BAT 108 - 2018 (3), Nola ulertu hizkuntza osasun eskubidearen baitan?

Laburpena. Lehenik eta behin, osasun-eskubidea giza eskubideen barruan kokatzen dela kontuan hartuta, artikuluak eskubide horren ikuspegi linguistikoaren inguruko argibideak eskaintzen ditu, bai oinarrizko hizkuntza-eskubideen bai hizkuntza-eskubide arrunten ikuspegitik. Bigarrenik, gaur egun Euskal Herrian hizkuntza-eskubideak osasungintzaren eremuan zertan diren azaldu da, horretarako Hizkuntz Eskubideen Behatokiak urtero egiten dituen azterketak oinarri. Azkenik, egoeraren diagnostikotik abiatuta, osasungintzaren eremuan hizkuntza-eskubideak bermatzeko zer-nolako mekanismoak eta neurri hartu beharko liratekeen zehaztu nahi izan dugu. Gauzak horrela, artikuluak nolabaiteko osatasuna eskaintzen du: Kontzeptuen zehaztapena, egungo egoera, etorkizuneko erronkak. 

Hitz gakoak: hizkuntza-eskubideak, giza-eskubideak, osasun-eskubidea, hizkuntza-politika, hizkuntza-araudia.

BAT aldizkaria: 
108. 2018 (3), Osasungintza eta euskara
Egilea(k): 
Paul Bilbao Sarria
Urtea: 
2018-3