Euskararen erronkak

3,00€

Laburpena. Ipar Euskal Herrian, 2016ko Inkesta soziolinguistikoaren datuak eta Hizkuntzen Kaleerabileraren neurketak aurkeztuak dira hizkuntza politika publikoaren berregituraketa urte erdi-erdian. Urtarrilaren 1ean sortu den Herri elkargoak asentuko ekintza gisa euskararen konpetentzia hartu eta
EEPri esleitutako diru laguntza Estatua –Eskualdea– Departamenduaren mailara igo zuen. Denbora berean, zereginen banaketa teknikoa baino gehiago, hizkuntza politikaren lidergo politikoa nork hartuko duen jokatzen da egiazki. Lurralde horretan hizkuntza politikak 10 urte baizik ez ditu eta ziklo berri
baten atarian kokatzen da. Euskalgintzak orokorrean eta Euskal Konfederazioak partikularzki, paper garrantzitsua beteko du ondoko hamarkadetan garatuko diren politiken heina definitzeko.

 Hitz gakoak: hizkuntza politika, lankidetza, argazki soziolinguistikoa, Ipar Euskal Herria, euskararen biziberritzea, ziklo berria

Egilea(k): 
Eneko GORRI
Aldizkaria: 
EUSKAL SOZIOLINGUISTIKAREN 2016KO DATU ESTATISTIKOAK
Urtea: 
2017