BAT-115-2020 Praktika linguistikoak eta harremanak Euskal Herriko komunikazio publikoan

3,00€

Laburpena Komunikazioren esparruan aldaketa handiak gertatu dira azken urteetan, bai munduan eta baita Euskal Herrian ere. Batetik, digitalizazio prozesua orokortu da, teknologiak garatu dira, Internet ia denera hedatu eta publiko ia gutzien eskura dago: horrek guztiak komunikazio-paradigma berria eratu du. Bestetik, gure herrialdearen baldintza sozial, ekonomiko eta soziolinguistikoen bilakaerak ere testuinguru berri batean kokatu gaitu. Abagune horretan, komunikazio publikoan aritzen diren erakundeek eta gizartearekiko bitartekari papera jokatzen duten hedabideek elkarren jarduera eta praktikak baldintzatzen dituzte; baita praktika linguistikoak ere. Artikulu honetan, Jendaurrean Erabili proiektuaren bigarren fasearen berri ematen da.
Hitz gakoak: Komunikazio publikoa, hedabideak, praktika linguistikoak, hizkuntza-irizpideak

Egilea(k): 
Beatriz Zabalondo, Asier Basurto
Aldizkaria: 
HIZKUNTZA - KOMUNITATEAZ
Urtea: 
2020