87. zenbakia 2020ko urriak 22 – azaroak 4

Noizkoa: 
2020ko urriak 22 – azaroak 4
Mamia: 
1 87. zenbakia 2020ko urriak 22 – azaroak 4 — Soziolinguistika Klusterreko albisteak Gazte-bizimoduan euskarak tokia izan dezan zenbait gako nabarmendu ziren Euskal Soziolinguistika Jardunaldian 115 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten, ikerlari, profesional eta aktibistek ezagutza trukatu eta elkarrekin hausnartzeko baliatu zuten saioan. Hezkuntza sisteman hizkuntzek duten tokia eta papera berrikusi eta berregokitzeko beharra nabarmendu da alde batetik... Zertan da euskararen kale erabilera Bortzirietan? (Bortzirietako Euskara Mankomunitatea) Euskararen kale erabilerak gora egin du Bortzirietan, baina helduen arteko elkarrizketetan erabilerak nabarmen egiten du beheiti. 2020ko irailaren 4an, ortziralearekin, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak antolatuta, 2019ko ud... — Ikerketak “Erdaldunek euskararekiko duten harremana aldakorra eta dinamikoa da, hainbat aldagairen arabera” (UEMA) Migrazio erdalduna herri euskaldunetan: euskararen inguruko bizipenak eta iritziak ikerlana aurkeztu dute gaur UEMAk eta ikerlanaren egileek, hedabideen aurrean egindako agerraldian. Bertan izan dira Enara Eizagirre eta Edurne Urrestarazu, ikerlanaren egileeta... 2 87. zenbakia 2020ko urriak 22 – azaroak 4 UMAP, 10 urte Twitterreko euskarazko jarduna jaso eta aztertzen (Sustatu) 2010eko urrian argitaratu zuen Codesyntaxek RobSoc teknologian oinarritutako Umap.eus webgune eta zerbitzua. Twitterlari euskaldunen jarduna jaso eta filtratzen jardu du harrezkero, Twitterren dabiltzan euskaldunak aurkitzen, euren txioak jasotzen eta euska... — Jardunaldi, hitzaldi eta ikastaroak Eskola Hiztun Bila jardunaldiak euskal kultura eta honen sustapena hartu ditu aurten ardatz (Irekia) “Kultura eskolan bizi. Eskola eta euskarazko kultur produktuen ikusgarritasuna, prestigioa eta kontsumoa” lelopean, 400 lagun inguru bilduko ditu bi egunezBegoña Pedrosa Hezkuntza sailburuordeak nabarmendu du euskarak hiztun aktibo eta proaktiboak behar... Xornadas sobre a revitalización lingüística e as boas prácticas para as linguas minorizadas (Consello da Cultura Galega) A Deputación da Coruña organiza unha nova edición das Xornadas Malas Linguas, dirixidas principalmente ás persoas que traballan no ámbito da normalización lingüística e das políticas públicas, co obxectivo de deseñar estratexia... Hitza eta ekintza gorpuztean (Berria) Bidegurutzean, bi tentsioren elkargunean, eta bi gorputzek bat egin dezaketen tokian, hor topatzen dira euskara eta feminismoa, Idurre Eskisabel eta Lorea Agirre antropologo eta kazetarientzat. Are gehiago, topagune hori euskara da, Agirreren ustez: «Hizkun... Komunikazioa euskaraz lau hamarkada eta gero: irakurketa kritikoa (Sustatu) Amezagak lau hamarkadetako jauziak nabarmendu ditu. Hedabide sorreran hazkunde handia izan da 40 urtean, koantitatiboki zenbatutako medioetan, eta kontsumitzeko orduan ere. Kontsumoaldien bilakaerak gorakada nabarmena erakusten du, grafiko honetan ikusten d... Osasuna eta hizkuntza uztartzeko ezagutza bila (Berria) Nola txertatu euskararen erabilera osasun sisteman? Urte askoan galdera horrek ezina eragin izan du hainbat langileren eta erabiltzaileren artean, baina horren inguruan kezka dutenek beste ikuspegi batetik heldu nahi diote orain auziari. Akademiaren eta osas... 3 87. zenbakia 2020ko urriak 22 – azaroak 4 — Liburuak eta artikulu zientifikoak Ikus-entzunekoen paradigma berria eta hizkuntza ez-hegemonikoak (HABE) The Basque version of the book The New Audiovisual Paradigm and Non-Hegemonic Languages. The Covid19 pandemic has exacerbated the dramatic rise, in the past years, in the consumption of digital contents in Europe, be it new media, video games or streaming pla... Toward a new conceptualisation of language revitalisation (Journal of Multilingual and Multicultural Development) Lenore A. Grenoble & Lindsay J. Whaley. This paper outlines a new model of language revitalisation that understands language to be a characteristic of a nexus of social activities rather than an independent... Euskera 2019, 2-1 (Ikerketa zenbakia) (Euskaltzaindia) Besteak beste, Mikel Navascués eta Iñaki Iurrebasoren "Diglosia eta endodiglosia arnasguneetan. Ondarroako nerabeen hizkuntza-gaitasuna eta erabileraohiturak: euskara eta gaztelania, batua eta tokiko euskara" artikulua irakurgai. The sociolinguistics of place and belonging : perspectives from the margins (HABE) This volume shows the relevance of the concepts of ‘place’ and ‘belonging’ for understanding the dynamics of identification through language. It also opens up a new terrain for sociolinguistic and linguistic anthropological study, namely the margins. R... Dokumenturen bat edo informazio bibliografiko gehiago nahi izanez gero, jo zuzenean HABE Liburutegira (liburutegi@habe.eus), beraiek arduratuko baitira zure eskaria bideratzen. — Bestelako albisteak Pello Jauregi ikerlariak jasoko du 2020ko Abbadia Saria (Gipuzkoako Foru Aldundia) Euskaraldiaren “teorizatzaile” gisa Jauregik egindako ekarpena aitortu du epaimahaiak. 4 87. zenbakia 2020ko urriak 22 – azaroak 4 Georgiako unibertsitatean euskara eta euskal kulturako irakurlea hautatzeko deialdia egingo du Etxepare Euskal Institutuak (Unibertsitatea.net) Etxepare Euskal Institutuak Georgiako Ivane Javakhishvili Tbilisi State University-n aritzeko euskara eta euskal kulturako irakurlea hautatzeko deialdia egingo du azaroren 17an. Lanaldi osoko ordukako kontratua eskainiko da, 2021eko otsailetik 20... 'Euskara eskuz esku', Ipar Euskal Herritik batasunari eginiko ekarpena (Euskaltzaindia) Euskaltzaindiak tresna digital berria aurkeztu du gaur Baionan: Euskara eskuz esku (www.euskaltzaindia.eus/eee). Aurkezpenean parte hartu dute Andres Urrutia euskaltzainburuak, Yves Ugalde Baionako Udaletxeko kultura auzapezordeak eta Jean- Baptiste C... 50 langiletik gorako enpresetan euskara-planak bultzatzeko neurria aurkeztu dute ELAk, LABek eta Kontseiluak (Kontseilua) Lan-mundua euskalduntzeko urrats zehatzak egin behar direla adierazi dute ELAko Mitxel Lakuntza, LABeko Garbiñe Aranburu eta Kontseiluko Paul Bilbao idazkari nagusiek elkarrekin egindako agerraldian. «Euskararen normalizazioa garatzeko ezinbesteko espa... Saria jaso du Kolonbiako Caucan egindako lanak (Garabide) Ane Ortega eta Arkaitz Zarraga Garabideko boluntarioak azken urteotan Caucako nasekin jo ta su ari dira lanean nasa yuwe hizkuntzaren biziberritze lanetan. Helduen irakaskuntzan egindako lanak saria jaso duela eta aukera ezin hobea eskaintzen digu bi hizku... Babeslea: Bazkide partaidea: