Olatz Bengoetxea eta Ines Garcia-Azkoagak SEDLL kongresuan parte hartu dute

Azaroak 29 eta abenduak 1 bitartean antolatu da SEDLL nazioarteko kongresua Ciudad Realen. Aurtengoa XVIII. edizioa izan da eta hizkuntzaren irakaskuntzarekin loturiko gaiak, besteak beste, jorratu dira eskaini diren 200 hitzaldi, hainbat tailer eta mahainguruetan.

Bertan izan dira Soziolinguistika Klusterreko Olatz Bengoetxea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Ines Garcia-Azkoaga. 2014tik gauzatzen ari den Berbekin proiektuaren baitan burututako azpi-ikerketa bat aurkeztu dute. Hainbat ikastetxetan hizkuntza arlokoak ez diren bestelako ikasgaietan baliatzen diren materialak aztertu dira galdera honi erantzun nahian: erabiltzen ditugun testu-liburuek zenbat eta nola laguntzen dute ahozko hizkuntzaren erabileran eta lanketan?

 

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN