Euskararen ezagutza eta erabilera binomioa: Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko 1.mailako ikasleak ulertzeko gakoak

3,00€

Laburpena: Lan honetan Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean 1.mailako ikasleen hizkuntza ohiturak, jarrerak eta euskararen gaineko diskurtsoak aztertu dira, erabileran duten eragina ezagutzeko. HUHEZIn graduko ikasketek eleaniztasun gehigarria dute oinarri hizkuntzen ikuspegitik, eta euskara da hizkuntza nagusia (Curriculumaren %80). Ikasleek ezagutza maila ona badute ere, erabilera murritza egiten duten susmotik abiatu da ikerketa hau. Ikerketa bideratzeko, metodologia kuantitatiboa eta kualitatiboa uztartu dira. Kale-neurketa, galdetegi soziodemografikoa eta eztabaida saioa erabili dira ikerketa tresnatzat lehen mailako ikasleen ohituretan sakontzeko. Ikasleen identitatea zein den azaleratu nahi izan da eta euskararen inguruan dituzten diskurtsoetatik abiatuta, ezagutzaren eta erabileraren arteko desorekan eragina duten faktoreak identifikatzen saiatu gara.

Hitz gakoak: euskara; hizkuntza gutxitua; hizkuntza ezagutza; hizkuntza erabilera; identitatea; euskararen inguruko diskurtsoak.

Egilea(k): 
Leticia Garcia et al
Aldizkaria: 
X. HAUSNARTU - Euskal Soziolinguistika Sariak
Urtea: 
2017 (4)