Suomieraren corpus-plangintza hiztegiaren ikuspegitik

Suomieraren genealogia

Hizkuntza finougriarren taldekoa da suomiera edo finlandiera; estonieraren senidea etahungarieraren urruneko ahaidea. Hizkuntza hauek eta beste batzuek hizkuntza uralikoenfamilia osatzen dute.

1. irudiak hizkuntza uralikoak denboran zehar nola desberdindu diren erakusten digu. Duela milaka urteko proto-frinougriera ez zen hizkuntza bakar bat, gaur ulertuko genukeen zentzuan. Oso sakabanatuak bizi ziren herri haiek oso harreman gutxi izan baitzezaketen euren artean. Alabaina, hizkuntza haiek bazituzten nonbait luzaro iraun zuten hainbat kidetasun, hiztegi eta gramatika aldetik. Esan liteke herri haiek hizkuntza bera zutela, baina desberdintasun dialektal askorekin taldetik taldera.

Denboran zehar desberdintasun hauek handituz joango ziren noski, elkarrengandik urrun bizi ziren taldeek elkar ezin ulertzeraino. Gaur egun Obi eta Jenisei ibaien artean Siberian bizi diren samoiedoen hizkuntzak bananduak zeuden hizkuntza finougriarren taldetik K.a. 4000. urterako, eta K.a. 2.000.erako gaurko hungariarren arbasoek eta beste herri ugriarrek gaurko finlandiarren aurrekoen taldetik desberdindua zegoen adar bat osatzen zuten. Artean asko desberdindu gabe zeuden, ordea, filandiarren arbasoek eta haien inguruan bizi ziren beste herri batzuk. Herri hauek denak Volga eta Oka ibaiek edo Volga eta Kama ibaiek bat egiten duten lekuaren inguruan, gaur egungo Mosku baino ekialderago, bizi ziren. Garai hartan hasi ziren nekazaritzan eta handik 500 bat urtera bitan banatu ziren, alde batetik permdarrak eta bestetik Volgako finlandiarrak. Beste 500 urte barru Baltiko aldeko finlandiarrak izango zirenetatik txeremis eta mordov herriak bereizi ziren. Ordurako finlandiarrak Baltikorantz aldatuak ziren eta gaur egungo Estonia inguruan bizi ziren.

Baltiko aldeko hizkuntza finougriarrak aski hurbil daude elkarrengandik gaur egun ere hizkuntzalaritzaren ikuspegitik.

1. irudia. Hizkuntza uralikoen desberdintzea

Lau mila urte baino gehiagoko ibilaldi luzearen aztarnak gaur egungo suomieran

Hainbeste urtetan zehar bata bestearen gainean metatzen joan diren lexiko-geruza desberdinak aurkitzen dira gaur egungo suomieran. Badira 4.000 urtetik gora duten hitzak, adibidez:

  • amma = (amona>) adineko emakumea
  • anoppi = amaginarreba
  • antaa = eman
  • appi = aitaginarreba
  • aro = estepa
  • ehtoo = arrastiria
  • elää = bizi
  • hiiri = sagua
  • häntä = isatsa
  • ilma = airea
  • isä = aita
  • jalka = zangoa
  • joki = ibaia
  • juoda = edan
  • järvi = luzea
  • jää = jela
  • jäähtya = hoztu
  • kadota = ezkutatu
  • kajota = ukitu
  • kala = arraina
  • kalma = hilotza
  • kamara = lurra
  • kantaa = eraman
  • kieli = hizkuntza
  • koivu = urkia
  • koti = etxea
  • lumi = elurra
  • lintu = txoria
  • puu = zuhaitza
  • puhua = (putz egin>) hitz egin
  • pää = burua
  • rakentaa = eraiki
  • suomu = ezkata
  • suu = ahoa
  • vesi = ura
  • vuosi = urtea
  • vävy = suhia
  • ääni =ahotsa

Badira beste hitz batzuk, uste denez, gutxienez 3.000 urte dituztenak, hala nola:

  • aika = denbora
  • aita = hesia
  • alkaa = hasi
  • avata = ireki
  • eksyä = galdu
  • etsiä = bilatu
  • haava = zauria
  • henki = izpiritua
  • hiili = egur-ikatza
  • hiiva = legamia
  • ilo = poza
  • jano = egarria
  • jyristä = zarata
  • kaste = ihintza
  • keittää = irakin
  • kesä = uda
  • kevat = udaberria
  • kolea = hotza
  • kopea = lotsagabea
  • kumota = irauli
  • laiva = itsasontzia
  • murhe = nahigabea
  • omena = sagarra
  • peittää = estali
  • pohjoinen = Iparra
  • polttaa = erre
  • rauha = bakea
  • riisua = erantzi
  • ruma = itsusia
  • ruoho = belarra
  • saarni = lizarra
  • tehro = ezkurra
  • tukka = ilea
  • unohtaa = ahaztu
  • valaa = urtu
  • velka = zorra
  • viha = gorrotoa
  • vihanta = berdea
  • viskata = jaurtiki

Gutxienez 2.000 urte dituztenen artean honako hauek daude:

  • ahde = muinoa
  • ansaita = irabazi
  • astua = ibili
  • hankkia = lortu
  • hiekka = hondarra
  • hiihtää = eskiatu
  • huomata = ohartu
  • itikka = eltxoa
  • karitsa = arkumea
  • kukka = lorea
  • kyetä = gai izan
  • kömpelö = baldarra
  • maito = esnea
  • nivel = giltzadura
  • ojentaa = eman
  • perhonen = tximeleta
  • perä = bizkarra
  • pii = hortza
  • pyörre = zurrunbiloa
  • pöly = hautsa
  • rikki = sufrea
  • ripeä = lasterra
  • rokka = ilar-zopa
  • sarastaa = egunsentia
  • sateenkaari = ostadarra
  • serkku = lehengusua
  • siru = puska
  • sohjo = elurbustia
  • soihtu = zuzia
  • suojata = babestu
  • sävyisä = lasaia
  • teräs = altzairua
  • tulva = uholdea
  • työntää = bultza egin
  • ukkonen = trumoia
  • vajota = jaitsi
  • viima = haize hotza
  • virkkaa = esan
  • yskä = eztula

Ohiko ondare lexikal honen ondoan baziren idatzizko suomiera baino lehen jatorri desberdinetako mailegu zaharrak:

  1. Mailegu indoeuropar zaharrak.:
    • marras = heriotza
    • mehiläinen = erlea
    • orasa = txerrikume arra
    • orpana = lehengusua
    • sata = ehun
    • sota = gerra
    • terni(maito) = horitza
    • utare = errapea
    • vasara = mailua
  2. Mailegu baltikoak

    Hizkuntza baltikoak indoeuroparrak dira. Gaur egun hizkuntza hauetako bi daude bizirik: letoniera eta lituaniera, eta bazen beste hirugarren bat, prusiera zaharra, XVIII. mendean desagertu zena. Baltiko aldeko finlandiarren hizkuntza hauekiko harremana K.a. V. Mendearen inguruan hasi zen. Gaur egungo suomieran badira hirurehun bat mailegu hizkuntza baltikoetatik hartuak. Hona hauetako batzuk:

    • aina = beti
    • aisa = ardatza
    • helle = beroa [iz.]
    • karja = etxabereak
    • karsina = ukuilua
    • salo = oihana
    • silta = zubia
    • temmata = astindua
    • virka = ataza
  3. Mailegu germaniarrak

    Kristoren garaian hizkuntza baltikoen eragina ahultzearekin batera finlandiarrek tribu germaniarrekin lehenengo harremanak izan zituzten. Eragin handia izan dute geroztik suomieran protogermanieratik, gotikotik eta eskandinavieratik hartutako maileguek. Adibidez:

    • ansas = habea
    • juusto = gazta
    • kaisla = ihia
    • kulta = urrea
    • lukko = sarraila
    • naula = iltzea
    • sunnuntai = igandea
    • vierre = garagardo-muztioa
    • äiti = ama

  4. Mailegu eslaviar zaharrak

    VI. eta IX. mendeen artean hartuak dira. Ez dira baltikoak eta germaniarrak bezain ugariak. Kristautasunarekin zerikusia duten suomierazko lehen hitzak daude hauen artean:

    • akkuna = leihoa
    • kuoma = laguna
    • määra = kopurua
    • pappi = apaiza
    • pätsi = labea
    • tappara = aizkora
    • tuska = oinazea
    • varpunen = hormatxoria
    • velho = aztia
  5. Suedieraren bidez suomieran sarturiko maileguak

    Suediaren menpean politikoki eta kulturalki luzaro egon izanak arrasto sakonak utzi ditu suomieraren lexikoan. Menpekotasun horrek XII. mendetik XIX.era arte iraun baitzuen.


Suomieraren ezaugarri nagusiak

Suomiera, euskara bezala, ez da hizkuntza indoeuroparra. Fonetika aldetik duen ezaugarri bereziena harmonia bokalikoa da. Suomierako bokalak hiru taldetan bana daitezke:

  1. Atzeko bokalak: a ], o[ ], u[ ]
  2. Aurreko bokalak: ä[ ], ö[ ], y[ ]
  3. Tarteko bokalak: i[ ], e[ ]

Hitz elkartua ez den suomierazko ezein hitzetan ez daitezke ager aldi berean atzeko eta aurreko bokalak. Bestela esanda suomierazko hitz batek 1. taldeko bokalak soilik, 2. bokalak soilik, 1. eta 3. taldeetako bokalak nahasian edo 2. eta 3. taldeetakoak nahasian izan ditzake, baina inola ere ez 1. eta 2. taldetakoak batera. Erregela hau suomierazko hiztunak suomierazkotzat hartzen dituen hitz guztietan betetzen da eta, alderantziz, hitz batean ez bada erregela hori betetzen, hiztunak hitza arrotz sentitzen du. Honen ondorioz, eratorpen-atzizki gehienek bi forma dituzte: -ja/-jä, -ma/-mä, -os/-ös, -us/ys, -lainen/-läinen, etab.bokal-mota desberdinak dituzten hitzei erantsi ahal izateko.

Beste erregela baten arabera, ezein hitz edo silaba ez daiteke has kontsonante-multzo batekin. Bestetik, hitzen bukaeretan onartzen diren kontsonante bakarrak honako hauek dira: [l, n, r, s, t]. Mailegu zahar gehien-gehienak erregela hauek betetzeko egokituak agertzen dira (ikus aurreko puntuko adibideak). Esan ohi da maileguak egokitzeko horren erregela zurrunak izateak asko zaildu izan duela maileguak hartzea oraintsu arte.

Morfologiari dagokionez, deklinabideak 15 kasu ditu eta preposiziorik ez du. Aurrizkirikere ez du suomierak. Alabaina eratorpen-atzizki ugari izateak asko erraztu du hitz eratorriaksortzea. Hizkuntzaren izaera honek maileguak hartzea zaildu baldin badu, ez du gutxiago eragotzi bide hori tradizio garbizalearen indarrak.

Dialektoetako hitzak erabiliz aberastu da hiztegia neurri handi batean, dela beren jatorrizkoesanahia gordez, dela adiera berria hartuz. Hasieran mendebaldeko dialektoak izan zirenhitz-hornitzaile nagusiak, baina XVIII. mendetik aurrera ekialdeko dialektoetatik ere hartzen hasi ziren hitzak. XIX. mendearen lehen erdialdean sekulako borroka izan zen ekialdeko dialektoen aldekoen eta mendebaldeko dialektoetan oinarrituriko tradizioaren aldekoen artean.


Erreforma luteranoa eta suomierazko literaturaren sorkuntza

Finlandiarren historia auzoko bi herri ahaltsuen harremanek baldintzatu izan dute. Suediaeta Errusia dira herrialde horiek. Suediarrak 1000 urtea baino lehen hasi ziren eragina izaten Finlandian. 1150 urtearen inguruan Erik IX.a errege suediarrak finlandiarren aurkako gurutzada bati ekin zion eta Finlandia konkistatu egin zuen. Ordutik aurrera kolonizatzaile suediarrak jarri ziren bizi izaten Botniako golkoaren Finlandiako kostaldean. Finlandiako golkoaren ekialdean, berriz, Novgorod-eko hiria zegoen. Hiri hau eskandinaviarrek eraikia zen eta burujabea izan zen XIII. mendetik aurrera. Estatu zabal eta merkataritzan ahaltsua bihurtu zen hiri hau. Erik IX.aren gurutzadaren benetako helburua Finlandiako merkatua Novgorod-eko kristau ortodoxoei kentzea zen hain zuzen ere. XII. eta XIII. mendeetan zehar Suediak eta Novgorod-ek eten gabeko borrokak izan zituzten Finlandiaz jabetzeko. Denbora honetan zehar kolonizatzaile suediarrek Finlandiako golkoaren kostalde hutsean bizitzen jartzen jarraitu zuten.

1293tik 1323ra Suediaren eta Novgorod-en artean izan zen Kareliako Gerra HandiaPähkinäsaari-ko Bakearekin amaitu zen. Itun honen arabera errusiarrek Suediari Finlandiaren jabetza aitortu zioten eta muga bat ezarri zuten Oulu-ko hiriaren HM-tik Kuopio-n zehar Ladoga aintziraren mendebalderaino. Lerro horretatik ekialdera errusiarren esku geratzen zen, mendebaldera Suediaren menpean eta Laponia aldea zehaztu gabe. Magnus II.a erregeak dukerri izendatu zuen Suediaren menpeko partea Oesterland izenarekin. Kanpoko potentzia hauetaz gain Finlandia bertako jauntxoak zeuden, lur gehienen jabe zirenak eta XIV.-XV. Mendeetan erregeei itzal handiaegiten zietenak.

1397an noblezia norvegiarrak, suediarrak eta daniarrak, Kalmar-en bildurik, ErikPomeraniakoa izendatu zuten hiru herrialde eskandinaviarren errege. Honekin boterearenerdigunea Danimarkara urruntzen zen eta noblezia finlandiarraren indarra handitzen.Erlijioaren ikuspegitik apezpiku finlandiarrak, bereziki Turku-koak ziren buruak eta garai hartan gidaritza erlijiosoa eta agintea oso baturik baitzihoazen, sistema administratiboa ere haien esku zegoen.

Luther-en erreformak garrantzi handia izan zuen suomierarentzat, eliza luteranoaren printzipioak hizkuntza nazionalen aldekoak baitziren. Alderdi honetatik paralelotasun handia sumatzen da Finlandian gertatutakoaren eta Euskal Herrian bizi izan zenaren artean. Hemen Joana III.a Albretekoak Joannes Leizarragari, kalbinismoa hedatzeko asmoz, Testamentu Berria euskaratzeko mandatua eman eta 1571an argitara eman zen bezala, 1598an Mikael Agricolak egindako Testamentu Berriaren suomierazko itzulpena argitaratu zen. Fenomeno hau Europa osokoa izan zen. XVI. mendean gutxienez Bibliaren alemanezko, txekierazko, danierazko, espainierazko, frantsesezko, kroazierazko, eliz eslavierazko, errusierazko, euskarazko, hungarierazko, italierazko, polonierazko eta islandierazko itzulpenak egin ziren.

Maila handiko formazioa zuen elizgizona zen Agricola; bazekizkien suomiera, suediera,alemana, latina, grekoa eta hebreera. Alabaina, gure Leizarragari gertatu zitzaionaren antzera, zailtasun handiak gainditu behar izan zituen bere lana burutzeko: tradizio literariorik eza eta suomiera hainbat dialektotan sakabanatua egotea nagusiki. Agricolak suomierazko ordaina aurkitu behar zien itzulpena egiteko erabili zituen latinezko, grekozko, alemanezko eta suedierazko testuetan agertzen zitzaizkion hitzei. Suomierak bazituen erlijio-gaietako hitzak, are suediarren konkista baino lehenagokoak, bazituen eslavieratik hartutako mailegu zaharrak eta kristautasuna iritsi baino lehenagoko sinesmenei zegozkien hitzak, kristautasunak bereganatuak eta egokituak zituenak. Altxor hori ez zen ordea aski eta baliabide berriak behar izan zituzten Agricolak eta misiolari luteranoek. Misiolariok suediarrak ziren gehienak eta horregatik suedieran zehar sarturiko maileguak erabiltzen zituzten:

  • Suedieraz Suomieraz
  • helvete --> helvetti = ifernua
  • fasta --> paasto = garizuma
  • viga --> vihki = sagaratu
  • kloster --> kluostari --> luostari = klaustro; kalostra
  • bisp --> piispa = apezpiku
  • provaster --> provasti --> rovasti = artzapez

Agricolaren testuetan latinetik harturiko hitzak ere ageri dira: evangelium, testamenti, apos- toli, epistola, catechismus, texti, historia, regula, Passio, psaltari, propheta, etab. Agricolak erabilitako mailegu batzuk ez daude suomieraren lege fonologikoen arabera moldatuak, horrela domari (= epaile) hitzak d letra du hasieran, nahiz eta g, b eta d suomieran ez zeuden kontsonanteak izan, offra > wffrata (= sakrifikatu) hitzak ff du, suomierazko hitzetan izaten ez zen kontsonante-multzoa, spitalinen (= legenarduna) hitzak sp- hasiera du, baina normalean suomieraz bigarren kontsonantea bakarrik gordeko litzateke.

Maileguzko hitzak erabiltzeaz gain Agricolak jo zuen beste prozedura batzuetara hiztegiazabaltzeko, hala nola:

  1. Kalkoa. Adibidez, Latinezko discipulus--en baliokideaopetus-lapsi hitz elkartua zen. Honen osagaiak opetus (= irakaskuntza), opettaa (= irakatsi) aditzaren eratorria aditzoinei eransten zaien atzizki nominalizatzailearen bidez, eta lapsi (= haurra) ziren. Hitz elkartu hau suedierazko lärjunge hitzaren kalkoa da eta hau alemanezko lehrjunge-tik hartua. Zenbait kasutan kalkoak emankortasun handia erakutsi du, adibidez, latinezko incredulitas itzultzeko zailtasunak zituen, latinezko hitzak gabezia adierazteko zuen in- aurrizkiaren parekorik ez zuelako suomieraz,-ton/-tön atzizkia baizik. Irtenbidea epausko hitza sortzea izan zen usko(=sinesmena)hitzari aurrizki gisa ezezko aditzaren partizipioa den epä - jarriz. Berez eraikuntza artifiziala zen hori ohiko bihurtu zen. Gaur egungo suomierako hiztegi batean ehunka hitz aurki daitezke horrela sortuak:
  2. Zabalkuntza semantikoa, hizkuntza arrunteko hitzei adiera berriak erantsiz.

Suomierazko lehen hiztegia

Lexicon Latino-Scandicum izenarekin Ericus Schroderus-ek (1608? - 1639) 1637an argitaratua da. Latinezko hitzen zerrendak suomierazko, suedierazko eta alemanezko baliokideekin ematen ditu. Espresuki esaten du garbizalea dela eta XVI. mendeko eta XVII. Mendearen hasierako testuetako hiztegia biltzen du.


Testu juridikoen itzulpenak

Kalmar-eko batasuneko errege 1441etik 1448ra izan zen Kristobal Bavariakoaren legearenitzulpena da suomierazko testu juridikorik zaharrena. Jaakko Suomalainen-ek (? - 1588)egin zuen eta 1570eko hamarkadan argitaratuko zen beranduenik. Jatorrizko eskuizkribua ez da ezagutzen, baina suediararekiko morrontza gehiegitxo sumatzen diote, agian testu juridikoak behar zuen zorroztasunaren eraginez.

Geroagoko beste dokumentu juridiko batek, Joan III.a erregeak Finlandiako herriari postaeta ostatuei buruz 1584ko abenduaren 1ean emandako aginduak ere suedierarekiko morrontza nabaria omen du. Antzeko beste dokumentu bat 1597an Karlos IX.a izango zenak (1607-1611) Finlandiako herriari eginiko gutuna da. Kasu honetan Finlandiako hego-mendebaldeko dialektoak erabiltzen dira.

Garai hartako kode suediarraren lehen itzulpen osoa Ljungo Tuomaanpoika-k egin zuen.Bestetik kode militar suediarra 1642an itzuli zuen Hartikka Speitz-ek (1591 - 1651). Jakina,itzulpen honetan termino tekniko asko ageri da, baina asko eta asko itzuli gabe, hala nola capable (= gai), Drottningi (= erregina, suedieraz Drottning), nahiz eta beste batzuetan hitzak asmatu, adibidez, suedierazko inspektio (= ikuskapen) silmääminen itzultzen du.

Itzulpen erabat garbizalea Speitz-en garaikide zen Abraham Kollanius-ek (? - 1667) eginzuen. Suediako Upsalan ikasitako legelari honen obra ez zen bere garaian argitaratu eta beraz ez zuen eraginik izan beste autore batzuengan. Bere aurrekoak baino askoz garbizaleagoa zen keskus (=erdigunea) > epäkesko (=exzentrikoa) epämetalli (ez-metala)etab. eta baita geroagoko legezko testu askoren itzultzaileak baino ere. Aurreko autoreek erabiltzen zituzten mailegu asko suomierazko hitzez ordezkatzen zituen:

  • kokki --> keittäjä (= sukaldea)
  • mylläri --> jauhattaja (= errotaria)
  • skraatari --> ompelija (= dendaria; jostuna)
  • lääkäri --> parantaja (= sendagilea)
  • mynttäri --> rahanlyöjä (= txanpongilea)

Suediera kultur hizkuntza bilakatzen da

1523an Suedia ostera Kalmarko Batasunetik banandu egin zen. Hortik aurrera asko indartuzen, Laponia konkistatu zuen eta Helsinki fundatu zuen (1550). 1570ean berriro Errusiarekin gerran hasi zen eta honen ostean 1595ean Täyssinä-n sinaturiko bake itunean Finlandiaren ekialdeko muga Ozeano Artikotik Kareliako istmora zihoan lerro batera eraman zuten, ekialderago beraz. Handik lau urtetara, berriz, Finlandiak dukerri izateari utzi zion eta Suediarekiko menpekotasuna areagotu zen.

XVI. mendetik XVIII.era bitartean suediera latina ordezkatuz joan zen kultur hizkuntzagisa. Erlijioaren ikuspegitik Eliza suediarra Erromakotik banandu egin zen eta suediako koroari lotu zitzaion.


Turku-ko Akademiaren sorkuntza

Joera nagusia zentralizatzailea izan arren 1637tik 1648ra Per Brahe gobernadoreakFinlandiaren naziotasuna indartuko zuen zenbait erabaki hartu zuen, hala nola hiri batzukfundatzea, posta-zerbitzua sortzea eta batez ere 1640an Turku-ko Akademia sortzea.

Erakunde honek hasieran irakasleak suediarrak izan bazituen ere, hamarkada batzuenondoren oso eragin onuragarria izan zuen, zeren Administrazioko karguetan eta Akademiaren beraren agintaritzan sartu zen elite finlandiar bat sortarazteko gai izan baitzen. XVII. Mendean katedradun gehienak finlandiarrak ziren, agian intelektual suediarrentzat Turku urruntxo geratzen zelako.


Bibliako lexikoaren garbiketa

Agricolak 1557an hil zenean Bibliaren bi bosten utzi zituen suomierara itzulita. 1602anbatzorde bat eratu zen Bibliaren suomierazko edizio osoa prestatzeko. Eerik Sorolainen Turku-ko apezpikua zen batzordeburua eta batzordekideak honako hauek: Petrus Melartopaeus, Turku-ko katedraleko artzapeza, Marcus Helsingius, Turku-ko apaizgaitegiko errektorea, Christian Bartolli, Viipuri-ko apaizgaitegiko errektorea, Gregorius Teitti Turku-ko apaiza eta Turku-ko hiru kaperau. Agricolak bukatu gabe utzi zuen itzulpena amaitzea eta, bai hizkuntza aldetik, bai exegesiaren ikuspegitik zuzentzea izan zen batzorde honi eman zioten mandatua.

Lan hori agian 1622rako bukatua zen arren, 1638an, batzordekideetako batzuk hil zirelakoeta beste batzuk batzordea utzi zutelako Sorolainen bakarrik geratu ondoren, Bibliaren itzulpenerako batzorde berri bat eratu zen Aeschillus Petraeus suediarra buru zuela. Gobernuak esan zion batzorde berri honi lana “suomiera garbian egin behar zuela. Horretarako, aurreko itzulpenak berrikusi eta bertsio zuzendu bat prestatu behar zuen. Azkenean, 1640 eta 1642 bitartean argitaratu zen lana. Esan daiteke 300 urtez idazleek han izan zutela hizkuntza-eredua.

Zuzenketa ugari egin zizkioten Agricolaren lanari. Lexikoaren aldetik zuzenketa ugarienakmaileguen ordezkapenak izan ziren, horretarako bide desberdinak jarraituz, hala nola:

  1. Maileguaren ordez suomierako dialektoetako bateko hitz bat ezarriz, esanahia gutxi edogehiago aldatuta. Batez ere mendebaldeko dialektoetara jo zuten, haiek baitziren beren jatorriagatik batzordekideek hobekien ezagutzen zituzten suomieraren aldaerak. Adibide batzuk aipatuko ditugu:
    • tiski --> juomaastia (= edalontzia)
    • piili --> nouli (= gezia)
    • trumpu --> vaskitorvi (= tronpeta)
    • räntty --> vero (= zerga)
    • planttu --> vesa (= landarea)
  2. Maileguen ordez kalkoak ezarriz. Adibidez, suedierazko konst eta alemanezko Kunst hitzetatik harturiko konsti (= artea) hitzaren ordez taito jarri zuten. Alemanezko Kunst izena können (= ahal izan) aditzetik dator. Horren antzera taita- aditz-errotik taito sortu zuten.
  3. Maileguzko hitz bati zegokion kontzeptuarentzat suomierazko erroak eta eratorpena erabiliz. Adibidez, amma (= inudea) ordezkatzeko imettäjä hitza sortu zuten honako bide honetatik:

    ime- (= edoski) aditz-erroa + -ttä- (euskarazko arazi-ren edo -ra- artizkiaren funtzioa betetzen duen artizkia) > imettä- (= eradoski; edoskiarazi) aditz-erroa sortu zuten. Prozedura hau arrunta da suomieraz, horrela: syö (= jan) + -ttä- >syottä- (= jaten eman); käy- (= joan) + -ttä- > kyttä- (= joanarazi); näky- (= agertu) + -ttä- > näyttä- (= erakutsi).

    Gero, aditz-erroei egile-izenak sortzeko eransten zaien -jä erator-atzizkia gehituz biribilduzuten lana: imettä- (= eradoski; edoskiarazi) + -jä > imettäjä (= eradoskitzaile).

Suediaren beheraldia eta Errusiaren hegemonia

Suedia potentzia handia zen, baina errege suediarrak asmo inperialista handitxoak burutunahi izan zituzten eta erresuma handi hura hondamendira eraman zuten. Suediaren porrotaoso kaltegarria izan zen Finlandiarentzat. Aldi berean ekialdeko auzoa, Errusia, Europakopotentzia handietako bat bihurtzen ari zen. Suediak Errusia menperatu nahi izan zuenean,1709an, ez zuen lortu eta, ostera, errusiarrek Helsinki eta Turku konkistatu zituzten etaFinlandiako lurrean egundoko txikizioa egin zuten 1710 eta 1721 bitartean. Suediak Nystadedo Unsikaupunki-ko itunean (1721) Kareliaren eta Finlandiaren zati batzuk galdu zituenErrusiaren mesedetan.


Abertzale suomiarren aurkako jazarpena

Nola Suedia nagusi zenean, hala beheraldi hau etorri zenean, eraso gogorrak jasan zituztenabertzale suomiarrak. Turku-ko Akademiari esker lortu zen Finlandiaren naziotasunarensentimendua. Beste gerra baten ondorioz 1743an Turku-ko tratatuan Suediak lurralde gehiago galdu zituen Finlandiaren ekialdean.


Gezelius-en Biblia

1642ko Bibliak ez zuen zabalkunde handirik izan tamainaz handia, aurkezpen bikaingarestia eta tirada txikia izan zituelako. Horregatik, Turku-ko apezpikua zen JohannesGezelius Zaharrak (1615 - 1690) edizio apalago bat argitaratzea erabaki zuen eta horrela 1680an Euricus Florinus-i Bibliaren edizio berrikusi bat egiteko agindua eman zion.

1685ean eman zen argitara obra hau. Florinus-en ekarpena ez zen izan oso handia grafia--kontu batzuetan izan ezik, baina oso atsotitz-zalea zenez herri tradizioetako hizkera sartzenahalegindu zen geroko beste apaiz batzuek egingo zuten bezala.


Bibliaren hirugarren eta laugarren argitalpenak

1685eko Biblia berehala agortu zenez, 1730 inguruan berrargitalpen bat egitea pentsatuzuten. Behin eta berriz agintariei egindako laguntza-eskaerek ez zuten berehala baiezko erantzunik izan, baina azkenean 1749an baliabideak bildu zituzten, Antti Lizelius-i (1708 - 1795) eman zioten edizioa prestatzeko agindua eta 1758an argitaratu egin zuten.

Lizelius hau suomierazko lehen periodikoaren sortzailea zen (Suomalaiset Tieto-Sanomat,1775). Bertan suomiera garbia erabiltzen ahalegintzen zen. Horrela, suedierazko Ruoto hitzaren ordez lahko (= taldea) erabili zuen. Badirudi muistopatsas (= monumentua) hitza lehenbiziko aldiz Bibliaren hirugarren edizioan erabili zela. Suedierazko krans (alemanez Kranz) hitzetik zetorren krantzi (= koroa) maileguaren ordez seppele erabili zuen. Hitz honek arrakasta izan zuen bezala —horixe baita gaur egun erabiltzen dena— beste batzuekin ez zuen beste hainbeste lortu. Adibidez, suedierazko läkare hitzetik zetorren lääkäri maileguaren ordez parantaja (=petrikilo) sartu nahi izan zuen mediku adierazteko, baina ez zuen lortu.

Lezelius-ek berak prestatu zuen 1776an argitaratu zen Bibliaren laugarren edizioa.


Juslenius-en hiztegia

1745ean —Larramendik Diccionario trilingüe argitaratu zuen urte berean— Finlandia errusiarren menpean geratu zelako Suedian aterbetua zegoen Daniel Juslenius-ek (1676-1752) hiztegi bat argitaratu zuen Suomalaisen Sana-Lugun Coetus izenburuarekin. Suomiera-latina-suediera hiztegi bat da, 16.000 sarrerakoa.


Suedierarekiko morrontza literatur hizkuntzan

XVIII. mendeko testuetan hiztegia oraindik ondo finkatu gabe agertzen da. Idazletik idazlera eta are idazle beraren testu batetik bestera desberdintasun handiak nabari dira eta suedierarekiko morrontza ere handia da. Sarri aurkitzen dira gaizki moldaturiko maileguak: klasi (= beira), d u o m a r i (= epailea), klook (bizkorra; argia), c h r i s t i t t y (= kristaua), christillisys (= kristautasuna), medicamenti ( =botika), recepti (= errezeta), etab.

Kalkoak ere ugari agertzen dira, horrela: peräänajatus (= gogoeta egin) suedierazko eftertanke e d o alemanezko nachdenken hitzen antzera erakia dago. Alemanez nach ( = o n d o ren; ostean) + D e n k e n ( =pentsamendua) bezala, suomieraz ere perään (= ondoren; ostean) + ajatus (= pentsamendua). Era honetako kalkoak ez ziren batere gardenak suedierarik ez zekien finlandiar batentzat.

Administrazio suediarrak gero eta eragin handiagoa zuen eta jende ikasiaren artean gero etagehiago erabiltzen zen suediera. Bestalde suomierazko liburuetan gai-kopuru mugatua erabiltzen zen oraindik, nagusiki erlijio-gaiak.


Suediazaleak, Errusiazaleak eta abertzaleak

XVIII. mendean zehar finlandiarrak konturatu ziren Errusia indartzen ari zela eta Suedia aldiz ahultzen. Indarren aldaketa honek jarrera desberdinak eragin zituen Finlandian. Batzuek antzinako tradizioan bilatzen zituzten nortasunaren erroak.

Beste batzuek, ordea, suomieraz jakin arren, maila jaso eta ikasiko giroetan suedieraz egiten zuten. Suomierak ez zuen lekurik haien bizitza intelektualean. Izan ziren suedieraz idazle ezagunak bihurtu ziren finlandiarrak ere, hala nola Frans Michael Franzen poeta, Suediako Akademiako kide izan zena. Gizartearen sektore honetako jendea beldur zen Finlandia Errusiako Inperio handian ire ntsia eta errusiartua ez ote zen geratuko. Kontrakoa uste zutenak ere baziren, esan nahi baita Errusiako Inperioaren barnean Finlandiak bere nazio-izaera hobeto zainduko zuela uste zuten Errusiazale porrokatuak ere .

Beste sektore batek, suediarren aldetik suomierarekiko errespeturik ez zela izan ikusirik, etaErrusian integratzeak zituen arriskuez jabetuta, Finlandiak burujabe izan behar zuela pentsatzen zuen. Errusiako tsarrek, egia esan, ez zuten hain gaizki ikusten abertzale finlandiarren jarre r a , Suediatik urruntzeko gogoa adierazten zuen neurrian.

Abertzaletasun finlandiarraren planteamendua argi formulatua utzi zuen A. I. Arwidsson (1791-1858) historialariak:

ez gara suediarrak, ez dugu errusiar bihurtzerik nahi, izan gaitezen ba finlandiarrak

Pentsakera hau indartu zutenetako bat Henrik Gabriel Porthan (Viitasari, 1739 - Turku, 1804) Finlandiako iragan historikoaren eta antzinako herri-literaturaren aztertzailea zen. Herri-poesia aztertuz ondorio batera iritsi zen, alegia, tradizio poetikorik aberatsena ekialdeko eskualdeetakoa zela, Savo, Kainu eta Kareliakoa. Antzinako jentilen sinesmen eta kondairekin loturiko tradizio bat zegoen han. Porthan-en laguntzailea zen Christfrid Ganander-ek (1741 - 1790) hiztegi bat egin zuen, N y t t Finskt Lexicon, 1787an bukatu arren argitaratu ez zena. Hiztegi mardula zen, 3.000 orrialde inguruko eskuizkribua, Juslenius-en hiztegia osatzeko pentsatua. Obra honetan Ganander-ek Bibliako itzulpenetanerabilitako hiztegiaz gain herri-poesiatik jasotakoa ere bildu zuen eta hitzak zein dialektotatik jasoak ziren adierazten zuten oharrez hornitu zuen.

Honek bi ondorio izan zituen, batetik dialektoak hobeto ezagutzen lagundu zuen eta bestetik herri finlandiarraren iraganaren balioa goraipatu zuen, gero aipatuko dugun Elias Lönnrot-en Kalevala-ri atea irekiz. Historiak gogor jipoituriko herri hark behar zuen pizgarria ziren tradizio zaharrak eta herri-poesia eta altxor hori dena suomieraz zegoen. Suomieraz bai baina ez literatur tradizioan erabilitako dialektoetan, mendebaldekoetan, ekialdekoetan, Karelia aldekoetan, baizik.


Errusiak Finlandia inbaditzen du

1804ko abenduaren 2an Napoleon Frantziako Enperadore egin zuten. Handik gutxira, 1805eko urriaren 21ean Trafalgarren ingelesen aurkako porrot handia nozitu zuen. Europan ordena ekonomiko berri bat ezartzeko eta etsai handi honen interesei kalte giteko asmoz Europa konkistatzeari ekin zion orduan. 1805. urtearen bukaeran Errusiako armadari eraso zion lehenbiziko aldiz eta 1807ko ekainaren 14an Frieland-en, Baltikotik gertu, errusia-rren eta prusiarren armada aliatuari eraso zion.Napoleonek, Ingalaterra bakea eskatzera behartu nahian, Europako hegemonia banatzeko tratu bat egin zuen Errusiako tsar Alexandro I.arekin. Napoleonek bidea libre uzten zion Tilsit-eko tratatuare n bidez Alexandro I.ari Finlandiaz jabetzeko. Suediak Ingalaterrarekin aliatzeko asmoa zuen eta ez zuen Napoleonekin bat egin Ingalaterra blokeatzeko. Errusiak Finlandia inbaditu zuen eta hortxebukatu zen Suediak Finlandia menpean eduki zuen aldi luzea.

Alexandro I.a tsarrak Finlandiako duke handiaren titulua hartu zuen Porvoo-ko dietan (1809) eta dukerri handiko erakundeak errespetatuko zituela zin egin zuen. Turku hiriburuak suediarren eragin handiegia zuela iritzita Helsinki-ra aldatu zuen hiriburua 1812an eta abertzaletasunaren habia zen Turkuko Akademia Alexandro-ren Unibertsitate Inperiala bihurtu eta Helsinki-ra eraman zuen 1828an.


Kalevalak Finlandiako herria adoretu egin zuen

XIX. mendearen lehen erdian izan ziren gertakarien artean Finlandiako kulturan eragin handia izan zuenetako bat Kalevala herri-epopeiaren argitalpena izan zen. Honen egilea zen Elias Lönnrot 1802an jaio zen Karjalohja-n. Mediku egin ondoren Kajaani-n jarri zen bizi izaten, Kare l i a ren iparraldean.Han, 1828 eta 1834 bitartean kare l i a r ren ahotatik hainbat kantu jaso zituen. Kantu horien atalekin epopeia bat ondu zuen. Honek 1835ean egin zen lehen argitaraldian 12.000 ahapaldi zituen eta gero 23.000 ahapalditaraino handituta 1849an argitaratu zen berriro.

Finlandiarrak obra honen bidez ohartu ziren beren herriak bazuela iragana eta beren hizkuntza eta kultura ez zirela suediarrek sinetsarazi zieten bezala herri ezjakin batenak.


Suomierazko testuak argitaratzeko debekua

1830eko Parisko matxinadak sentimendu nazional berriak sorrarazi zituen Europan zehar:Polonian, Grezian, etab. Finlandiako ikasleek mirestu egiten zituzten mugimendu horiek eta Nikolas I.ak, Alexandro I.aren ondorengo tsarrak, horrek zekarkion arriskuaz jabeturik, Unibertsitatea itxi eta errepresioa gogortu egin zuen. 1850ean suomierazko testuak argitaratzea debekatu egin zuen, erlijioari eta ekonomiari buruzkoak izan ezik. Kalevalak izan zuen oihartzunak suomierazko literatura ideia abertzale eta iraultzaileen indargarri zela pentsarazi zion nonbait. Askotan gertatu ohi den bezala, ordea, errepresioak abertzaletasuna ito beharrean su handiagoa eman zion honi.


Dialektoen arteko borrokak

1820tik 1870 arteko tartea gatazka handikoa izan zen hizkuntza-arloan. A u r reko hiru mendeetan zehar suomiera idatzia mendebaldeko dialektoetan oinarritu zen. Herri-tradizioen ikerketak hizkuntza garbiagoa aurkitu zuen, ordea, ekialdean eta horrek mendebaldeko dialektoak baztertu eta ekialdekoak bultzatu behar zirela proposatzera, eta gartsuki proposatzera gainera, eraman zituen batzuk.

Kontuan izan behar da, dialektoen ikuspegitik eta baita herri-kulturaren beste ikuspegi batzuetatik ere, Finlandia bi eskualde aski desberdinetan bana daitekeela: mendebaldekoan eta ekialdekoan. Desberdintasun hauek lurralde desberdinak era desberdinetan jendeztatu izanari zor zaizkio. Bi foko nagusi eta diferenteak hegomendebaldea eta Karelia aldea ziren. Gero tarteko lurrak jendeztatu ahala desberdintasunak gutxituz joan ziren arren, berezitasun etniko eta linguistikoak mantendu egin dira neurri batean. Bestalde, mendebaldeak suediarren eragin handiagoa izan du eta ekialdeak, ostera, e r ru s i a r rena. desberdintasunak jazkeran, janarietan, etab. nabari daitezke. Mendebaldetik ekialderantz

bidaiatu ahala eskandinabiarren kutsua gutxituz doa jateko eran, etxebizitzen egituran, etab.

Dialektologiaren ikuspegitik zazpi eskualde bereizi izan dira:

  1. Hegomendebaldekoa
  2. Hämeko dialektoa
  3. Ostrobotniako dialektoak
  4. Botniaren erdialdeko eta iparraldeko dialektoak
  5. Iparraldekoa
  6. Savo-ko dialektoa
  7. Hegoekialdekoa

Esan bezala, batzuek ekialdeko dialektoen aldeko benetako gurutzada bati ekin zioten.Sutsuenek, hala nola Reinhold von Becker (1788 - 1858) batek eta Kaarle Akseli Gottlund (1796 - 1875) batek mendebaldeko tradizio literario guztia baztertu egin nahi zuten. Ekialdekoa, baserri-girokoa goresten zuten eta hirikoa eta mendebaldeko, berriz, gutxiesten eta baztertzen. Sentimenduekin zerikusirik ez zuten arrazoiak ere bazeuden ekialdeko dialektoak bultzatzeko, zeren hauen arteko diferentziak txikiagoak baitira mendebaldekoen artekoak baino.

Zorionez izan ziren gauzak bere lekura ekartzen jakin zutenak ere. Elias Lönnrot batek, nahiz eta ekialdeko dialektoak oso ongi ezagutu, uste zuen aldi berean tradizio literarioa errespetatu beharrekoa zela eta ekialdeko dialektoei leku gehiago eman behar zitzaiela.

Suomiera modernizatzea ala suedierari nagusitzen uztea, hara hor benetako gakoa

Eztabaidak eztabaida jokoan zegoena suomieraren iraupena bera zen. Latinak atzera egin ahala kulturan eta administrazioan suediera joan zen haren lekua hartzen. Suediako kulturara eta Europako mendebaldeko kulturara, batez ere kultura alemanera iristeko bidea ematen zuen suedierak. Tradizio literarioa, berriz, erlijio-gaietara mugatuegia zen. Pertsona ikasi batek Finlandian gutxienez suediera jakin beharra zeukan. Hizkuntza finougriarrak aztertzen aritzen ziren hizkuntzalariak berak suedieradunak ziren gehienak.

Izan ziren, ordea, arazoa non zegoen ikusi zutenak. Elias Lönnrot-ek bereziki garbi ikusi zuen eztabaida haiek denbora galtzeko bidea besterik ez zirela eta egin behar zena, eta agudo egin ere, suomiera bizimodu modernorako egokitzea zela, hizkuntza nazionala izan zedin. Asmo hori burutzeak tratamendu sistematiko bat eskatzen zuen. Abertzaletasun bipilari hizkuntzalarien lan zientifikoa erantsi behar zitzaiola pentsatu zuten.

Hizkuntza modernizatu eta kontzeptu berri asko adierazteko, ezinbestekoa zen hiztegia aberastea jakintzagai desberdinetako terminologia ugaria garatuz.


Lexiko-sorkuntza dialektoen arteko borrokaren garaian

Garai istilutsu hura oparoa ere izan zen hitz berrien sorkuntzaren aldetik. Hitz-sortzaile nagusietako bat Jaakko Juteini (1781 - 1855) izan zen. Ekarpen ugari egin zituen 1810 eta 1850 bitartean. Ortografiaren normalizazioan ere lan egin zuen x eta z baztertuz. Hitz asko sortu zituen eta Renvall-i bere hiztegia prestatzen lagundu zion.

Juteini-k sortutako hitzen artean honako hauek daude:

  • kirjapaino = inprimategia (1810)
  • murre = dialektoa
  • lentolehti = orria

Ekialdeko dialektoen defendatzaile sutsuen artean aipatu dugun Reinhold von Becker neologismo askoren hedatzaile izan zen bere Turun Viikko Sanomat (1820 - 1827 eta 1829 - 1831) periodikoaren bidez eta gainera Senatuko itzultzaile ofizial ere izan zen. Besteak beste honako hitz hauek sortu zituen:

  • ilma (= airea) + puntari (= pisatzeko tresna) > ilmapuntari = barometroa
  • mäntä = motore baten pistoia
  • keksintö = asmakuntza
  • sivistys = zibilizazioa

Samuel Roos (1792 - 1878) sendagileak hitz berri asko sortu zituen, hala nola:

  • sähkiä (= txinpartak atera) aditzetik > sähkö = elektrizitatea
  • kaasu = gasa
  • lämpömittari = termometroa
  • luode= itsas behera
  • vuoksi = itsas gora

Kaarle Niklas Keckman (1793 - 1838) 1829tik 1838ra Helsinkiko Unibertsitatean lehen suomiera-irakasle, Suomierazko Literatura-Elkartearen sortzaileetarikoa eta lehen idazkari eta von Becker-ekin batera Turun Viikko Sanomat periodikoaren editore izan zenak honelako hitzak sortu zituen:

  • kielioppi = gramatika
  • käytäntö = praktika
  • rahasto = hondoa

Abraham Poppius (1793 - 1866) apaizak, Sanan-Saattaja Viipurista periodikoaren sortzailetako bat izan zenak hitz hauek sortu zituen:

  • aatos = pentsamendua
  • henkitorvi = trakea
  • kerätä = bildu
  • aamupäivä = egunsentia
  • soveltua = egokitu
  • viihdyke = dibertsioa
  • kiehtoa = biribilkatu
  • tilaisuus = parada; abagunea
  • maantieto = geografia

Ekialdeko dialektoen aldekoen artean aipatu dugun Kaarle Akseli Gottlung, suomiera-irakasle izan zen Helsinkiko Unibertsitatean 1839tik 1875era bitartean. Hitz asko sortu zituen eta oso prozedura bitxiak erabiliz askotan. Horregatik sortu zituen hitzetako asko ez dira gaur egun erabiltzen edo beste esanahi bat hartu dute. Honako hitz hauek berak sortuak dira:

  • omnisto = Paradisu
  • kansanistuttamus = emigratzaile
  • ajanlasku = kronologia
  • huutokauppa = enkantea
  • kesytön = hezigaitza
  • kuningatar = erregina
  • kansalainen = hiritarra
  • kirjasto = liburutegia

Elias Lönnrot handia

Lauri Hakulinen suomieralari ospetsuaren esanetan suomieraren historian bi aro bereizi beharko lirakete: Lönnrot-en aurrekoa eta ondorengoa. Hainbestekoa izan zen 1802an jaio eta 1884an hil zen sendagile honen ekarpena. Esana dugun bezala bere jarrerak eragin handia izan zuen dialektoen arteko gerra onbideratzean. Mendebaldeko dialektoetan oinarrituriko tradizio literarioaren eta ekialdeko dialektoen arteko konpromisoaren bidez bilatu zuen konponbidea.

Mehiläinen (Erlea) (1836 - 1837 eta 1839 - 1840) periodikoaren sortzaile izan zen. Kalevala-ren egile izanak eman zion itzalak asko lagundu zion bere irizpideak inposatzen. Hitz-sortzaile bezala denetan oparoena izan zen. Oso kultura aberatseko gizona zen eta jakintzagai askotan lan egin zuen: historian, hizkuntzalaritzan, botanikan, medikuntzan, zuzenbidean eta matematikan. Suomieraren dialektoak, kareliera eta beste hizkuntza finougriar batzuk oso ondo ezagutzen zituen. 1866tik 1880ra bitartean suomiera-suediera hiztegi bat landu zuen: Suomalais-ruotsalainen sanakirja, Finsk-svensk lexikon. Hiztegi honetan jatorri desberdinetako hitzak biltzeaz gain berak sortutako hitz asko sartu zituen:

  • Medikuntzakoak
    • kuume = sukarra
    • laskimo = bena
    • valtimo = arteria
  • Gramatikakoak
    • lause = esaldia
    • monikko = plurala
    • yksikkö = singularra
    • pääte = hondarkia
    • sanasto = hiztegia
    • ääntiö = bokala
    • kerake = kontsonantea
  • Botanikakoak
    • emi = pistiloa
    • hede = lorezila
    • kasvisto = flora
  • Zuzenbidekoak eta Politikakoak
    • irtaimisto = ondasun higigarriak
    • haaste = zitazioa
    • tasavalta = errepublika
    • porvaristo = burgesia
    • köyhälistö = proletarioak

    Botanika-arloko bi lan garrantzitsu egin zituen Lönnrot-ek: Kaskivon oppisanoja (1859) eta Flora Fennica (1860)Esaten dutenez, obrahauetan proposatu zituen botanikako terminoen %75 baino gehiago gaur egun erabili egiten dira eta gaur egungo terminologia botanikoaren %25 berari zor zaio.


    Lönnrot-en garaikide batzuk

    Beste autore batzuk ere aritu ziren garai horretan lexikoa sortzen. Lönnrot-ek proposatuta gobernuak Suomierazko Literaturaren Elkarteari 1734ko kodearen itzulpenaren bertsio zuzendu etaemendatua egiteko enkargua egin zion. Lan hau Gustav Cannelin (1815 - 1885) apaizak egin zuen, eskuizkribua Lönnrot-ek ikuskatu zuen eta testua 1865ean argitaratu zen.

    Lönnrot-en lanaren parte bat O. Meurman-en errusiera-suediera-suomiera hiztegiaren (1851) suomierazko atalean dago. D.E.D. Europaeus-ek suediera-suomiera hiztegi bat egin zuen neurri handi batean Lönnrot-en materialak erabiliz eta proben zuzenketak honek egin zizkion 1852 - 1853an.

    Lönnrot-ek jakin zuen lankide-talde on bat inguruan edukitzen eta hauekin suediera-suomiera hiztegi handia egin zuen, 300.000 hitz baino gehiago dituena eta gaur egun ere kontsultatzeko oso interesgarria dena.

    Bitxia da lexiko-sorkuntzan zenbat sendagile ibili ziren. Hauen artean aipagarrienak Samuel Roos eta Elias Lönnrot izan ziren, baina beste batzuek ere lan interesgarriak egin zituzten:

    Erik Alexander Ingman (1810 - 1858) izan zen medikuntza-gai bati buruzko suomierazko lehen artikulua 1849an argitaratu zuena. Gainera maileguzko hitzen idazkera-arazoez arduratu zen, 1832an Iliada- ren lehen atala itzuli zuen suomierara eta 1834an Anakreonteren abesti batzuk itzuli zituen. Berari zor zaizkion hitz batzuk kirjain (= gutuna) eta suunnitelma (= plana) dira.

    Suomierazko hiztegiaren modernizazioan jardun zen beste sendagile bat Wolmar StybjörnSchildt (1810 - 1893) (izengoitiz Volmari Kilpinen) izan zen. Honek Jenofonteren Anabasia-ren bi kapitulu itzuli zituen eta neologismo-zerrendak argitaratu zituen. Berak sortutako hitzak dira:

    • ympärä= zirkulua
    • henkilö = pertsona
    • yksilo = gizabanakoa
    • esine = objektua
    • aste = gradua
    • henkinen = mentala
    • kanta = jarrera
    • keskipiste = erdigunea
    • kirjailija = egilea
    • taide = artea
    • tiode = zientzia
    • tunne = sentimendua
    • uskonto = erlijioa

    Kilpinen-ek neologismo asko sortu zituen, batzuetan prozedura aski arbitrarioak erabiliz. Adibidez, tosi (= egia) hitza oinarritzat hartu eta tarine (= narrazioa) neologismoaren antzeko hitz bat eratzeko beste arrazoirik gabe tosine (= historia) hitza sortu zuen.

    Nahaste-borrastea suomierazko hiztegian

    Ikusten ari garen bezala XIX. mendean lan asko egin zen suomiera bizimodu modernora egokitzeko. Hitz berri asko sortu ziren horretarako eta sortzaileen irizpideak ez zetozen beti bat. Bestalde ez zegoen akademiarik edo araugintzaz arduratuko zen inolako erakunderik. Ez da harritzekoa, beraz, nola halako nahaste-borraste bat sortu izana. Kontzeptu berbera izendatzeko hainbat hitz proposatu ziren kasu batzuetan, beste batzuetan kontzeptu bat adierazteko sortu zen hitz bat adieraz aldatzen joan zen denborarekin, etab. Esate baterako, 1810ean J. Castren elizgizonak soitin hitza sortu zuen bibolin-arkua adierazteko, baina handik denbora batera, 1838tik aurrera hitz hori bera musikatresna adierazteko erabili izan da. Beste adibide bat: von Becker-ek 1844an näytelmä hitza sortu zuen fenomenoa adierarekin näytellä (= erakutsi) aditzetik abiatuz; hurrengo urtean, 1845ean PietariHannikainen-ek aditz hori antzeztu adierazteko erabili zuen, 1847an Ahlqvist-ek eta Antero Varelius-ek oinarri hau hartuta näytelmä hitza antzezlan adierazteko erabili zuten. Suedieratikako teatteri mailegua baztertu eta näyttämö (= antzokia) erabiltzen hasi ziren 1865ean, baina 1902an katsomo sortu zuten adiera berarekin. Tikkanen-ek 1848an egoera adierazteko sortu zuen hitza geroago Lönnrot-ek estatistika adierazteko erabili zuen.


    XIX. mendearen bukaerako hizkuntzalariak plangintzaren aurka

    XIX. mendearen erdialdera Ahlqvist eta beste hizkuntzalari batzuk suomiera premia berrietara egokitzen ahalegindu ziren bezala, mendearen bukaera aldera hizkuntzalariak garapen horren aurka jarri ziren. Alemaniako Junggrammatiker zeritzen hizkuntzalarien eraginez dialektoen eta hizkuntza finougriarren ikerketak liluratu zituen. Aldaketa fonologikoen eta morfologikoen arrazoietan sakontzea zen interesatzen zitzaiena. Hizkuntza mintzatua zen haientzat arauaren iturri bakarra. Berariaz hizkuntzaren aldaketan eskuhartzea kaltegarritzat zeukaten eta ez zitzaizkien batere interesatzen hizkuntza idatziaren arazo praktikoak. Dialektoetan aurki zitekeenarekin bat ez zetorren aldaketa orogaitzetsi egiten zuten. Iraganeko hizkuntza berreraikitzea zen haien helburua. XIX. mendearen bukaerako argitalpenetan aholkuak baino gehiago debekuak aurki daitezke. Horixe zen garai hartako hizkuntzalarien jarrera.


    Errusifikazio-ahaleginak paneslavismoaren gorakadarekin eta abertzaleen erresistentzia

    Europa osoa aldaketa politiko eta sozialak astintzen ari ziren bitartean Errusian absolutismoak zutik zirauen, nahiz eta han ere gatazka sozialak gero eta handiagoak izan. Ikuspegi ideologikotik, 1840tik 1850era bitartean Errusiako klase erreakzionarioak eslavofilo bihurtu ziren, Errusia ez zela Europako mendebaldeko estatuen antzekoa zioten. Hauek dekadenteak zirelako omen zituzten hainbeste gatazka. Horregatik Errusiako kultura mendebaldeko kulturek kutsatuko zuten beldurra zuten.

    Alexandro II.a 1881ean hil zutenetik aurrera paneslavismoa indartu egin zen gutxiengo etnikoen kaltetan. Errusiak kendu egin nahi zioen autonomia Finlandiari. 1890ean Finlandiako posta-zerbitzua Errusiako barne-ministerioaren menpean geratu zen, 1898an N. Bobrikov (1839 - 1904) jenerala izendatu zuten gobernadore nagusi eta honek abertzaleen aurkako erre p resioari eta administrazioa eta kultura errusifikatzeari ekin zion. Bobrikov-ek proposaturik Nikolas II.a tsarrak 1899ko otsailaren 15ean absolutismoa ezarri zuen Finlandian eta geroxeago Bobrikov-i aginpide osoa eman zion Finlandiari autonomia kentzeko. Zentsura ezarri zuten, periodikoak itxi zituzten, adierazpen-askatasunaeta elkartzeko askatasuna kendu zituzten, errusiera hizkuntza ofizial eta bigarren hezkuntzan derrigorrezko bihurtu zuten eta 1878ko soldaduska-legearen bidez praktikan sortua zen Finlandiako armada deuseztu egin zuten. Alexandro II.aren erreinaldian Errusiarekin batzea Finlandiarentzat onuragarria izango zutenak etsi egin zuten eta ikusi zuten suedierazaleen beldurrak bazuela funtsik.

    Larrialdi honek ez zuen asko iraungo, Errusiak Asian aurkitu zituen arazo larriek egoera aldarazi egin baitzuten. Japoniak Errusia eraso eta garaitu egin zuen 1904ko otsailean. Errusiatik matxinada-hotsak zetozen eta horrek esperantza sortu zuen finlandiarrengan. Greba orokorrak bost urte lehenago ezarritako erre p resioa biguntzera eta legeria aldatzera behartu zuen tsarra. Honek ordea agudo ikusi zuen horrekin Finlandia Errusiatik irteteko abian jartzen zela eta 1908tik aurrera berriro ere errepresioa gogortu egin zuen. Gero eta hurbilago ikusten zena 1914ko gerrak eta Errusiako Iraultzak ekarriko zuen. Finlandian independentziaren aldeko gerra eta iraultza nahastu ziren baina independentzia lortu zen eta iraultza geldiarazi alemanen laguntzarekin.


    Giro sozialaren aldaketa eta hizkuntzaren beste berrikuntza-aldi bat

    XIX. mendearen erditik II. Mundu-Gerra bitartean Finlandian izan zen fenomeno sozioekonomiokorik garrantzitsuena industrializazioa izan zen eta horrek egitura soziolinguistikoa asko aldarazi zuen, suedieradunak izandako eskualdeak suomieradun bihurtu zirelako.

    Aipatu dugun aldi hori bitan banatu beharko litzateke: bata I. Mundu-Gerra bitartekoa eta bigarrena bi gerra handien artekoa. Hauetako bakoitzari industrializazio-aldi bat dagokio ikusiko dugun bezala.

    Hegoaldeko eskualde suedieradunetan, industrializazioa 1860tik 1870era bitarteko hamarkadan hasi zen. Alabaina, industriak benetako pisua hartzerako 1880tik 1890era bitartekoa etorri zen. Garai honetan enpresa asko sortu ziren eta beste batzuk handitu eta modernizatu egin ziren. Lehendik hegoaldeko eskualde suedieradun horietan zegoen industria sideru rgikoa indartu egin zen. Sektore horretarako enpresen kopurua gutxitu egin zen berez, baina gelditu zirenak asko handitu ziren eta beste batzuek beste jarduera batzuetara pasa ziren hala nola zuraren industriara edo ehungintzara.

    Zuraren industria 1865etik 1870 bitartean sortu zen lehen zerrategiegin eta hurrengo hamarkadan asko garatu zen. Enpresa asko 1880tik 1890era bitarteko hamarkadan sortu ziren. Zuraren industr i a ren erdigunea hegoekialdean zegoen, ibai handienen bokaleen eta burdinbideen hurbiltasunak eraginda.

    XX. mendearen lehen erdian zehar industrializazioak bigarren bultzada bat izan zuen, nahiz eta etenaldi batzuk ere izan ziren 1918tik 1920ra I. Mundu-Gerragatik eta gerra zibilagatik eta 1930etik 1933ra mundu-mailako krisialdiagatik.

    Indurstrializazioaren eraginetako bat biztanle suomieradunak lan bila suedieraz egiten zen herrietara emigratzea eta horren ondorioz eskualde horietako batzuk suomieradun bihurtzea izan zen. Bestetik industrializazioak beste herrialde batzuekiko harreman komertzialak areagotzea ere ekarri zuen eta baita biztanle suomieradunak anartean izan ez zituzten eginkizun sozialak betetzen hastea ere.

    Kanpo-harremanetan ari zen jendeak ez zuen aski ezta suediera bera ere, beharrezkoak zituen alemana, ingelesa eta kasu batzuetan frantsesa. Hizkuntza hauetan adierazten ziren kontzeptuek beren ordainak eskatzen zituzten suomieraz. Premia berri horiek bultzaturik terminologia ugari sortu zen. Aldi honetan ohiko ondarera eta lexikogintzako prozeduretara jo zen nagusiki hitzak sortzeko. Horrela telefooni maileguzko hitza onartu ondoren puhelin hitza sortu zen 1920 inguruan puhele- ( = solasean ari izan) aditzetik. Behar berriei erantzuteko, hitz asko sortu ziren hainbat arlotan, adibidez publizitatean mainitaa (= aipatu) aditzetik:

    • mainos = iragarkia
    • mainostaa = publizitatea egin
    • mainostus = publizitatea
    • mainostoimisto = pubizitate-agentzia

    Diskogintzan, berriz, ääni (= ahotsa; hotsa) hitzetik beste hauek eratorri zire n :

    • äänittää = grabatu
    • ääni + levy (= plaka; diskoa) > ä ä n i l e v y (= diskoa)

    Zuzenbidean perinne (= tradizioa) hitzetik honako hitz hauek:

    • p e r i ä = jarauntsi
    • p e r i n t ö = jaraunspen
    • p e r i n n ö l l i s y y s = ondare

    Mailegu eta forma arrotz ugari bi gerrate handien arteko urteetatik aurrera

    Bertako harrobia agortzen hasi zen bi Mundu-Gerren arteko urteetatik aurrera. Prentsan, publizitatean, zientzi tekniketako literaturan, dokumentu industrialetan zehar samaldaka sartu ziren maileguak, are aurreko urteetan irabazitako arloetan hitz “garbiak baztertuz. Adibidez, korritzen zuen arvostelija (= kritikari) hitza baztertu eta kriitikko erabiltzen hasi ziren, arvostelu (= kritika) hitza k r i t i i k k i maileguak ordezkatu zuen eta arvostella (= kritikatu) kritisoida eta kritikoida aditzek. Ikus daitekeenez mailegu hauetan suomierazko fonologiarekin bat ez datozen formak ikus daitezke.

    Horrelako maileguak ugari sartzeak asko desitxuratzen du suomierazko testu bat. Ohiko ondareko hitzez osatutako testu batean 100 bokaleko 96 kontsonante izaten ziren, hots, kontsonante baino bokal gehiago. Maileguzko hitzetan ez da hori gertatzen. Bokal desberdinen banaketa ere asko aldatu da: ä eta ö bokalak maileguzko hitzetan askoz urriagoak dira ohiko ondareko hitzetan baino.

    Harmonia bokalikoari dagokionez, hitz asko dira erregela hau betetzen ez dutenak gaur egungo testuetan: synonymia, fysiika, analyysi, etab. Hitz- edo silaba-hasieran kontsonante-multzoak dituzten hitzak ere maiz aurkitzen dira: p rosessi, professori, homografia, etab.


    Lehengo eta oraingo lexikoen arteko desberdintasunak

    1988an irakurri nuen doktoretza-tesiaren atal bat suomieraz hitzak eratzeko prozedurak antzinatik gaur egunera nola aldatu diren aztertzean zetzan. Han atera nituen ondorioak laburbiltzen saiatuko naiz hemen.

    Bi lagin erabili nituen konparazioa egiteko, biak zoriz hautaturiko 250na kontzeptuz osatuak, bata suomieraz antzinadanik adierazi izan diren kontzeptuak zituena eta bestea kontzeptu oso berriak zituena. Lehen multzokoak honako arlo hauetakoak ziren: lekua, denbora, higidura, landareak, animaliak, eguraldia, lurraldea, anatomia, fisiologia, pertzepzioa, sentimenduak, portaera, erlijioa, elikadura, jantziak, arte plastikoak, musika, dantza, literatura, langintza tradizionalak eta harre m a n ekonomiko eta sozialak.

    Bigarren multzokoei, gai berriak zegozkien: garraiobide modernoak, hirigintza, komunikabideak, kirolak, zientzia zehatzak, teknologia, medikuntza, arte plastiko, musika eta dantza modernoak, ekonomia, zuzenbidea, politika, harreman sozialak, herri-administrazioa, informatika, armamentua, etab.

    Bi laginetako kontzeptuak adierazteko erabiltzen diren hitzak (sinonimo hertsiak kontuan izanez) aztertu nituen, hizkuntzalari suomiar baten laguntzarekin, Hitz bakoitzari honako tasun hauetako bat edo gehiago aurkitu genion:

    1. : ondare lexikal zaharreko elementua. Suomieraren geruza zaharrenetako bateko lexemaren bat duten hitzek dute tasun hau.
    2. : Onomatopeia
    3. : Mailegu indoeuropar zaharra
    4. : Mailegu baltikoa
    5. : Mailegu germaniar zaharra
    6. : Mailegu eslaviarra
    7. : Mailegu suediarra
    8. : Beste jatorri bateko mailegua
    9. : Hitz elkartu garden, h.d. osagaien esanahien batura gisa ulertzen dena
    10. : B a h u v r î h i a
    11. : Gardena ez den hitz elkartua edo hitz-andana ihartua
    12. : Hitz eratorria
    13. : Zabalkuntza semantikoa egokitzapen fonologikoare k i n
    14. : Zabalkuntza semantiko soila
    15. : Berrezarpen lexikala
    16. : Berrikuntza fonologikoa
    17. : Eraikuntza sintagmatikoa

    Tasun hauen deskribapenaren arabera suomierazko hitz bakoitzari letra-konbinazio bat esleitu genion. Adibidez, punakylkirasta (= birigarroa) AADIJ konbinazioa dagokio, zeren eta puna (= gorria) o n d a re lexikal zaharrekoa da (A), kylki (= saihetsa) ere ohiko ondare lexikal zaharrekoa da (A), r a s t a s (= zozoa) mailegu baltikoa da (D), punakylki (=saihets-gorri) bahuvrîhia da eta punakylkirastas (= zozo saihets-gorri) hitz elkartu gardena da (I) jatorriz bederen.

    Bi laginetako hitz guztiak markatu ondoren emaitza hau lortu zen:

    Aintzinako hitzetan   Hitz berrietan  
    Konbinazioa % Konbinazioa %
    AL 30,2 H 23,5
    A 12,0 AL 12,2
    H 6,3 AAIL 5,6
    G 4,7 HL 4,1
    AAIL 3,3 AGIL 3,1
    AAKL 2,8 EL 2,5
    AI 2,5 AGI 2,2
    E 2,2 Ø 2,2
    EL 2,2 AAILL 1,9
    AALQ 1,9 AAKL 1,9
    GUZTIRA 70,1 GUZTIRA 59,2

    Goiko taula honetan bi laginetan maiztasun handiena agertu zuten konbinazioak daude zerrendatuta. Ikus daitekeenez hitz berrien artean antzina ohikoak ziren jatorrietakoak ez diren maileguen maiztasuna igo da asko, tasunik ugariena bilakatuz. Hona hitz hauetako batzuk coupé edo kupee ( a u t o m o b i l - m o t a ) ,megalopoli, semiotiikka, klisee, amalgaami dira. Antzinako hitzen laginean maiztasun handiena zuen konbinazioak (AL), esan nahi baita ondare zaharreko hitz batetik eratorritako hitzei dagozkienak, diferentzia handiagoa zuen halere bigarre n a rekiko hitz berrien lagineko lehen konbinazioak bere saileko bigarrenarekiko baino, eta hauxe da hain zuzen antzina lehena zena.

    Antzinako hitzetan maiztasun handieneko hamar konbinazioek pisu handiagoa zuten gaur eguneko hamar lehenek beren multzoan baino. Honek esan nahi du konbinazio-mota gehiago, lexikogintzako baliabide desberdin gehiago, beraz, erabiltzen direla gaur egun.

    Konbinazio osoak hartu ordez tasunak bakarka hartuz gero, hauxe ikusten zen:

    Antzinako hitzetan   Hitz berrietan  
    Tasuna % Tasuna %
    -A- 73,3 -A- 55,1
    -L- 55,8 -L- 52,9
    -I- 14,8 -I- 35,7
    -H- 9,6 -H- 33,5

    Funtsean hitzak eratzeko prozedurak lehengoak berberak dira eta lehentasun-ordena ere bai,

    baina ondare zaharreko erro gutxiago agertzen da hitz berrietan, ostera mailegu berriak asko igo dira eta bai eratorpena, bai hitz-elkarketa antzina bezala bizi-bizirik daude eta azken hau proportzioan lehen baino gehiago erabiltzen da. Normala da lexikoa asko ugaritu ahala bi gauza hauek gertatzea, hizkuntzak lehen duen erro - k o p u ru mugatuarekin sortu beharreko hitz berrien kopurua oso handia denean.

    GAUR EGUN LEXIKOAZ ARDURATZEN DIREN FINLANDIAKO ERAKUNDEAK

    Kotimaisten kielten tutkimuskeskus (Finlandiako hizkuntza nazionalen ikerketa-zentroa)

    Hezkuntza-Ministerioak administratzen duen ikerketa-zentro bat da. 1976an sortu zen lehendik gauzatzen ari ziren hizkuntza-ikerketako eta hiztegigintzako hainbat proiektu koordinatzeko eta batzeko asmoz.

    Honako hauek dira erakunde honen xedeak:

    • Suomiera, suediera, hizkuntza finougrikoak, suomierazko keinu bidezko hizkera eta erromaniera edo Finlandiako ijitoen hizkuntzari buruzko ikerketak egitea.
    • A u r reko hizkuntzetan egiten diren ikerketak bultzatzea gai hauetan: lexikologia, sintaxia, testuen analisia, semantika, pragmatika, ikerketa diakronikoak eta sinkronikoak, etimologia eta hizkuntzen aldaerak eta estandarizazioa.
    • Suomieraren, suedieraren eta laponieraren erabilerarako gomendioak eta argibideak ematea.
    • Ikertzaileei hainbat artxibo, datuak formatu elektronikoan eta hizkuntza-gaietako liburutegi zabal bat irispidean jartzea.

    Bost sail ditu ikerketa-zentro honek: Ikerketa, Hizkuntz Plangintza, Lexikografia, Suediera eta Orokorra. Ehun bat lagunek egiten dute lan bertan.

    Egiten dituzten ikerketen emaitzak hiztegi, monografia eta aldizkari espezializatuetako artikulu gisa argitaratzen dituzte eta kongresuetan aurkezten dituzte. Institutuak berak hizkuntzaren erabilerari buruzko gaiak jorratzen dituzten K i e l i k e l l o eta S p r å k b r u k aldizkariak argitaratzen ditu. Beste batzuekin lankidetzan kultura finlandiarreko gaiei buruzko Hiidenkivi aldizkaria ere ateratzen du hizkuntza-, literatura- eta historia-gaietako ikerketen emaitzekin. Hiztegi deskribatzaileak nahiz arauemaileak egiten dituzte.

    Publiko zabalari irekitako liburutegi bat dute suomierari eta hizkuntza uralikoei buruzko, eta hizkuntzalaritzako liburuz ongi hornitua. Ikertzaileek erabiltzeko corpus eta hizkuntz datuen bilduma handiak dituzte. Badira datuak mikrofitxatan, audioko grabaziotan eta fitxatan. Datu-multzo honen parte bat digitalizatua dute eta Internet bidez eskura daiteke.

    Hona sailez sail jardunbideen azalpentxo bat:

    Ikerketa saila

    Ikerketa Sailaren barnean suomierari, suomierazko keinu bidezko hizkerari eta hizkuntza finougrikoei buruzko ikerketa-lanak egiten dira eta baita ikerketa-lan hauek egiteko behar diren datuen bilketak ere. Hainbat proiektutan ari dira, hala nola hizkuntzaren garapena eta egungo hizkuntza, hiztegiak eta onomastika. Ondokoak dira, arloz arlo, proiekturik garrantzitsuenetako batzuk:

    Suomiera modernoa

    • S u o m i e r a ren gramatika
    • Suomiera modernoaren testu-corpusa
    • Administrazioko suomiera
    • S i n e rgia suomierazko lexikoan
    • Suomierazko keinu bidezko hizkera eta Suomierazko keinu bidezko hizkeraren hiztegia

    Suomiera zaharra

    • XIX. mendeko literatur suomiera
    • Hitzen lehen agerpenak suomiera zaharrean

    Dialektoak

    • Aldaketa dialektala
    • Intonazioa
    • A rgitalpen-bilduma: Suomen kielen näytteitä (Suomieraren dialektoetako erakusgarriak)
    • Suomierazko dialektoen liburu bat
    • S u o m i e r a ren morfologia dialektalaren bilketa

    O n o m a s t i k a

    • Leku-izenen datu-bankua
    • Leku-izenen kontserbazioa eta aldaketa
    • Izenak dokumentu zaharretan
    • Leku-izenei buruzko landa-lanak
    • O n o m a s t i k a ren aurkibide bibliografikoa

    S u o m i e r a rekin ahaidetasuna duten hizkuntzak

    • Hizkuntza finesen Atlasa
    • E u ropako Hizkuntzen Atlasa (Atlas Linguarum Europae, ALE)
    • Dialekto kare l i a r ren Atlasa
    • Suomiera/Estoniera ikerketa kontrastiboak
    Hizkuntz Plangintzako Saila

    Hizkuntz Plangintzako Sailak suomieraren eta laponieraren erabilerarako aholkuak ematen ditu. Bi batzorde ditu proposamenak eta hizkuntzaren erabilerari buruzko gomendio orokorrak lantzeko.

    • Suomieraren gidaritza

    Batez ere suomiera estandarraean aritzen dira. Ikertzaileek lantalde desberdinetan aditu gisa

    parte hartzen dute, eta suomieraren erabilerari buruzko aholkuak ematen eta kontsultak erantzuten dituzte. Dohainikako telefono-zenbaki bat dute edonork egin ditzakeen galderei erantzuteko. Sail honek hiru hilabetean behin ateratzen duen K i e l i k e l l o buletinean argitaratzen dira Suomieraren Kontseiluaren gomendioak.

    • Administrazioko suomiera

    Sail honetako ikertzaileak herri-administrazioaren testuinguruetan suomiera erabiltzeko era

    aztertzeaz, terminologi arazoak konpontzeaz eta dokumentu ofizialen eta testu juridikoen interpretazio-arazoez eta hizkuntzazko formaz arduratzen dira. Gainera, agintariek argitaratzen dituzten testuak argiak eta irakurgarriak izan daitezen lortzeko gomendioak ematen dituzte.

    • Trebakuntza eta hizkuntza-zuzenketa

    Hizkuntza-Plangintzako Sailak ikastaroak eta minetgiak antolatzen ditu hizkuntzaren erabileraz eta suomierazko testuak zuzentzeko zerbitzua eskaintzen du. Ikastaroak eta mintegiak idatzizko erabileraz, gramatikazko zuzentasunaz, etab. izaten dira, edonork du eskubidea haietan parte hartzeko eta batzuetan talde jakinentzat neurrira egindakoak ere izaten dira.

    • Onomastikaren Plangintza eta Gidaritza

    Suomierazko izenen arloko arazoez arduratzen da sail hau. Leku- eta pertsona-izenei buruzko iritziak eta gomendioak ematen ditu eta udalei hirigintza-planetan erabiltzen diren izenei buruzko aholkuak ematen dizkie. Mapak, planoak eta leku-izenek garrantzia duten liburu eta beste materialak aztertzen dira bertan enkarguz.

    Hiztegigintza Saila

    Sail hau hiztegi handi eta txikiak egiteaz arduratzen da. Datu-baseak eta corpus informatizatuak mantentzen dituzte paperezko hiztegiak argitaratzeaz gain eta haiek ikertzaileen irispidean jartzen dituzte. Honako hauek dira hiztegiok:

    • Suomen kielen perussanakirja (Suomieraren Oinarrizko Hiztegia)

    Suomieraren Oinarrizko Hiztegiaren bertsio elektroniko bat (I-III liburukiak, 1990-1994) datu-base bihurtu da eta eguneratua mantentzen da hurrengo argitaraldietarako. CD-ROMean ere argitaratu da hiztegi hau. Alderantzikako bertsio bat ere egin da sarre r a b u ruekin eta hitz elkartuekin. Gainera badira beste hiztegi batzuk egitasmo -mailan lantzen ari direnak.

    • Vanhan kirjasuomen sanakirja (Suomiera Zaharraren Hiztegia)

    Hiztegi hau egiteko erabili den oinarrizko materiala XVI. mendetik 1810. urtea arteko suomierazko literatura da. Sei liburukiko hiztegi honek 80.000 sarrera eta 5.400 orrialde inguru izango ditu. Lehen liburukia (A-I) 1985ean eman zen argitara eta bigarrena 1994an. Argitaratzeke daudenak lau urtetik lau urtera argitaratuko dira.

    • Ganander-en Hiztegia

    Arestian esan bezala Christfrid Ganander-en Nytt Finskt Lexicon lehenbiziko aldiz 1786-1787an argitaratu zen. Orain berrargitaratu egin dute eta datu-base batean sartuko dute.

    • Suomen murteiden sanakirja (Suomieraren Dialektoen Hiztegia)

    Suomieraren dialekto guztien hztegi honek hogei liburuki eta 300.000 sarreratik gora izango ditu, liburuki bakoitza 900 bat orrialdekoa. Orain arte bost liburuki atera dituzte: lehena 1985ean eta bosgarrena 1997an. Gainerakoak bi urtetik bi urtera argitaratuko dira.

    • Suomen sanojen alkuperä (Suomierazko Hitzen Jatorria)

    Suomierazko hitzen etimologia dakar hiztegi honek. Lehen liburukia (A-K) 3.000 sarreratik gora dituena 1992an agertu zen, bigarrena (L-P) 1995ean eta hiru g a r rena (R-Ö) 1999an aterako dute.

    • Karjalan kielen sanakirja (Kare l i e r a ren Hiztegia)

    Sei liburuki 600na orrialdekoak eta 80.000 sarrera izango ditu hiztegi honek. Lehen liburukia (AJ) 1968an azaldu zen eta R-S letrak hartzen dituena 1997an. Azkenekoa 2000. urterako agertuko da.

    • Suomiera-Suediera Hiztegia

    WSOY argitaletxearekin batera argitaraturiko obra bat da. Gutxi gora behera 100.000 sarrera ditu eta Suomieraren Oinarrizko Hiztegitik abiatuta dago egina.

    Onomastika-artxiboa

    Artxibo honek 2,6 milioi leku-izen dauzka. Hauek bi eratara daude antolatuak eskualdeka eta a l f a b e t o a ren arabera. Dokumentu zaharretatik ateratako izenak 600.000 inguru dira. Badira 480.000 bataio-izen eta deituren fitxategiak ere. Mapa-bildumak 21.000 mapa-sarrera ditu.

    Egungo Suomieraren artxiboa

    Nykysuomen sanakirja (Suomiera Modernoaren Hiztegia, 1951-1961) egiteko erabili zen materiala dauka artxibo honek: 4,5 milioi sarrera-fitxa ditu 1880tik 1950era bitartekoak; 600. 000 berriagoak, 1950etik 1980ra bitartekoak eta beste fitxategi bat 1980tik honako fitxak dauzkana eta informatizatua dagoena besteak bezalaxe. Periodiko eta aldizkarietako materiala mikrofitxetan daukate gordea.

    Ahozko suomieraren grabazioak

    Audio-artxiboetan 15.000 orduko grabazioak dituzte dialektoetakoak, ia 1.000 ordu suomiera modernokoak eta beste 3.000 ordu inguru Finlandiako kulturaren historiari buruzko materialenak. Dialektoetako grabazioak Finlandiako parrokia guztietan eta Suediara, Norvegiara, Ingermanland-era (Errusia), Ipar Amerikara eta Austrialiara bizitzera joandako suomieradunen eta hauen ondorengoei egin zaizkie. Artxibo hauek suomieraren ahaideak diren hizkuntzetako grabazioak ere badauzkate. Guztira 3.000 ordu inguru dituzte grabazio hauek eta nagusiki karelierazkoak, saamierazkoak eta hungarierazkoak dira. Gutxi gorabehera 1.000 bat ordutako berbaldiak daude transkribaturik.


    Suomieraren dialektoetako artxibo lexikala

    Artxibo honek 400.000 hitz desberdinen 8 milioi agerpenen fitxak, 1,4 milioi esaera eta atsotitz eta beste bilduma txikiago batzuk dauzka. Finlandiako mugen barnean hitz egiten diren suomieraren dialekto guztietako erakusgarriak daude bertan, eta baita suomiera egiten den beste herrialde batzuetakoak ere, hala nola Suedia, Norvegia eta Errusiakoak.

    Suomiera zaharraren artxiboa

    Artxibo honetako bilduma nagusia Finlandia Suediaren menpean egon zen denboran (1550-

    -1810) idatzitako literaturatik hartutako hitzen 500.000 fitxek osatzen dute.

    Morfologi artxiboa

    Helsinkiko Unibertsitateko Suomiera Sailak jasotako morfologi bildumaren kopiak daude

    Institutuaren gordailuan.

    -Tekniikan Sanastokeskus - T S K ( Terminologia Te k n i k o a ren Zentroa)

    Erakunde honek terminologi arloko hainbat zerbitzu eskaintzen ditu:

    • Terminologi proiektuak
    • Te l e f o n o a ren, faxaren edo posta elektronikoarten bidez terminologiari buruzko kontsultak
    • erantzuteko zerbitzua
    • Terminologi bankua
    • Terminfo hiruhilabetekaria
    • Argitalpenak
    • Hiztegietan espezializazuriko liburutegia
    • Terminologi arloko formazioa
    • Terminologiako metodoen ikerketa eta estandarizazioa
    • Nazioarteko lankidetza
    • Web zerbitzuak
    Terminologi proiektuak

    TSKkterminologi proiektuetan duen partaidetza joan daiteke aholku eman edo kritikatzetik hiztegi-proiektu handiez erabat arduratzeraino. Laneko metodoak gero eta gehiago terminologoen lanean oinarritzen dira eta horregatik TSKren partehartzea ere gero eta handiagoa izaten ari da. Finlandiako esperientziak dioenez, terminologi lanik egokienak lan osoaren %70 - 80 terminologoen eskuetan uzten denean lortzen dira. Horrek ondorio ekonomiko garrantzitsuak ditu, erdira ekar baitaiteke terminologi proiektu baten kostua orotara, laneko prozesua zainduz gero.

    Eskuarki, beharrak, helburuak eta beharko diren baliabideak finkatuz ekiten zaio terminologi proiektu bati. Gero proiektua burutuko duen lantaldea osatzen da arloko espezialistekin eta terminologoekin. Hiztegiaren edukiak eremu horretan erabiltzen diren kontzeptuak islatzen dituela bermatzea da espezialisten eginkizun nagusia. Terminologoa, berriz, material terminologikoa prestatzeaz eta aztertzeaz, kontzeptu-sistemen eta definizioen proposamenak egiteaz eta datuak prozesatzeaz a rduratzen da.

    Lanaren lehen aldian terminoen inbentarioa egiten da. Hau, normalean, aztertzen den gaiko

    dokumentu idatzietan oinarritzen da. Horretaz aparte, inbentarioa egiten denean, oharrak, testuinguruak eta definizio-zirriborroak ere prestatzen dira.

    Terminoen inbentarioa osatzen denean, aukeraturiko kontzeptuen eta kontzeptu-sistemen azterketa zehatza egiten du terminologoak. Kontzeptu-sistemak diagrama moduan irudikatzen dira eta lantaldeari aurkezten zaizkio, zuzenketak egiteko eta osatzeko. Ondoren kontzeptuen definizioak lantzen dira.

    Honen ostean, proiektuan erabiliko diren hizkuntza desberdinetako termino baliokideak bilatzen dira eta, lan hau burutu denean, kritikarako prest dago hiztegia. Lantzen den arloko hainbat erakunde eta espezialisten artean banatzen da behin-behineko hiztegi hau, argitaratu aurretik oharrak egin ditzaten. Ohar horiek kontuan izanez zuzenketak egin eta gero hiztegia prest dago kaleratzeko.

    Kontsultak erantzuteko zerbitzua

    Terminologi arazo puntualei erantzutea da zerbitzu honen egitekoa. Gehienetan itzulpenak egitekoan sortutako zalantzak izaten dira eta suomierazko, suedierazko, ingelesezko eta alemanezko terminoen arteko baliokidetza-arazoak planteatzen dituzte. Beste batzuetan definizioa zehaztea eskatzen dute edota termino egokia zein den edo suomierazko hitz elkartuen idazkera zuzena zein den galdetzen dute.

    Erantzuna bilatzeko, TSKk bere liburutegia eta dela Interneten edo CD-ROMen dauden datubankuak erabiltzen ditu. Zerbitzuaren erabiltzaile gehienak itzulpen teknikoan dihardutenak, dokumentazio-zerbitzuak, gai teknikoetako idazleak izaten dira, dela herri-administraziokoak, dela enpresa pribatuetakoak. 1995az geroztik Europako Elkarteko Batzordeetako itzultzaileei ere eskaintzen zaie zerbitzu hau.

    Kontsultategi honetara telefonoz, faxez nahiz posta elektronikoz jo daiteke. TSKko kideentzat doan da zerbitzua eta beste guztietan orduko 480 marko finlandiar kostatzen da.

    Terminologi bankua

    TSKren TEPAterminologi bankuaren kontsulta telematikoa 1985ean jarri zen barne-zerbitzu gisa eta 1987az gero publiko zabalaren eskura dago. TEPAeleaniztuna da, suomierazko termino eta definizioez gain, beste hizkuntza batzuetako termino baliokideak ere baditu, bereziki ingelesezkoak eta suedierazkoak. Terminologi fitxak 100.000 inguru dira guztira.

    1997az geroztik Webean dago TEPA, honako helbide honetan:

    http://otatrip.hut.fi/tkk/tepa/index.html (doan 1999ko maiatzaren bukaera arte).

    1989az geroztik TSK suedierazko terminologiaz arduratzen den TNC terminologi zentroarekin lankidetzan ari da TERMDOK izeneko datu-banku bat CD-ROMean argitaratzeko. Datu-banku honen azken bertsioa 1992an argitaratu zen TEPAtik hautaturiko 25.000 terminorekin.

    “Terminfoaldizkaria

     

    TSKk hiru hilabetean behin Terminfo izena duen terminologi gaietako aldizkaria argitaratzen du. Espezialitate desberdinetako terminoen erabileraren, terminologi lanean erabiltzen den metodologiaren, abiatzekoak diren proiektu berrien, argitaratzen diren liburuen, antolatzen diren ikastaroen, etab.en berri ematea da aldizkari honen xedea.

    Bertan argitaratzen diren artikulu gehienak suomieraz egoten dira, baina ingelesezko laburpena ere izaten dute. 1996tik honako artikuluen laburpenak irispidean daude webgunean.

    TSKren argitalpenak

    Burutzen diren terminologi proiektu gehienen emaitzak TSKren hiztegi-bilduman argitaratzen dira. Hiztegi hauek terminologi fitxak izaten dituzte ordena sistematikoan eta baita aurkibide alfabetikoak eta kontzeptu-diagramak ere.

    Hiztegiez aparte, TSKk terminologi lanerako gidaliburuak ere argitara ematen ditu. Hauetako batzuk liburu gisa kaleratzen dira, baina beste batzuk fotokopiaturik zabaltzen dira.

    T S K ren terminologi irizpide eta lan-metodoen berri emateko, TSKk berak eta Finlandiako Arau-Elkartea den SFSkSanastotyön käsikirja , h . d . Terminologi lanerako eskuliburua argitaratu zuten suomiera hutsean.

    Liburutegia

    TSKk hizkuntza desberdinetako eta hainbat arlotako terminologia biltzen duten milaka hiztegi ditu bere liburutegian. Lanik gehienak suomierazkoak dira, noski, baina ingelesezkoak, suedierazkoak, alemanezkoak eta frantsesezkoak ere asko ditu.

    TSKko langileek erabiltzen dute batez ere liburutegi hau, baina laneko orduetan jendearentzat ere zabalik egoten da.

    Terminologi arloko formazioa eta aholkularitza

    Arlo desberdinetako espezialistak eta hizkuntzalariak terminologiako metodoetan trebatzea

    hasiera-hasieratik leporatu zuen eginkizuna du TSKk. Terminologi proiektu bakoitzean parte hartuko duten guztiei, adibidez, terminologiaren printzipio eta metodoei buruzko ikastaro bat ematen zaie. Atariko ikastaro hauek garrantzi handia dute gero lana hobeto egiteko.

    Azken urteotan Finlandiako enpresa eta erakunde askok beren langileentzat neurrira egindako terminologi ikastaroak eskatu dizkiote TSKri. Te r m i n o l o g i a ren metodoak ulertzeak lagundu egiten die enplegatu horiei, esate baterako, enpresa barneko dokumentazio teknikoaren kalitatea hobetzen. Gainera TSKk ikastaro irekiak ere ematen ditu. Ikastaro hauetan normalean suomiera erabiltzen da, baina eskola batzuk ingelesez edo suedieraz izaten dira, eta batzuetan suomieraz egiten ez duten ikasleak ere izaten dira.

    Ohiko terminologi ikastaroetan teoria eta metodologi arazoei buruzko azalpenak ematen dira eta ondoren ariketa praktikoak egiten dira.

    Ikastaroez aparte, TSKk aholkularitza-zerbitzua eskaintzen die euren kabuz terminologi proiektuak aurrera eraman edo bestelako terminologi lan batzuk egin nahi dituztenei, oker gutxiago egin ditzaten eta asmatutakoa berrasmatzen ibil ez daitezen.

    Terminologi arloko I + G eta estandarizazioa

    TSK ikerketa-institutu bat ez den arren, terminologiaren teorian egunean egoten eta teoria sistematikoki aplikatzen ahalegintzen da. Gainera zenbait ikerketa-proiektu ere burutu ditu azken urteotan, terminologi lanean erabili beharreko metodo eta tresnez.

    Besteak beste ISOren ISO/TC 37 terminologi batzordeko kide da TSK.

    Nazioarteko lankidetza

    TSK nazioarteko lankidetzan sartuta dago burubelarri. Batetik Europako iparraldeko terminologi zentroak biltzen dituen Nordterm erakundeko partaide da. Bestetik, Europako Batzordeko Terminologia Sailarekin ere lankidetzan dihardu. 1995etik 1997ra bitartean TSKk Eurodicautom-i Batzordearen terminologi bankuari, suomierazko 100.000 termino eskaini dizkio eta Batzordearen itzultzaileei hauen beharretara egokituriko aholkularitza berezia ere eskaintzen die.

    Ondorioak

    Aurreko orrialdeetan suomierak hiztegiaren aldetik izan duen historia azaltzen saiatu naiz eta batez ere hizkuntza horrek Finlandian eginkizun jasoetatik baztertuta egotetik gaurko egoera guztiz normalizatura iritsi bitartean hainbat alderditatik behar izan dituen ekarpenak aurkezten. Ikusi den bezala prozesuak gorabehera, gatazka eta oztopo ugari izan ditu, dela Finlandiako herriak jasan dituen menpekotasun-egoeren , dela bertakoen iritzi-desberdintasunen eraginez. Gaur egun, ordea, egoera guztiz normala duen hizkuntza da. Horrek erakusten digu horrelako prozesu bat burutu daitekeela arrakastaz. Han gertatutakoak ez daitezke esporta besterik gabe, bistan denez, baina uste dut han kaltegarri edo ostera onuragarri zer izan den aztertzetik atera daitezkeela ondorio baliagarriak

    euskararen kasurako. Horretan laguntzeko datuak eskaintzea izan da lantxo honen jomuga.

    BAT aldizkaria: 
    30. 1999ko ekaina. Suomieraren normalkuntzaz
    Kokapen geografikoa: 
    Europa
    Egilea(k): 
    Andoni Sagarna
    Urtea: 
    1999