Euskal Soziolinguistika Jardunaldiko emaitzak eta materialak ikusgai

Pasa den urriaren 28an egindako Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren material guztiak eskuragarri daude Soziolinguistika Klusterraren webgunean. Egunaren kronika txikia, hitzaldi eta saio guztien bideoak, hizlariek erabilitako aurkezpen-dokumentuak eta Eskoriatzan elkartutakoen argazki batzuk daude ikusgai.

www.soziolinguistika.eus/jardunaldia