BAT 114 - 2020 (1). HIZKUNTZA LANKIDETZAREN DIMENTSIO POLITIKOAZ. Estatu plurinazional bati eta nazio pluriestatal bati begira

3,00€

Laburpena: Gogoeta-artikuluak planteamendu politikoek, hizkuntza biziberritzearen aukeretan duten eragina esploratzen du. Botere politikoa estuki lotzen da garapen linguistikoarekin. Horrekin batera diskurtso politikoetan ageri den ongizatearen aldarria ere kuestionatzen du, izan ere, bada horren ulerkerarik jatorrizko hizkuntzen indarberritzea ere baldintza lezakeena, balizko ongizate hori identitate indigenarekin bateraezin ikusten duten pertzepzioak indargabetu ezean. Boliviako hizkuntza komunitateen eta Magreb zabalean errotutako amazigen kasuak gurutzatzen dira aurreko ideiekin, batzuekiko eta besteekiko hizkuntza-lankidetzak hizkuntza biziberritzeko estrategiei egin lekizkiekeen ekarpenak iradokiz. Herriok eskaintzen dizkiguten eredu interesgarriak aletzen dira bi ondoriotarantz: hizkuntza-lankidetzaren premia biziberritze estrategiei buruzko ezagutza metatzeko eta Hegoko kulturen eta epistemologien ekarpenaren garrantzia.
Hitz-gakoak: Hizkuntza-lankidetza, ezagutza-fluxua, dekolonizazioa, bizindar etnolinguistikoa, kosmobisioa, erresilentzia linguistikoa

Egilea(k): 
Txema Abarrategi Garaigordobil
Aldizkaria: 
NAZIOARTEKO HIZKUNTZEN GARAPEN-LANKIDETZA
Urtea: 
2020