BAT 108 - 2018 (3), Osasun profesionalak euskaraz formatzen unibertsitatean

Laburpena. Unibertsitateko osasun ikasketetan gaur egungo euskararen egoera aurkeztu nahi dugu artikulu honetan. Osasun zientzietako graduen euskarazko eskaintza ez da homogeneoa, batzuetan dena euskaraz ematen den bitartean (erizaintza, fisioterapia), beste batzuetan ez baita lortu guztiz euskaraz eskaintzea (medikuntza, odontologia, farmazia). Kontuan hartu behar da gainera, euskaraz ematen den guztia EHU/UPVn kokatua dagoela eta bere garapena osasun-esparruan euskarak lan-hizkuntza modura duen hedapenarekin lotuta dagoela. 

Hitz gakoak: osasun zientziak, hezkuntza, unibertsitatea, euskara, irakasleak.

BAT aldizkaria: 
108. 2018 (3), Osasungintza eta euskara
Egilea(k): 
Angel Bidaurrazaga Van Dierdonck
Urtea: 
2018-3