Komunikazio-konpetentziaren ebaluazioa eremu urriko hizkuntzak biziberritzeko lurraldeetan. EGAren proba idatzia

3,00€

Laburpena. Eremu urriko hizkuntzak biziberritzeko lurraldeetan, hizpide da hizkuntza gutxituan komunikatzeko konpetentzia nola aitortzen den gizarte- zein politika-mailan. Izan ere, herritarren lehen hizkuntza edozein dela ere, komunikazio-konpetentzia egiaztatzearen ondorioak larriak izan daitezke hainbat egoeratan. Ikuspuntu psikometrikotik komunikazio-konpetentzia ebaluatzeko tresnek xede duten populazioa askotarikoa denez, lehen hizkuntza askotarikoa, ezinbestekoa da lortzen diren emaitzen baliagarritasuna talde horietan guztietan bermatzea. Lan honetan, Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko proba aztertu dugu, eta bereziki, proba idatziaren inbariantza ebaluatu dugu. Emaitzek erakutsi dute EGAren proba idatzian inbariantza dagoela, nahiz eta, oro har, emaitzak altuagoak izan diren lehen hizkuntza euskara dutenen artean gainerakoen artean baino. Lan honek, halaber, azpimarratu du zein garrantzitsua den komunikazio- konpetentzia ebaluatzeko proben bidez lortutako emaitzen baliagarritasun-analisiak egitea, probatan oinarrituta hartzen diren erabakiak zuzenak eta bidezkoak izan daitezen.
Hitz gakoak: eremu urriko hizkuntzak biziberritzea, hizkuntzazko komunikazio-konpetentzia, EGA, baliagarritasuna.

Egilea(k): 
Paula Elosua eta Antton Peñalba
Aldizkaria: 
XI. HAUSNARTU EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIAK
Urtea: 
2018 (4)