BAT 112 - 2019 (3) - Euskaltzaleen mugimendu berritura bidean: Topagunearen irakurketa

3,00€

Laburpena. Euskaltzaleen mugimenduak azken hamarkadan bere burua eraldatzeko eta berritzeko ahalegin handia egin du. Lan honetara ahalegin horren laburpen bat ekarri dut eta berrikuntzarako funtsezkoak izan diren zenbait gako azpimarratu. Eraldaketarako oinarriak 2010etik 2012ra bitartean Euskaltzaleen Mugimenduan egindako gogoeta prozesu sakonak jarri zituen eta bisio partekatu horretan oinarrituta eman ditugu geroko berrikuntzarako urratsak. Orduko pentsamendua ekintzara eramaten saiatu gara eta gogoeta-ekintza dinamika partekatuek ahalbidetu dute eragite, aktibazio eta artikulazio bide berriak urratzea. Berritze bidean aurrera egin dugulakoan gaude, eragite lanean urratsak eman ditugu eta hala ere askoz gehiago dugu egiteko. Epe luzeko prozesua dugu parean eta testuinguru bakoitzerako gogoeta eta amets berriak partekatu, sormena landu eta arrisku berriak hartzea dagokigu. Artikulu hau 2019an Topaldian emandako hitzaldi batean dago oinarritua. 
Hitz gakoak: Euskaltzaleen mugimendua, gogoeta-ekintza, egin eta eragin, nor izan, lankidetza.

Egilea(k): 
Jasone Mendizabal Altuna
Aldizkaria: 
EUSKALTZALEEN MUGIMENDU BERRITUA
Urtea: 
2019-3