78. zenbakia 2020ko maiatzak 7 – 20

Noizkoa: 
2020ko maiatzak 7 – 20
Mamia: 
1 78. zenbakia 2020ko maiatzak 7 – 20 — Soziolinguistika Klusterreko albisteak Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika sarietara lanak aurkezteko epea ireki da Sarien XIII. edizioaren deialdia zabaldu dute Soziolinguistika Klusterrak eta Euskal Herriko Unibertsitateak. Irailaren 18ra arte dago aukera hausnarketa eta ikerketa lanak aurkezteko. Euskara biziberritzeko ikergunea Maddi Etxeberria eta Imanol Larrea. Azken hamarkadatan, berebiziko aldaketak eragin dituzten zenbait fenomenok goitik behera zeharkatu gaituzte: indibidualizazioa, globalizazio kulturala, migrazioak, digitalizazioa… Joera eta aldaketa horiek eragina dute hizkuntzar... Nazioarteko soziolinguistika argitalpenak BAT aldizkarian HABE liburutegiarekin elkarlanean Urte luzez ari dira lankidetzan Soziolinguistika Klusterra eta HABE Liburutegia. Horren adierazle da 2011. urtean sinatutako hitzarmena. Hala, 2020. urte honetan, lankidetza horri BAT Soziolinguistika Aldizkarian jarraipena ematea adostu dute. 2 78. zenbakia 2020ko maiatzak 7 – 20 — Ikerketak Ehun urtean lehen aldiz, euskara gehiago entzun da Tolosako kaleetan gaztelera baino (Galtzaundi) Hizkuntzen Erabileraren 2019ko Kale-Neurketaren emaitzak aurkeztu dituzte Galtzaundi Euskara Taldeak eta Tolosako Udalak. 1985. urtetik, urtero egiten da hizkuntzen erabileraren kale-neurketa Tolosan. 2019koan, 3.246 elkarrizketaren eta 8.647 hiztunen in... Covid-19aren eragina EAEko kultur sektorean (Kulturaren Euskal Behatokia) Txosten honen bidez Krisiaren behatokiaren lehenengo emaitzak eta kultur esparru eta sektoreetan covid-19ak izandako eraginaren jarraipena eta azterketa egiteko gailua aurkezten ditu. Euskarazko kulturari buruzko emaitzak ere badaude. Ahozko kultur sorkuntza ikertzeko deialdi berriak jarri ditugu martxan (Mintzola) 2.000 euroko bi proiektu sari eta doktorego aurreko ikerketa kontratu bat ditugu esleitzeko. Ekainaren 26ra arte aurkeztu ahal izango dira proposamenak. Edozein jakintza alorretatik abiatuta, antzerkia, bertsolaritza, kantagintza, kontalaritza edo euskaraz... Étude du bilinguisme basque-français chez des élèves suivant une scolarité primaire immersive en Basque (HABE) Ce travail de recherche s'appuie sur une analyse discursive de productions narrativesorales (contes de fées) de trois types de population en scolarité primaire du Pays-BasqueNord : des élèves bilingues basque L1 et issus d'un milieu sociolinguistique major... Novos datos sobre competencia lingüística e actitudes cara ao portugués en Galicia (Consello da Cultura Galega) Co gallo da celebración do Día Mundial da Língua Portuguesa (instaurado pola Unesco en novembro de 2019), o Consello da Cultura Galega publica o informe “O valor do portugués en Galicia: competencia plurilingüe, utilidade e actitud... 3 78. zenbakia 2020ko maiatzak 7 – 20 — Jardunaldi, hitzaldi eta ikastaroak Hitzaldi eta mahai inguruaren bideoak webgunean (Udaltop) Dagoeneko webgunean zintzilikatu ditugu joan den astean egindako Udaltop etxetik: ireki leiho bat lan-munduari jardunaldiko hitzaldi eta mahai inguruaren bideoak. Multimedia atalean dituzue, jardunaldiko argazkiekin batera. International Congress on Languages at Risk (Mexico City, 25-28 February 2020) (Linguapax) José Antonio Flores, delegate of Linguapax in Latin America, has made a summary of the congress, given us his personal view and explained how he believes that holding the event can have an effect on the revaluation of minority languages in Mexico. — Liburuak eta artikulu zientifikoak "Berrindartu eta jauzi" txostena (Topalabea) (Topagunea) Euskararen biziberritze prozesua berrikusi eta berrikasi ondoren, berrindartzeko eta jauzi egiteko sortu diren aukeren analisia eta estrategia proposamena. Euskaltzaleok batzen gaituena garrantzitsuagoa delako. Topaberri 67.zenbakia. "Euskara batua eta tokian tokiko erabilera: korapiloak eta erronkak" liburua aurkeztu da (Euskaltzaindia) Mikel Zalbide euskaltzain oso eta soziolinguistikan adituak euskara batua eta eguneroko mintzamolde arruntak zer diren azaldu eta biak uztartzeko aukerez idazten du. Uztartze hori lortu nahi bada, oinarrizko baldintza euskara bera indartzea da. Besta... Euskaldunak komunikabideen aurrean (HABE) Gaur egun, euskarazko hedabideek erronka bikoitzari egin behar diote aurre. Alde batetik, mundu mailako krisia bizi dute komunikabideek, bat-batekotasunean oinarritutako ohitura komunikatiboak eta doako edukiak orokortzearen ondorioz. Bestetik, euskal hiztunen... Dokumenturen bat edo informazio bibliografiko gehiago nahi izanez gero, jo zuzenean HABE Liburutegira (liburutegi@habe.eus), beraiek arduratuko baitira zure eskaria bideratzen. 4 78. zenbakia 2020ko maiatzak 7 – 20 — Bestelako albisteak ni.eus euskarazko posta elektronikoko zerbitzua jaio da (EiTB) Pribatutasuna errespetatzen duen zerbitzu honek posta elektronikora ere eramango du .eus domeinua. Igande honetan, maiatzaren 17an, Interneten Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta, horren kariaz, Puntueus Fundazioak ni.eus, Guebs euskal enpresarekin batera garat... UEMA, udalerri euskaldunen arnasa zabaltzeko erakundea (UEMA) Gaur 29 urte sortu zuten Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea, hainbat udalek Aizarnazabalen egindako batzarrean. Gaur egun 87 udalek osatzen dute, eta udalak eta administrazioa euskalduntzeko hasierako ildoez gain, beste hainbat arlotan ari da UEMA, batez ere ... Preparations for the Decade of Indigenous Languages (2022-2032) have begun (Linguapax) The United Nations General Assembly has decided to proclaim the period 2022-2032 as the Decade of Indigenous Languages, with the aim of fostering alliances and actions of greater scope to prevent the gradual extinction of the nearly 6,700 indigenous langu... "Ez diogu kolonizatu izateari utziko hezkuntza sistema irauli artean" (Garabide) 2017ko abenduaren 3an Argia aldizkarian Miel Anjel Elustondok elkarrizketu zuen orduan Ekuadorreko Imbabura probintziako gobernadore zen Paolina Vecoutere kitxua. Orain, berak eskatuta, itzuli dugu gaztelerara (baita frantsesera eta inglesera). Perspektiba... 5 78. zenbakia 2020ko maiatzak 7 – 20 Babeslea: Bazkide partaidea: