BAT 113 - 2019 (4). Eta hik ze uste dun/k? Azpeitiko gazteak hitanoaren inguruan hizketan: usteak, balioak eta diskurtsoak

3,00€

Laburpena. Jada ez da hitanoa lehen adina entzuten euskal herriko kaleetan eta entzuten den gehiena toka izan ohi da, eta ez noka. desoreka horretaz ohartuta eta hitanoak azken urteetan izan duen beherakadarekin kezkatuta, lan honen helburua Azpeitiko gazteek hitanoaren inguruan dituzten hizkuntza ideologietan, usteetan eta balioetan murgiltzea da. horretarako hiru eztabaida talde egin dira herriko hainbat neska-mutilekin. Bildutakoak bilduta, badirudi hitanoa ulertzeko beste era bat datorrela belaunaldi berriekin, orain arte ezarritako arau sozialak eta hitanoaren inguruko sinesmenak aldatzen ari baitira gazteen artean. horrez gain, gazteek kezka berriak dakartzate mahai gainera eta hitanoaren biziraupena kolokan ikusten dute. 
Hitz gakoak: hitanoa, toka-noka, hizkuntza ideologiak, gazteak.

Egilea(k): 
Laura Alberdi Zumeta
Aldizkaria: 
"TXILLARDEGI - HAUSNARTU EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIAK (2019)"
Urtea: 
2019