehiaketetarako deiak egitea arlo honetan, dirulaguntzak ematea, e.a.

Unibertsitateko ikasmaterialak (liburuak, apunteak, e.a.) euskaraz argitaratzea

Gazteei euskaraz bizi daitezen aukera ematea

Irakaskuntza ez-arautuetan euskara sartzeko ahaleginean aurrera egitea

Euskalduntze eta alfabetatze ikastegiekin elkarlanean jardutea, horien merkatua handitu eta irakaskuntza hobetzeko

Udal administrazioan euskararen erabilera normalizatzea, bai barne funtzionamenduko alorretan bai hiritarrekiko eta gainerako erakunde eta instituzioekiko harremanetan ere.

Hiritarrek Donostian dauden bestelako administrazio publikoekin dituzten harremanetan euskara benetako komunikaziorako eta eskuarki erabiltzen den hizkuntza izan dadin ahalegintzea

Donostia mailako hedabideetan eta Donostian zabalduen direnetan euskararen erabilera bultzatzea

Donostiako publizitate enpresek egiten dituzten komunikazio kanpainetan euskara gehiago erabil dadin ahalegintzea

Sektoreko enpresarioak euskarazko kultur produktuak sortu beharrak sentsibilizatzea

Gizarte osoa sentsibilizatzea euskarazko kultur produktuak kontsumi ditzan

Lan munduan euskara erabiltzeko interesa eta kontzientzia piztu eta saritzea, bai enpresarioen artean, bai langileen artean

Lan munduan euskararen erabilera eta presentzia bultzatzea

Lan munduan euskararen erabilera eta presentzia bultzatzea

Lan munduko eragileei euskararen erabilera bultzatzeko behar dituzten baliabideak eta lanabesak eskuratzea

Lan munduan euskararen erabilera eta presentzia bultzatzea

Lan munduko eragileei euskararen erabilera bultzatzeko behar dituzten baliabideak eta lanabesak eskuratzea

Erakunde publiko eta pribatuen arteko elkarlaguntzaz "idazketa elektronikoa" martxan jartzea bultzatu

Ingeniaritza linguistikoan dagoen ikerketarako ahalmena antolatu, balioztatu eta zabaltzea

Kirol jardueretan euskara erabiltzeko ohitura sartzea

Euskara pertsonen aisialdira ere zabaltzea

Euskarak Donostian bizi duen egoerari buruzko informazio egiazkoa eta berria edukitzea aldian-aldian

Udal zerbitzuetatik ateratzen den euskararen kalitatea hobetzea

Euskarak hirian duen presentzia handiagotu eta hobetzea

Euskara premia berezietarako prestatzea

Ekimen guztietan talde guztiek aipatzen dute euskarazko produktuak eta euskarazko zerbitzuak eskuratu ahal izateko eskaria indartu egin behar dela.

Plangintza hau martxan jartzeko orduan plangintza bera prestatzeko lanetan gizarte sektore guztietako pertsona nabarmenek parte hartu izana da beste faktore erabakiorretako bat.

Gauza jakina da, hizkuntza bat jakiteak ez duela besterik gabe ekartzen hizkuntza hori erabiltzea. Alegia, euskara jakiteari buruzko datua gero eta hobea izateak ez duela euskararen erabileraren normalizaziorako ekimenetan arreta galtzea edo gutxitzea eragin behar. Hizkuntzaren erabilera bera baita egiazko ardatza.

Lehen egitekoa, DENPOren proposamena Donostiako Udal Gobernuaren eztabaidara eta onarpenera jarri eta Donostiako Udalbatzarrak Euskararen Normalizaziorako Plan Orokorra bideratzeko akordio formala hartzea da.

AURKIBIDEA

  1. Sarrera
  2. Planaren zergatia.
  3. Planaren ezaugarriak.
  4. Planaren helburua.
  5. Planaren hipotesi estrategikoa, ardatzak eta oinarriak.
  6. Planaren metodologia.
  7. Planaren burutzapena.
  8. Euskararen egoera Donostian.
    8.1. Datu soziolinguistikoak
    8.2. AMIA matriza.
  9. Helburuak, ekimenerako jarraibideak eta aurrenetsitako ekintzen laburpena.
  10. Zenbait kontsiderazio.
  11. Aurrera begira.

1.Sarrera

Plangintzarik gabe ez da helbururik, ezta jarraitzeko norabiderik ere.

Hizkuntza baten normalizazioa, berez, prozesu konplexu eta dinamikoa da. Hizkuntza, norbanakoaren errealitate indibidual soila baino, errealitate soziala eta historikoa ere izan bada eta errealitate soziolinguistikoa harreman sare konplexua, dinamikoa eta aldakorra da. Horregatik, hizkuntza baten normalizazioa lortzeko ez da aski norbanako batzuek bakarrik prozesua asumitzea; beharrezkoa da, gizarte osoak barneratzea. Donostiako hizkuntz normalizazioa, beraz, donostiar guztiei dagokien gauza da.

Errealitate hori kontuan hartuz, DENPO bideratzeko Donostiako Euskararen Udal Patronatuak (EUP) derrigorrezkoa jo du gizarte donostiarraren inplikaziorik gorena lortzea. Eta horretarako, donostiarren partaidetza bultzatzea eta hiriko arlo ezberdinetako eragile sozial eta ekonomikoen partehartzea bideratzea,

DENPO behetik (gizarte donostiarretik) gora (erakunde eta esparru politikorantz) planteatu den egitasmo kolektiboa da. Garrantzizkoa baita donostiarren inplikazio sozialaren kontzientzia hasiera-hasieratik indartzea eta euskararen normalizazio-prozesu osoan zehar mantentzea.

Hemen laburbiltzen den plangintza donostiarrek egindako azterketa eta gogoeta ahalegin handi baten emaitza da. Gizarte donostiarra da, beraz, plangintza honen sortzaile eta xede, aldi berean.

Segidan doan lan honetan DENPOren elementu aipagarrienak agertzen baldin badira ere, laburpen handiak egin dira eta horrek plangintzari buruzko interpretazio edo ondorio okerrik eragin dezake. Horregatik, azpimarratu behar da informazioa laburpen honen oinarrian dagoen dokumentuaren osotasunean eta bere testuinguruan bilatu behar dela.

2.DENPOren zergatia

EUPko Lehendakariordeak, Beatriz Otaegi Imaz andereak, Donostiako Udalaren hizkuntz politikari bultzada berria ematea planteatu zuen euskararen hizkuntz normalizaziora heltzeko. Horretarako, hizkuntz politikaren birplanteamendu orokorra eta kualitatiboa egitea ezinbestekoa zela jo zuen eta euskararen plangintza global baten beharra eskatu zuen. Nahiz eta, Donostiaren kasuan, euskararen hizkuntza normalizazioaren alorrean ahalegin handiak egin izan direla baieztatu.

Horrela, 1996ko apirilaren 2ko EUPren Gobernu Kontseiluan, Lehendakariordeak “Donostiako Euskararen Normalkuntza Egitasmoaren Hizkuntz Politiken Definizioa Zehazteko Marko Estrategikoa izenburuko dokumentua aurkeztu zuen eta aztertu ondoren Gobernu Kontseiluak EUPri agindu zion Euskararen Erabileraren Hizkuntza Normalkuntza Donostian Bideratzeko Plan Orokorraren Egitasmoa presta zezan.

EUPk, 1996ko irailean, planifikazio estrategikoaren metodologia zehazten zuen txostena eman zuen. Bertan, DENPO burutzeko egitasmoa eta idazketa bideratzeko metodologia jasotzen ziren.

Udal taldeen arteko urtebeteko eztabaida prozesua eta ondorengo doikuntzak burutu ondoren, Donostiako Udalbatzarrak, 1997ko irailaren 17an, DENPOren egitasmoa bideratzea eta planaren helburu orokorra onetsi zituen.Beraz, plan hau aipatutako Donostiako Udalbatzarrak emandako agindua betetzearen emaitza da. INCLUDETEXT "SRVUDAL1EUSAAIinazioPlan OrokorraBAT aldizkarirako artikulua.doc" * MERGEFORMAT

3. Planaren ezaugarriak

Hizkuntz normalizazioa borondatezkoa eta mailaz mailakoa izan behar du; guztiona da eta guztiontzat; donostiar bakoitzari eta donostiar guztiei dagokie; horregatik, euskararen normalizazioan denok gara ezinbesteko. DENPOren ezaugarria, beraz, Donostiako gizarte sektore guztien partaidetza eta inplikazioa bideratuz, behetik gora tajutu den egitasmoa izatea da. Eta horretarako, gogoeta eta eztabaidarako markoa eratu da eta bertan adostu dira, partaide guztien artean, helburuak eta aurrerabideak.

Gogoeta eta eztabaidaldia burutzeko, Donostiako gizartearen errealitatea zortzi sektoretan eta hogei arlotan egituratu da eta sektore bakoitzerako lantalde bat eratu da sektore horretako ordezkari kualifikatuekin. Lantalde bakoitzarentzat oinarrizko txosten informatiboa prestatu da, segidako atal hauekin: gizarte sektorearen garrantzia euskararen normalizaziorako, sektorearen egoera Donostian, sektore horietako bakoitzean bideratu diren euskararen aldeko normalizazio ekintzak, eta aztertutako sektore bakoitzari dagokion euskararen legetasunari buruzko irizpena. Txosten hori, lantalde bakoitzeko partaide bakoitzari eman zaio, horrela, partaideek abiapuntu bateratua eta gutxieneko informazio homogeneoa izan ditzaten lan taldean.
Lantalde bakoitzak bere gizarte sektore eta arloko azterketa bideratzeko, pragmatikoki zehaztu eta kontsideratu ditu jardute alor bakoitzaren faktore eta ekintza esparru ezberdinak, gizarte sektore bakoitzak burutzen duen jardunari dagozkion alor eta esparru ezberdinetako errealitatea ezagutu eta ebaluatzeko. Area bakoitzaren jardute alor eta faktore bakoitzean, lantaldeak barne -eta kanpo-azterketa zabal eta sakona gauzatu du, euskararen normalizazio bidean eragin dezaketen aukera guztiak osoki atzeman eta aurreikus daitezkeen arriskuak igartzeko. Era horretan, politika eraginkorrak zehaztu eta helburu lorgarriak sortu ahal izan dituzte dagozkien ekintza bideragarriekin. Gogoeta eta eztabaidaldi hau burutzeko Donostiako gizarte sektore ezberdinen inplikazio gorena lortu nahi izan da hasiera-hasieratik. Izan ere, gogoetaldi hau era sistematikoan bete ezean, hutsune garrrantzitsuak izateko arriskua legoke eta, beraz, bai eta plangintza partziala eta okerra planteatzeko ere. Bestalde, edozein planifikazioaren aldirik zailena, egikaritzapena denez gero, abiapuntutik lortutako gizartearen partaidetza eta inplikazioa bermeak dira DENPOren egikaritzapena gauzatzeko. DENPO, haatik, donostiarrek gauzatutako lanabesa da. Gizarte donostiarraren kontzertazioan oinarritzen den makroerabaki kolektiboa da.

4. Planaren helburua

Donostiako Udalbatzarrak, 1997ko irailaren 17an, onetsi zuen Planaren helburu orokorra honako hau da:

Benetako elebitasuna lortzeak zera ekarri behar du euskararen berreskurapen osoa Donostian, udal eskuduntzetan arituz euskararen normalkuntza prozesuan esku hartzen duten gainerako erakundeekin koordinazioan eta lankidetzan, Hizkuntz Politikarako Sailordetzarekin bereziki.

Helburu orokor hau hiru atal osagarritan egituratzen da:

  1. Donostiarren euskalduntzea bultzatzea. Hau da, batetik, belaunaldi berrien euskalduntze praktikoa mailaka lortzea eta euskarazko kulturara osotasunean atxiki daitezen lortzea eta, bestetik, helduen artean euskararen gaitasuna hobetzea eta euskara dakitenen kopurua areagotzea.
  2. Donostiako erakunde publiko eta pribatuen erabilera publiko guztietan Euskal Herriaren berenezko hizkuntza ohituraz erabilia izan dadin lortzea eta iharduera osoa, menpeko baldintzetan izan gabe, gara dadin lortzea.
  3. Donostiar bakoitzaren hizkuntz eskubideak guztiz errespetatuak izan daitezen lortzea, era guztietako iharduera publiko, lanbidezko, kulturazko, gizartezko edo aisialdikoei dagokienean, jakinda, botere publikoek eskubide hauen gauzapena babesten dutela.

DENPO, beraz, euskararen berreskurapen osoa lortzeko Donostiak duen tresna bizia da, donostiar guztien hizkuntz eskubideak errespetatzen dituena.

5.Planaren hipotesi estrategikoa, ardatzak eta oinarriak.

Donostiarren ahalegin kolektibo honek duen abiapuntuko hipotesi estrategikoa honakoa da, pertsonen hizkuntza jokabidean aldaketa mailakatua, modu naturalean gertatzekoa eta borondatezkoa izan behar du. Jakina, aldaketa hori, gizartea hezurmamitzen duten organizazioen hizkuntza jardunaren aldaketa mailakatuaren ondorio izango da; entitate publikoak eta pribatuak, lanekoak edo aisialdikoak baitira helburu kolektiboen eta gizabanako bizitzaren maila guztien artean bitartekaritza egiten dutenak.

Horiek horrela, DENPOren hipotesi estrategikoa gauzatu eta helburu orokorra lortzeko bi xede hauek bete behar dira: bat, hizkuntz normalkuntza bidean ekimen instituzionala eta donostiarren eskuharmena artikulatzea; eta bestea, hizkuntza politika aldaketa ekonomiko, politiko eta sozialekin uztartzea eta bat eginik bideratzea.

Halaber, helbururantz egin behar den ibilbidean aurrera egin eta burutu behar diren ekintza multzoak bideratzeko honako ardatz hauek zehazten dira: erakunde publiko eta pribatuen berregokitzapen mailakatua bideratzea, hiritarren hizkuntza aukera errespetatua eta euskara lan hizkuntza izan dadin; gizartearen erantzuna administrazioaren interbentzioarekin artikulatzea; prozesu kolektiboan norbanakoen zein organizazioen jardunak ordenatzea, guztion partaidetza bideratzea nahiz jardun ezberdinen koordinazioa lortzea; eta hizkuntz politika ingurune sozial eta politikoaren bilakaerari egokitzea.

Bestalde, DENPO burutzeko zortzi oinarri nagusi hauek zehazten dira:

  1. Eragile sozial inplikatuen partaidetzarik handiena izatea.
  2. Gizarte aldaketa bideratzen ari denaren kontzientzia bultzatzea.
  3. Prozesuaren gradualtasuna zaintzea, gizarte bilakaeraren dinamika bera aprobetxatuz ahal den gehien.
  4. Enfoke globala eta sistematikoa bideratzea.
  5. Errentagarritasun handieneko jarduerak hobestea.
  6. Aldaketak komentzimenduz lortzea eta inposaketak baztertzea.
  7. Adostasunak eratzea eta enfrentamenduak ekiditea.
  8. Euskara prestigio eta modernitate elementuekin lotzea.

6. Planaren metodologia.

Egitasmoa prestatzeko Donostia Hiriko Euskararen Udal Patronatuak (EUP) planifikazio estrategikoaren metodologia erabili du, hizkuntza plangintzaren alorrean egin diren planteamendu ezberdinak Donostiaren errealitatera egokituz eta doituz. Hartarako, kontuan izan dira Donostiako egoera soziolinguistikoa, euskararen normalkuntza bideratzeko oinarrizko legetasuna, Udalaren eskuduntzak eta Udalak azken hamarkadan bideratu duen hizkuntz politika. EUPk egitasmoa eta metodologia zehaztu ondoren, LKS enpresaren lankidetza izan du prozesua dinamizatzeko.

Metodologiaren zehaztapenari buruz, Euskararen Unibertsoak 1997ko martxoaren 7 eta 8an Donostian egindako jardunaldietako argitalpenean, “Euskararen Normalkuntzarako Ikuspuntu Sozialeko Plangintza Orokor Baten Proposamena delako atalean jasota dago metodologiaren oinarria. Zehatzago aztertu nahi duenak lan horretara jo beza.

Donostiako Udalaren eta Kontseiluaren metodologia bera baldin bada ere funtsean, bi plangintza hauen artean dauden ezberdintasunak nabarmenak dira. Besteren artean, laburpen gisa, honako hauek aipa daitezke: DENPO prozedura instituzionalizatua da, Donostiako Udalaren ikuspundutik bideratua eta lidergoa Udalarena izanik, Donostiako hiriari begira eta udal eskuduntzetan aritzekoa, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailordetzarekin eta gainerako erakundeekin koordinazioan eta lankidetzan jardutekoa. Kontseiluaren plangintzarena, berriz, prozedura soziala da, gizarte erakundeen ikuspundutik bideratua eta Euskal Herri osoari begira. Hori bai, batak zein besteak, euskararen normalizazioa bideratzeko kontzertazio soziala eta instituzionala lortzea helburu dutela aitortzen dute.

7.Planaren burutzapena.

Adierazi bezala, EUPk prestatutako egitasmoa bideratzeko zortzi sektore aukeratu dira, hots, egitasmoa Donostiako gizarte bizitzan dauden jarduera-segmentuen arabera egituratutako lan taldeen bidez aplikatu da. Lehenengo urratsa lan taldeak eratzea izan zen. Horretarako, gizarte sektore ezberdinetan inplikatuta zeuden donostiarren lehen zerrenda prestatzea izan zen. Pertsona hauek hautatzerakoan kontuan hartu zen baldintza bakarra, pertsonak edo entitateak berak zegokion sektoreean zuen garrantzia izan zen, aldez aurretik , euskararen ezagutza edo hizkuntz ikuspegitik, beste inongo baldintzarik hartu gabe. Lehen harremana telefonoz egin zen pertsona hauekin guztiekin, harreman horretan, prozesuaren edukiaren berri eman eta eskatzen zitzaien lankidetzaren neurria adierazten zitzaien. Guztira 160 pertsona izan ziren. Eta guztiei bidali zitzaien gomitea, Udalbatzarraren aretoan, 1998ko irailaren 23an, egin zen egitasmoaren aurkezpen publikora joan zitezen; bertan, jarraitu beharreko metodologiaz azalpena egin zen euskaraz eta erdaraz.

Bigarren txanda batetan, harremana egin zen gomitatutako pertsonen partaidetza egitasmoan berresteko eta lan taldeen lehen bilerarako deia luzatu zen. Lan taldeen bilerak 1998ko urria, azaroa, abendua eta 1999ko urtarrilean zehar gauzatu ziren.

Batez beste, lan talde bakoitzeko lau bilera burutu dira, guztira 35 bideratu dira. Partaidetzarako bi modu zeuden: lan taldeetako partaide bezala, edo planteatutako fase bakoitzari ekarpenak eginez. Kasu honetan, pertsona interesatuari bidaltzen zitzaizkion lan taldearen saioan izandako ondorioak eta kasu bakoitzean egoki zeritzon ekarpena eskatzen zitzaion. Ekarri hori ondorioei eransten zitzaien hurrengo lan taldearen bileran aztertzeko.

Bileretara etorritako lantalde bakoitzaren partaideen kopurua honako hau da:

Familia harremanak 6
Hezkuntza, ikerketa eta gazteria 12
Administrazioa 9
Hedabideak eta kultur ekintza 8
Sozioekonomia 11
Teknologia eta telematika 8
Gizarte elkarteak, kirola, aisialdia 10
Euskara batuaren zabalpena 8
Guztira 72

Adierazi den bezala, beste pertsona multzo bat izan zen, bileretara joan ezinik, ordutegi arazoak edo bestelakoak zirela medio, bere ekarpenak modu norbanakotuan bideratu zituena. Modu honetan esku hartu zutenak guztira 29 pertsona izan ziren, partaidetza, horrela, orotara 101 pertsonatakoa izan zen.

Lan mekanika

Lana burutzerakoan talde guztietan lan mekanika berbera jarraitu zen. Lan taldeetan emandako urratsak segidako hauek izan ziren:

  • Lan talde bakoitzari emandako informazioa abiapuntutzat hartuz, gizarte sektoreko euskararen egoera ebaluatzea eta aurkeztutako txostena eztabaidatzea.
  • Sektoreko AMIA (Ahulguneak, Mehatxuak, Indarguneak, Aukerak) matriza lantzea; bertan, Donostiako euskararen egoeran eragiten duten kanpoko eta barneko eiteak jasotzen ziren.
  • Arlo bakoitzean jarraitu beharreko estrategien planteamendua zehaztea.
Emaitzak

Hiru liburukiz osatutako txostena burutu da. Lehenengo liburukian euskararen egoera Donostian, talde bakoitzaren testuinguruari buruzko informazioa eta (AMIA) diagnostikoa azaltzen dira. Bigarrenean, helburu estrategikoak, ekimenerako jarraibideak eta ekintza zehatzak. Ekintzak deskribatzerakoan ere ematen dira aditzera ekintzaren zergatia eta edukia, inplikatutako eragileen zerrenda, ekintzaren aurrentasun maila, beste ekintzekin duten harremana eta emaitzen aurrikuspena. Hirugarren liburukian berriz, ekimen bakoitzerako kalkulatu diren aurrekontuen berri, ekimen bakoitzari dagozkion jarraipenerako adierazleak eta Donostian euskararen egoera zein den eta Plangintza honek zer eragin duen jarraitzeko tresnaren definizioa jasotzen dira.

Kopuruetara joz gero, berriz, lan talde bakoitzak egin dituen planteamenduak honako taula honetan jasotzen dira:

Sektoreak Helburuestrategikoak Ekimenerako Jarraibideak Ekintzak
Familia harremanak 1 2 11
Hezkuntza, ikerketa eta gazteria 5 11 38
Administrazioa 2 9 24
Hedabideak eta kultur ekintza 4 6 29
Sozioekonomia 8 12 29
Teknologia eta telematika 2 3 8
Gizarte erakundeak, kirol eta kultur elkarteak, aisialdia 2 9 40
Euskera batuaren zabalpena eta ikerketa soziolinguistikoak 4 8 21
Guztira 28 60 200

8.Euskeraren egoera Donostian.

8.1. Datu soziolinguistikoak.

Donostiarrek emandako babesa eta bultzada dela medio eta eragile sozial eta instituzional askoren lanari esker, 57.000 pertsonek euskaraz hitz egiten jakin badakite gaur egun Donostian. Donostiar guztien %33 esan nahi du horrek. Adinari erreparatuz gero, 19 urtez beheko donostiarren artean euskaldun eleaniztunak erdaldunak baino gehiago dira. Erdaldunen proportziorik handiena, berriz, adinekoen artean gertatzen da. Eta aipatutako bi joera horiek indartuko dira denborarekin, gazteen artean geroz eta handiago baita euskaldun eleaniztunen proportzioa. Auzoei dagokienez, Zubietak du euskaldunen proportziorik handiena, %89 eta Igeldok %60. Altzak eta Bidebietak dute euskaldunen proportziorik apalena, %22.

Donostiako euskararen egoerari dagokionean, beraz, honako hauek nabarmendu daitezke:

  • Euskaldunen kopuru garrantzitsua, 57.000 pertsona.
  • Talde honek azaltzen duen gorako joera.
  • Ia-euskaldunen kopurua, 45.000 pertsona dira.
  • Auzoen arteko egoera ezberdina.

Osagarri gisa, hona hemen Eustaten 1996ko datuak, Donostiako biztanlego euskaldunaren taula, adinaren arabera.

BIZTANLEGO EUSKALDUNA ADINAREN ARABERA. 1996

  Euskaldunak Ia-euskaldunak Erdaldunak Guztira
Adina Biztanle kopurua % Biztanle kopurua % Biztanle kopurua % Biztanle kopurua
5-9 4.101 48,8 2.396 28,5 1904 22,6 8.401
10-14 5.108 43,8 4253 36,5 2.289 19,6 11.650
15-19 4.749 33,9 5.827 41,6 3.418 24,4 13.994
20-24 3.758 26,9 5.297 37,9 4.930 35,25 13.985
25-29 3.290 23,7 4195 30,2 6.409 46,1 13.894
30-34 2.867 21,6 3.789 28,6 6.577 49,7 13.233
35-39 2.472 20,3 3.272 26,9 6.416 52,7 12.160
40-44 2.376 20,3 2.890 24,7 6.398 54,8 11.664
45-49 2.015 19,1 2.297 21,7 6.255 59,2 10.567
50-54 1.870 21,0 1.604 18,0 5.417 61,0 8.891
55-59 2.217 21,7 1.663 16,3 6.330 62,0 10.210
60-64 2.352 24,2 1.547 15,8 5.856 60,0 9.755
65-69 2.163 26,0 1.159 13,9 4.995 60,1 8.317
70-74 1.892 29,5 886 13,8 3.635 56,7 6.413
75 eta gehiago 3.736 33,1 1.369 12,1 6.174 54,7 11.279

8.2. AMIA matriza

Esan bezala, euskarak Donostian duen egoeraren diagnostikoa osatzeko zortzi sektore nagusi hartu dira oinarritzat. Hona hemen, sektore horietako bakoitzean euskarak bizi duen egoeraz, lantaldeek egindako gogoeta eta eztabaidaren emaitza laburturik.

  1. a)Euskara zabaltzeko oztopoak
    • Arlo ezegituratuen garrantzia handia da. Familia eta giza harremanak, lagun taldeak, gune interesgarriak dira.
    • euskararen arloan, eskuarki, ez dago benetako kontzientziarik. Kontzientzia falta hau giza esparru gehienetan nabari da.
    • Euskara komunikazio tresna den heinean prestigioa irabazi behar du, elementu sinboliko hutsa baino zerbait gehiago izatera iritsi behar du.
    • Erreferenteak behar dira, eta honetan, udaletxea eta alderdi politikoak garrantzitsuak dira. Dena den, ez dirudi gizarte jerarkiaren goi postuetan euskaldunek nagusitasuna agertzen dutenik.
    • Euskara bultzatuko duen tresna gehiegi ez badago ere, daudenak ez dira erabat erabiltzen. Adibidez, euskararen udal araudia.
    • Donostiako kale paisaia ez da euskararen aldekoa
    • Euskararen erabilerak konnotazio politikoak ditu, eta badirudi euskaraz egite hutsak jarrera politikoa adierazten duela.
    • Egiten diren euskalduntze ahaleginak ez dira aski. Sormena eta ekoizpenaren atalei ekin behar zaie. Hau da, itzulpena behin behineko irtenbidea da, eta behin-betiko egoeran euskarak protagonismoa behar luke.
    • Euskaraz dauden tresnak eta materialak gutxi dira: zinea, jostailuak, material didaktikoa, informatika,... Ikastetxeetatik kanpo euskaraz bizitzeko aukerak ez dira handiak.
    • Hiriaren bizitzan gazteek protagonismo gutxi dute. Hauek izanik, hain zuzen ere, euskara gehien dakitenak.
  2. b)Euskara zabaltzeko euskarriak
    • Donostiarren euskararen aldeko jarrera.
    • Erlatiboki, euskaldunen kopurua nahikoa handia da Donostian. Gainera, azken neurketek diotenez, erabilera maila ere altua da. Ikuspegi honi jarraiki, Gipuzkoako hiriburua denez, bertan biltzen den euskaldun proportzioa garrantzitsua da.
    • Euskalgintzaren hiriburua izatea. Euskalgintzarekin lotura duten enpresak eta profesionalak bertan izatea.
    • Hiriak duen zerbitzu egitura beste egitura ekonomikoak baino hobetzat jotzen da normalizazioa bideratzeko.
    • Irakaskuntzaren munduan euskal eredua (B eta D) erraz nagusitzen dira Donostian.
    • Euskararen arautze eta normalizazio lanetan diharduten elkarteen lanak, Euskaltzaindiarena, batez ere.
    • Gazteen artean euskaldunen ehunekoa gora doa.
    • Euskara zeharo menderatzen ez dutenek ere, bere inguruan, euskara bideratzen dute: Familian, taldeetan,...
    • Euskarazko komunikabideak izatea lagungarria da. Badago alor honetan zer hobetua.
    • Oro har, instituzioek erakusten duten aldeko jarrera.

Segidan ematen diren bi taula hauek AMIA matrizaren laburpena osatzen dute, hots, Donostian euskararen zabalkunderako dauden oztopoak (Ahulguneak eta Mehatxuak) batetik, eta euskarak aurrera egin dezan dauden aukerak (Indarguneak eta Aukerak) bestetik, denak batera eta era laburtuan emanak:

Ahulguneak:

  • Familia alorra, garrantzitsuenetakoa izanik, zaila da planifikaziorako. Intimitatearen eremua da, informaltasunarena, eta eremu honetako ahaleginak gehiago eta hobeto landu behar dira, eskuragaitzak baitira izatez.
  • Familia mistoen hizkuntza jokaera orokorra, erdararen aldekoa da orohar.
  • Hezkuntza arloan euskara, beharraren edo inposaketaren arteko dikotomia izatea.
  • Euskara Moda/Komenientziagatik bakarrik ikastea.
  • Euskarazko akademien falta, eta dagoen eskaintza eskasaren ezagupen eza.
  • Bere eguneroko bizitzan gazteriaren gehiengoak ez du euskara erabiltzen. Euskararen ezagupenak ez dakar, nahitaez, bere erabilpena.
  • Erreferente gazte eta euskaldunen presentzia eskasa.
  • Ikasleen artean euskararen erabilpen txikia.
  • Unibertsitate mailako ikasketak zailak dira, eta euskaraz jarraipen egokia egiteko hizkuntza ondo menderatu beharra dago.
  • Ikasketa mailan aurrerantzen den heinean, unibertsitate karrera eta lanbidezko ziklo formatibo guztiak ez dira euskaraz eskaintzen eta eskaintzen badira ez dute euskarazko material osagarririk aurkitzen.
  • Euskaltegian lortutako maila mantentzen dutenak gutxi dira.
  • Administrazioko langile gehienak gaitasun handiagoa dute gaztelaniaz.
  • Euskararen ezagupenak ez dakar nahitaez, erabilpena.
  • Konbentzimendu urria eta apostu ausart baten falta goi mailako funtzionari eta politikoen aldetik.
  • Estatuko Administrazioek ez dute hizkuntza eskakizunik xedatzen.
  • Jendeak oraindik zalantza egiten du euskara administrazio-harremanetarako erabiltzean.
  • Komunikabideen alorrean erdarazko hedabideen eragina handiagoa da, eta hauetan euskararen presentzia oso da eskasa ez ez baitago exijentziarik presentzia hori areagotzeko.
  • Prentsaurrekoetan euskara testimoniala da.
  • Euskarazko publizitateak errentagarritasun praktiko eta komertzial oso txikia duen iritzia dago iragarle eta agentzien artean.
  • Euskarazko publizitateak errentagarritasun praktiko eta komertzial oso txikia duen iritzia dago iragarle eta agentzien artean.
  • Liburu bat edo informatikako programa bat euskaraz merkaturatzetik letozkeen onurak askoz murritzagoak dira produktu bera gaztelaniaz argitaratzetik letozkeenak baino.
  • Hainbat sektoretan; kirol mundua, lan mundua, e.a. euskaraz garatutako terminologia propiorik eza edo eta, egotekotan, bere ezjakintasuna.
  • Euskara barneratzeak hainbat sektoretan dakartzan onurak, epe motzera, ez dira emaitza ekonomikoetan islatzen.
  • Kirola, aisialdia, jarduera ludikoak e.a. borondatezko laguntzaileen eskutan daude, eta hauei euskararen inguruan ahaleginak egitea eskatzea zaila da.
  • Kirol federazioetan eta kirol taldeen zuzendaritzetan oro har, ez zaio euskarari garrantzia handirik ematen.
  • Euskara batuaren inguruan, Udalak herritarren hizkuntza usadioetan eragiteko ahalmen murritza du.
  • Donostiako paisaia linguistikoan gaztelera da nagusi.

Mehatxuak:

  • Merkatu potentziala txikia dela eta, giza eta ekonomi baliabideak hainbat sektoreetara bideratzeko arazoak daude: kulturgintza, zinea, itzulpenak, publizitatea, informatika gaiak eta abar.
  • Gazteen artean erdal elebidunak ugaritzen doaz eta sortuko dituzten familia berrietan zailtasunak izango dituzte euskara trasmititzeko, erraztasun handiagoa izango baitute gaztelaniaz.
  • Aurretik martxan jarri diren programak familia harremanen arloan ez dituzte espektatibak bete.
  • Finantziamendu orekatu eta leialaren falta.
  • Euskararen erabilpenaren ideologizazioa.
  • Euskararen presentzia txikia botere ekonomiko eta politikoaren alorrean batez ere.
  • Euskararen presentzia eskasa komunikabideetan, batez ere gazteriari zuzendutakoetan.
  • Jarduera kulturaletan euskararen presentzia eskasa (antzerkia, zinea...)
  • Euskarak lanerako hizkuntza gisa duen presentzia txikia bai lan munduan eta bai klase guztietako instituzio arduradunen artean ere.
  • Euskalki desberdinak ulertzeko zailtasuna.
  • Egueroko lanari erantzuna eman beharrak eta bere lehentasunak zaildu egiten dute funtzionamendu administratiboa eta normalizazio prozesua batera eramatea.
  • Euskarak zenbaiten artean oraindik prestijiorik ez du; ez bezeroen artean publizitatea egiterakoan, ezta jendearen artean ere. Bigarren mailako produktutzat hartzen da askotan.
  • Euskal komunikabideek zailtasunak dituzte enpresa handien publizitatea lortzeko.
  • Euskaldun jende gehienak nahiago ditu gaztelaniazko hedabideak; eta honek eragin zuzena du euskarazko publizitatean.
  • Euskaldun kopurua geroz eta handiagoa bada ere, euskaldunak oraindik, atzera egiten du euskara erabiltzeko orduan. Jarrera praktikoa falta da.
  • Kirolaren inguruko material idatzia gaztelaniaz dugu.
  • Gizartearen elitea (politikariak, enpresarioak, merkatariak...) ia erabat erdalduna da. Proportzioan oso euskaldun gutxi dago eta dauden gutxi horiek hizkuntza gaitasun eskasekoak dira.

Indarguneak:

  • Irakaslegoa euskaldunduagoa
  • Testu eta materialen arloan ahalegina
  • IRALE programa
  • Gazteriaren gehiengoak euskararekiko jarrera positiboa du, ulertzen du eta hitz egiteko gai da.
  • "Gazte mugida"ren sorkuntza euskaraz (bertsolari gazteak, trikitilariak...). Honek hizkuntzaren arlo berriak jorratzen ditu.
  • Gizarteak D eredua onartzen du eta jarrera positiboa azaltzen du eta beraz ikasleak geroz eta elebidunagoak dira.
  • Unibertsitatera heltzean gero eta ikasle gehiago dago euskaraz ikasten jarraitu nahi duena.
  • Donostiako udalak euskara normalizatzeko programa jarri zuen martxan 1996an eta udal hau entzuten handikoa izanik bete askoren eredu bihur daiteke.
  • Euskadi irratia eta ETB1eko zenbait saioren oihartzuna.
  • Komunikabide alorrean euskaraz lan egin dezakeen gero eta profesional gehiago dago eta era berean euskaraz egindako prentsa gero eta ugariagoa da. Bada euskarazko egunkari berria ateratzeko proiekturik ere.
  • Euskaldunen merkatuak publizitateari dagokionez (kopurua, gaitasun sozioekonomikoa) hazten doa, euskaldun gazteriarena batez ere.
  • Azken urteotan, bizkortu egin da euskal liburuen itzulpena.
  • Zenbat enpresarentzat (bere merkatu eta bezeroen arabera) euskara barneratzeak eta bere ekintzetan euskara erabiltzeak balio erantsia eman diezaioke bere produktu eta zerbitzuei, eta euskara "markaren elementu" bihurtuz, abantaila konpetitiboa izan daiteke.
  • Merkataritza eta ostalaritza arloan bezeroen zerbitzua euskaraz jasotzeko nahia geroz eta handiagoa dela eta, euskara erabili beharraren kontzientzia geroz eta hedatuagoa da eta kontratazio berrietan euskaldunen kopuruak gora egin du.
  • Donostiako eremu unibertsitarioan eta inguruan ari diren profesionalen maila teknikoa ona da.
  • Gazteria informatika gaietan nahiko ondo prestatuta egotea.
  • Kirol munduan murgiltze den jendearen gaztetasunak euskara bultzatu dezake alor honetan.
  • Denbora libreko materiala euskalduntzea nahikoa erraza da
  • Donostiaren kasuan herrialde aski euskaldu baten hiriburua izatea eta euskaldun kopurua erlatiboki handia izatea (beste hiriburuekiko).
  • Donostiako euskalkiaren (gipuzkera) eta euskara batuaren arteko hurbiltasuna.
  • Donostiako udala eredugarri da gainontzeko Udalen artean eta eragina du hainbat erakundeetan: ekonomia, kultura, hezkuntza, partzuergoak, eta abarretan.

Aukerak

  • Irakaskuntzan gertatzen ari den elebidun kopuru garrantzitsuak familia euskaldu gehiago sortaraziko ditu. Adintalde gazteetan areagotu egiten da joera hau.
  • Eredu euskaldunen eskari handiagoa dela eta geroz eta gehiago dira euskaraz dakiten gazteak, euskaraz mintzatzen direnak eta inongo arazorik gabe euskaraz idatzi eta irakurtzeko gai direnak.
  • Euskal komunikabideen aurrerapena.
  • Dirulaguntzak jasotzen dituzten Euskaltegi-irakaskuntza ugari dago.
  • Donostiarren (batez ere gazteen) euskarazko zerbitzu publikoen eskaria geroz eta handiagoa da, euskaldun kopurua pixkanaka-pixkanaka handiagoa denez gero.
  • Administrazio alorrean kontzientzia hartzea mobilizazioa geroz eta handiagoa da hainbat talde eta elkartetan, zeintzun Administrazio Publikoko alorrean euskara normalizatzeko planak martxan jartzea eskatzen duten.
  • Biztanle kopuru jakin batek udalarekin harremanak euskaraz izan nahi dituela adierazi du, eta hau beste Administrazio Publiko batzuetara hedatu ahal da.
  • Euskal Autonomi Erkidekogoko Administrazio Pubikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plan berria 1998-2002, aurrekari garrantzitsu gisa 86/1997 Dekretoak arautua.
  • HPS, HAEE, Eusko Jaurlaritzako HABE bezalako erakundeak eta Gipuzkoako Foru Aldundian dagoen Euskara Zerbitzua.
  • Enpresa askok, handiek batez ere, euskaltasunaren prestijioa eta bertako izatea lortzeko ipintzen dute publizitatea euskaraz.
  • Kulturgintza arloan, belaunaldi berriak, gero eta gehiago, euskal kulturaren susperketaren eragileak dira eta euskal publikoak bermatuko du euskal kulturaren etorkizuna.
  • Oro har, geroz eta handiagoa da euskarazko prestakuntza duten profesionalen kopurua.
  • Euskararen identifikazioa faktore politiko eta ideologikoekin geroz eta motelakoa da eta orokorrean ideologia guztietako jendeak erabiltzen du euskara.
  • Kirol munduak Euskadi Irrati Telebistare bitartez hedabideetan euskarak inoiz izan ez duen tokia bereganatu du.
  • Euskara irakaskuntza sisteman sartu izanak eragin zuzena du hainbat sektoreetan: kirola (SHEEk ateratzen dituen lizentziatuak), enpresa munduan gero eta profesional gehiago dago euskaraz dakiena, merkataritzan, komunikabideetan, informatika alorrean...
  • Euskaltzaindiaren eta beste erakunde batzuen arautze eta normalizazio lana corpus-aren alorrean.
  • Unibertsitate mailan ikasleek normalitatez aukeratzea euskara ikastea, errazago zaielako.

9. Helburuak, ekimenerako jarraibideak eta aurrenetsitako ekintzen laburpena.

Ondoren, DENPOk gomendatzen dituen sektorekako helburu estrategikoen zerrenda ematen da eta horietako bakoitzari dagozkion ekimenerako jarraibideak eta erabateko aurrentasun mailaz zehazten diren ekintzak. Guzti hau, era labur eta eskematikoan emanda (ekintza guztien zerrenda, ekintza bakoitzaren zergatia eta edukia, emaitzen aurrikuspena eta ekintza bakoitzaren eragileak aditzera eman gabe), labur beharrez. Helburu, jarraibide eta ekintza hauek, bigarren liburukian zehazten diren gainerako ekintzekin osaturik beti ere, DENPO ematen dute. Ikuspegi globala edo azterketa sakonago egin nahi duenak jo beza DENPOren hiru liburukien eduki osoa aztertzera.

SEKTOREA: FAMILIA HARREMANAK
ARLOA: FAMILIA HARREMANAK

Helburu estrategikoa:

Donostiako familietan euskararen erabilera sendotu eta indartzea, eta era horretara belaunaldietako hizkuntza trasmisioa egoki beteko dela ziurtatzea.

Ekimenerako jarraibideak:

  • Informazioaren eta sentsibilizazioaren bitartez, familietako partaide direnen artean normalizazio linguistikoaren aldeko jarrerak zabal daitezen bultzatzea.
  • Familia barruko kideek euskaraz duten gaitasuna indartzea

Ekintzak:

  • Plan hau aurrera eramateko bestelako erakunde publiko zein pribatuekin elkarlanerako hitzarmenak sinatzea.

    • Hedabideekin elkarlanerako hitzarmenak sinatzea.
    • Hizkuntzari dagozkion gaiez informazio eta aholkularitza zerbitzua sortzea. Euskararen telefonoa.
    • Euskarari buruzko ekitaldiak, baina ez euskaraz.

    SEKTOREA: HEZKUNTZA, IKERKETA ETA GAZTERIA
    ARLOA: ESKOLA IRAKASKUNTZA

    Helburu estrategikoa:

    Unibertsitate aurreko irakasmailetan euskararen normalizazio prozesua zabaldu eta sendotzea

    Ekimenerako jarraibideak:

    • Beren matrikula euskaraz egin duten ikasle kopurua handitzea.
    • Ikastetxeetan erabiltzen den euskararen kalitatea areagotzea.
    • Euskararen erabilera normalizatzea eskolaren eremu hertsitik kanpora ere. Gazteei euskaraz bizitzeko aukera ematea.

    Ekintzak:

    • Kontzientziatze kanpaina egitea, bai gazteentzat, bai haien gurasoentzat eguneroko bizitzan euskara erabil dezaten.
    • Kultura euskaraz zabaltzeko tresnak (liburuak, aldizkariak, musika, e.a.) gazteen eskuetan jarri eta bultzatzea. Lehiaketetarako deiak egitea arlo honetan, dirulaguntzak ematea, e.a.

    SEKTOREA: HEZKUNTZA, IKERKETA ETA GAZTERIA
    ARLOA: UNIBERTSITATEA

    Helburu estrategikoa:

    Unibertsitate mailako hezkuntzan euskararen erabileraren normalizazio prozesua abiarazi eta abiaturik dagoenean, indartzea

    Ekimenerako jarraibideak:

    • Gizartean euskararen egoera egiaz normaliza dadin unibertsitatean euskara sartzeak duen garrantziaz ohartu eta hartaz sentsibilizatzea
    • Unibertsitatearen euskalduntze prozesua aurrera egiteko behar diren giza eta teknika baliabideak indartzea
    • Euskararen presentzia bultzatzea udako ikastaroetan

    Ekintzak:

    • Unibertsitateko ikasmaterialak (liburuak, apunteak, e.a.) euskaraz argitaratzea

    SEKTOREA: HEZKUNTZA, IKERKETA ETA GAZTERIA
    ARLOA: GAZTERIA

    Helburu estrategikoa:

    Gazteei euskaraz bizi daitezen aukera ematea

    Ekimenerako jarraibideak:

    • Normalean euskara erabil dezaten kontzientziatu eta sentsibilizatzea

    Ekintzak:

    • Gazteak beren eguneroko bizitzan euskara erabiltzera bideratutako motibazio kanpainak "Vivir en euskera-Bizi euskeraz" kanpaina

    SEKTOREA: HEZKUNTZA, IKERKETA ETA GAZTERIA
    ARLOA: PRESTAKUNTZA

    Helburu estrategikoa:

    Irakaskuntza ez-arautuetan euskara sartzeko ahaleginean aurrera egitea

    Ekimenerako jarraibideak:

    • Kontzientziatu eta sentsibilizatzea euskararen irakaskuntzaren balioa aintzat har dadin
    • Irakaskuntza ez-arautuko ikastegien euskalduntze prozesuan aurrera egiteko behar diren giza eta teknika baliabideak indartzea

    Ekintzak:

    • Euskarazko ikasmaterialaren (liburu, apurnte e.a.) argitalpena bultzatzea.

    SEKTOREA: HEZKUNTZA, IKERKETA ETA GAZTERIA
    ARLOA: HELDUEN EUSKALDUNTZE ALFABETATZEA

    Helburu estrategikoa:

    Euskalduntze eta alfabetatze ikastegiekin elkarlanean jardutea, horien merkatua handitu eta irakaskuntza hobetzeko

    Ekimenerako jarraibideak:

    • Ikastegi horien marketing modua hobetzea
    • Ikastegietan ematen den irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko behar diren giza eta teknika baliabideak indartzea.
    • Euskara ikasi eta hobetu nahi dutenentzat bideak erraztu

    Ekintzak:

    • Euskarazko irakaskuntzarako materialaren (liburu, apunte e.a.) argitalpena indartzea
    • Donostirarren euskararen ezagupenak areagotzeko helduen euskalduntze alfabetatzea bultzatzea

    SEKTOREA: ADMINISTRAZIO PUBLIKOA
    ARLOA: UDAL ADMINISTRAZIOA

    Helburu estrategikoa

    Udal administrazioan euskararen erabilera normalizatzea, bai barne funtzionamenduko alorretan bai hiritarrekiko eta gainerako erakunde eta instituzioekiko harremanetan ere.

    Ekimenerako jarraibideak:

    • Elebidun ez diren langileak eta politikariak euskalduntzea
    • Langile eta politikari elebidunen prestakuntza eta hizkutza gaitasuna etengabe handitzea
    • Udal administrazioan sartzen diren pertsona berriak, bai langile gisa bai politikari gisa sartzen direnak, elebidu izan daitezen ahalegintzea
    • Udal administrazioaren alor guztietan euskarak laneko hizkuntza bezala idatziz zein mintzatuz duen erabilera indartzea.
    • Administrazioetako langileak euskara ikasteko eta etengabe hobetzeko premiari buruz sentsibilizatzea eta gogoberotzea
    • Euskara zerbitzu hizkuntza bezala erabiliko dela bermatzea
    • Beste hirugarren bitartekarien bidez ematen diren zerbitzu publikoetan euskara, Administrazioari berari eska dakizkiokeen baldintza berberetan erabiliko dela bermatzea.
    • Udalak eta bertako zerbitzuek, zein bere eskurantza-esparruan, kanpoko erakunde eta pertsonekin dituzten harremanetan euskararen erabilera bultzatu eta indartzea.

    Ekintzak:

    • Langileentzako euskarazko prestakuntza eta formazio programekin jarraitzea
    • Giza baliabideen Prestakuntzarako Planetan euskaraz emango diren ikasketa ekimenak eskaintzea
    • Lehendik martxan dauden Euskararen Erabilerarako Plangintzak betetzen jarraitzea eta hizkuntza planifikazioaren bigarren aldia onartzea eta burutzea.
    • Hiritarrei udal administrazioarekin harremanak dituztenean beren hizkuntza eskubideak ezagutu eta bete dakizkien behar diren baliabideak eta azpiegitura eskaintzea

    SEKTOREA: ADMINISTRAZIO PUBLIKOA
    ARLOA: BESTE ADMINISTRAZIOAK

    Helburu estrategikoa:

    Hiritarrek Donostian dauden bestelako administrazio publikoekin dituzten harremanetan euskara benetako komunikaziorako eta eskuarki erabiltzen den hizkuntza izan dadin ahalegintzea

    Ekimenerako jarraibideak:

    • Donostiarrek Donostian dauden bestelako administrazio publikoekin dituzten harremanetan beren hizkuntza eskubideak bermatu ahal izateko ekimenak bultzatzea.

    SEKTOREA: HEDABIDEAK ETA KULTURGINTZA
    ARLOA: PRENTSA, IRRATIA, TELEBISTA

    Helburu estrategikoa:

    Donostia mailako hedabideetan eta Donostian zabalduen direnetan euskararen erabilera bultzatzea

    Ekimenerako jarraibideak:

    • Euskarazko hiri mailako prentsa, irrati eta telebistaren sorkuntza eta zabalkundea bultzatzea
    • Hiri mailakoak ez diren baina Donostian zabalkunde handia duten prentsa, irrati et telebistetan euskararen erabilera bultzatu eta indartzea

    Ekintzak:

    • Elkarlan ekonomikoen edo bestelakoen eredua diseinatzea elkarte pribatu edo antzekoekin, hiri mailako euskarazko prentsa argitaratzen, eta/edo irrati emankizunak egiten eta/edo telebista programak jaulkitzen laguntzeko, auzoak kontuan izanik
    • Hedabide desberdinekin hitzarmenak egotea, Udalari Plana bultzatzen lagun diezaioten.

    SEKTOREA: HEDABIDEAK ETA KULTURGINTZA
    ARLOA: PUBLIZITATEA

    Helburu estrategikoa:

    Donostiako publizitate enpresek egiten dituzten komunikazio kanpainetan euskara gehiago erabil dadin ahalegintzea

    Ekimenerako jarraibideak:

    • Euskara publizitatearen mundura "hurbiltzea"

    Ekintzak:

    • Itzulpen zerbitzu bat jartzea publizitate agentzien zerbitzura.

    SEKTOREA: HEDABIDE ETA KULTURGINTZA
    ARLOA: ZINEA ETA ANTZERKIA

    Helburu estrategikoa:

    Euskararen presentzia gehitzea Donostiako kultur ekitaldietan

    Ekimenerako jarraibideak:

    • Euskara kulturako lanabes bezala erabiltzea

    Ekintzak:

    • "Euskarazko Zinema"re kanpaina egitea. Gutxienez hilean behin euskarazko film bat ematea Donostian

    SEKTOREA: HEDABIDEAK ETA KULTURGINTZA
    ARLOA: ARGITALPENAK, FONOGRAFIA ETA BIDEOGRAFIA

    Helburu estrategikoa:

    Euskararen presentzia gehitzea Donostiako kultur ekitaldietan

    Ekimenerako jarraibideak:

    • Sektoreko enpresarioak euskarazko kultur produktuak sortu beharrak sentsibilizatzea
    • Gizarte osoa sentsibilizatzea euskarazko kultur produktuak kontsumi ditzan

    Ekintzak:

    • Enpresa mota hauekiko elkarlan ekonomikoaren eta bestelakoen eredua diseinatzea. Kontuan izan beharreko irizpideak.

    SEKTOREA: LAN MUNDUA
    ARLOA: ERAKUNDE ENPRESARIALAK, SINDIKATUAK ETA ELKARGO PROFESIONALAK

    Helburu estrategikoa:

    Lan munduan euskara erabiltzeko interesa eta kontzientzia piztu eta saritzea, bai enpresarioen artean, bai langileen artean

    Ekimenerako jarraibideak:

    • Lan munduko eragileek euskararen erabilera normalizatzea lortzeko prozesuan izan dezaketen eraginari buruzko sentsibilizazio kanpaina bideratzea

    Helburu estrategikoa:

    Lan munduan euskararen erabilera eta presentzia bultzatzea

    Ekimenerako jarraibideak:

    • Enpresa elkarteetan, langile elkargoetan... euskararen erabilera bultzatzea

    Helburu estrategikoa:

    Lan munduko eragileei euskararen erabilera bultzatzeko behar dituzten baliabideak eta lanabesak eskuratzea

    Ekimenerako jarraibideak:

    • Euskara ikasteko eta erabiltzeko baliabideez hornitzea
    • Euskararen erabilera normalizatzea lortzeko zerbitzuak daudela jakinaraztea. Zerbitzu horiek eskatzera eta erabiltzera bultzatzea

    Ekintzak:

    • Lan munduan euskararen erailera normalizatzearen aldeko ekimenak abiatzeko lagutza zerbitzuak daudela jakinaraztea
    • Organizazioei gaztelania ezezik euskara ere erabil dezaten laguntzea, bai beren idatzietan, bai egoitzetan, bai jendaurreko ekintzetan

    SEKTOREA: LAN MUNDUA
    ARLOA: ENPRESA PRIBATUA

    Helburu estrategikoa:

    Lan munduan euskara erabiltzeko interesa eta kontzientzia piztu eta saritzea bai enpresarioen artean, bai langileen artean

    Ekimenerako jarraibideak:

    • Donostiako enpresarioei euskararen normalizatze prozesuan parte hartu behar dutela ikusaraztea
    • Bezeroekiko harremanetan euskararen erabilera bultzatzea

    Ekintzak:

    • Enpresarioen eta sindikatuen artean euskarari buruzko hitzarmenak egin daitezela bultzatzea
    • Informazio eta motibazio kanpaina, bezeroak finantza erakundeen zerbitzuetan euskara erabil dadin eskatzera bultzatzeko

    Helburu estrategikoa

    Lan munduan euskararen erabilera eta presentzia bultzatzea

    Ekimenerako jarraibideak:

    • Hirian eragin handia duten ekimenetan eta jendearentzat garrantzi handia dutenetan euskara erabil dadin ahalegintzea.
    • Bezeroekiko harremanetan euskararen erabilera bultzatzea

    Ekintzak:

    • Euskararen Udal Patronatuaren eta Merkataritza Federazioaren artean lankidetza harremana izenpetzea

    Helburu estrategikoa:

    Lan munduko eragileei euskararen erabilera bultzatzeko behar dituzten baliabideak eta lanabesak eskuratzea

    Ekimenerako jarraibideak:

    • Euskara ikasteko eta erabiltzeko baliabideez hornitzea

    Ekintzak:

    • Donostiako dendari eta ostalarientzat hizkuntza zerbitzu arin eta eskuraerraz bat diseinatu, antolatu eta zabaltzea.

    SEKTOREA: LAN MUNDUA
    ARLOA: ENPRESA PUBLIKOA

    Helburu estrategikoa:

    Lan munduan euskararen erabilera eta presentzia bultzatzea

    Ekimenerako jarraibideak:

    • Enpresa publikoak ohartaraztea hiritarren euskaraz egiteko duten eskubidea ezagutu beharrak eta onetsi beharraz

    Ekintzak:

    • Donostiako Udalaren enpresa publikoetan hizkuntzaren normalizazioa lortzeko batzordeak sor daitezen bultzatzea
    • Osasun publikoan, Lehen Mailako Languntan batez ere, euskara zer egoeratan dagoen aztertzeko "mahai" bat antolatzea

    Helburu estrategikoa:

    Lan munduko eragileei euskararen erabilera bultzatzeko behar dituzten baliabideak eta lanabesak eskuratzea

    Ekimenerako jarraibideak:

    • Euskara ikasteko eta erabiltzeko baliabideez hornitzea.

    SEKTOREA: TEKNOLOGIA ETA TELEMATIKA
    ARLOA: TEKNOLOGIA ETA TELEMATIKA

    Helburu estrategikoa:

    Erakunde publiko eta pribatuen arteko elkarlaguntzaz "idazketa elektronikoa" martxan jartzea bultzatu

    Ekimenerako jarraibideak:

    • Euskal produktuen zabalkundea
    • Euskarri informatikoak erabiliaz, hiritar eta udalaren arteko idatziko harremanak bultzatzea

    Ekintzak:

    • Xuxen 2.0 Zuzentzaile Ortografikoa zabaltzea
    • Euskarazko Microsoft Office zabaltzeko kanpainak
    • Word erreferentzi gordailua sortzea

    Helburu estrategikoa:

    Ingeniaritza linguistikoan dagoen ikerketarako ahalmena antolatu, balioztatu eta zabaltzea

    Ekimenerako jarraibideak:

    • Prestakuntza aurreratutako erabiltzaileen taldeak osatzea

    Ekintzak:

    • Euskara + Informatika batuko dituen formazio ofizialen bat bultzatzea
    • Itzulpena garatzeko behin-behineko ezarpena

    SEKTOREA: GIZARTE ERAKUNDEAK, ELKARTE ETA ENTITATE HERRITARRAK, KULTURAZKOAK, LUDIKOAK ETA KIROLETAKOAK
    ARLOA: KIROL ELKARTEAK

    Helburu estrategikoak:

    Kirol jardueretan euskara erabiltzeko ohitura sartzea

    Ekimenerako jarraibideak:

    • Prozesu horretan parte hartzen dutenek hizkuntzaren kontzientzia hartzea
    • Kiroletarako monitore euskaldunak prestatzea
    • Kirol elkarteak baliabideez hornitzea
    • Kiroletako berriak euskaraz zabaltzea
    • Kirol federazioek horretan parte har dezaten ahalegintzea.

    Ekintzak:

    • Kiroletako monitore eta entrenatzaile elebidunekin kanpainak egitea
    • Euskara erabiltzen duten kirol jardueren aldeko diskriminazio positiboa
    • Hizkuntza gaitasuna ematea SHEE-IVEF eta INEFeko lizentziadunei profesional ohiei eta beste zenbait eragile elebidunei
    • Monitore euskaldunen boltsa sortu eta kudeatzea
    • Kiroletako egundari elebidun bat sortzea
    • Donostiako hedabideekin hitzarmenak bideratzea kiroletako atalean euskara erabil dezaten

    SEKTOREA: GIZARTE ERAKUNDEAK, ELKARTE ETA ENTITATE HERRITARRAK, KULTURAZKOAK, LUDIKOAK ETA KIROLETAKOAK
    ARLOA: AISIALDIKO ELKARTEAK ETA JARDUERA LUDIKOAK

    Helburu estrategikoa:

    Euskara pertsonen aisialdira ere zabaltzea

    Ekimenerako jarraibideak:

    • Donostian dauden aisirako elkarteen egitura bultzatzea
    • Baliabideak helburuetara egokitzea
    • Donostian elkarte bizitza bultzatu eta indartzea
    • Zehazki antolatuta ez dagoen asian eragina izatea
    • Donostiako festaguneetan euskararen presentzia gehitzea

    Ekintzak:

    • Euskara darabilten Donostiako aisiarako elkarteei laguntza ematea bere finantziazioan eta ekipamenduan
    • Aisiari buruzko aldizkari bat argitaratzea
    • Aisiari buruzko mateiala euskarara itzultzea
    • Begiraleen euskalduntzea indartzea
    • Helzkuntza Sailarekiko hitzarmenak lortzea
    • Aisian lanean diharduten langileen boltsa eratzea
    • KTErekin batera Donostiako jaietan euskarak duen presentzia baloratzea
    • Jaietako ekintzak antolatzen dituztenekin harremanetan jartzea
    • Jaietako ekintzetan euskara erabiliko duten pertsonen kontratazioarentzat dirulaguntzak ematea

    SEKTOREA: EUSKARA BATUAREN ZABALPENA ETA AZTERKETA SOZIOLINGUISTIKOA
    ARLOA: AZTERKETA SOZIOLINGUISTIKOA

    Helburu estrategikoa:

    Euskarak Donostian bizi duen egoerari buruzko informazio egiazkoa eta berria edukitzea aldian-aldian

    Ekimenerako jarraibideak:

    • Donostian ia-euskaldun diren hiritarren jarrera ezagutzea
    • Donostiako bilakaera soziolinguistikoa begiratu eta zaintzea

    Ekintzak:

    • Ia-euskaldun diren hiritarren euskalduntze prozesua indartzea

    SEKTOREA: EUSKARA BATUAREN ZABALPENA ETA AZTERKETA SOZIOLINGUISTIKOA
    ARLOA: HIZKUNTZA IRIZPIDEAK LANTZEA ETA ZABALTZEA

    Helburu estrategikoa:

    Udal zerbitzuetatik ateratzen den euskararen kalitatea hobetzea

    Ekimenerako jarraibideak:

    • Kalitate oneko hizkuntza materialak sortzea
    • Udal zerbitzuetan sortzen diren idatzizko materialen kalitatea ziurtatzeko barne tresneriak prestatu eta abiatzea

    Ekintzak:

    • Dirulaguntzak jasotzen dituzten ekimenetan erabiltzen den euskarari dagokion guztian kalitate kontrolak ezartzea
    • Teknologia berriak baliatzea, erabiltzen den euskara ona izan dadin
    • Hizkuntza aholkularitzako zerbitzu bereziak sor daitezen bultzatzea
    • Helburu estrategikoa:
    • Euskarak hirian duen presentzia handiagotu eta hobetzea
    • Ekimenerako jarraibideak:
    • Donostiako kale paisajea normalizatzea
    • Euskararen erabilera indartzea

    Ekintzak:

    • Udal ordenantzetan bide publikoko errotuluetarako agindurik dagoena bete dadin ahalegintzea
    • Ekimen pribatua ere Donostiako hiri bizitza euskalduntzeko eginkizunetan parte hartzera bultzatzea
    • "Lehen hitza beti euskaraz" lema zabaltzeko kanpainak egitea

    SEKTOREA: EUSKARA BATUAREN ZABALPENA ETA AZTERKETA SOZIOLINGUISTIKOA
    ARLOA: ERABILERA BEREZITUAK ETA TERMINOLOGIA

    Helburu estrategikoa:

    Euskara premia berezietarako prestatzea

    Ekimenerako jarraibideak:

    • Informazio idatzia euskaraz sortzeko ohitura zabaltzea
    • Terminologiazko definiziogintza indartzea

    10. Zenbait kontsiderazio.

    Plangintza honetan interes berezia duten ondorioak aipatu nahi dira hemen. Horretarako plangintzan adierazten diren azken gogoetak ere laburturik, emango ditugu.

    Lehenik, zabalkunde eta kontzientziatze kanpainek berebiziko garrantzia dute hizkuntzaren normalizazio prozesu osoan zehar. Horregatik erreferentzia marko berbera duten kanpainak prestatzea da egokiena. Xede taldeak zehatz finkatuz, mezu egokiak emanez, eta mezu guztiak elkarrekin bateratuz, kanpaina etengabea eta arloz arlo dibertsifikatua abiaraziz.

    Lantalde guztiek garrantzi handia eman diote euskararen erabileraren aldeko kanpainak era eta modu askotakoak egiteari; horrek zerikusi estua du plangintza honen oinarrizko ideia batekin: lortu nahi den aldakuntza eragin dezakeen motorra iritzi publikoa da, Donostiako gizartea, alegia, oso-osorik hartuta.

    Erabakigarria izan daiteke euskaraz hitz egiteak izan dezakeen kutsu politikoa kentzea; hau da, euskararen erabilerak horrelako kutsurik izan ez dezan lortzea.

    Ekimen guztietan talde guztiek aipatzen dute euskarazko produktuak eta euskarazko zerbitzuak eskuratu ahal izateko eskaria indartu egin behar dela.

    Donostiako biztanleen %33 euskaldun elebiduna da. Donostiako mapa soziolinguistikoan, halaber, garrantzia handia du %26k bere burua ia-euskalduntzat aitortzeak. Talde honekin egiten den lanak izan dezakeen "errentagarritasuna" kontuan izanik, arretarik handia jarri beharko da.

    Plangintza bat ongi diseinatzea ez da ezertarako gero martxan jartzeko modua egiten ez bada. Euskararen Udal Patronatua izatea bera garrantzi handiko abantaila da plangintzaren gestioa egin behar denerako. Urtez-urteko kudeaketa planen prestakuntza, epe motzeko plan estrategikoaren gomendioak, egunez egun egiten joateko tresnak izango dira. Urteko kudeaketa plan horiek abian jartzeak estrategiak eta ekimenerako jarraibideak eguneratzea ahalbidetuko du, halako moldez, non eguneroko kudeaketaren eskarmentuak atzeraelikatuko duen Planaren formulazio estrategikoa eta haren egokitzapena, aldaketa ororen aurrean. EUPren egitura, berriz, formulaziorik zaluena da euskararen normalizazio prozesu batek aurkezten dituen erronkei aurre egin eta bete behar dituen egitekoak betetzeko.

    Plangintza hau martxan jartzeko orduan plangintza bera prestatzeko lanetan gizarte sektore guztietako pertsona nabarmenek parte hartu izana da beste faktore erabakiorretako bat. Itxaropen bat piztu da, eta orain itxaropen horri kudeaketaren zikloa burutuz erantzun behar litzaioke. Plangintza zehaztu ondoren, haren kudeaketa, abian jartzea, jarraipena egitea eta baloratzea bideratu behar dira.

    Donostiako biztanleen aldetik konpromiso estuagoa lortzeko komenigarria izan liteke erakundeak, elkarteak, gizarte mugimenduak, bolondresak, eta abarrekin sare bat sortzea. Beren gogoz diharduten pertsonen eragina erabakiorra izan daiteke eginkizun honetan.

    Gauza jakina da, hizkuntza bat jakiteak ez duela besterik gabe ekartzen hizkuntza hori erabiltzea. Alegia, euskara jakiteari buruzko datua gero eta hobea izateak ez duela euskararen erabileraren normalizaziorako ekimenetan arreta galtzea edo gutxitzea eragin behar. Hizkuntzaren erabilera bera baita egiazko ardatza.

    Euskararen erabileraren normalizazio prozesuak euskaraz hitz egiteko gai direnengandik hasi behar du; horrek ez die, ordea, erantzukizunik kentzen elebidun ez direnei, hauek begirunea izan behar diete euskaraz hitz egitea erabaki dutenei.

    Proiektu hau aurrera ateratzeko, bideak errazteko modu bat Euskararen Udal Patronatuaren aldetik proiektu honetan aztertu diren sektoreetan arduradunak jartzea da. Era horretara, Patronatuarekin harremanetan hasi nahi duten erakunde eta agenteei harremanetarako bidea errazteaz gainera, Patronatuko kideak sektore jakinetan espezializatzea lortu nahi da.

    Plangintza hau betetzerakoan kontuan hartu behar da Donostiako auzo desberdinek dituzten egoera soziolinguistikoak oso direla desberdinak.

    Lan taldeek egiten duten beste gomendioa Euskararen Udal Patronatuak ematen dituen zerbitzuen berri jasoko duen katalogo bat argitaratzea da.

    Azkenik, plangintza honek tresna bizia izan nahi du gizartean eta erakundeetan dauden gogoak euskararen alde adosteko. Plangintzak malgutasuna izan behar du ezaugarri nagusietako bat, etengabe egokitu beharko baita Donostiako ingurune soziolinguistikoan sortzen diren egoera desberdinetara.

    11.Aurrera begira

    Donostiak badu Euskararen Normalizaziorako Plan Estrategikoaren proposamena. Donostiarrek berek burututako tresna da eta Donostiarren erabaki kolektiboa da. Gizarte donostiarra da, beraz, plangintza honen sortzaile eta xede, aldi berean.

    Dena prest dago, hortaz, eta osagai guztiak bere tokian daude, adostasun politiko eta sozial handia lortu ahal izateko eta, modu horretan, Donostiako Euskararen Normalizaziorako Plan Orokorrak bideratu behar duen prozesu eraginkorra abian jarri ahal izateko.

    Horretarako,

    Lehen egitekoa, DENPOren proposamena Donostiako Udal Gobernuaren eztabaidara eta onarpenera jarri eta Donostiako Udalbatzarrak Euskararen Normalizaziorako Plan Orokorra bideratzeko akordio formala hartzea da.

    Bigarren egitekoa, Donostiako Euskararen Jarraipen Batzordea (DEJB) sortzea da, gizartearen ordezkaritza, inplikazio eta jarraipena bideratzeko organo bezala Normalizaziorako Plan Orokorrean. Garrrantzizkoa da Udal Gobernuaren akordio formala DE JBk eta Donostiako gizarteak asumitzea.

    Hirugarren egitekoa, Euskararen Normalizaziorako Plan Orokorra egintza zehatzetan gauzatzea lortzeko, datozen lau urteetan jarrraitu beharreko lerro nagusiak eta lehentasunak Lehen Plan Markoan zedarrituta daude. Hortaz, datozen lau urteetako Lehen Plan Markoa egikaritzeko Donostiako Udalbatzarrak onespen formala ematea litzateke hurrengo urratsa.

    Esan bezala, osagai guztiak behar diren tokian daude, beraz, euskararen normalizazio prozesu eraginkorra abian jartzeko. Donostiarren inplikazio sozialak euskararen normalizazioa lau dimentsio hauetan aurreratzea ahalbidetuko du: kontzientzia sozial aldekoa osatzen, euskararen espezializazio funtzionala indartzen, euskararen ezagupenaren zabaltze orokorra bultzatzen eta gizarte sektore zehatzetan euskararen erabilpenaren zabaltze mailakatu eta selektiboa areagotzen. Dimentsiootan aurreratzeak, berriz, donostiarrek euskararen normalizazio prozesuaz duten ikuspuntua alda dezake, donostiarren hizkuntza- eta kultura- komunitatearen kontzientzia sendotu eta gizarte donostiarraren kohesio eta integrazioa indartu.

    Donostian, 1999ko ekainaren 7an

  • BAT aldizkaria: 
    32. 1999ko abendua. Neurketa soziolinguistikoak Euskal Herrian
    Kokapen geografikoa: 
    Euskal Herria
    Gipuzkoa
    Egilea(k): 
    Inaxio Agirre
    Urtea: 
    1999