BAT 113 - 2019 (4). Ebaluazioa: euskararen aldeko ekimenen labirintoan orientatzeko gakoa

3,00€

Laburpena. Lan honetan aztertu dugu nolako ebaluazio-moldeak erabiltzen diren euskara sustatzeko plan programatiko nagusian (eSep) eta zenbait eskualdetako plan estrategiko eta mikroproiektuetan. horrela, bada, analisi horretatik atera dugun ondorioa da, batetik, ebaluazio "kuantitatibo-inpresionista" dela nagusi; eta, bestetik, molde hori ez dela kapaz euskararen aldeko ekimenen eraginkortasuna behar bezala neurtzeko. horregatik, azkenean eraginkortasun-irizpideak aintzat hartzen dituen proposamenzirriborro bat aurkeztu dugu.
Hitz gakoak: ebaluazioa, adierazleak, irizpideak, eraginkortasuna.

Egilea(k): 
Miguel Galicia Lambarri
Aldizkaria: 
"Txillardegi - Hausnartu euskal soziolinguistika sariak (2019)"
Urtea: 
2019