2018ko deialdia

 
Hausnartu Sariak - 2018ko deialdia (PDF)
 
Zein baldintza bete behar dituzte lanek?

  • Lanek oinarri zientifikoa izango dute edo zientzian oinarritutako hausnarketak izango dira.
  • Teorikoak, ikerketa aplikatukoak edo saiakera-arloko lanak izango dira.
  • Egilea banakakoa edo taldea izan daiteke.
  • Aurretik argitaratu gabeak izango dira (paperezko argitalpenean zein Interneten).
  • 30.000 eta 60.000 karaktere arteko luzera izango dute (zuriuneak barne).
  • 8-10 lerroko laburpena eta 4-6 hitz gako izango dituzte.

Zein sari eskaintzen dira?
Hiru sari banatuko dira:

  • Lehen saria 1.500 euro eta Jose Luis Zumetaren litografia bat
  • Bigarren saria 1.000 euro
  • Hirugarren saria 700 euro

Nola aurkeztu behar dira lanak?

  • Lanak emailez bidaliko dira ondoko helbidera: hausnartu@soziolinguistika.eus
  • Lanak ohiko formatu informatiko editagarri batean bidaliko dira (.odt, .doc, .docx…)
  • Lanek ez dute egilearen/egileen inolako erreferentziarik izango testuan bertan; ez izenburuaren azpian, ez oin oharretan, ez eta testuko beste edozein ataletan ere.
  • Bidalketaren emailean egilearen/egileen datu pertsonalak emango dira: izen-abizenak, posta helbidea, telefono zenbakia, lanbidea eta lantokia.

Noiz aurkeztu behar dira lanak?
Lanak jasotzeko epe-muga 2018ko irailaren 10a izango da.
Nola ebaluatuko dira lanak?
Lanak baloratzeko eta saridunak hautatzeko berariazko epaimahaia osatuko da, honako kideekin:

  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari bat
  • Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren ordezkari bat
  • Euskal Herriko unibertsitateetako irakasle bat
  • BAT Soziolinguistika Aldizkariaren zuzendaria

Informazio gehiago:
Edozein zalantzarekin izanez gero, antolakuntzaren arduradunekin zuzenean harremanetan jartzeko aukera dago telefonoz (943 592 556) edo email bidez (hausnartu@soziolinguistika.eus)