Barne mintegia Jaqueline Urlarekin

Soziolinguistika Klusterraren bulego teknikoak barne-mintegiak egiten ditu langileen arteko ezagutza partekatu eta denetariko trebakuntza jorratzeko. Batzuetan aditu gonbidatuek parte hartu ohi dute barne-mintegiotan eta hori izan zen pasa den ekainaren 19an egindakoaren kasua.

Jaqueline Urla antropologo estatubatuarra Andoaingo bulegoan izan zen, bere ikerketa-ibilbidearen inguruko eta zenbait lan zehatzei* buruzko azalpenak ematen. Euskara Batuaren ezarpen eta zabalpen prozesu sozialaren ezaugarriek, gaur egungo hiztunek (eta hiztun berriek bereziki) hizkuntza estandarra eta tokiko aldaerak hautemateko dituzten moduak baldintzatzen dituztela defendatzen du Urlak. Tesi honen eta beste hainbat ideiaren inguruko solasaldi aberatsa izan zen barne-mintegiaren funtsa.

*Urla, Jacqueline, Estibaliz Amorrortu, Ane Ortega, and Jone Goirigolzarri. 2017. “Basque Standardization and the New Speaker: Political Praxis and the Shifting Dynamics of Authority and Value.” In Standardizing Minority Languages: Competing Ideologies of Authority and Authenticity in the Global Periphery, edited by Pia Lane and James Costa. New York: Routledge.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN