Lintzirin: Eragin Linguistikoaren Ebaluazioan oinarritutako Euskara Sustapen Ekintza Plana (ESEP)

3,00€

Laburpena. Lintzirin merkataritza gunea Oiartzun eta Irun tartean dagoen industria gune batean kokatzen da. Gune honi Lintzirin deritzo, garai batean bertan kokatzen zen Lintzirin izeneko hotela zela eta. Lan honetan, merkataritza gune honetan kokatzen diren lau saltoki garrantzitsu aztertu dira: Leroy Merlin, Carrefour, Mercadona eta Brico Depot. Zehatzago, gune osotik jende gehien erakartzen duten guneak dira hauek (Azkue, 2016), eta hauetako bisitariak nongoak diren, hauen hizkuntza hautuak zein diren aztertuz, Lintzirinek Oiartzungo egoera soziolinguistikoan duen eragina neurtu da, eta ondoren, jasotako datuetan oinarriturik, Euskara Sustapen Ekintza Plan bat (ESEP) garatu da.
Hitz gakoak: eragin linguistikoa, hizkuntza osasuna, hizkuntza ekologia, garapen jasangarria, arnasgunea.

Egilea(k): 
Irati Lizeaga Elizalde
Aldizkaria: 
XI. HAUSNARTU EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIAK
Urtea: 
2018 (4)