BAT 114 - 2020 (1). NASA YUWE BIZIBERRITZE PROZESUA ETA HEZKUNTZA

3,00€

Laburpena: Nasa Yuweren Hariak 2011n eginiko ikerketaren bitartez, argi ikusten zen seme-alabenganako hizkuntza transmisioa ia guztiz etenda zegoela Cauca Departamentuko Iparraldeko eskualdean: 4 urtetik beherako haurren %1k baino ez zuen hizkuntza hitz egiten. Horren aurrean, alarma guztiak pizturik, hainbat ekimen antolatu behar zirela jabetu ziren nasak. Artikulu honetan Garabide Elkartearekin batera zenbait irakasle euskaldunen lan boluntarioa zehazten da: irakasleak, hezkuntza arduradunak, hezkuntza laguntzaileak eta gurasoak trebatzea. Formazio prozesu horrek, hasierako aholkularitza eta trebakuntza saio puntualetik gaur egungo bi urteko formazio teknikoa antolatzera egin du jauzi. Bitartean, besteak beste, Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua, Ikastetxeko Proiektu Kurrikularra, Urteko Plana, hizkuntza murgilketa metodologia, hizkuntza programazioa eta unitate didaktikoaren eraiketa bezalako kontzeptuak landu dira, teorian eta praktikan.
Hitz gakoak: hizkuntza transmisioaren etena, hizkuntza murgilketa metodologia, metodologia komunikatiboa, ikastetxeko hezkuntza proiektua, ikastetxeko proiektu kurrikularra, unitate didaktikoaren eraiketa.

Egilea(k): 
Rosa Elizburu
Aldizkaria: 
NAZIOARTEKO HIZKUNTZEN GARAPEN-LANKIDETZA
Urtea: 
2020