BAT 108 - 2018 (3), Euskararen lantze funtzionala eta profesionalen komunikazio-gaitasunen garapena osasun-alorrean

Laburpena. Osakidetzaren bigarren hizkuntza-plangintzaren helburu orokorra da zerbitzu-hizkuntza gisa euskararen ahozko eta idatzizko komunikazioa sustatzea. Lan honetan, helburu horrek erakunde zerbitzu-emaileei eta profesionalei dakarzkien erronketako biri erreparatu diegu. Batetik, euskara komunikazio- egoera klinikoetan eraginkortasunez erabiltzeko beharrezkoa den lantze funtzionalaz aritu gara, alegia, terminologiaren, adierazpideen eta estiloen garapenaz. Bestetik, profesionalen komunikazio-trebetasunen garapena dugu hizpide: jomugan izan behar ditugun gaitasun eta trebetasunak, eta horiek progresiboki garatzeko ibilbidea. Erronka horiei erantzuteko ezinbestekoa da Osakidetzaren eta UPV/EHUren arteko plangintza eta lan koordinatua, hizkuntzalarien, hizkuntza-bitartekarien eta osasun-alorreko profesionalen arteko diziplina arteko lana behar baita bai erregistro klinikoen garapenari laguntzeko tresna eta baliabideak sortzeko, eta bai profesionalei komunikazio eraginkorrerako trebetasunak garatzen laguntzeko formazio-programak diseinatzeko ere. 

Hitz gakoak: euskararen lantze funtzionala, komunikazio klinikoa, estandar klinikoak, terminologia klinikoa, komunikazio eraginkorrerako trebetasunak.

BAT aldizkaria: 
108. 2018 (3), Osasungintza eta euskara
Egilea(k): 
Igone Zabala
Urtea: 
2018-3