BAT 114 - 2020 (1). EUSKAL-NASA KOOPERAZIOA HELDUEN IRAKASKUNTZAREN ARDATZEAN

3,00€

Laburpena: Artikulu honetan hizkuntza-kooperazioan ardaztutako esperientzia jakin bat aurkeztu dugu, Kolonbiako Nasa herriko helduentzako nasa yuwe hizkuntzako irakasleekin egindako ibilbidearen esperientzia, hain zuzen ere. 7 urtez, Nasa herriko hizkuntzaren sustatzaile-talde batek eta euskal irakasleek nasa yuwea helduei irakasteko programaren hasierako urratsak diseinatu ditugu, ataza komunikatiboetan oinarrituta. Bide horretan, irakaskuntzarako materialak eta irakaskuntzarako baliabideak prestatu ditugu, irakasleak horrelako metodologietan trebatzeaz batera. Esperientzia horrek Garabidek bultzatutako kooperazio-eredua izan du oinarri, eta argi erakusten du zein eraginkorra den esperientziak eta ezagutzak partekatzea.
Hitz gakoak: hizkuntza-kooperazioa, hizkuntza indigenak, hizkuntza indigenen biziberritze-prozesuak, helduen hizkuntza-irakaskuntza, Atazetan oinarritutako ikas-prozesuak

Egilea(k): 
Arkaitz Zarraga eta Ane Ortega
Aldizkaria: 
NAZIOARTEKO HIZKUNTZEN GARAPEN-LANKIDETZA
Urtea: 
2020