Zenbakia

Hizkuntza-komunitateaz

PDF formatuan eskaintzen da.

Hitzaurrea

Belen Uranga

Hiztun-elkartea, azal eta mami

Hizkuntza-soziologiaren esparruan sarri erabiltzen baina bakan lantzen den kontzeptua da hiztun-elkartea. Landu-arin egon arren, funtsezko kontzeptua da jakintza-alor honetan eta bere garapen praktiko den hizkuntza-plangintzan. Hiztun-elkarte kontzeptua (eta, bereziki, Sprachgemeinschaft terminoa) nondik eta noiztik datorren aztertu nahi dugu gaurkoan, lehenik eta behin: bibliografia soziolinguistikoan (eta, are lehenagotik, hizkuntza-filosofian eta hizkuntzalaritza historikoan) noiz, non eta nola erabili izan den. Nazioartean bide-urratzaile izandako hainbat adituk termino hori noiz-non, eta zer adierazteko, erabili izan duen aztertuko dugu horretarako. Mundu zabalean egoera soziolinguistikoak nabarmen aldatuz doazen heinean, hiztun-elkarte kontzeptuak zer garapen ezagutu duen aurkeztuko dugu bestetik. Bere definizio gehienak errealitate sozio-historiko jakinetan ainguraturik zeudela eta daudela ikusiko dugu bide batez. Horrezaz gain, euskararen egungo egoerari eta aurrera begirako babes-aukerei egokitutako aplikazio-hausnarketa eskainiko da artikuluaren azken partean.
PDF formatuan eskaintzen da.
Erosi ()

Euskaltzaleen mugimendua eta Euskara elkarteen antolaketa mintzagai

Andere Ormazabal, Zesar Martínez García
2020ko Topaldiak Euskara Elkarteen mugimendua izan du aztergai, eta, bertan, batu ziren euskara elkarte ezberdinen antolaketa ereduen analisia jaso dugu testu honetan. Herri mugimenduen jatorrizko izaera zedarritu ondoren, elkarteen funtzionamendua hiru eremu ezberdinetatik aztertu ditugu: (1) pentsamendu kritikoaren lanketa, (2) taldeen egitura eta funtzionamendua eta (3) eragiteko estrategiak. Pentsamenduari dagokionez, soziolinguistika klusterretik eratortzen diren eztabaidak oso presente daude, beste haustura lerroekin uztartzeko bidea zabaltzen ari da. Bestalde, elkarte gehienek autonomia eta deszentralizazioa lehenesten dituzte, baina elkartearen ahultasuna ageriko da. Eragiteko estrategiei dagokionez, aldiz, ekinbide ezberdinak garatzen ari dira, bai harreman sozialen eremuan zein administrazioan.

Herritarren hizkuntza-aktibaziorako prozesu proposamena

Zesar Martinez, Maialen Iñarra
2016-2019 urte bitarteko “Tokian tokiko hizkuntza-aktibazioa” ikerketaren emaitza da artikulu honetako edukia. Tokian tokiko herritarrak euskararen gainean aktibatzeko zein gako zaindu behar diren identifikatu ostean, aktibazio horretarako balizko prozesua zein izan litekeen landu dugu ikerketa horretan. Hain zuzen ere, balizko prozesu hori proposatzen dugu artikulu honetan. Alde batetik, proposamen hori osatzeko jarraitu dugun lan-prozesua aurkezten dugu, eta, beste alde batetik, aktibazio-prozesuari irudikatu dizkiogun lau faseetako zereginak deskribatzen ditugu. Eduki horiek guztiak tokian tokiko euskalgintza-jarduna berritzeko baliagarri suertatzea espero dugu, besteak beste.

Gizarte Mugimenduen Rola Gizarte Berrikuntzan (GB): Euskaraldia, Panoptiko Digital Gisa

Igor Calzada
Artikulu honek gai arantzatsu bat jorratzen du: Gizarte Berrikuntza (GB). Egun euskalgintzan diharduten gizarte mugimenduen rola eta heuren antolakuntza ereduak, baina bereziki, post-COVID gizartearen disrupzioek mahai gainean jarri dizkiguten erronka digital, urbano, eta politikoen aurrean, beraien estrategia orokorra zein izan behar duen zedarritzen saiatzen da artikulu hau. Ez da preskriptiboa, eta beraz are gutxiago izan da idatzia normatiboa edo dogmatikoa izateko. Hain zuzen, kontrakoa du xede nagusi: egungo errealitatea azkar irakurriz, GBtik eratorriak diren kontzeptu anabasa bat aplikatuz, iradokitzailea izateko bokazioarekin izan da sortua; ez tresneria zehatz bat edo beste proposatzeko (ariketa hori ez dagokio autoreari, eragileei baizik). Helburu horrekin jomugan, ‘action research’ metodologiarekin informazioa jaso eta landa-lana honelaxe burutua izan da 2020ko Otsaila eta Maiatzaren artean: (i) artikulu honek Euskaltzaleen Topaguneak autoreari Topaldia 2020an partehartzeko (2020ko Otsaila) egin zion gonbitean du abiapuntua eta ondorioz, (ii) Soziolinguistikako Klusterrak, BAT aldizkarian argitaratzearekin borobiltzen da, ikerketa-ekintza prozesuaren emaitzak plazaratuz. Tartean eragile estrategikoen erabaki eta ekintzen jarraipena aztertu da 2020ko Maiatza arte.

Praktika linguistikoak eta harremanak Euskal Herriko komunikazio publikoan

Beatriz Zabalondo, Asier Basurto ArrutiORCID profila

Asier Basurto Arruti

a.basurto@soziolinguistika.eus
Soziolinguistika Klusterra
ORCID: https://orcid.org/0000-0003-3935-5872ORCID profila
Euskara batua sortu zenean, iritzi oso kontrajarriak agertu ziren aldaera estandarraren inguruan. Urteen poderioz, joera oso bestelakoa izan da: geroz eta bateragarritasun handiagoa ikusten da gizartean Euskara batuaren eta euskararen aldaerak diren euskalkien artean. Hala ere, oraindik ere iritzi ezberdinak aurki daitezke aldaera bakoitzaren erabilera esparruen inguruan eta baita aldaera bakoitzaren nolakotasunaren arabera. Ikerketa honetan, hain zuzen ere, euskararen aldaera ezberdinen inguruko gaur egungo jarrerak jaso nahi izan dira hainbat esparruei erreparatuz: hizkuntzaren "naturaltasuna", "autentikotasuna", estandarizazioa, nativespeakerism-a, biziraupena, eta prestigioa. Hori horrela, lan honek agerian uzten du adostasuna herritarren artean ez dela erabatekoa eta zonalde geografikoen artean ere iritzi ezberdinak aurki ditzakegula. Batzuek esparru formaletarako bakarrik ikusten dute egokia aldaera estandarra; beste batzuek, aldiz, eremu guztietara zabalduko lukete, zenbait zonaldetan dagoen aldaera bakarrela dela jakitun. Ikuspegi hori, gainera, beste jarrera batzuetan ere ikus daiteke. Oro har, beraz, alderdi hauek mahai gainean jartzea du ikerketa honek helburu.

Euskara batuaren eta euskalkien inguruko jarrerak eta iritziak