1980 hamarkadako euskararen egoerari buruzko diskurtsoa

Laburpena. Euskal Herrian, Euskararen Legeak eta hizkuntza politikak indarrean jarri zirela 30 urte pasa dira. Beraz, horien bilakaera eta emaitzak aztertzeko tenorea iritsi da. Horretarako zer espero zen eta zer lortu den kidekatu behar dira. Baina aurreikuspenak bete diren aztertu aurretik, lehenbizi eta zehaztasunarekin, 1980ko hamarkadako iragarpenak nolakoak ziren jakin beharko genuke. Nolakoa zen euskararen normalizazioaren gaineko diskurtsoa urte haietan? Galdera horri erantzutea da artikuluaren muina.

Hitz gakoak: 1980ko hamarkada, euskararen normalizazioa, hizkuntza-politika, Argia, Euskararen Legeak.

BAT aldizkaria: 
103. 2017 (2) Euskaltzaleen topaldia euskararen herria, zubiak eta palankak
Egilea(k): 
Jon Artza Bikandi
Urtea: 
2017 (2)