BAT 113 - 2019 (4). Ondarroako nerabeen hizkuntza ohiturak sare sozialetan kode alternantzia eta erregistroak

3,00€

Laburpena. Sare sozialak bilakatu dira gazteen artean sozializatzeko harreman esparrurik ohikoena. Zenbateko pisua du euskarak sare sozialetan? Zelako euskara darabilte? Lan honetan Ondarroako (Bizkaia) 16 eta 18 urte bitarteko nerabeen whatsappeko eta Instagrameko jarduna aztertu dut, eta emaitzak itxaropentsuak dira: euskararen nagusitasuna nabaria da, gazteleraren eta ingelesaren interferentziak interferentzia —euskañolaz gain, eusklish zantzuak ere ageri dira—. euskara kaleko arau soziala izateak domino efektua eragiten du herrian, euskararen erabilera indartuz etxean zein sare sozialetan. hala ere, gazteen autoestimu linguistikoa indartu beharra azaleratu da ikerketan. 
Hitz gakoak: euskara, sare sozialak, gazteak, kode nahasketa, Ondarroa

Egilea(k): 
Jon Fernandez San Martin
Aldizkaria: 
"TXILLARDEGI - HAUSNARTU EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIAK (2019)"
Urtea: 
2019