BAT 111 - 2019 (2), "Euskararen egoera eta erronkak ingurune digitalean.Euskararen Aholku Batzordearen begirada"

3,00€

Laburpena. Euskararen Aholku Batzordeko Ingurune digitalaren Batzorde-atalak hainbat zeregin hartu ditu bere gain azken urteetan, besteak beste, ingurune digitalean euskara sustatzeko egon litezkeen aukera eta arriskuei adi egotearena. Testuinguru honetan kokatu behar da 2016an argitaratutako “Euskarazko IKTak: Gomendioak herri-aginteentzat” liburuxka. Bide-orri honen helburu nagusia da ingurune digitalean, euskararen esparruan, erabakiak hartu edota ekimenak bideratzeko aukera eta ahalmena duen edonori -bereziki Administrazioari- norabide horretan aholkua eskaintzea eta balizko erronken berri ematea. Artikulu honetan, erronka nagusiak zeintzuk izan daitezkeen aipatzen dira. Horrekin batera, Ingurune digitalaren Batzorde-atalak erronka horiek identifikatze aldera emandako zein hurrengo bide-orrirako ematen ari den urratsak ere azaltzen dira.
Hitz gakoak: Ingurune digitala, zaintza teknologikoa, euskara, hizkuntza-teknologiak, informazio eta komunikazio teknologiak (IKT).

Egilea(k): 
Maite Goñi
Aldizkaria: 
BIZINDAR DIGITALA
Urtea: 
2019