EUSLE metodologiaren azalpen-bideoa ikusgai

Otsaila eta martxoa artean EUSLE metodologiaren inguruko hainbat aurkezpen egin zituzten Aldahitz proiektuaren arduradunek EHUren hiru campusetan, unibertsitatea bultzatzen ari den Aktibatu egitasmoaren baitan.

Martxoaren 1ean Ibaetako Campuseko Informatika Fakultatean egindako saioaren zati bat bideoan ikusgai dago. Aurkezpena baliagarria izan daiteke EUSLE metodologia zertan datzan ulertu eta bere ezaugarri nagusiak ezagutu nahi dituen ororentzat.

 

Hizlariak: Pello Jauregi (EHU) eta Pablo Suberbiola (Soziolinguistika Klusterra)

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN